Fondoko lasterketa txekearen konpasean
Ezteiaren azkeneko kostuak inbitatuen kopuruarekin, aukeratutako otorduarekin eta jatetxearen kategoriarekin lotura handia du. Zifra zehatzik ematea ez da erraza baina, egin dezagun kontu, gutxi gorabehera, egun ezkontza bateko gastuak 10.000 eta 43.000 euro bitartean dabiltza. Hori da aurreikusia dagoena baina kontuan izan dezagun, ezteiak agindutako gorabeherekin hastera doanean, guztirako diru-kopurua dezente areagotuko duten ustekabekoak, hertsapenak eta antzekoak topatzen ditu tramiteen bidean barrena.
Patrika guztien araberako aurrekontuak
Erlijiosoa izan, zibila izan, andregaia da ezkontzako “izarra”. Zuri dirdiratsu eta xarmangarri agertzeak ere badu prezioa: 800 eurotik 6.000 eurora arte, gutxienez. Gehitu horri osagarriak (barne arropa, oinetakoak, lore txorta), orrazketa eta makillajea (beste euro batzuk: 330 – 1.950, hor nonbait).
Hala eta guztiz, aurrekontuaren partida behinena oturuntzak kenduko du. Biote gutxik egiten diote muzin otorduari: beste hainbat detaile inbitatuek ikusi ere egingo ez dituzten bitartean, janariak itxura eskasa ematea ezteiaren porrotaren sinonimotzat har daiteke. Aperitibo batez osaturiko bazkari edo afari merkea, jatuneko, 60 euro kosta daiteke aise. Otordu zabalagoa, barra libre eta guzti, egitearen prezioa, berriz, 125 euroraino igoko litzateke laguneko, batez beste. Egun seinalatu horren zurrunbiloa amaitutakoan, Espainiako ezkongaien helmuga gogokoena Karibeko luxuzko hotela da, zerbitzu guztiak barne. Prezioa aldiaren (udaldia, negutea, etab.) arabera aldatzen bada ere, horrelako toki batean zortzi egun emateak bikoteari 3.000 eta 6.000 euro arteko zuloa eragingo dio. Gutiziak aparte.
Eztei erreportajea: inoiz ezkongaiek aukeratzen dute
Esklusiba horiei zukurik erauzten ez dieten kontsumitzaileek eta argazkilari gehientsuek salatzen dituzten gehiegikeria horien aurrean, auzitegiek epaia eman dute: ospakizuna antolatu, protagonizatu eta ordaintzen dutenek hautaturiko profesionalari horrelako lekuetarako sarrera debekatzea ez da zilegi. Horrenbestez, erretoreak ezin diezaioke uko egin ezkontza egiteari, berak benedikaturiko enpresaren argazkigintza-zerbitzuak ezkongaiek kontratatu nahi izan ez dituztelako, arrazoi horretan oin harturik parrokia horretako ohiko argazkilariek edota jatetxeek uko egin ezin diezaioketen bezalaxe.
Areago, ospakizuna protagonizatzen eta ordaintzen dutenek aukeratutako profesionalari sarrera debekatzea legez kanpokoa dela xedatua dago epai bat baino gehiagotan. Jatetxe batzuek ezarriak dituzten “irudi-zerbitzuak kontratatzeko klausulak” gehiegizkoak dira, batetik, interesatuek eskatu ez duten zerbitzu bat ematea derrigortua dutelako eta, bestetik, ez Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorra, ez Espainiako Kode Zibilean agertzen den aldebikotasuna ere errespetatzen ez dutelako. Horrenbeste, baliogabekotzat jo dira.
Musikari, 600 euroko kanona
Magistratuaren iritziz, ezkontzak ez dira zorrotz-zorrotzean egintza pribatuak. Horri esker, Espainiako Autore eta Editoreen Elkarte Nagusiak, oturuntzetako musikagatik ostatuei kanona exijitzeko lege-oinarria erdietsi du. Ez litzateke beste horrenbeste gertatuko doinuak Beethoven, Chopin, Bach, Vivaldi edo beste zeinahi erromantiko edo klasikorenak balira. Obra horien autoreak duela 70 urte baino gehiago hil zirenez, musika-kanona ordaintzeko obligaziotik at daude, jabetza publikoko ekoizpenak direlako, indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren Legeko 26. artikuluak xedatua duenez. Printzipioz kuota hori ezkongaiek ordaintzen ez dutenez (jatetxea baita arduraduna) kostu hori ezkonberriek ordaindu beharko duten fakturan agertuko da, aldez edo moldez.
/imgs/20070401/img.informe.07.jpg Planifika itzazue gastuak. Aurreikuspena eta planifikazioa lagungarri ederrak dira honelako ospakizunetan. Ez utzi den-dena azken egunerako.- Ez onartu ezkontzak ekonomia hondatzea: egin zeuen ahalbideen araberako aurrekontua
- Kasu guzti-guztietan, jar zaitezte profesionalen eskuetan.
- Hasi urtebete lehenago prezioak konparatzen aukerarik hoberenaren bila.
- Musika, argazkilari, lore eta janarien prezioak konparatu beharko dituzue, gutxienez.
- Janaria egiteko tokia aukeratzean, ez itsutu eskainiko zaizkizuen deskontu edo opariekin: horiek otorduaren prezioan sartuta daude. Janariaren prezioan apainketa eta oinarrizko minutak sartu ohi diren arren, hobe duzue, erreserba egin aurretik, gorabehera horietaz, otorduko jakiez, hauek aldatzeko aukerez eta beste hainbatez informazio zehatza jasotzea. Saia zaitezte kontratua, baldintza guztiak barne, idatziz formalizatzen eta, eguna iritsi baino lehenago, otordua dastatzen.
- Zehaztu barra libre zertan den: edari marka eta motak, zenbat ordutan egongo den zabalik, nola ordainduko den, etc (honakoa, adibidez, aurretiaz adostutako kopuru bat izan daiteke, laguneko, edo hartuko diren kontsumizioen araberakoa).
- Ez ahantzi: bai orkestrak, bai disc-jockeyak ere, musikaren copyright edo autore-eskubideak sar ditzakete fakturan.
...Alferrikako xahuketak egin
- Partekatu elizako lore-gastuak egun horretan ezkonduko diren beste bikoteekin.
- Alokatu ezkongaien soinekoak. Inork ez du hautemango.
- Eskatu ezkongaien automobila; izango da senitartekoren bat auto ona daukana eta egun horretan gustura arituko da gidari lanetan.
- Ezkon zaitezte udaberri edo udan. Fiskalitateak lagunduko zaituzte.
- Aukeratu ezkontza-zerrenda, horrela opariak ez baitira berdinak izango.
- Establezimendu batzuetan oparien portzentaje baten truk dirua jasotzeko aukera ematen dizuete.
Ezkontzaren kostua * | Gutxieneko prezioa | Gehieneko prezioa |
---|---|---|
Emaztegaiaren jantzia | ||
Soinekoa | 800 euros | 6.000 euros |
Oinetakoak | 60 euros | 300 euros |
Osagarriak | 120 euros | 600 euros |
Lore txorta | 50 euros | 300 euros |
Guztira | 1.030 euros | 7.200 euros |
Orrazketa | 60 euros | 600 euros |
Makillajea | 40 euros | 150 euros |
Guztira | 100 euros | 750 euros |
Senargaiaren jantzia | ||
Trajea | 360 euros | 2.400 euros |
Osagarriak | 150 euros | 450 euros |
Guztira | 510 euros | 2.850 euros |
Bestelako gastuak | ||
Eraztunak | 120 euros | 2.200 euros |
Inbitazioak | 100 euros | 600 euros |
Alokatutako autoa | 200 euros | 900 euros |
Guztira | 420 euros | 3.700 euros |
Erreportajea | ||
Argazki albuma | 480euros | 1.800euros |
Bideoa | 300euros | 900euros |
Guztira | 780euros | 2.700 euros |
Eliza | ||
Ospakizuna | 20euros | 600euros |
Lore-apainketa | 240euros | 1.800euros |
Musika | 150euros | 500euros |
Guztira | 410euros | 2.900euros |
Janaria | ||
Janaria | 6.000euros | 12.500euros |
Musika | 250euros | 3.000euros |
Inbitatuen opariak | 100euros | 700euros |
Guztira | 6.350euros | 16.200euros |
Eztei bidaia | 1.200euros | 6.000euros |
Gutxieneko kostua | 10.800euros | |
Gehieneko kostua | 42.300euros |
* 100 lagunentzat
- Ezkontza bat egiten denean bai elizak, bai jatetxeak, egintza pribatu bat burutzeko tokia erreserbatu dutenez, izaera horixe dute kontratatuak dauden bitartean.
/imgs/20070401/img.informe.08.jpg Irudi-eskubideak gizakiari zor zaizkio (Espainiako Konstituzioaren 18. artikulua) eta berari dagokio argazkia nork egingo dion erabakitzea. Bestetik, Erabiltzaile eta Kontsumitzaileak Defendatzeko Lege Nagusiak xedatua duenez, eskatu ez den prestazio osagarririk ez ezar dakioke inori. Ospakizuna protagonizatzen eta ordaintzen dutenek aukeratutako profesionalari horrelako tokietan sartzen debekatzea legez kontrakoa dela erabaki dute epaitegiek.- Egokiera ezatseginik ez gertatzeko, ezkongaiek elizari eta jatetxeari idatziz jakinarazi behar diete argazkilari baten zerbitzua kontratatu dutela, erreportajea egingo duen pertsona profesionala dela agerian uzteko eta ezkongaiak legeriaren arabera dihardutela, beraiei zor zaien eskubide hori betearaziz. Elizari dagokionez, zehatz dezagun argazkilari lanetan jardun nahi duena liturgia hori ulertzeko eta errespetatzeko gauza dela Madrilgo Artzapezpikutzak 2003ko maiatzean argitara emaniko 8. Jarraibideko 2. artikuluak xedatu bezala.
- Ezkongaiek hautaturiko profesionalak elizan ez sartzearen truk argazki eta bideo erreportajea opari eskaintzen badute eta bikoteak onartzea deliberatzen badu, idatziz eskatu behar dute zerbitzu horren kalitatea eta ezaugarriak berdinak izan behar dutela, argazki eta bideo erreportajea izango baita ezkontza horretako oroipen ukigarri bakarra eta, oparia behar bezain ona ez izatekotan, ez baitago erreportajea berriro egiterik.
- Ezkongaiek aukeraturiko profesionalarekin kontratua sinatu behar dute: bertan zehaztuko da nolako erreportajea aukeratu duten eta zenbat argazki atera behar diren, gutxienez.
- Ezkonberriek zehaztasun guzti-guztiak agertzen dituen faktura, BEZ eta guzti, eskatu beharko diote argazkilariari.