Bilatzaile tematikoak / Blog: "Kirai.net, geek bat Japonian" / Hileko orria: "Las fotos del capitán patata"

1 martxoa de 2007

Bilatzaile tematikoak / Blog: "Kirai.net, geek bat Japonian" / Hileko orria: "Las fotos del capitán patata"

Neurri-neurriko nabigazioa

Bilatzaile tematikoak

Erabiltzaile askotxok ez badakite ere, Google-tik haratago ere bada bizidunik. beraz, komeni da beste hainbat bilatzaile tematikoren berri ematea: zer bilatu nahi dugun zehatz-mehatz dakigunean horrelakoak bidezidor mesedegarriak dira. Hona hemen munduan diren hamaiketatik gutxi batzuk:

  • /imgs/20070301/img.internet2.01.jpgAllmusic
    Interneten musika-entziklopedia handietako bat da Allmusic, doinu garaikide anglosaxoi, jazz eta musika klasikoaz sekulako datu-basea daukana. Orri horretan ehunka mila artista milioika disko eta abestiren gaineko informazioa aurki daiteke. Artista bakoitza bere biografiarekin agertzen da eta bere musika-maisuez gainera, jarraitzaileak ere erantsi dituzte informazioaren osagarri. Disko guzti-guztiek kritika eta balorazioa dauzkate. Zeinahi artistaren gaineko oinarrizko informazioa bilatzeko formula azkarrena da ingelesezko hauxe, dudarik gabe, Lou Reed-etik hasi eta Moncho “Rey del Bolero”-raino.
  • /imgs/20070301/img.internet2.02.jpgInternet Movie Database
    Zinema eta telebista serieez datu baserik hoberena da hau; bertan, titulu, aktore, zuzendari, produktore eta beste hainbat parametroren arabera diharduen bilatzaile eraginkorra ez ezik, zinema eta telebistetako serie, Oskar sarietarako hautagaitza eta abarretako nobedadeen berri ematen duen zerbitzua ere aurkitzen da. Zinemari buruzko blog ugari ere topatuko du erabiltzaileak bertan. Ingelesezkoa (espainierazkoak ingelerazkoaren edukiaren parte ñimiño bat baizik ez dauka).
  • /imgs/20070301/img.internet2.03.jpgLa Higuera aisialdi-ataria
    Interneten bilatzen den oro informazio profesional edo intelektual “seriorik” ez denez La Higuera eta antzeko bilatzaileek berehala emango dizkigute jatetxe berri baten telefonoa, Nora Jones-en diskoko abestiak, datozen egunetan estreinatuko diren antzerki obrak edota Ingalaterrako ipar-mendebaldetik etorritako “indie-pop”-eko azken-azken-azken taldeak emango duen kontzerturako sarrerak lortzeko modurik azkarrena. Aisialdi hutsa.
  • /imgs/20070301/img.internet2.04.jpgBuscopio
    Buscopio hori “meta-bilatzailea” edo bilatzaileen bilatzailea da. Atari honek informazioa gaikako ataletan sailkatzen du, sekzioa bakoitza bera ere bilatzaile bihurtuz: Interneteko gaiak, kultura, kirola, zerbitzu jakinen bilaketa, herrialdeka, etc. Era horretan, erabiltzaileak bere bilaketaren lehen mailak definiturik, alea eta lastoa bereizteko arazoa hein handi batean konpontzen du. Egiari zor, interes handiko orriak emaitzetatik kanpo utz ditzake baina, jakina, Sarean bizi-bizi eta zehaztasun osoz aukeratu behar izaten da, ezinbestean.

Hilero blog bat

Kirai.net, geek bat Japonian

/imgs/20070301/img.internet2.05.jpg Héctor García Puigcerver ibilbide profesional eta geografiko luzeko ingeniari informatikoa da. Interneteko bilatzaileen eraginkortasuna hobe dezaketen informatika-hizkeretan espezializaturik, García Alacanteko Unibertsitatean, Suitzako CERN-en (Ikerkuntza Nuklearraren Europar Zentroa) eta, bitan, Japonian ibili da lanean. Egun, Japoniako bigarren etapa ari da osatzen, Technorati blog-bilatzailean ikerlanean. Tokio erdialdeko auzategi batetik Japoniako bere bizitzari buruzko Kirai.Net bloga idazten du: bertan, Garcíak hiri hartako eguneroko bizimodua bere begietatik ikusi eta bere pentsamolde mendebaldar eta teknofilotik begiratuta kontatzen du. Berarentzat tradizioa eta modernotasuna perfektuki konbinatzen dituen gizarte eta herrialde horren aurrean, arrarotasun-giroan eta, aldi berean, ulertzeko zaila den horren aurreko zalantza-puntu batez sartu da. Nahaskirik erakargarriena da hori, bederen. Garcíari, japonieraz mintzo denez, herrialde hartako hainbat telebistak elkarrizketak egin dizkiote, Japonian katalanaren blogak piztu duen arretaren isla.

Hileko orria

“Las fotos del capitán patata”

/imgs/20070301/img.internet2.06.jpg Hartaz perfilak dioen gauza bakarra “patata kapitaina” 39 urteko gizon ezkondua dela da. Besterik jakitea ere alferrikakoa litzateke, Flickr-eko orri pertsonalean erakusten dituen argazkien balioa preziatzea bada kontua: horietan autoreak eraikin batzuen ingeraden forma hotz eta, aldi berean, bihurgunetsuekin jokatzen du, huntzak edo orbelak lurrean edo beste zeinahi tokitan utziriko figurak jasoz. Kapitain horrek koloredun iragazkien erabileraren tentazioa nozitzeak eta altzairua eta antzeko tonu ezin hotzagoak maitatzeak argazki asko egurats irreal batez janzten dituzte, kamera digitalekin edonork har dezakeen egunerokotasunari baino areago komiki edo zinemako fikzioei hobeki legozkiekeenak.