Antibirus programak

Windows daukan ordenagailuan, ezinbestekoak

Azterturiko antibirusek beren eginkizuna ongi betetzen duten arren prezioan, prestazioetan eta erabiltzeko erraztasunean alde handiak daude batetik bestera.
1 apirila de 2007

Windows daukan ordenagailuan, ezinbestekoak

/imgs/20070401/img.analisis2.01.jpgBirus informatikoak programa “gaiztoak” dira, ordenagailuetan era askotako kalteak eragiteko sortu direnak: erabiltzailea higuintze hutsa eta, kasurik larrienetan, dokumentu guztiak (artxiboak, pelikulak, musika…) galarazi edo, areago, bankuko pasahitzak eta antzeko informazioa ebastea. Horrelako aplikazio kaltegarria nahita inork instalatuko ez lukeenez, ordenagailuan erabiltzailea konturatu gabe sartzeko diseinatuak daude birusak. Antibirus programak ordenagailuen globulu zuriak dira, birusak bilatu, atzeman eta akabatzea baitituzte eginkizun behinenak. Horrelako programak Windows daukan ordenagailuan ia ezinbestekoak dira; ez dira beharrekoak Mac OS X edo Linux-ekin funtzionatzen dutenetan, sistema hauek ez baitute ia birusen mehatxua nozitzen (berez askoz ere seguruagoak direlako eta birusen sortzaileek sistema hedatuenera -Windows-era- igortzea nahiago dutelako).

Laborategian aztertu ondoren erabilera-proba ezari zaie Windows sistemak babesteko diseinatuak dauden ordenagailuentzako zazpi antibirusi; horien prezioak 28 eurotik (Panda Antibirus 2007) 65 euroraino doaz (McAfee PC Protección Plus 2007). Horien erabilera publikoa erabiltzaile aurreratuenek egiten dutena bakarrik ez denez, beren ahalbideekin “besterik adierazi ezean” babesten dutenak lehenetsi dira. Bestetik, birustzat hartu da ordenagailua kaltetzea jomuga duen programa oro, ezarpen informatiko gaiztoen arteko desberdintasunik egin gabe (malware klasean, adibidez, spyware, har, rootkits, troiar, keylogger eta beste hainbat sartzen dira). Gure proban, azterturiko ezarpen bakoitzak ahalik eta arrisku gehienei egin beharko zien buru, erabiltzaileak bere ordenagailua babesteko ezarpen bakar bat baino gehiago zertan ezagutu edo erabili izango ez zuela kontuan izaki.

Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Panda Antibirus+Firewall 2007 da: garestienetako bat (49,95 euro) baina, era berean, molde guztietako erasoen aurrean ordenagailua hobekien babesten duena.

Eraginkorrak al dira?

Programa horien eraginkortasuna frogatzeko antibirus bakoitza (“besterik adierazi ezean” dituen aukerak baliatuz) era desberdinetako erasoen aurrean probatu da: konprimitu gabeko birus-joko arriskutsu bat, artxibo konprimituetan ezkutatuak zegoen birus multzo bat, hainbat tamainatan zatikaturiko birusen kopiak (detektatzeko zailagoak) eta kutsaturiko hainbat posta elektroniko, alegia.

Birusa zuten mezu elektronikoak zazpi laginek detektatu eta deuseztatu zituzten. McAfee izan zen konprimitu gabeko artxibo kutsatu guzti-guztiak detektatu ez zituen bakarra (bakar batek ihes egin zion). Artxibo konprimituen proban McAfeek eta Nortonek huts egin zuten, RAR formatu konprimitukoak irakurri ez zituztelako. Proba horretan, dena den, Norton nabarmendu zen alderdi positibotik, birusen zatikaturiko kopiak detektatu zituen bakarra izan baitzen. Rootkit-ei (artxiboak edo programak ezkutatzen dituzten programei) dagokienez, aurrean zituzten etsai guztiak lagin bakar batek ere ezin izan zituen garaitu: hoberenak Kaspersky eta McAfee izan ziren, dena den.

Probarik zorrotzen eta baliagarriena, dudarik gabe, birusak kutsatuak dauzkan ekipo batean ezarpen horiek instalatzea da, erabiltzaile gehientsuenek antibirus horiek arazoa nozitzen duenean instalatuko baititu, nekez orbanik gabeko sisteman. Panda markako biak, AVG, Kaspersky eta NOD32 instalatu ahal izan ziren baina birusak aurkitu eta deuseztatzen dituen ondorengo analisia eskuz egin behar den arren. Ekipo kutsatuan instalatzeko unean arazoak izan zituzten Nortonek eta McAfeek (birus batzuk prestatuak daude berariaz horrelako ezarpenen aurrean erreakzionatzeko). Baina arazo horiek konpondu egin ziren euskailu teknikoak eskainitako berariazko argibideak eta lanabesak baliatuta.

Lastertasuna, funtsezkoa

Eginkizuna betetzeko zenbat denbora behar duten egiaztatzeko, erdia baizik betea ez zeukan 100 Gb-ko disko gogor bat analizatu zen, birusen peskizan. Antibirus mantsoenak AVG (58 minutu), Kaspersky (54 minutu) eta Norton (50 minutu) dira; azkarrenak, berriz, NOD32 (18 minutu) eta Panda markako biak (25na minutu). Nolanahi ere, zazpi laginak programa daitezke, erabiltzailea ekipoa baliatzen ari ez den unean analisia egin dezaten.

Beste bi proba ere egin ziren: aurenekoan disko gogorrak artxibo handi gutxi zeuzkan (1 Gb-ko 20 fitxategi: guztira, 20 Gb); bigarrenean, artxibo txiki asko (1 Mb-ko 2.000 fitxategi: guztira, 2 Gb). Aurreneko proban artxiboen guztirako tamaina bigarrengoan baino hamar aldiz handiagoa bazen ere, lehen analisian antibirusek dezente azkarrago jardun zuten. Horrek esan nahi du lastertasuna fitxategien tamainak gehiago baldintzatzen duela tamainak bainoago: artxibo txiki gutxirekin ezarpenek 1 edo 2 segundo behar izaten dituzte (Nortonek, aldiz, 15 segundo); alderantziz, 1 eta 6 minutu artean (McAfeek, berriz, 10 minutu).

Funtzioa

Zazpi antibirusek metatze-unitateetan (disko gogor, CD, DVD eta antzekoetan) birusak bilatzen dituzte, aplikazio gaiztoa ezkutaturik egon daitekeen zona guztietan (sistemaren erregistroan, memoria nagusian, abiarazteko irakurgailuetan etab.) eta erabiltzen ari diren artxiboetan (“benetako denboran” deritzo horri). Antibirusen arteko alde handiena hau da: AVG eta Panda ia ez dira konfiguratu behar; beste batzuk (Norton, adibidez), ederki osatuak, aztertzeko unean konplexuagoak dira eta konfiguratzeko aukera gehiago ematen dituzte: horrelakoak biziki interesgarriak izan daitezke erabiltzaile aurreratuarentzat baina itogarri bezain alferrikakoak neofitoaren eskuetan.

AVG, McAfee eta Panda Antibirus+Firewall 2007 dira suebaki edo firewall daukaten bakarrak. Zerbitzu honek Interneterako konexioa monitorizatu eta zeinahi transmisioren berri ohartarazten dio erabiltzaileari, artxiboari atea ireki edo itxi diezaion eskatuz: horri esker, programa ezagunen konexioak soilik onartu (Interneteko nabigatzailea, aldiuneko mezularitza, posta elektronikoa, etc.) eta birusek egin nahi dituzten ezkutuko konexioak hautematen dira. Suebakiak erabiltzea biziki komenigarria da baina horrelakoak erostea nekez gertatzen da beharrezko: Windows XP-k zerbitzu hori berez dakar.

Birusen sarbide nagusietako bat posta elektronikoa da. Hemen azterturiko programa guztiek sartzen den posta analizatzen dute baina Panda markako biek ez dituzte analizatzen erabiltzaileak igortzen dituen mezuak. Pandak, bere aldetik, mezuak jasotakoan aztertzen ditu eta gainerakoak, aldiz, ordenagailura deskargatu baino lehenago (hortaz, seguruagoak dira hauek). Ordenagailuan berez instalaturik, bertatik informazioa ebasten duten espia-programa konbentzionalen aurreko babesari goazkiola, izterbegiak zazpi laginek detektatu zituzten baina ez zen beste horrenbeste gertatu hurrengo arrisku batekin: aplikazio konbentzionalen itxura hartzen duten espia-programez ari gara (spyware troiar izenekoak, maiz spyware horien aurkako lanabes gisa agertzen direnak): eginkizun horretan kaskarrenak Kaspersky eta NOD32 izan ziren, bakar bat ere detektatu ez baitzuten; McAfee eta Panda Antibirus 2007, berriz, erdia atzemateko gauza izan ziren. Nolanahi ere, lagin denek deuseztatu zituzten birusen sintomak (Interneten barrenako nabigazioaren parametroen eraldaketa, adibidez), sorburua hauteman ez bazuten ere.

Phishing (informazioa ebastea jomuga izaki, beren burua legezkotzat agertzen duten web orriak, hala nola bankukoak diruditenak) prozesuan McAfee eta Panda markako biek web faltsu horiek ezagutarazteko amu gisakoak diren e-mailak detektatzen dituzte eta, gainera, web orriak balioztatu eta iruzurrezkoak hautemanarazten dituen sistema daukate. Karsperskyk ez ditu e-mailak detektatzen baina bidegabeko orria blokeatu egiten du erabiltzaileak baliatu nahi duenean. Kasperskyk bere burua Windows Vistarekin elkargarri agertzen badu ere, CONSUMER EROSKI-ko teknikariak ez ziren instalazioa burutzeko gauza izan.

AVG-k spam-en kontrako iragazkia dauka (jaso nahi ez den posta elektronikoa deuseztatzen du, baina akats asko ditu: mezuen %53 spam modura hartu ziren, izan gabe, edo iragazkia zeharkatu zuten, kontrakoa merezi bazuten ere), Kasperskyk eta McAfeek berreskuratze-kopiak sor ditzakete (disko gogorrak porrot egiteko kasuan, baliagarri daitekeena: horri backup deritzo), McAfeek, horiez gainera, sistema monitorizatzeko lanabesak ere badauzka. Panda Antibirus + Firewall 2007 da hari gabeko sareentzat (Wifi) egokituriko bidegabeko sartzeak detektatzeko sistema daukan bakarra, teknologia horri darabiltenentzat direnentzat biziki baliagarria.

Erabiltzailearentzako laguntza

Zazpi sistemak automatikoki eguneratzen dira bi egunez behin baino azkarrago eta posta elektroniko bidez edo beren web orrietan dautzan formularioen bitartez galderei erantzuten diete. CONSUMER EROSKI-k artapen-zerbitzu horiei proba gaindiarazi zien, hainbat galdera eginez: instalazio prozesuaz, ezarpenaren maneiuaz eta mehatxuen detekzio eta deuseztapenaz: den-denei bi egun baino gutxiago pasatuta eman zitzaien erantzuna, are asteburuan eginikoei ere. Proba honetan AVG-k huts egin zuen, kontsultei ihardesteko unean prestutasuna erakutsi bazuen ere, galderak ingelesez bakarrik egin daitezkeelako.

Panda, Kaspersky eta Norton dira dokumentazioa, formatu elektronikoan (PDF) ez ezik idatziz ere entregatzen dutenak: kontsumitzailearentzat erosoago baina okerrago, ingurugiroaren ikuspegitik. Zazpi laginek on line liburutegi zabal-zabala daukate, birus bakoitzaren ezaugarriez eta arriskuaz informazioa emateko.

Erabiltzaileen eskuetan

Antibirusok sei emakumek eta hamar gizonezkok (ordenagailua darabilten arren, adituak ez direnek) frogatu zituzten. Horien iritziz, instalatzeko, eguneratzeko eta erabiltzeko soilak dira zazpiak, oro har, baina ñabardurak ezarri behar dira. AVG laginari dagokionez, erabiltzaileei ez zitzaien gustatu, instalatzen ari ziren bitartean, zein programak zuten Interneterako sarbidea galdetu zien sistemak; erabiltzaile gehientsuenek hori ez dakitenez, eraginkorrago litzateke estreinakoan galdetzea eta ez konexioa egin nahi den guztietan. McAfee lagineko testuen itzulpenak nahasmena ekarri zuen eta, gainera, programa horrek ez du informaziorik ematen instalazio soila egiten den bitartean. Kaspersky laginaren instalazioa ez zitzaien gustatu erabiltzaileei, amaitzean ordenagailua automatikoki aztertzen ez duelako. Norton laginari dagokiola, ordenagailua mantsotzeaz gainera, Yahoo!-ren tresna-barra (alferrikakoa eta, gainera, babesarekin zerikusirik ez duena) instalatzen duela diote erabiltzaileek. NOD32 lagina da erabiltzeko konplexuena, hastapenean batik bat; horren alertako mezuek -inondik ere argiak ez izateaz kanpo- lasaitu baino areago, izutu egiten dute. Panda laginaz ari garela, birus bat detektatzean analisia gelditze hori -beraz, ekipoa aztertzen ari den bitartean haren gainean egon beharra- ez zitzaien atsegin gertatu erabiltzaileei.

Ordenagailua mantsotzen dute?

/imgs/20070401/img.analisis2.01.jpgEzarpen hauetaz erabiltzaileek maizen agertzen duten eragozpena ekipoa mantsotzea da, era horretan ordenagailuaren etekina dezente moteltzen baita. Horrenbestez, antibirus bakoitzak eragiketa konbentzional batzuk egiteko zenbat denbora behar zuen kalkulatzea erabaki zuten. Azterlan onetako erreferentziako ordenagailuak, inolako antibirusik instalatuta ez daukala, Word dokumentu bat (handia, 10 Mb-koa) irekitzeko hiru segundo behar du eta minutu eta erdia, berriz, 200 e-mail deskargatzeko (horien “karga”, guztira, 10,5 Mb izaki). Norton instalaturik, ordenagailuak 14 segundo behar izan zituen Word dokumentu bat (antibirusik gabe baino bost aldiz gehiago, kasik); gainerako antibirusak instalatuak zeudela, berriz, zazpi segundo behar izan zituen. Posta elektronikoa deskargatzeari goazkiola, AVG laginak 8 minutu behar ditu eta azterturiko gainerako ezarpenek, berriz, bizpahiru minutu. Ondoriozta dezagun, beraz, ohiko eragiketa eta ataza asko egiteko antibirusa kargatua daukan ordenagailuak antibirusik gabekoaren bi halako behar duela.

Laburbilduz

Laburbilduz

  • Oraingoan aztertu diren zazpi antibirus programa (birus klasikoetatik ez ezik, beste hainbat eraso digitaletatik ere babesten dute gure ekipoa) hauen prezioak 30 eurotik (Panda Antibirus 2007) 65 euroraino (McAfee PC Protección Plus 2007) doaz. AVG eta NOD32 ezin eros daitezke dendan, Internetetik deskargatuz bakarrik eskura baitaitezke.
  • Sistema zazpiek “benetako denboran” (bera erabiltzen ari den bitartean, alegia) aztertzen dute eta, gainera, sakoneko analisi luzeak egin ditzakete. Automatikoki eguneratzen dira eta programatu egin daitezke, erabiltzaileak eragiketari arreta eman behar ez diezaion.
  • Beren eginkizun behinenean eraginkortasun handikoak dira: birus konbentzional guzti-guztiak detektatzen dituzte (McAfee-k, hala ere, birus horien %83 baizik ez zuen atzeman) eta konprimiturik datozenekin McAfee eta Norton laginek huts egiten dute.
  • Laguntza zerbitzuak biziki prestuak dira: galdera egin zenetik 48 ordu igaro aurretik erantzun zuten denek, baina AVG-k ingelesez soilik ihardetsi zuen.
  • Analisi osoa egiteko denbora gutxien behar dutenak NOD32 eta Panda markako biak dira; mantsoenak, AVG, Kaspersky eta Norton. Antibirusa instalatua ez daukan ordenagailuak denbora tarte jakin bat behar badu, horrelakoa instalatua daukanak horren halako bi behar izaten du Word dokumentua irekitzeko, adibidez (Norton antibirusa badauka, bost aldiz gehiago), eta beste horrenbeste 200 email deskargatzeko (AVG laginarekin, hiru halako).
  • AVG, McAfee eta Panda Antibirus+Firewall 2007 laginek suebakia daukate eta Kaspersky, McAfee eta Panda markako biek informazioa ebastea helburu duten web orrialde faltsuak detektatzen dituzte
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Panda Antibirus+Firewall 2007 da: garestienetako bat izan arren (49,95 euro) ordenagailua hobekien babesten dutenen arteko bat da.
Marka
Izendapena
Panda
Antivirus + Firewall 2007(Nuevo Titanium)
Panda
Antivirus 2007
NOD32
Antivirus System
KASPERSKY
Antivirus 6.0
Prezioa (euros) 49,95 27,76 45,24 41,82
Ohiko funtzioak:
Suebaki pertsonala Bai Ez Ez Ez
Posta elektronikoaren analisia Sarrerakoa Sarrerakoa Sarrerakoa /Irteerakoa Sarrerakoa /Irteerakoa
Web nabigazioaren babesa Bai Ez Bai Bai
Aldiuneko mezularitzaren babesa Bai Bai Ez Ez
Ezarpenaren ingurunea
Ingurune desberdinak, ezarpenaren zehaztasun-mailaren arabera Ez Ez Ez Ez
Erabiltzailearentzako laguntza Bai (espainieraz) Bai (espainieraz) Bai (espainieraz) Bai (espainieraz)
Euskailu teknikoa ezarpenetik e-mail, web e-mail, web web web
Bestelako gaitasunak Bidegabeko sartzeen detekzioa, WIFI/ Alerta goiztiarreko sistema (PandaLabs) Alerta goiztiarreko sistema (PandaLabs) Alerta goiztiarreko sistema (eset.com) Berreskuratzeko diskoa sortzea
Eraginkortasuna
Konprimituak ez dauden birusen hautematea %100 %100 %100 %100
Konprimituak dauden birusen hautematea %100 %100 %100 %100
Zatikaturiko birusen hautematea 0 0 0 0
Rootkit-ak 1 %50 %50 %50 %75
Instalaturiko Rootkit-ak 2 Automatikoa Automatikoa Automatikoa Automatikoa
Erabilgarritasuna
Spyware 3 %100 %100 %100 %100
Spyware-Troyano 4 %100 %50 0% 0%
Phishing-en aurkakoa 5 Ez Web
Nahi ez den posta (spam) Ez Ez Ez Ez
Bulnerabilitateen analisia 6 Ez Ez Ez
Windows Vista Fabrikatzailearen orritik doan eguneratzen da Fabrikatzailearen orritik doan eguneratzen da Ez **
Usabilidad
Sistemaren analisi osoa 25 min 25 min 18 min. 54 min
Esku-analisia: I fitxategiena / II fitxategiena 7 1 seg/1,5 min 1 seg/1,5 min 1 seg/1,5 min 1 seg/5 min
MS Word-eko dokumentua irekitzeko denbora 7 seg 7 seg 7 seg 7 seg
Postako mezuak deskargatzeko denbora 2 min 2 min 2 min 3 min
Marca Denomi- nación AVG
Antivirus Internet Security
Ezrton
Antivirus 2007
Mc AfeePC
Protección Plus 2007
Prezioa (euros) 46,90 47,07 64,95
Ohiko funtzioak:
Suebaki pertsonala Bai Ez Bai
Posta elektronikoaren analisia Sarrerakoa /Irteerakoa Sarrerakoa /Irteerakoa Sarrerakoa /Irteerakoa
Web nabigazioaren babesa Bai Bai Bai
Aldiuneko mezularitzaren babesa Ez Bai Bai
Ezarpenaren ingurunea
Ingurune desberdinak, ezarpenaren zehaztasun-mailaren arabera Reducido /extendido Ez Básico/ Avanzado
Erabiltzailearentzako laguntza Bai (ingelesez) Bai (espainieraz) Bai (espainieraz)
Euskailu teknikoa ezarpenetik e-mail, web web web
Bestelako gaitasunak Spamen aurkako iragazkia Jardueraren erregistroa backup lanabesa Sistemaren monitorizazioa
Eraginkortasuna
Konprimituak ez dauden birusen hautematea %100 %100 %83,33
Konprimituak dauden birusen hautematea %100 60% %83,33
Zatikaturiko birusen hautematea 0 22% 0
Rootkit-ak 1 %50 %50 %75
Instalaturiko Rootkit-ak 2 Manual Automatikoa Ez
Erabilgarritasuna
Spyware 3 %100 %100 %100
Spyware-Troyano 4 %100 %100 %50
Phishing-en aurkakoa 5 Ez Ez
Nahi ez den posta (spam) Sí, %53 de eficacia Ez Ez
Bulnerabilitateen analisia 6 Ez Ez
Windows Vista Fabrikatzailearen orritik doan eguneratzen da Fabrikatzailearen orritik doan eguneratzen da
Usabilidad
Sistemaren analisi osoa 58 min 50 min 40 min
Esku-analisia: I fitxategiena / II fitxategiena 7 2 seg/6 min 15 seg/4 min 1 seg/10 min
MS Word-eko dokumentua irekitzeko denbora 7 seg 14 seg 7 seg
Postako mezuak deskargatzeko denbora 8 min 2 min 2,5 min

(1) “Rootkit”: artxiboak edo programak ezkutatzen dituzten programak.

(2) “Instalatutako Rootkit-ak”: antibirusa erabili aurretik, ordenagailuan instalatuak zeuden artxibo edo programak ezkutatzen dituzten programak.

(3) “Spyware”: Espiatzeko programak (Interneten bidez informazioa beste ordenagailu batera bidaltzen du, kaltetua konturatu gabe)

(4) “Spyware-troyano”: aplikazio konbentzionalen itxura daukaten espioi-programak

(5) “Antiphishing”: informazioa ebasteko helburua izan arren, legezko gisa agertzen diren web orriak (banku batekoak diruditenak, adibidez) neutralizatzeko sistema.

(6) Bulnerabilitateen analisia: ekipoko elementuren bat programak behar bezain ongi babesten ote duen egiaztatzeko saioak egiten ditu sistemak.

(7) “I fitxategiak” 1gigabyteko (20 giga) 20 fitxategi dauzka; “II fitxategiak” 1 megabyteko 2.000 fitxategi dauzka (2 giga)

Banan-banan

Zazpi antibirusak, banan-banan

Panda Antibirus + Firewall 2007 (Nuevo Titanium)

  • /imgs/20070401/img.antivirus.01.jpg49,95 euro
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Ez du analizatzen igorritako posta. Bidegabeko wifi sartzeak detektatzen dituen bakarra. Azkarrenetako bat. Web faltsuetatik (phising) babesten du ekipoa.

Panda Antibirus 2007

  • /imgs/20070401/img.antivirus.02.jpg27,76 euro, denetan merkeena
  • Weben barrenako nabigazioan babesten ez duen bakarra. Ez du analizatzen igorritako posta. Azkarrenetako bat. Espioi-programa (spyware-troiarra) maltzurrenen %50 detektatu zuen. Web faltsuetatik (phising) babesten du ekipoa.

NOD32 Antibirus System

  • /imgs/20070401/img.antivirus.03.jpg45,24 euro
  • Azkarrenetako bat. Espioi-programa (spyware-troiarra) maltzurrenetatik bakar bat ere ez zuen detektatu.

Kaspersky Antibirus 6.0

  • /imgs/20070401/img.antivirus.04.jpg41,82 euro
  • Ezkutatzen diren programen (rootkit)aurrean, hoberenetako bat. Sistemak analizatzeko denbora gehien behar dutenetako bat. Espioi-programa (spyware-troiarra) maltzurrenetatik bakar bat ere ez zuen detektatu. Web faltsuetatik (phising) babesten du ekipoa baina horiek iragartzen dituzten posten berririk ez du gaztigatzen. Windows Vista-rekin elkargarri dela badio ere, ez da horrelakorik.

AVG Antibirus Internet Security

  • /imgs/20070401/img.antivirus.05.jpg46,90 euro
  • Web faltsuetatik (phising) ez du babesten ekipoa. Laguntza eta bezeroarentzako arreta ingelesez bakarrik ematen dira. Denbora gehien behar dutenetako bat. Spam-etik babesten duen bakarra (%53ko eraginkortasuna baizik ez duen arren).

Norton Antibirus 2007

  • /imgs/20070401/img.antivirus.06.jpg47,07 euro
  • Web faltsuetatik (phising) ez du babesten ekipoa. Artxibo konprimituetan birus gutxien detektatzen dituena. Zatikaturiko birusak atzematen dituen bakarra, hori bai, eraginkortasun urriarekin (%22). Sistema analizatzeko eta Word dokumentua irekitzeko denbora gehien behar dutenetako bat.

McAfee PC Protección Plus 2007

  • /imgs/20070401/img.antivirus.07.jpg64,95 euro, denetan garestiena
  • Birus konbentzional guztiak detektatu ez zituen bakarra (oso arriskutsua). Ezkutatzen diren programen (rootkit) kontra, eraginkortasun handienekoen artean. Artxibo konprimituetan birus gutxien detektatzen dituena. Mantsoenetako bat. Espioi-programa (spyware-troiarra) maltzurrenen erdiak detektatu zituen. Web faltsuetatik (phising) babesten du ekipoa.