Afasia / Ariketa fisikorik egin gabe dieta egitea / Azterketa eginez, haurdunaldiko seigarren astean haurtxoaren sexua jakin daiteke / Zelula minbizidunak eta osasuntsuak bereizteko erradiazioa / D bitamina eta esklerosi anizkuna / Teresa Noguer doktorea
Hitz bitan
Gaztigatzean kalterik ez…
Albisteak
Espainiako Centro Superior de Investigaciones Científicas (CSIC) eta Bath-eko (Erresuma Batua) Unibertsitateko zientzialariek, zelula minbizidunak eta osasuntsuak bereizten dituen erradiazio mota bat kontrolatzea lortu dute. Erradiazio horiek, milimetro bateko lodieradun gezian bildurik, tumorea atzemaniko zonaren eskaneatze osoa egiteko aukera ematen dute, minbizidun gaia noraino erauzi den zehaztasun osoz adieraziz. Erradiazio hori X izpiak baino 1.000 milioi aldiz ahulagoa denez, pazienteengan ez du inolako kalterik noziarazten.
Hobe da ordutegi bat jartzea, egunean horrelakoetan ematen den tartea, gehienez ere, bi ordu izatea, adibidez. Aparatu horiek begi-arreta handia eta pantailara biziki hurreratzea eskatzen dutenez, miopia nozitzeko nolabaiteko aiherra sorrarazten dute. Egoera hori larriagoa da 10 urtez beherakoetan, ikuspen-sistema finkatu gabe daukatelako oraino.
Berez, kaltegarritzat joko dugu?
Ez, zenbaitetan terapeutiko gerta daiteke-eta.
Nola esan duzu?
Baliteke oftalmologoak begi alferraren gaitza daukan umeari bideojokoetan ibil dadin “preskribatzea”, horrela jolasteko azturak akats fisiologikoa zuzendu ahal izango baitie.
Telebistarekin edota mugikorrarekin ere beste horrenbeste gertatzen al da?
Pantaila zenbat eta urrunago egon, hainbat eta hobeki. Telebistarekin ez dago horrenbesteko arazoa pantailak, geroz eta handiagoak direnez, urrutiago ezartzen direlako; telefono mugikorrarekin, ordea, begirada arras behartzen dugu derrigorrez eta, lehen esan dudan legez, hori miopien sortzaile izaten da.
Haurraren ikusmena zein adinetan aztertu behar da estreinakoz?
Bahetze-lan polita egiten ari dira pediatrak baina, oraingoz, berantegi hasten dira (bost urte aldera). Gurasoek ikuspen-arazorik baldin badute (itsutasuna, miopia, glaukoma edo lausoa) haurrari lehen urtea betetzean egin behar zaio azterketa. Normalean, bizpahiru urte bete arte itxaron egin daiteke baina ez hori baino askoz ere gehiago: zenbat eta geroago jardun, orduan eta zailagoa izango da arazoak konpontzea.
Oheratu aurretik irakurri egin behar dute, mesanotxeko argipean?
Bai etxeko, bai hoteletako logeletan, gauean zerbait irakurtzeko, sabaiko argia itzali eta mesanotxean dagoen lanparako bonbilla bakarrik pizteko ohitura madarikatua dugu: akatsa da hori. Begiarentzat hobe da bi argiak pizturik irakurri (ez da derrigorrezkoa, alabaina, sekulako potentziakoak izatea) eta ondoren dena itzaltzea.
Iluntasunak begia babesten du?
Alderantziz esan dezagun: gehiegizko argitasunak itsutu egiten du, azkenean. Sartzen zaion argitasun-kopuruaren arabera, begia “gastatu” egiten da.
Haurtxo txikia… eguzkitarako betaurreko eta guzti?
Ederki, gainera. Eguzki izpietatik haurtxoaren larruazala babesten dugun modu berean, haren begiak ere babestu behar ditugu.