Bizitoki erakargarri eta eroso den aldetik, hiriaren xarma begi-bistakoa da. Bertako estresak bultzaturik, ordea, geroz eta espainiar gehiagok hiria utzi eta herri txikietara -sorterrira, askotan- egiten dute, bertan bigarren etxebizitza eraiki edo eskuratzeko asmoz. Prezio merkeagoak, bizi-mailaren hobetze orokorra eta zarata eta jendetzari ihes egiteko aukera geroz eta arrakasta handiagoa hartzen ari dira espainiar gizartearen baitan. Amets hori errealitate bihur dadin, dena den, bete behar izaten diren tramite luze eta korapilatsu horiek denbora dezente ez ezik dirua franko kendu eta ahaleginetan aritzea agintzen digute, hainbat baldintza beteko baditugu: etxearen proiektua edota tasa urbanistikoak ordaintzea, dokumentu ofizialak dagokion udalean aurkeztea, bizigarritasun baimena eskuratzea, etc).
Oroimenez josiriko inbertsioak
Eraikitzerik ez dagoen tokiak
Behetik gorakoan
Aparejadore hori bera lagungarri gerta daiteke hurrengo tramitea egiteko unean: eraikuntza proiektua aurkeztea; dokumentua, izan ere, aparejadoreak eta arkitektoak izenpetu beharko dute. Proiektuak etxearen banaketa jasoko du: gela kopurua, estantzia bakoitzeko azalera, etab. Atal horretan jabeak iritziak eta iradokizunak eman ditzakeen arren, bezeroaren ideiak arkitektoak onetsi edo baztertuko ditu, bere irizpide profesionala aintzat izaki. Proiektuaren kostua, jakina, altxa nahi den azaleraren eta konplexutasunaren arabera aldatuko da.
Hurrengo fasera igarotzeko, proiektu hori Arkitekto eta Aparejadoreen Lurraldeko Kolegioan aurkeztu eta bertan onespena eman beharko diote, bidezko tasak ordaindutakoan (100 euro inguru).
Proiektu hori eskutan, obra-baimena eskuratu behar da. Kontu hori erabakiko du herriko alkateak zuzenean edo delegatutako organismo batek: udal arkitektoa, idazkaria, etc.
Beharrezko dokumentazioa aurkezturik (obraren memoria eta aurrekontua), kontzesio-epea gutxienez hamar egunekoa da, alkateak proiektuari eragozpenik aurkitu ez diolako baimena eman baldin badu. Horrezkero, arkitekto eta aparejadoreari loturiko igeltsero-taldea lanean hasteko egokieran egongo da. Lanak amaiturik, notarioaren aurrean obra bukatu dela sinatu beharko da eta horixe dioen dokumentua Arkitektoen Kolegiora igorri. Dokumentu horren bitartez, era berean, obra amaitu dela udalean ere jakinarazi beharko da. Alkateak udal arkitektoari helaraziko dio, honek oniritzia eman diezaion eta, onespen hau jasotakoan bakar-bakarrik, jabeak bizigarritasun-lizentzia erdietsiko du: baimen hori eskuan, ur, gas, argindar eta gainerako oinarrizko zerbitzuak kontratatu ahal izango ditu, etxe horretan bizitzeko.
Bete beharreko tramiteak
- Azterketa geoteknikoetan espezializaturiko aparejadorea kontratatzea: etxea altxatuko den zoruaren ezaugarri eta propietateak aztertuko ditu, egin beharreko zimendu-mota determinatzeko.
- Proiektua aurkeztea: obraren proiektua arkitektoak eta aparejadoreak sinatu eta lurraldeko Arkitektoen Kolegio Ofizialean aurkeztu beharko dute.
- Udalan obra-baimena eskuratzea.
- Notarioaren aurrean, obra berriaren adierazpena sinatzea.
- Obra hori Jabegoaren Erregistroan alta ematea.
- Kontrol teknikoko bulego baten zerbitzuak kontratatzea, zimendua berme osokoa dela aztertzeko ardura bereganatuko du.
- Obra garatzea: igeltsero-taldean lanean hasiko da, arkitektoaren aginduetara beti ere.
- Obra bukaeraren sinadura: Arkitektoen Kolegioak emaniko dokumentu horrekin Udalera joan behar da; erakundeak udal arkitektoa bidaliko du obrara.
- Udal arkitektoak obrari oniritzia eman beharko dio, bizigarritasun baimena emateko, hori ezinbestekoa baita oinarrizko zerbitzuen alta emateko (argindarra, gasa, ura).
- Notarioarengana itzuli eta, ondoren, Jabegoaren Erregistrora joatea, obra amaituaren adierazpena egitera.
Kasu praktikoa: zenbat kostatzen da herrian etxea eraikitzea?
Familiak Toledoko (Espainia) herri bateko orubean 300 metro karratuko etxea hiru oinetan altxatzea erabaki du. Etxebizitzak bost logela, hiru bainugela, sukalde zabala, egongela-jantokia eta azken solairu argia izango ditu. Hona egin beharreko gastuak:
Kontzeptua | Nori pagatzen zaion | Kopurua (euro) | Zerga (%) | Zergaren zenbatekoa (euro) | Guztira (euro) |
---|---|---|---|---|---|
Etxebizitza proiektua | Arkitektoari | 4.212,00 | 16,00 | 673,92 | 4.885,92 |
Etxebizitza proiektua | Aparejadoreari | 1.263,55 | 16,00 | 202,17 | 1.465,72 |
Etxebizitza proiektua | Aparejadoreari | 60,10 | 16,00 | 9,62 | 69,72 |
Azterketa geoteknikoa | Aparejadore espezializatuen enpresari | 847,57 | 16,00 | 135,61 | 983,18 |
Kontrol Teknikoko Organismoa (KTO) | Enpresa pribatuari | 676,14 | 16,00 | 108,18 | 784,32 |
Obra-baimena | Herriko Udalari | 2.459,83 | 0,00 | 0,00 | 2.459,83 |
Eraikuntzaren aseguruak | Eraikuntza- aseguruak egiten dituen konpainiari | 172,13 | 6,00 | 10,33 | 182,46 |
Obra berriaren adierazpena | Notarioari | 1,98 | 0,00 | 0,00 | 1,98 |
Obra berriaren adierazpena | Notarioari | 292,98 | 16,00 | 46,88 | 339,86 |
Obra berriaren erregistroa | Jabegoaren Erregistroari | 409,98 | 0,00 | 0,00 | 409,98 |
Obra berriaren erregistroa, lansariak | Jabegoaren Erregistroari | 138,13 | 16,00 | 22,10 | 160,23 |
Etxebizitzaren proiektua | Aparejadore – Kolegioari | 541,52 | 16,00 | 86,64 | 628,16 |
Etxebizitzaren proiektua | Aparejadore – Kolegioari | 1.805,00 | 16,00 | 288,80 | 2.093,80 |
Gastuak | 14.465,16 | ||||
Obra egitearen kostua | 70.000 | ||||
Obraren kostua, guztira | 84.465,16 |