Ongi etorri material berriak
Artilezko alfonbra klasikoak eta akrilikoak oraino ere nagusi diren arren, aspaldi honetan merkatuak bilakaera polita nozitu du lehengai, kolore, tamaina eta diseinuetan; denetik dago salgai bertan: larruz bilbaturiko ertzak dituzten landare-zuntzezko alfonbrak, klasiko pertsiarrak, zuntz sintetikoz osaturikoak, etc.
Materiala hautatzea funtsezkoa da senitartekoren batek asma edo arnasketa arazorik duenean. Alfonbretan hautsa metatzeak pertsona horien egoera okertu egiten du baina, halaz ere, Alfonbra eta Moketen Fabrikatzaileen Elkarte Nazional espainiarrak ohartarazi duenez, horiek ez dute inolako arriskurik baldin eta kalitate oneko lehengaiekin eginak badira eta behar bezala garbitu eta mantentzen badira. Arnasketa arazorik pairatzekotan, landare-zuntzezko alfonbrak ipini behar dira: zuntz naturalezkoak (artilezkoak) baino merkeago eta orbanen aurrean erresistentzia ahulagokoak badira ere, emaitza hobea agertzen dute luzera.
Alfonbraren erosketa erabakitzen duten funtsezko elementuak
- Altzarien kolore eta estiloa. Ikuspegi estetikotik, alfonbrek etxeko altzariekin estiloz eta kolorez konbinatu behar dute.
- Kokapena. Pasabide handiko tokietan kokatzekoak badira, hobe kolore ilunekoak eta kizkur estukoak aukeratzea.
- Gelako argitasuna eta tonalitatea. Beix edo hori koloreko alfonbrak gela “argitu eta zabaldu” egiten du. Kolore ilunek orbanak hobeki ezkutatzen dituzte eta giro kuttunagoaz janzten dute lekua.
- Oinarriaren kalitatea. Oinarriak hotzetatik isolatu, alfonbraren bizitza luzatu eta oinaren zapaltzea erosoago bihurtzen badu ere, alfonbrak ez du samurregia izan behar (pausoari segurtasunik ez kentzeko) eta, gainera, kautxua eduki behar du, irrist egin ez dezan.
- Dentsitate eta ukitua. Ilearen altuera eta kizkurrak leuntasun-gradua determinatzen dute. Dentsitatea (ile-kopurua) aztertzeko, beherantz bultzatu behar da hatz mutur edo erpuruekin. Zenbat eta dentsitate handiagokoa izan, orduan eta astunago eta erresistentzia handiagokoa da alfonbra eta oina gehiago sakontzen da bertan.
- Iraunkortasuna. Alfonbraren bizitza bertatik pasatzen den igarotzeak baldintzatzen duenez, etxebizitzaren sarreran lanpas edo zerria jartzeak gehien zanpatzen diren alfonbrak (sarrera eta korridorekoak) gutxiago zikintzeko eta, hortaz, gehiago iraun dezaten balio du.
- Tamaina. Hamaikatxo tamaina estandar daude salgai merkatuan. Denetan ohikoenak, logelan (0,60×1,20, 0,70×1,40 eta 0,90×1,60 cm), sarreran (1,20×1,60) gela txikietan (1,40×2,00) eta gela handiagoetan (1,70×2,40; 2,00×2,50; 2,00×3,00, etc.) jartzekoak dira. Alfonbrak fabrikatzeko makineriak lau metroko zabalerakoak egiteko aukera ere ematen du baina, eskulangintzaz jardunez gero, piezak elkarrekin lotu egin daitezke, tamaina handitzeko.
- Tindatua. Tinda gehienek produktu kimikoren bat daukate osagai. Produktua kalitate-kontrol eta ikuskaritza zorrotzak gainditu dituela dioen etiketa alfonbran bertan bilatu behar da.
- Produkzio prozesua. Makina edo eskuzkoa izan daiteke: lehenean hariak bilbatzeko eta felpa (ikusten den partea) finkatzeko makinak baliatu dira, alfonbraren erresistentziaren mesedetan. Bigarren prozesuaren arabera, hariak eskuz lotu dira, geroago trinkotze-prozesurik nozitu gabe; horrenbestez, alfonbra horren erresistentzia, printzipioz, ahulagoa da.
-
Hamaika material
Alfonbrak zuntz natural, landarezko edo sintetikoekin egin daitezke. Batzuk eta besteen arteko aldea prezioan, iraunkortasunean eta orbanen aurreko erresistentzian dautza.
- Artilea. Produktu espainiar gehiena artilez fabrikatzen da horrek dentsitate, erresistentzia eta hotzaren kontrako babes handiena ematen duelako. Halaz ere, ezinbestekoa da mantenu ona egitea alfonbrak bere propietateak gal ez ditzan; areago, baliteke beharrezkoa izatea pipi edo sitsaren kontrako tratamendurik ematea ere. Ohiko artilea ematen dute ardiak (leunena), gameluak (isolatzailea) eta ahuntzak.
Prezioa: txikienak 80 euro inguru dabiltza eta handienak 900 eurotik gora. - Kotoia. Artilezkoa baino azkarrago higatzen bada ere, pipiak ez du jotzen eta nekezago trinkotzen da. Kolore eta diseinuen gama zabala eskainiko bada, kotoia tindatu egin behar da. Oina atsegin pausatzen da honelako alfonbran eta, gainera, ez da metatzen elektrizitate estatikorik.
Prezioa: 8 eurotik hasita. - Larru naturala. Animalia askorenak baliatzen dira: bisoia, azeria, erbia, behia, ardia, etab. Larruari esker, alfonbra malgu eta leuna da. Prezioa: tamainaren arabera, 180 eurotik gora (txikiak) eta 400 eurotik gora (ertainak).
- Zuntz sintetikoak. Alfonbra akrilikoak dira: polipropileno, poliamida, poliester edo nylonezkoak, besteak beste. Nylona ohi-ohikoa da alfonbretan, erresistentzia handikoa izanik, iragate handiko zonetan ederki erantzuten baitu. Polipropilenoak hezetasuna hobeki jasaten du; poliesterrak ukitu ugariagoak eskaintzeko aukera ematen du eta akrilikoa artilearen berdintsuena da.
Prezioa: 100 eurotik gora. - Landare-zuntzak. Honelako alfonbrak jute, sisal, koko, abaka, banbu edota algaz eginak daude. Orbanen aurrean erresistentzia ahulekoak dira, merkeago eta iraupen motzagokoak (algez eta sisalez eginikoak izan ezik). Kokozkoak lakarragoak dira eta jutezkoak, berriz, merkeagoak.
Prezioa: 150 (jute) eta 200 eurotik gora (sisal, alga eta banbuzkoak).
- Artilea. Produktu espainiar gehiena artilez fabrikatzen da horrek dentsitate, erresistentzia eta hotzaren kontrako babes handiena ematen duelako. Halaz ere, ezinbestekoa da mantenu ona egitea alfonbrak bere propietateak gal ez ditzan; areago, baliteke beharrezkoa izatea pipi edo sitsaren kontrako tratamendurik ematea ere. Ohiko artilea ematen dute ardiak (leunena), gameluak (isolatzailea) eta ahuntzak.
Orbanak, likidoak badira, lehortu aurretik garbitu behar dira; solidoak direnean, arraspatu eta eskuilatu egin behar dira. Produktu garbigarria izkina batean probatu behar da lehenik, kolorea aldarazten ez duela egiaztatzeko. Ondoren, belaki batez ur epela eman eta, igurtzi gabe, zanpatu egin behar da. Orbana zeukan zona ondo-ondo lehortu eta gozo eskuilatzeak garrantzi handia du. Bizkarraldea latex edo gomazkoa daukaten alfonbrak ez dira disolbagarriekin garbitu behar, azaleko orban txikiak direnean izan ezik.