Jarduketa anitzeko inprimagailuak

Lagin merkeena, denetan hoberenetako bat

Tinta kartutxoen prezio eta iraupenak, erabakigarri aukeratzeko unean
1 otsaila de 2007
Img img analisis2 01 listado

Lagin merkeena, denetan hoberenetako bat

Tinta-zurrusteko inprimagailuak nagusi dira aspalditik etxean: beren aurrekoak baino askozaz isilagoak izaki, mota guztietako papera erabil dezakete (baita argazkitakoa ere) eta ertzik gabe ere inprimatzeko gauza dira, kolore bizi-bizietan eta argazkiari zor zaion kalitatearekin. Hori bai, dirudien baino askoz ere garestiagoak gertatzen dira, aparatuaren prezioagatik (izan ere gaur sekula baino merkeagoak daude) bainoago, jatorrizko kartutxoak kostatzen direnagatik. Horiek aintzat hartuta, azterketa honetan nabarmendu dena ez da ekipoak zenbat balio duen, etxean orri bat inprimatzea kostatzen dena baino.

Lan honetan azterturiko sei inprimagailuek, irudi eta testuak inprimatzeaz gainera, noski, beste zeregin batzuk ere betetzen dituzte: eskaneatzea (paperetik ordenagailura irudiak edo testuak igarotzea) eta fotokopiak egitea, alegia: horregatik derizte “zeregin anitzekoak”. Laginen prezioetan ez dago alde handirik: 83 eurotik (Olivetti) 99 euroraino (Canon) doaz. Kostu horrek, ordea, ez du egia osoa aitortzen: tinta-ordezko bakar bat, batez beste, aparatu osoaren %63 kostatzen da. Horrenbestez, ekiporik merkeena zein den jakiteko, aparatu bakoitzarekin hamar orri inprimatzea zenbat kostatzen den ere neurtu zen. Brother lagina (2,33 euroko tinta-kostua hamar orriko) izan zen denetan merkeena, ondoren Olivetti (2,58 euro hamar orriko) zetorkiola. Denetan garestienak Epson (5,76 euro) eta HP (5,40 euro) gertatu ziren.

Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Olivetti Any Way laginak ematen du: denetan merkeena da, wifi (haririk gabeko konexioa) duen bakarra, koloretako inprimatze-kalitaterik hoberenekoa eta tinta-kartutxorik errentagarrienetako batez hornitua dago (gehien irauten duten ontziak ditu). Hori bai, ekiporik handiena da berau.

Ezaugarri teknikoak

Inprimagailurik txikienak Lexmark (375x279x153 mm) eta Brother (373x345x135 mm) dira; bolumen handienekoa, aldiz, Olivetti eta Canon (txikienen halako bi, ia). Ekipo horiek, martxan, bonbilla tradizional baten erdia kontsumitzen dute. HP da denetan gutxien gastatzen duena: 12,4 W; Olivetti eta Epson laginek, berriz, 22 W.

Sei aparatuek dauzkate inprimatzea, eskaneatzea eta kopiatzea kudeatzeko programa informatikoak. HP, Epson eta Olivetti laginek, ordea, irudien tratamendu digitala egiteko softwarea dakar eta Brother-ek hizkuntza-itzultzailea. Kopiak denek egiten dituzte, dela tamaina berean, dela kopia handitu edo txikituta. Ekipook ordenagailuarekin konektatzeko USB (sistemarik hedatuena) baliatzen dute baina Olivetti wifi (hari gabe) bidez ere konektatzen da. Canon, Lexmark eta Brother laginek multimedia txartelen irakurgailua (kamera digitalek baliatzen dutena) ere bertan daukatenez, argazkiak inprima ditzakete ordenagailutik igaro gabe. Kamerak wifi badauka (hori ez dago oso hedatua) Olivetti-n zuzenean ere inprima daiteke.

Bereizmena: ez da hil edo biziko kontua

Bereizmenak adierazten du irudia osatzen duten kolore-puntuen gehieneko kopurua. Bereizmen handiagoa ez da beti aukera hoberena, puntu horiek zehatzak izan behar baitute (toki egokian “suertatu” behar dira), gehiegi izan gabe, orria ez blaitzeko. Inprimagailu hauen kalitatea ezin egokiagoa da, inprimatze domestikoez ari garela. Eskaneatzeko bereizmen hoberena (argazki bat osa dezaketen puntu kopurua: hau determinantea da, berez) HP laginarena da (1200×2400 ph edo puntu hazbeteko); ondotik Canon eta Olivetti datozkio (biak ere, 1200×1200 ph). Lexmark laginak ez du datu garrantzitsu hori eman.

Epson da koloretako lau kartutxo bereiz saltzen dituen bakarra. Gainerako inprimagailuetan aritzeko, beltza ez den kolore-kartutxoetako bat agortzen denean gainerako hiru koloreak (zian, magenta eta horia) dauzkan kartutxoa osorik erosi behar da. Lexmark laginarekin probetako asko ezin izan ziren egin, tintarik erostea ezinezkoa gertatu zelako, estatu espainiar osoko informatika-establezimendu nagusiak hainbat astetan bisitatu diren arren. Horrek argi uzten du nolako zailtasunak izango dituen erabiltzaileak lagin horretako tinta amaitutakoan.

Inprimatzearen karrera

Zein da denetan azkarrena? Zuri-beltzean eta koloretan hogeita bost orriko bi multzo inprimatu ondoren lagin azkarrenak Canon (5 orri minutuko ?om? zuri-beltzean eta 1,5 orri minutuko koloretan) eta HP (4,5 orri minutuko zuri-beltzean eta 1,5 orri minutuko koloretan). Gainerakoak, minutuko, lau orri inguruan dabil zuri-beltzean eta batetik gertu, koloretan. Lehen orriari inprimatzen hastea gehiago kostatzen zaio: Epson-ek martxan jartzeko 12 segundo baizik ez zuen eman; beste muturrean, Brother ikaragarri geroratzen da: 72 segundoraino.

Tinta-kartutxo batekin zenbat ori inprima zitekeen ere kalkulatu zen: Olivetti eta Brother dira errentagarrienak, 210 orri. HP laginaren kartutxoa, denetan txarrena, ez da gauza 75 orri zuri-beltzean edo 90 koloretan egiteko. Epson eta Canon laginen tintek ere erdipurdiko emaitzak erakutsi zituzten, zuri-beltzean, batik bat. Dena dela, horrenbeste ori inprimatzeko gauza badira ere, zuri-beltzeko inprimatzeak kalitatetik galtzen du 60. orritik aurrera HP laginean, eta 85.etik aurrera, Canon laginean.

Azterturiko ekipoak antzinako inprimagailu haien zarata jasanezinera iritsi gabe ere, higuingarriak dira eta, noski, horrek gaueko ordu batzuetan inprimatzea galarazi edo eragotzi egiten du: Lexmark 68 dezibelio (dB) inguruan eta bi isilenak (Epson eta Brother) 61dB dabiltza.

Erabiltzaileen iritzia

Jarduera anitzeko inprimagailu hauek ohituak dauden sei erabiltzailek probatu dituzte eta, ondoren, inprimatzeko, eskaneatzeko eta fotokopiatzeko gaitasunaren hainbat alderdi balioztatu dituzte. Inprimatze-probak zuri-beltzeko testuekin, logotipo ugariz josiriko dokumentuekin eta, paper fotografiko gaineko argazkiekin egin dira, kalitate handienean.

Ekipoak, oro har, erabiltzeko errazak dira eta hiru eginkizunetan ere asetzeko moduko kalitatea ematen dute. Denetan nabarmendu dira HP, bera baita hiru probetan hoberena, eta Olivetti (koloretako inprimatze-lanean kalitate hoberenekoa da: 10 punturik, 8,6). Lexmark laginak, berriz, 5 puntu baizik ez zuen erdietsi: aparatu honetan kartutxo bakarra sartzen denez (zuri-beltzekoa edo koloretakoa; ezin dira biak batera erabili), koloretakoa instalatua dagoenean kolore beltza tinta-nahaste bat eginez lortu behar da, baina beltzera inondik ere hurreratu gabe. Canon, Olivetti, Lexmark eta Brother laginek daukaten LCD pantaila baliagarritzat jo zuten erabiltzaileek.

Epson ekipoak daukan programa informatikoa izan da kalifikazio txarrena jaso duena: 5,2 puntu, 10etik. Gida-liburuak ere ez zuen puntuazio egokia jaso (4,8 puntu); Canon laginekoak, aldiz, 7 puntu eskuratu zituen. Brother laginaren USB konektorea karkasaren atzealdean ezkutaturik egotearren erabilera korapilatu egiten da.

Programa informatikoak kartutxoa agortu dela iragartzen duenean ?ez, ordea, tinta benetan agortu denean? Oliveti eta Brother inprimagailuek inprimatzeari uzten diote. Gainerakoek likidoa erabat ahitzeko aukera ematen dute (kalitatearen kaltean bada ere). Eskanerrak eta fotokopiak egiten txarrena Brother da: bi eginkizunetan 6,6 puntu lortu ditu, 10etik. Erabiltzaileen balorazio hoberena HP (7,4 puntu) eta Canon (7,3 puntu) laginek eraman dituzte; apalena, aldiz, Epson-ek (6,4 puntu).

Seguruak dira

Inprimagailu hauek seguruak dira, eginiko proba ugari zorrotzek frogatu duten legez: barneko parte mekanikoetara iristerik ez dago, elektrizitate-korronteetatik behar bezain ongi isolatuak daude, gehiegizko berotze-proba plastikoa urtu gabe gainditu dute eta, elikatze-iturriaren irteeran zirkuitulaburrik edo inprimagailuko motorraren blokeatzerik gertatzen bada, ez dute kalterik eragiten. Eskuliburuei dagokiela, denak ongi osatuak daude, beharrezko informazio guztiarekin. Berme-agiriekin, ostera, ez da beste horrenbeste gertatzen: legez eman beharreko bi urteak Brother laginarenak bakarrik jaso ditu. Olivetti laginak ezinbesteko agiri hori ere ez dauka eta gainerakoek urtebeteko bermea eskaintzen dute. Nolanahi ere, erabiltzaileak erosketa-txartela baldin badauka, bi urteko berme-aldia du.

Etxean ala laborategian?

Kontua argazkiak inprimatzea denean ez du merezi laborategiekin lehian aritzea: inprimagailua, paper fotografikoa eta tinta erosteko eta, nola ez, esfortzu pertsonal sekulakoak izaki, zaleturik porrokatuenak ere etsi egingo luke. Etxean inprimatzea bidezkoa da lana berehala egin behar denean edo, bestela, inolako kalitaterik eskatzen ez duten eginkizunetan. Dena den, numeroak eginez, oporraldietan harturiko argazki mordo hura paperean inprimatzerik merezi ez duela konturatuko gara: paper fotografikoak (inprimatu gabe) soilik laborategiko kopiak adina balio du: A4 orri bat, 10 x 5eko bi kopia ozta-ozta ateratzeko balio duena, 0,50 euro inguru kostatzen da. Horri tintaren kostua eta ekipoaren amortizazioa erantsiz gero, galera segurua. Laborategiko kalitatea, gainera, hoberena izango da beti eta, zerbait gaizki gertatuz gero, kontsumitzaileak erreklamazioa aurkezteko aukera izango du; etxean, aldiz, oker hartutako erabakiak ordaindu egiten dira: paperontzira doaz.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Tinta-injekziozko jarduera anitzeko sei inprimagailu aztertu dira oraingoan: kalitate fotografiko eta konbentzionalean inprimatzeaz gainera, eskaneatu eta fotokopiatu egiten dute (Lexmark laginak fax eginkizuna ere badu). Horien prezioa 83 eurotik (Olivetti) 99raino doaz (Canon). Aparatuarena baino areago, tintaren prezioa da garrantzitsuagoa: Brother laginarekin 10 orri inprimatzea 2,33 euro kostatzen da eta Epson-ekin (tintarik garestienekoa), 5,76 euro.
  • Hainbat astetan komertzio askotan bila ibilita ere, ezin izan zen Lexmark aparatuarentzako tinta kartutxorik aurkitu: horregatik ez da agertu proba askotan. Erabiltzaileak tinta-ordezkorik aurkitzea agian kostatuko zaiola jakin beharko du.
  • Brother-en bermea bakarrik dago zuzen. Lexmark eta Brother dira ekiporik sendoenak, Olivetti handiena. Zuri-beltzean inprimatzen, fotokopiatzen eta eskaneatzen kalitaterik hoberena HP laginak eman du. Koloretan, Olivetti. Denetan azkarrena Canon da (5 orri minutuko zuri-beltzean eta 1,5 koloretan).
  • Olivetti eta Brother laginetako kartutxoak dira, askozaz ere, orri gehien inprimatzen dituztenak (200etik gora); HP laginak zuri-beltzean 75 baino ez. Aparatu zaratatsuena Lexmark da eta isilenak Epson eta Brother.
  • Balorazio hoberena eman diete erabiltzailek HP (7,4 puntu, 10etik) eta Canon (7,3 puntu) laginei. Puntuazio apaleneko ekipoa Epson da: 6,4 puntu.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Olivetti Any_Way laginak eman du: denetan merkeena izaki, wifi (haririk gabeko konexioa) daukan bakarra, koloretan hobekien inprimatzen duena eta orri gehien inprimatzen dituzten kartutxoak dauzka (errentagarrienak, hortaz).
Inprimagailuak alderatuta
Marka OLIVETTI BROTHER HEWLETT PACKARD
Modeloa Any_way DCP-115C Deskjet F380
Inprimagailuaren prezioa 82,75 89 83,58
Euroak kartutxoko 57,37 56 48,61
Euroak 10 orriko 2,58 2,33 5,40
Kontsumitzailea- rentzako informazioa eta babesa Zuzen Zuzen Zuzen
Etiketa, markatze eta gida-liburuak Bermea Ez du betetzen Zuzen Ez du betetzen
Segurtasuna Zuzen Zuzen Zuzen
Ezaugarri teknikoak, prestazioak
– Neurriak (milimetro) 462x339x196 373x345x135 426x260x170
– Kontsumoa (Watt) 22,9 14,8 12,4
– Konexioak USB, Wifi USB USB
– Sistema operatibo elkargarriak Mac Os/Windows Mac Os/Windows Mac Os/Windows
– Softwarea barne Paintshop Photo album5 Traductor SYSTRAN web translator CD gidaliburu elektronikoa, HP Photosmart
– Multimedia txartelak Ez Bai Ez
– Adierazitako inprimatze-bereizmena (ph)1 Ez du adierazten 1200×1200 B/n 600×1200 kolorea Ez du adierazten
– Eskanerraren bereizmena (ph)1 1200×1200 600×600 1200×2400
– Argazki kalitatedun inprimatzea (ph)1 Bai Bai (600×1200) Bai (4800×1200,kolorea)
– Kopiatutakoaren handitze eta txikitzea Bai Bai (%25-%400) Bai (%50-%200)
– Kamera / txarteletik inprimatzea Bai (USB eta Wifi) Bai Ez dago eskuragarri
– Paper-bandejaren edukiera (orri kop.) 100 inguru 100 100
Inprimatzeko abiadura
– Abiadura zuri-beltzean / kolorean (om)2 4 / 0,8 4 / 1 4,5 / 1,5
– Lehen orria zuri-beltzean / kolorean inprimatzeko denbora (segundotan) 20 / 9 72 / 5 28 / 6
Kartutxo bidezko inprimatzea
– Orrialde kopurua z.b. / kolorean 240 / 222 209 / 240 75 / 90
– Inprimatze uniformea z.b. / kolorean Tinta gutxi 222 orrian NA 60 / 84 orri arte
Hitsa (dezibelio) 63,2 61,2 64,8
Erabilera proba (1 – 10) 6,8 6,7 7,4
– Programa informatikoak erabiltzeko erraztasuna 6,5 6 7
– Zuri-beltzezko inprimatzearen kalitatea 6,6 6,8 8,8
– Koloretako inprimatzearen kalitatea 8,6 7,2 8,2
– Eskaneatuaren kalitatea 7,3 6,6 7,6
– Fotokopiatuaren kalitatea 7,3 6,6 7,8
Marka CANON EPSON LEXMARK
Modeloa Pixma MP170 Stylus DX4000 X3470
Inprimagailuaren prezioa 99 94 87,75
Euroak kartutxoko 49,09 69,69 Ez da aurkitu
Euroak 10 orriko 3,72 5,76
Kontsumitzailea- rentzako informazioa eta babesa Zuzen Zuzen Zuzen
Etiketa, markatze eta gida-liburuak Bermea Ez du betetzen Ez du betetzen Ez du betetzen
Segurtasuna Zuzen Zuzen Zuzen
Ezaugarri teknikoak, prestazioak
– Neurriak (milimetro) 443x381x181 430x345x172 375x279x153
– Kontsumoa (Watt) 15,1 22,1 14,7
– Konexioak USB USB USB
– Sistema operatibo elkargarriak Mac Os/Windows Mac Os/Windows Mac Os/Windows
– Softwarea barne Ez Opyphoto eta Print easy Mac eta Windows “Dena 1-tan”
– Multimedia txartelak Bai Ez Bai
– Adierazitako inprimatze-bereizmena (ph)1 Ez du adierazten 5760×1440 Ez du adierazten
– Eskanerraren bereizmena (ph)1 1200×1200 600×1200 Ez du adierazten
– Argazki kalitatedun inprimatzea (ph)1 Bai (4800×1200) Bai Bai (4800 ph-raino)
– Kopiatutakoaren handitze eta txikitzea Bai (%25-%400) Bai Bai
– Kamera / txarteletik inprimatzea Bai Ez dago eskuragarri Bai
– Paper-bandejaren edukiera (orri kop.) 100 inguru 100 100 inguru
Inprimatzeko abiadura
– Abiadura zuri-beltzean / kolorean (om)2 5 / 1,5 4 / 0,7 Ez dago eskuragarri
– Lehen orria zuri-beltzean / kolorean inprimatzeko denbora (segundotan) 20 / 5 12 / 5 Ez dago eskuragarri
Kartutxo bidezko inprimatzea
– Orrialde kopurua z.b. / kolorean 90 / 150 80 / 121 NA
– Inprimatze uniformea z.b. / kolorean 60 /84 orri arte Tinta gutxi 70 / 83 orrian NA
Hitsa (dezibelio) 64,5 61 67,9
Erabilera proba (1 – 10) 7,3 6,4 6,9
– Programa informatikoak erabiltzeko erraztasuna 6,8 5,2 6,6
– Zuri-beltzezko inprimatzearen kalitatea 7,8 6,2 5
– Koloretako inprimatzearen kalitatea 7 5,8 5
– Eskaneatuaren kalitatea 7,3 6,8 7,4
– Fotokopiatuaren kalitatea 7,8 6,8 7,4

(1) (ph) Puntuak hazbeteko. Inprimaturiko irudiaren zehazmena neurtzeko unitatea; zenbat eta puntu gehiago hainbat eta zehazmen hobea.

(2) (om): orriak minutuko.

Banan banan

Sei inprimagailuak, banan-banan

Olivetti Any Way

/imgs/20070201/img.impresoras.01.jpg
82,75 euro, denetan merkeena
10 orri inprimatzea 2,58 euro kostatzen da (merkeenetako bat)
Bermeen araua ez du betetzen. Hau da denetan handiena. Hari gabeko konexioa (wifi) daukan bakarra. Orri gehien inprimatzen dituen tinta-kartutxoa daukana (240 orri zuri-beltzean eta 222 orri koloretan). Bost argazki-paper lagin ditu.
Erabilera-proba: 6,8 puntu, 10etik: aurkakoak: gidaliburua eta aginteak; aldekoak: koloretako inprimatzearen kalitatea (8,6 puntu).

Brother DCP-115C

/imgs/20070201/img.impresoras.02.jpg
89 euro
10 orri inprimatzea 2,33 euro kostatzen da (denetan merkeena)
Txikienetako bat. Txartel-irakurgailua dauka. Zuri-beltzean lehen orria inprimatzeko denbora gehien behar duena (72 segundo). Hots gutxienekoa (61,2 dB)
Erabilera-proba: 6,7 puntu, 10etik: fotokopiak eta eskanerrak egiten, kalitaterik txarrenekoa.

Hewlett Packard DeskJet F380

/imgs/20070201/img.impresoras.03.jpg
83,58 euro
10 orri inprimatzea 5,40euro kostatzen da.
Bermeen araua ez du betetzen. Eskaneatzeko bereizmenik hoberenekoa. Azkarrenetako bat: 4,5 orri minutuko zuri-beltzean eta 1,5, koloretan. Orri gutxien inprimatzen dituzten kartutxoak: 75 orri zuri-beltzean eta 90 koloretan.
Erabilera-proba: 7,4 puntu, 10etik. Inprimatze, eskaneatze eta fotokopiatze lanen kalitateagatik, hoberenetako bat.

Canon Pixma MP170

/imgs/20070201/img.impresoras.04.jpg
99 euro, denetan garestiena
10 orri inprimatzea 3,72 euro kostatzen da.
Bermeen araua ez du betetzen. Lagin handienetako bat. txartelen irakurgailua dauka. Aparatu azkarrena: 5 orri zuri-beltzean eta 1,5 koloretan, minutuko. Bost argazki-paper lagin ditu.
Erabilera-proba: 7,3 puntu, 10etik. Ekipamendu eta funtzioengatik, balorazio hoberenetako bat jaso du.

Epson Stylus DX4000

/imgs/20070201/img.impresoras.05.jpg
94 euro; bigarren garestiena
10 orri inprimatzea 5,76 euro kostatzen da.
Bermeen araua ez du betetzen. Lehen orria inprimatzeko denbora gutxien behar duena (12 segundo). Eraginkortasun moteleneko kartutxoak dauzkana 80 orri zuri-beltzean eta 121 koloretan. Isilenetako bat.
Erabilera-proba: 6,4 puntu, 10etik. Menu eta eskuliburu ulergaitzengatik, erabiltzeko zaila duen programa informatikoagatik, eskaneatzen, fotokopiatzen eta inprimatzen agertu duen funtzionaltasun apalagatik, balorazio txarrena eman zaio.

Lexmark X3470

/imgs/20070201/img.impresoras.06.jpg
87,75 euro
Faxa daukan bakarra. Probetako asko ezin egin izan da, tinta-kartutxorik ez baitzegoen salgai. Bermeen araua ez du betetzen. Laginik txikiena. Txartelen irakurgailua dauka. Denetan zaratatsuena. Eskaneatze-bereizmena ez du adierazten.
Erabilera proba: 6,9 puntu, 10etik. Inprimatzeko kalitaterik txarrenekoa.