"Zilbor hestea etetea"
Argi dezagun, ezer baino lehen, seme-alabek alde egitearen ondorioz gurasoek estreinatu berri duten independentzia ez datzala askatasun-espazio edo -uneak erdiestean, norberaren barne-askatasuna konkistatzean baizik, bere poeman Kahlil Gibran-ek dioen “Zure seme-alabak ez dituzu seme-alaba” dioenak egia dela ezagutzeko, nozitzeko: haiek ere izan behar dute beren bizitza, gurasoek berea duten hein berean. Bizitza berriari ekingo dioten seme-alabei agur esateak beldurrak eta kezkak sortzeari ateak zabaltzen dizkio eta horien artetik larrienetako bat betiko hauxe da: “Guraso garen aldetik, amaitu da gure ardura?”.
Erantzuna, noski: ez, inondik ere ez. Gureek behin ere seme-alaba izateari utziko ez dioten modu berean, beste etxe batean lo egin eta bazkaltzen, beste inorekin bizi, edo beste herri batera ezkontzen badira ere. Kontua ez da guraso izateari uzta, ezta galerarik deitoratzea, bi alderdiek familiaren emantzipazio prozesuak bere-bereak dituen bilakaera eta etapetan inplikaturik segitzea baizik. Independentzia horrek ez du zertan adierazi hutsunea, absentzia, loturarik eza.
Bikotearen espazio eta denbora berriak
Beste aldetik, bikotearen “gutasun” hori sakonagotik bizitzeko, bertan behera utzi edo geroratutako solasaldiei berriro ekiteko eta, maitasun-adierazpenak argiago agertzeko aukerak ugaldu egiten dira, gurasoen arteko harremana hobezina izango bada.
Hauxe da une hori berreskuratzeko eta bikote gisa “tokiaz berriro jabetzeko”. Horretarako hurrengo hauek zehaztu behar dira:
- Bikotea non eta nola dagoen.
- Helburua ostera adierazi eta, familiaren egoera berrian, nola erdietsi.
- Bikotekideek betidanik izan duten eta bide luzean atera zaizkien oztopo guztietatik babestu den elkarrekiko maitasuna berrestea.
- Egungo gorputzak izaki batak beste bilatzea: zahartuagoak baina jakintsuagoak, bareagoak, beraien artean dagoen lotura erakutsiko duten laztanak eman eta jasotzeko sekula baino premia handiagoz.
Bestearen aldameneko bakardadea, mehatxu
Seme-alaben emantzipazioa eta, horrekin batera, gurasoena bera ere, ez dira gauzatzen norbait famili etxetik irtete hutsean; alderantziz, munduratzean bertan hasi beharra dago. Alde egitea gertakari garrantzitsua da baina ez da beste etapa bat baizik. Bikotekideen auto-estimuaren zimenduak sendotu ez badira, batasuna eta komunikazioa garatu ez badira, garaiz barkatzeko, irribarre egiteko edo mintzatzeko gauza izan ez bada, alde egite horrek beste maizter bat ekarriko du: beldurra.
Bikotekidean bertan arrotz zaigun, aspaldiko partez ezagutu ez dugun norbaitekin topatzeko beldurra, garaiz konpontzen asmatu ez genituen haserrealdi eta utzitakoei berriro heltzeko beldurra, aspaldi konpromisoa hartu zuten pertsona haiek berberak edo zeharo desberdinak ote garen ez jakiteko beldurra, batak besteari biluzik begiratzeko beldur eta lotsa, lotsaldi hori hausteko gauza inor ez dela. Horrek bakardadearen -bestearen aldameneko bakardadea: denetan txarrena- aurreko beldurra ekarriko luke.
/imgs/20070201/img.interiormente.03.jpg Nahi dugunaz eta kezkatzen gaituenaz elkarrekin mintzatzen hastea.- Besteak dioena judiziorik egin gabe, etiketarik jarri gabe, aditzea; estreinako aldiz adituko bagenu bezala entzutea, elkar ezagutzen orduantxe hasiko bagina bezala.
- Bizitzan gozatzeko, gure bizi kalitatea hobetzeko denon artean egin dezakegun guztia bilatzea.
- Elkarrekin egotearen ilusio eta zoriontasunarekin konektatuko gaituzten egokierak sortaraztea. Sormena eta fantasia baliatzea, hori egia balitz.
- Apatia eta errutinari hanka egitea: bizitza ilundu, itzali egiten dute. Egunerokotasuna partekatuko dugu baina hori ez da zertan izan ongizateaz bestelako ezer.
- Broma, irribarrea, konplizitate-giroa berpiztea.
- Hasi berriro musuka, laztanka, biluzik, laketez, horixe baita bikotearen mintzairarik egokiena.
- Hurreratzea galarazten duten haserrealdi eta gaitzondoez mintzatzea: kontua ez da horrelakoak suspertzea atsekabeak inori ekoizteko, gure errukitasuna aintzat har dadin baizik: horri esker sendatuko dira hainbeste urtetako isiltasunak zornaturik edukitako zauriak.
- Bikotekideen lagunekin ostera topatzea, elkarrekin jardueretan aritzeko egitasmoak planifikatzea.
- Birtopatze hori prozesua dela hartu behar dugu kontuan; halakotzat, beraz, geuk adieraziko dugun denbora eman beharko zaio. Hanka egin itoaldiei, estutzeei, presari. Zaude erne pausei, ezker txarreko bidaide baitira geldialdiak.