Youtube, Vimeo, Videoegg, Yashi, Bolt, Darlugo, Google vídeo / Blog: "Llámame Lola" / Web: "Las fotos de Bichito"

1 otsaila de 2007

Youtube, Vimeo, Videoegg, Yashi, Bolt, Darlugo, Google vídeo / Blog: "Llámame Lola" / Web: "Las fotos de Bichito"

NEURRI-NEURRIKO NABIGAZIOA

Sarean, bideoz bideo

/imgs/20070201/img.despiece-internet.01.jpg Youtube-k iaz erdietsi zuen erabateko arrakastaren sekretua hiru faktoretan datza: doanekoa da, maneiatzeko erraza (bai orrira bideoak “igotzeko”, baita beroriek ikusteko ere) eta soziala da, hots, bideoak edonoren eskura egon daitezen diseinatua dago Youtube sistema. Hiru premisa horiek beteta, Youtube planetako bideo-orririk bisitatuena bihurtu da. Internautek orri horixe baliatzen dute, bai beren bideo pertsonal umoretsuak uzteko, baita telebistatik ateratako pasarte bitxiak, musika-kontzertu gogoangarrien laburpenak, iragarki azpimarragarriak edo film mitikoen eszenak uzteko. Dena den, ohikoena erabiltzaileak lagunengandik bideo bitxiak dituzten Youtube-ko orrietarako estekadun posta ugari hartzea bada ere, Sarean “eskegirik” dauden bideoak beste leku asko-askotan ikusi eta norberarenak bertara “eskegi” daitezke.

Vimeo

www.vimeo.com

/imgs/20070201/img.despiece-internet.02.jpg Honen funtzionamendua eta aukerak, praktikan, YouTube-renak berberak badira ere, Vimeo-k bideoak ordenagailura deskargatzeko aukera ematen du eta hori, printzipioz, ezinezkoa da YouTube-rekin. Esteka soil bat baliatuz (YouTube-rekin ere egin daiteke honakoa), gehien gustatu zaizkion bideoak publikatzeko parada izan dezake erabiltzaileak bere blogean. Horrez gainera, laburmetraiaren autoreari nolako blogak estekatzen ari zaizkion erakusten dio. Eragozpenak: bideo batzuk QuickTime-ren bertsiorik aurreratuenean baizik ez dira erreproduzitzen (horrek esan nahi du iTunes musika-erreproduzitzaile astuna deskargatu behar dela) eta bideoen sarrera berriak egiteko RSS baliatzerik ez onartzea.

Videoegg

www.videoegg.com

/imgs/20070201/img.despiece-internet.03.jpg Bideoak blogetan publikatzen (praktika honi vloggin deritzo) dituen sistema bat da hau, multimedia motako zeinahi artxibotatik ulerpen eta erreprodukzio formatu bakar batera itzultzen duena. Bideoak publikatzeko sistema honen abantaila nagusia formatu guztiak elkargarri bihurtzea da: horrela, erabiltzaileak ez ditu deskargatu behar erreprodukzio-programen bertsio bat baino gehiago bideoak ikusteko, eta ez du zertan kezkatu bere bideokamerak grabatzeko baliatzen dituen formatuez.

Yashi eta Vsocial

www.vsocial.com

/imgs/20070201/img.despiece-internet.04.jpg Bideoak ostatatzeko orri berriak dira bi hauek ere. Beren abantaila behinena, aurrekoek baino konpresio-formatu gehiago onartzea dute. Gainerakoan, funtzionamendu eta filosofiaz, aurreko web guneen antz-antzekoak dira.

Darlugo

www.darlugo.com

Orri batzuek, bideo partekatuen aldaera landuago batean dihardute. Horietan bideo bat onartua izan dadin gutxieneko kalitate teknikoa, orijinaltasuna eta argumentuaren nolabaiteko adiera (ia-ia beti sarkasmoaren eskutik etorriko dena) agertu behar ditu.

/imgs/20070201/img.despiece-internet.05.jpg

Eremu horretantxe agertzen da Darlugo: atari honetara iristeko laburmetraiek aurretiaz kontrola gainditu behar dute eta, horren arabera, kalifikazioa ematen diete editoreek. Darlugo orrian telebistako iragarkiak parodiatzen dituzten bideoak, eszena komikoak, pertsonai ezagunen trufak eta antzekoak ikus daitezke.

Google video

http://video.google.es

/imgs/20070201/img.despiece-internet.06.jpg YouTube aspaldiko lehiakidea erosi berria duen honetan Google Video-ren etorkizuna zalantzan dago baina, oraingoz, iraupen eta irudi-kalitate handiagoko bideoak ikusi eta ostatatzeko atari egokiena da. Bertan dokumental ugari, multimedia iragarkiak eta telebistako programak kausi daitezke (baita izaera independenteko filmak ere), ikusgarri. Zerbitzu honek ordaindu beharreko bideo batzuk dauzkan arren, gehien-gehienak doanekoak dira.

HILERO BLOG BAT

“Llámame Lola, no me llames Dolores”

http://www.llamamelola.com/

/imgs/20070201/img.despiece-internet.07.jpg Blog honen izenak dena dio bera sostengatzen eta elikatzen duen kolektiboaz. “Llámame Lola” kazetaritzan, programazioan, diseinuan eta, batez ere, online publizitatean espezializaturiko lau internautak osatzen dute. Laurek ere Sarea behin eta berriro jorratuz dihardute, beren blogean eskaintzeko moduko perlen bila: iragarkiak, ahal izanez gero, baina albisteak, laburmetraiak eta “Pop Culture” izeneko horretako bestelako edukiak ere ez dituzte baztertzen. Joan den 2005 urtean Internetetik deskarga zitekeen CD bakar batean blogean argitara emaniko material osoa bildu zuten; 2006 urteari dagokionez, gauza bera egitea espero daiteke.

HILEKO ORRIA

“Las fotos de Bichito”

www.flickr.com/photos/bichito

/imgs/20070201/img.despiece-internet.08.jpg Bichito kaleko artista da. Lana -hainbat hedabidetan kazetari gisa eginiko karrera profesionalarekin batera, paralelo doana- Madrilgo kalean egiten du eta modelotzat bere kamerak -inoiz ausaz, inoiz berariaz- atzituriko asfaltoko biztanleak dira. Nolanahi ere, begitarteaz gainera, gizakiaren baitan datzan guztia arakatzeko asmoz, aurpegi-adierazkortasunik zabalenen peskizan Madrilgo Gran Via eta aldameneko esparruak jorratzen dituen erretratu urbanoaren espezialista da Bichito. Helburua erdiesteko desenfokea, ezinezko ikuspegia, desenkoadratzea eta antzeko teknikak darabiltza euskarri Bichito-k. Beronen argazkiek arestiko Francis Bacon eta Lucien Freud-ekin batera, “Zubia” filma egin zuten eskola hartako espresionista alemanak ere (Kirchner, Nolde eta Munch, batik bat) gogorarazten dizkigute.