Udaberrian ongi elikatzeko klabeak / Alkohol / Gantzen ordezkoak / UHT

1 martxoa de 2007

Udaberrian ongi elikatzeko klabeak / Alkohol / Gantzen ordezkoak / UHT

Udaberrian ongi elikatzeko klabeak

Gosaltzeko

Bezperatik olo-malutak prestatu eta horiek esnearekin har daitezke, egunari energiaz ekiteko.

Olo-malutak.<7strong> Oloak abenina (eragin lasaigarri arineko substantzia) dauka: nerbio-sistema suspertu eta orekatzen duenez, antsietateari, neke edo asteniari, insomnioari eta estresari aurre egiteko unean lagungarri dugu.

Bazkaldu eta afaltzeko

Sasoian sasoiko landarezkoek bertan agertu behar dute.

  • Orburuak. Orburuak daukan zinarina izeneko substantzia garratzak gantzen digestioa errazten du (gibelaren funtzioa bizkortzen duelako), kolesterol maila apaltzen laguntzen du eta eragin diuretikoa dauka.
  • Ilarrak. Azido foliko (B9 bitamina) ugari duten ale txiki gozoak dastatzeko sasoi egokiena dugu udaberria. Nutriente hori funtsezkoa da hainbat gaitzi buru egiteko: bizkarrezur zatibitua (fetuaren hodi neuralaren garapenean akatsak izatearen ondorioz), anemia eta hainbat motatako minbiziak prebenitzeko, adibidez.

Otordu tarteetan zer jan?

Hoberena, sasoiko fruta, unerik egokienean baitago.

  • Mertxika. Udaberritik hasi eta uda amaitu arte sasoi onenean dago mertxika. Beta-karoteno edo A pro-bitamina ugarikoa denez, larruazalaren osasuna zorotz zainduko du eguzkia hartzen hastean.
  • Marrubia. Egunean 200 gramo marrubi (70 kaloria) hartuta, C bitaminaren premien halako bi beteak ditugu. Dasta ezazu marrubia esne edo fruta zukuekin, kezkarik gabe, kaloria urrikoa baita.

Datua: 30

/imgs/20070301/img.alimentacion2.01.jpg Hauxe da Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) gizasemeari egunean ez gainditzea aholkatzen dion alkohol kopurua; zifra hori, emakumeen kasuan, 20 gramora jaisten da, hots, gradu gutxiko edariei (garagardoa, sagardoa edo ardoa) dagokienez, egunean botilatxo edo baso bat, emakumeentzat eta bi gizonezkoentzat.

Ahotan dabilena?

Gantzen ordezkoak

Gehien gustatzen zaizkigun elikagai asko eta asko gantz ugarikoak dira. Egia aitortzeko, gantzak janaren zaporea hobetzen du, ahoan oso sentsazio atsegina uzten du eta, gainera, nutrizio alorreko zeregin garrantzitsuak betetzen ditu: organismoak ezin ekoitz ditzakeen funtsezko gantz azidoez eta energiaz hornitzen gaitu, A, D, E eta K bitaminak eroaten ditu eta horien asimilazioa eragiten du. Gantzik gabeko dieta ez litzateke ez jangarria, ezta osasun egoera onaren lagun finkoa, baina gantz gehiegi hartzea ere kaltegarria denez, kontsumoa mugatu egin beharra dago. Eszenategi horretan agertu dira gantz gutxiko elikagaiak: esneki gaingabetuak, light margarina, koipe urriko opilak eta beste hamaikatxo dira “gantzaren ordezko” izenekoen multzokoak.

Substantzia horien osagaiak dira karbohidratoak -almidoi eraldatua, gomak eta landare-zuntza-, proteinak -esne-sueroa, esnea, arrautza, arto-proteina- eta gantzak -gantz eta olioak: sojarena, adibidez-. Estatu Batuetako Elikagai eta Drogen Administrazioak elikagaietan baliatzeko onetsi dituen ordezko nabarmenetako bi polidextrosa -karbohidratoez osatzen da- eta olestra -kaloriarik gabeko sasi-gantza- dira.

Sasi-gantz horiek janaren zaporea indartu eta gantzen ukitua simulatzeko aukera ematen dute, produktu askoren kalori ekarpena biziki urrituta. Gantz gutxiko elikagaiek, izan ere, dietaren guztirako gantz-edukia murrizteko eta kontuan hartzeko aukera polita ematen dute. Ezinbestekoak, ordea, ez dira, ohiko elikagaiez osaturiko gantz urriko dieta egin baitaiteke. Gogoan izan, gainera, light izateak ez digula elikagai horretatik edo bestetatik askoz gehiago hartzeko atea zabaltzen. zabaltzen.

Ereduzko otordua ?Udaberriko astenia”

  • /imgs/20070301/img.alimentacion2.02.jpgGosaria:
    Baso bat esne, txikoria, olo eta mueslirekin, eta laranja zukua.
  • Bazkaria
    Zerbak garbantzuekin. Oilaskoa ortuzainaren estiloan. Laboredun ogia eta marrubi, kiwi eta bananaz osaturiko mazedonia naturala.
  • Askaria:
    Bi ogi-xerra xigortu, gazta, irasagar eta eskutada bat fruitu lehor gordin (gatzik gabe).
  • Afaria
    Letxuga, ahuakatea, arto egosia, azenario birrindua eta tipula. Baratxuri gazte eta ganben tortilla. Laboredun ogia eta mamia eztiarekin.

Trukua: har itzazu erromerodun infusioak; landare honek organismoa sasoi-aldaketetara egokitzen laguntzen baitu.

Nutrizioaren alfabetoa

UHT(ultra higth temperature).

/imgs/20070301/img.alimentacion2.03.jpg Brickean merkaturatzen den esnea dugu elikagai uperisatuen eredurik ezagunena. Uperisazioak elikagaiak higienizatu eta horien kontserbazioa luzatu egiten du. Produktua galdu eta kontsumitzailearen osasuna arriskutan ezar dezaketen mikroorganismoak suntsitzen ditu. Prozesua: elikagaiari une txiki batez (segundoren batean) sekulako tenperatura aplikatzen zaio (140º – 150ºC), zaporea edo nutrizio-propietateak aldarazi gabe.