Ordena hiri-galmendian

Nola erdietsi ehunka semaforok irekiera eta itxiera koordinatzea, milaka ibilgailuren zirkulazioa erregula dezaten? Noiz eta zergatik erabakitzen da oinezkoen pasabide bat erregulatzea?
1 otsaila de 2007
Img fotorreportajep

Ordena hiri-galmendian

Trafikoaren kudeaketa udal egintzaren lehentasunetako bat da. Azpiegiturak ugaltzea sarri ez da konponbide bideragarria eta, ia denetan, oso aukera garestia da. Trafikoari aplikatzeko moduko teknologietako adituek diotenez, zerbitzu hobea erdiesteko, hobe da egun dauden baliabideak optimizatzea azpiegitura berriak eraikitzea baino. Horrek bere baitan biltzen dituen hamaikatxo arazoetako bat, semaforoen iraupen-zikloen optimizazioa da. Nola kudeatzen dira, baina, semaforoak?

Aldizkari honek 2005eko urrian egin zuen azterketa batean adierazi zuenez, Espainiako hirietako trafikoa mantsoegi doa: automobil pribatuan kilometro bat egitea, batez beste, zortzi minutu kostatzen da. Hiri batetik bestera, gainera, berebiziko aldeak atzeman ziren trafikoaren arintasunean, den-denetan hiriaren populazioari edo tamainari egotz ezin dakizkiokeenak. Azterturiko hamazortzi hirietatik trafiko arinean kalifikazio hoberena Iruñeak duenez, bertan izan gara zirkulazioa nola kudeatzen den ezagutzeko.

Aginte gunea

Hiri osoan barrena 20 zaintza-kamera daude trafiko-gune korapilatsuenetan, lurpeko pasabideak eta igogailu urbanoak bereziki begiratzeko. Irudiak jasotzen dituzten sei pantailek 24 argazki eskaintzen dituzte uneoro, trafikoaren egoera denbora errealean agertuz. Kamerak 360º bira daitezke eta ia kilometro bateko zooma daukatenez, zona guzti-guztiak zehazki zainduak daude. Gune horretako teknikariak, hiriaren nortasuna ederki ezagutzen dutelarik, puntako orduetan erne dabiltza, beharrezkoa izanez gero, motordun poliziak bidegurutzeak erregulatzera igorri ahal izateko. Unean uneko gertaldien jarraipen zehatza ere egiten da gune horretatik, bertan zentralizatzen baita emisorea eta, geldialdiak proboka dezakeen harrapaketa edo istripurik jazotzekotan, erantzuna ere bertan antola daiteke.

Erregulatzaileak

Trafiko-aretoan hirian zehar dauden semaforoak antolatzen dituen ordenagailu nagusia dago, bere erreplika (salbuespenetan martxan jar daitekeen ordezkoa) eta guzti. Enpresa teknologiko batek garaturiko softwarearen aginduak obeditzen dituzte zerbitzariak, routerrak eta konektoreek, etengabeko zerbitzu presentzia emanez. Aginte informatiko horrek, hiria osatzen duten hiru areak kudeatzen dituzten zonako hiru erregulatzaileei helarazten dizkie atazak. semaforo-gurutze bakoitzak, era berean, bere argi-erregulatzailea dauka. Sistema oso horrek denbora errealean funtzionatzen du, kaleetan zehar barreiaturik dauden trafiko-sentsoreek eginiko irakurketetan oinarrituta. Halako batean, alderdi jakin bat arintzeko xedez, trafikoa bestela antolatzeko gauza da sistema, geldiketak edo trafikoan eragina duen beste zeinahi arazo atzeman bezain laster. Segundo bakar bat galdu edo irabazteak elkargarritasun-arazoak ekar ditzake: semaforoek itxita (gorri) irauten duten denborari dagokionez, konbinazioak zurrunak dira, baina malguak semaforoak irekita (berde) zabalik ematen dituen aldiei dagokiela, premien arabera: horrek neurri-neurriko zikloak diseinatzeko aukera ematen du.

Semaforoen tarteak

80, 90 eta 110 segundo, doi-doi. Horiexek dira motordun zirkulazioarentzat semaforoak itxita ematen dituzten tarteak. Oinezkoen pasabidea igarotzeko segundo-kopurua, Europatiko aholkuen arabera, formula hau aplikatuz kalkulatzen dira: segundo bat espaloi batetik bestera dagoen metro bakoitzeko. Pauso-zenbatzailea duten (oinezkoari zenbat segundo dituen jakinarazten dioten) semaforoei, bertako gizontxo gorria ostera berdetzeko eta, beraz, kalea zeharkatzeko bide eman dezan, zenbat denbora falta den adieraziko duen seinalea erantsiko zaio: horrela saihestuko da, pazientzia ezagatik, oinezkoak kalea era arriskutsuan eta denboraz kanpo zeharkatzea. Oinezkoa artatzeko beste konponbide bat ?oinezkoa lehenetsi nahi baita trafikoa antolatzean? eskatu ahala obeditzen duten semaforoak jartzea da, hots, oinezkoak botoia sakatzean argi gorria pizten duen horietakoa. Semaforo horiek autonomoak dira, beren aldaerak ez ditu baldintzatzen gainerako semaforoen zikloak: horregatik daude honelakoak semaforo asko dituzten edo semafororik bat ere ez dagoen hiribide eta kaleetan.

Neurgailuak

Semaforoen koordinaketa diseinatu ahal izateko trafikoaren datu kuantitatiboak eduki beharra dago: datuok, izan ere, neurgailu mugikorrek jasotzen dituzte. Badira kontaktu bidezko neurgailuak (galtzadan zeharkaturiko kableak dira) eta uhin bidezkoak (seinale bertikaletan ipintzen direnak). Zirkulatzen duten ibilgailuen kopurua, tamaina, abiadura eta norabidea erregistratzen dituzte, zirkulazio astuna, autobusena eta furgonetena bereizteko (hauek denbora luzeagoa behar dute tarte jakin bat egiteko). Informazioa PDA batean deskargatzen da eta hortik datu-basera eroaten da. Bertan taxuturiko media, moda eta erdibideko estatistikoek definituko dute semaforoen arteko koordinazioa. Helburua zirkulazio arina (arina ez da azkarraren sinonimoa) erdiestea da, hiribideak ongi sinkronizatuta: horrek “uhin berdea” probokatzen du, hots, trafiko ordenatua.

Semaforoak

Semaforo baten bizitza baliagarriak hamarka urte iraun dezakeen arren, aspaldi honetan lanpara tradizionalen ordez “led” motakoak ipintzen ari dira, intentsitate garaiko lanpara hauek aurrekoek baino dezente energi kontsumo apalagoa egiten baitute. Ordezte hori IDEA-k (Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutua) erakunde espainiarrak kudeatzen dituen Europatiko fondoekin subentzionatua dago. Anbar koloreko lanparak berebiziko garrantzia du: egun argiz bera gutxien erabiltzen dena bada ere, gauezko trafikoaren erregulazioa bestelakoa da eta semaforoak laranja daude etengabe, gauez trafikoa arinagoa izan dadin; horrek ez du esan nahi ibilgailuek ahalik eta abiadura handienean zirkulatuko dutela, orduko 50 kilometroko abiaduran, gehienez ere, dabilen automobilarentzat diseinatua baitako erregulazio hori.