Tomate frijitua

Maionesa baino zortzi bider kaloria gutxiagokoa

Osasuntsu eta nutritiboa izaki, eragozpen bakarra du tomate saltsak: gantzaren edukia %1,5 daukanez, hipertentsioa nozitzen duten pertsonek neurriz kontsumitu behar dute
1 apirila de 2007

Maionesa baino zortzi bider kaloria gutxiagokoa

/imgs/20070401/img.analisis1.01.jpg Tomate frijituko zazpi laginen etiketa, osaketa nutrizionala, kalitatea, osasun-higiene egoera aztertu ondoren, produktuari dastatze-proba ezarri zaio. Zazpi lagin horietako bost errezeta konbentzionalaren arabera egin dira eta beste bi, berriz, “etxeko estiloan eginak”, diotenez. Laginen pisuak 340 eta 570 gramo bitartekoak dira eta ontziak, berriz, kristalezko flaskoak, latak eta brikak. Prezioak, kiloko, 1,11 eurotik (Solís) 4,97 eurora doaz (Pedro Luis).

Tomate frijitua, ondo dakigunez, tomatea (naturala, zukua, purea, orea edo kontzentratua) oinarri harturik eginiko saltsa da. Hori lortzeko, landarezko oliotan egosi eta hainbat osagai eransten zaizkio horri (ohikoenak: azukrea, gatza, tipula, baratxuria eta beste hainbat barazki). Produktu hori hermetikoki itxitako ontzietan gorde eta, tratamendu termiko egokia aplikatuz gero, kontserbatu egiten da. Tomatea, olioa, gatza, azukrea eta hainbat barazki ez ezik, gehigarri batzuk erabiltzea ere baimendua dago, hala nola lodigarriak (arto-almidoia), azidulatzaileak (azido zitrikoa), aromak, zapore-indartzaileak (glutamato monosodikoa). Solís eta Apis laginek, baimendu baina alferrikako osagai hau baliatu dutela adierazten dute etiketan. Orlando “etxeko estiloan egina” da inolako gehigarririk erantsi ez duela dioen kontserba bakarra.

Helios da, osagaien zerrendan, tomatearen proportzioa aipatzen ez duen saltsa bakarra. Gainerako laginetan, kopuru txikiena Hero-k jarri du (etiketak dioenez, 100 gramo saltsa egiteko 157 gramo tomate baliatzen du); kopuru handiena, aldiz, Orlando “etxeko estiloan egina”: 195 gramo baliatu du 100 gramo saltsa moldatzeko. Gainerako produktuen tomate edukia 160 eta 170 gramo artean dabil.

Olioaren garrantzia

Produktu honetako osagairik garestiena olioa da. Arauak xedatua duenez, produktuaren %3 izan behar du gantz horrek, gutxienez. Azterlan honetako batez bestekoa %4 inguru dabil (proportzio handiena %6,4 da: Orlando “etxeko estiloan egina”; txikiena, aldiz, Hero: %3,3). Baliatuko den olioa landarezkoa izatea ere exijitzen du arauak. Zazpi laginetako bostek (Helios, Hero, Solís, Apis eta Orlando “etxeko estiloan egina”) ekilore olioa baliatu dute, gantz poliintsaturatuak baitauzka; horrelakoak dauzka Orlando tomate frijitu konbentzionalak ere, baina soja olioa erabili duelako. Pedro Luis laginak oliba olioa dauka (eta, horri esker, gantz monointsaturatuak). Hiru gantz-mota horietako zeinahi kontsumitzeak odoletako kolesterol eta triglizeridoen mailak murrizten laguntzen du.

Ura eta karbohidratoak

Tomate saltsaren hiru laurdenak baino gehiago ura da. Azterketa honetan, laginen hezetasuna %77tik (Helios) %88raino (Pedro Luis) doa; saltsa likidoa izateari gaizki deritzote dastatzaileek, izan ere. Bigarren osagai ugariena karbohidratoak dira (produktuaren %11 inguru): horietako gehientsuenak,garraztasuna orekatzeko baliatutako azukreak dira (elikagaiaren %6, batez beste): azukre arrunt edo sakarosa, lagin guztiek daukatena, eta glukosa- eta fruktosa-siropea, Helios, Solís eta Apis laginetan atzemana; gainerakoa, lodigarri gisa erantsitako almidoia da (saltsa guztietan agertzen da Orlando eta Pedro Luis laginetan izan ezik: hauen etiketek, izan ere, “etxeko estiloan eginak” direla diote). Karbohidratoen (%15,8) eta azukreen (%10,6) proportzio handiena Helios laginak dauka eta txikiena Pedro Luis-ek (karbohidratoak, %5,6 eta azukreak, %5,5). Gainerakoak %10 inguruan (karbohidratoak) eta %7,5 inguruan (azukreak) dabiltza.

Kaloria urrikoak

Tomate saltsak, batez beste, 86 kaloria ditu 100 gramoko, produktua moldatzeko baliatzen den olioaren gantzen eta karbohidratoen presentziaren ondorioz. Antzekoetan erabiltzen diren beste hainbat saltsarekin konparatuz, tomate frijituaren balio energetikoa dezente apalagoa da. Esate baterako, maionesak edo all-i-oli saltsak, batez beste, ehun gramoko 600 kaloria dituzten bitartean (bi horiek dira gantzatsuen eta energetikoenak), gaztadun saltsaren edukia 365 kaloriaraino jaisten da eta barbakoa, mostaza eta ketchupa (tomate frijituarekin batera) energia gutxienekoak dira: horietako bakar bat ere ez da iristen 100 kalorietara ehun gramoko.

Proteinak ere urriak dira: %1,3, batez besteko, eta balio biologiko apalekoak. Lagin hauetan, %0,8 (Pedro Luis) eta %1,8 (Hero) bitartean dabiltza. Hiru makronutriente nagusien edukiak kontuan izaki, kaloria gehien dituzten saltsak Helios (101 cal/100 g) eta Orlando “etxeko estiloan egina” (100 cal/100 g) dira. Denetan arinena, berriz, Pedro Luis (68 cal/100 g).

Gatza ere osagai nabarmengarria dute azterketako saltsa hauek guztiek. Tomate frijituaren %1,5 gatza da, batez beste, hots, 590 miligramo sodio 100 gramoko; horrek, sodioaren rankinean, goiko tokietan uzten du tomate frijitua. Zazpi laginetatik, Pedro Luis saltsaren gatz urria dugu azpimarragarria, edukiaren %0,49 baizik ez duelako. Gainerako kontserben edukiak, berriz, urruti datozkio: %1,3tik (Orlando “etxeko estiloan egina”) %1,78raino (Hero, denetan saltsarik gaziena). Gatza kopuru handia dela medio, elikabidean sodio-kopurua kontrolatu behar dutenek -hipertentsioa, giltzurrun eta bihotzeko afekzioak, likido-atxikipena eta antzerakoak nozitzen dituztenek, alegia- osaketan gatza daukaten saltsa hauek eta gainerako guztiak alboratu beharko dituzte. Gatz askoko elikagaitzat jotzen da osagai horren edukia %1,8raino iristen denean.

Funts handiegirik gabeko izendapenak

Etiketarekin jarraitzeko, azterturiko lagin denetakoek legeak agindutako baldintzak betetzen dituzte Orlando “etxeko estiloan egina” laginarenak izan ezik: bertan, irudien bitartez olioa, baratxuriak eta tipulak adierazten dira baina osagaien zerrendan ez da zehazten bakoitzetik zenbat erabili den, arauak xedatzen duen arabera. Amaitzeko, araua betetzea gorabehera, ez dirudi egokiak direnik Orlando eta Pedro Luis laginen salmenta-izendapenak (“Tomate frijitua, etxeko estiloan egina”) ezta Apis laginarena ere (“Zapore tradizionaleko tomate frijitua”), hirurak fantasiazko moldeak direlako (arauak ez du horrelakorik jasotzen) eta kontsumitzailea nahastu egin dezakete, ez baitira etxeko estiloaren arabera eginak, industriakoaren arabera baizik. Alderdi onuragarri gisa, nabarmen dezagun zazpi laginetatik seik (Helios laginak izan ezik) produktuaren informazio nutrizionala agertzen dutela.

Bestetik, tomate frijituen zazpi laginak horrelako saltsei eskatzen zaizkien kalitate-parametro denak zuzen betetzen dituzte eta osasun-higiene egoera zuzen-zuzenean daude, azterketa mikrobiologikoek frogatu duten legez. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Solís tomate frijituak eman du: bera da azterlaneko laginik merkeena (1,11 euro kiloko). Pedro Luis da osagaien konposizio orekatuena daukan saltsa baina, horrekin batera, produkturik garestiena eta dastatzaileei gutxien gustatu zaiena.

Likopenoa, osasunaren soineko gorria

/imgs/20070401/img.analisis1.02.jpg Karotenoideen familiako landarezko pigmentua da likopenoa, tomateak berea du kolore gorriaren “arduraduna”, alegia. Antioxidatzaile ahaltsua izaki (zelulen oxidazio prozesutik organismoa babesten baitu), minbizia (prostatakoa, batez ere), kolesterol-mailen jaitsiera, larruazalaren zahartzearen mantsotzea eta beste hainbat gaixotasunen prebentzioarekin lotu izan da.

Bai tomatea egosi edo frijitzeak, baita hori egiteko baliatzen den olioak ere, likopenoaren presentzia areagotu eta organismoarentzat asimilagarriago bihurtzen dutela frogatua dago. Azterketa batzuek berretsi dute, izan ere, tomate frijitu edo egosia kontsumitu ondoren, odoletako fenol-konposatuen maila altxatu egiten da, tomate gordina kontsumitzean ez bezala. Hala eta guztiz, likopenoaren kontsumo egokiena zein den oraindik determinatzeke dago.

Azterturiko tomate saltsetan, likopenoren eduki handiena Hero lagineko tomate frijituak erakutsi du (15 mg 100 gramoko), ondotik Orlando eta Pedro “etxeko estiloan eginak” datozkiola (12,7 mg 100 gramoko). Kopuru txikiena Orlando konbentzionalak dauka (7,29 mg 100 gramoko, hau da gehien daukanaren erdia). Gainerako laginetako likopenoaren presentzia 9 mg inguru dabil 100 gramoko.

Laburbilduz eta Konparaketako taula

Laburbilduz

  • Zazpi tomate frijitu aztertu dira: horietako bost errezeta konbentzionalaren arabera egin dira eta bi “etxeko estiloan” (olio gehiago erabilita); laginen prezioak, kiloko, 1,11 eurotik 4,97 euroraino doaz.
  • Kaloria gutxiko saltsa da tomate frijitua (70 eta 100 kaloria 100 gramoko) baina gatz asko dauka (%1,5, batez beste). Gatz askoko elikagaitzat jotzen da horren edukia %1,8raino iristen denean.
  • “Etxeko estiloan eginiko” Orlando tomate frijitua da etiketa araua urratu duen bakarra, bere formulan erabilitako tipula, baratxuri eta olioaren proportziorik adierazten ez duelako, nahiz eta etiketan irudi bitartez agertzen dituen.
  • Azterturiko zazpi laginen osasun-higienearen egoera zuzena da. Kalitate arau guztiak zazpi laginek betetzen dituzte, gainera.
  • Pedro Luis da kaloria gutxien (68 kal/100 g), azukre gutxien (%5,5) eta gatz gutxien (%0,5) dauzkan tomatea. Azukre gehien daukana (%10,6) Helios da; bera, Orlando “etxeko estiloan egina” ere kaloria gehien daukatenetako bat da (101 eta 100 kal/100 g). Solís eta Apis dira glutamato monosodikoa (alferrikako baina legez baimendutako zapore-indartzailea) baliatu duten lagin bakarrak.
  • Tomateak, are gehiago tomate frijituak, likopenoa dauka: antioxidatzaile ahaltsu hau hainbat gaixotasunen prebentzioarekin lotu izan da. Azterturiko laginetan Hero (15 mg/100 gramo) da likopeno gehien daukana Orlando “normala” gutxien daukana (7,29 mg/100 g.)
  • Dastatze proban kalifikazio okerrena eraman zuen “etxeko estiloan eginiko” tomate frijitu batek (Pedro Luis laginak, 4,2 puntuz); hoberena, aldiz, Helios laginak (7 puntuz).
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Solís tomate frijituak ematen du, bera baita azterlaneko laginik merkeena (1,11 euro kiloko).
Análisis de tomate frito
Marka
Izendapena
Solís
“Tomate frijitua”
Apis
“Zapore tradizionaleko tomate frijitua “
Orlando
“Tomate frijitua”
Helios
“Tomate frijitua”
Formatua Brika 400 g Brika 400 g Lata 400 g Kristalezko flaskoa 570 g
Prezioa (euro kiloko) 1,11 1,25 1,35 1,73
Etiketa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Hezetasuna (%) 82,8 81,7 83,0 77,2
Proteina (%) 1,4 1,4 1,4 1,1
Gantza (%) 3,7 3,5 4,5 3,7
Gantz edo olio mota Ekilore Ekilore Soja Ekilore
Karbohidratoak (%) 9,8 11,1 8,8 15,8
Sakarosa (%) 1 1,1 1,8 2,5 3,2
Glukosa (%) 2 2,2 3,5 2,4 3,3
Fruktosa (%) 2 1,9 3,0 2,4 2,5
Maltosa (%) 2 0,5 0,8 1,6
Azukreak, guztira (%) 5,7 9,1 7,3 10,6
Balio kalorikoa (cal/100 g) 78 82 81 101
Gatza (%) 3 1,62 1,57 1,51 1,58
Licopeno (mg/100 g) 4 8,87 9,89 7,29 8,14
Azido glutamikoa (ppm) 5 2524 3423 3686 1731
Brix graduak 6 14,9 14,9 12,8 18,2
pH faktorea 7 4,3 4,4 4,3 3,9
Azidotasuna (% zitriko gisa) 8 0,6 0,6 0,5 0,6
Egoera higieniko-sanitarioa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze-proba (de 1 a 9) 5,9 6,7 5,8 7
Marka
Izendapena
Orlando
“Tomate frijitua, etxeko estiloan egina”
Hero
“Tomate frijitua”
Pedro Luis
“Tomate frijitua, etxeko estiloan egina”
Formatua Kristalezko flaskoa 370 g Kristalezko flaskoa 370 g Kristalezko flaskoa 340 g
Prezioa (euro kiloko) 3,11 3,38 4,97
Etiketa Incorrecto Zuzen Zuzen
Hezetasuna (%) 81,2 79,2 87,9
Proteina (%) 1,3 1,8 0,8
Gantza (%) 6,4 3,3 4,7
Gantz edo olio mota Ekilore Ekilore Oliba
Karbohidratoak (%) 9,2 13,1 5,6
Sakarosa (%) 1 1,4 3,0 1,4
Glukosa (%) 2 3,6 3,1 2,1
Fruktosa (%) 2 3,2 3,0 2,0
Maltosa (%) 2
Azukreak, guztira (%) 8,2 9,1 5,5
Balio kalorikoa (cal/100 g) 100 89 68
Gatza (%) 3 1,30 1,78 0,49
Licopeno (mg/100 g) 4 12,89 15,01 12,71
Azido glutamikoa (ppm) 5 2055 2835 1738
Brix graduak 6 12,7 17,8 8,0
pH faktorea 7 4,1 4,0 4,3
Azidotasuna (% zitriko gisa) 8 0,6 0,8 0,4
Egoera higieniko-sanitarioa Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze-proba (de 1 a 9) 5,4 5,9 4,2

(1) Sakarosa: azukre arrunta, alegia

(2) Glukosa, fruktosa, maltosa: azukre soilak

(3) Gatza: gatz askoko elikagaitzat jotzen da horren edukia %1,8raino iristen denean. Tomate frijituan gehienez ere %2,5ekoa onartzen da

(4) Likopenoa: tomatearen kolore gorria eragiten duen landarezko pigmentua; antioxidatzaile eraginkorra izateaz gainera, gizakiaren osasunarentzat mesedegarri diren beste hainbat propietate ere egozten zaizkio, hala nola hainbat minbizi-mota prebenitzea. Likopenoaren biodisponibilitatea ale gordinean baino handiagoa da kuzinatuta dagoen tomatean.

(5) Azido glutamikoa: honen presentzia izan daiteke barazkiak berez edukitzearren edo gehitu izanaren ondorio. Gehienez ere, 10.000 zm. onartzen da

(6) (6) Brix graduak: honela neurtzen dira solido disolbagarrien kopurua. Zenbat eta brix gradu gehiago, orduan eta tomate eta osagai gehiago (gatza, azukrea, etc.), salsa barne.

(7) pH faktorea: ur-disoluzio baten azidotasuna neurtzen da honela; pH faktorea 0tik 14raino doa. Azidoak dira 7 baino pH apalagoa duten disoluzioak eta basikoak, berriz, 7tik gorakoak. pH = 7 disoluzioaren neutraltasuna da. Tomate frijituari gehienez ere 4,6ko pH-a onartzen zaio.

(8) Azidotasuna: elikagaietako azido libreen edukia adierazten du. Tomate frijituarenak %0,2 eta %0,8 bitartean behar du.

Banan-banan

Banan-banan

Solís

  • /imgs/20070401/img.tomate.01.jpg“Tomate frijitua”
  • 1,11 euro kiloko, denetan merkeena
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. 400 gramoko brika. Azukre gutxien (%5,7) eta gatz gehien (%1,6) daukatenetako bat. Ekilore olioz egina. Alferrikako zapore-indartzailea (glutamato monosodikoa) baliatu dute lagin honetan. Dastatze proban 5,9 puntu; aldekoak: “zaporea” eta “kolorea”; kontrakoak “garratza”.

Apis

  • /imgs/20070401/img.tomate.02.jpg“Zapore tradizionaleko tomate frijitua”
  • 1,25 euro kiloko, bigarren merkeena
  • 400 gramoko brika. Gantz gutxien daukatenetako bat (%3,5) baina gatz askotxo daukana (%1,6). Ekilore olioz egina. Alferrikako zapore-indartzailea (glutamato monosodikoa) baliatu dute lagin honetan. Dastatze proban 6,7 puntu; aldekoak: “zapore naturala”, “garraztasun puntua” eta “leuntasuna”.

Orlando

  • /imgs/20070401/img.tomate.03.jpg“Tomate frijitua”
  • 1,35 euro kiloko
  • 400 gramoko lata. Olio gehien (soja: edukiaren %4,5) darabilten laginetako bat. Likopeno (gaitasun antioxidatzaile handiko pigmentua) eduki apalenekoa: 7,3 mg 100 gramoko. Dastatze proban 5,8 puntu; aldekoak: “zapore gozoa” eta “gatz puntua”; kontrakoak: “zapore arraroa” eta “kolorea”.

Helios

  • /imgs/20070401/img.tomate.04.jpg/imgs/20070401/img.tomate.04.jpg“Tomate frijitua”
  • 1,73 euro kiloko
  • 570 gramoko kristalezko flaskoa. Azukre (%10,6), karbohidrato (%15,8) eta kaloria (101 kal/100 g). dauzkan lagina. Ekilore olioz egina. Gatz askotxo baliatu du (%1,6). Dastatze proban, kalifikazio hoberena, 7 puntuz; aldekoak: “zapore naturala”, “biskositatea” eta “kolorea”; kontrakoa, “usaina”.

Orlando

  • /imgs/20070401/img.tomate.05.jpg“Etxeko estiloan eginiko tomate frijitua”
  • 3,11 euro kiloko
  • 370 gramoko kristalezko flaskoa. Konposizioan baliaturiko osagaien portzentajea adierazten ez duenez (nahiz eta etiketan, irudien bitartez, adierazten dituen), etiketari buruzko araua urratzen du. Gantz eduki handienekoa (%6,4) eta kaloria gehien daukatenetako bat (100 kal/100 g). Ekilore olioz egina. Dastatzen proban 5,4 puntu; aldekoak: “zapore naturala” eta “kolorea”; kontrakoak: “likidoegia” eta “zapore ez oso bizia”.

Hero

  • /imgs/20070401/img.tomate.06.jpg“Tomate frijitua”
  • 3,38 euro kiloko, lagin konbentzionaletan garestiena.
  • 370 gramoko kristalezko flaskoa. Proteina gehien (%1,8) eta gatz gehien daukana (%1,8). Gantz eduki apalenetako bat (%3,3). Likopeno (gaitasun antioxidatzaile handiko pigmentua) eduki handienekoa: 15 mg 100 gramoko. Ekilore olioz egina. Dastatze proban, 5,9 puntu; aldekoak “zapore gozoa”; kontrakoak, “pusketak”.

Pedro Luis

  • /imgs/20070401/img.tomate.07.jpg“Etxeko estiloan eginiko tomate frijitua”
  • 4,97 euro kiloko, lagin denetan garestiena
  • 370 gramoko kristalezko flaskoa. Proteina gutxien (%0,8), gatz gutxien (%0,5), azukre gutxien (%5,5), kaloria gutxien (68 kal/ 100 g) dauzkana. Gantz gehien daukatenetako bat, ordea (%4,7), olio gehien baliatzen duen saltzetako bat izaki. Oliba olioz egina den bekarra. Dastatze proban, 4,2 puntuz, kalifikazio denetan txarrena; aldekoak “etxeko zaporea” eta “etxekoaren itxura”; kontrakoak, “zapore motela”, “kolore hitsa”, eta “likidoegia”.