Doinu bitxiak Youtube-n / Blog: "Blogs and Docs": dena zinema dokumentalaz / Hileko orria: "Ahmed Zahid"

1 apirila de 2007

Doinu bitxiak Youtube-n / Blog: "Blogs and Docs": dena zinema dokumentalaz / Hileko orria: "Ahmed Zahid"

Neurri-neurriko nabigazioa

Doinu bitxiak Youtube-n

/imgs/20070401/img.internet-2.01.jpg Aspaldiko partez giro jakin batzuetan “Teleberriko sintonia kantatzea” edo “Arantzazuko mezako doinua dantzatzea baino zailagoa zela” esamoldearekin erantzun izan bada ere, Youtube-ko flahs moduko bideoen kanala iritsi denean, era askotako pertsonai bitxi eta nabarmenei ateak zabaldu zaizkie, beren trebeziak erakuts diezazkiguten: kantari, musikari edo aparteko talentu berezirik gabeko gizakiek Interneten frogatu dutenez, galtzen den aurrenekoa lotsa da. Soinularien alorrean nabarmentzekoa da doinurik ezinezkoenak edo ustekabekoenak -hala nola politonoak, pianotik paseak, edo martetartxoen makinetako audioak, flauta bakarlarian jotzeko pieza bikain maisuki bihurturik – interpretatzeko ahalegin eskerga.

“Super Mario Bross”

Beti da interpretazio politoniko mekaniko eta soil-soilaren jeinua, hor aldarean: oraingoan Greg Patillo txirulari estatubatuarra da. “Super Mario Bross” bideojokoari egin dion doinuak jatorrizko bertsioarekiko leialtasun eta erritmo berbera ez ezik, arima eta malenkoniaren garraztasun sakona agertzen du, laurogeigarrenetako gazteek orduak eta bost duroko txanponak galtzen zituztela nostalgiaz oroitzean.

“Barrio Sésamo”

/imgs/20070401/img.internet-2.02.jpg Hemen ere Greg Patillok zazpigarren hamarkadaren kondarreko eta zortzigarrenaren hastapeneko Barrio Sesamo harekiko amaigabeko maitasuna erakusten du. Erabiltzaileak bideoa aktibatu eta musikaren hegalpean utz dezake bere burua, gogoan Epi, Blas, Gustavo, galleten mamu basatia edo Espinete trikuaren ingeradak biran dituela.

“Superdetective en Hollywood”

/imgs/20070401/img.internet-2.03.jpg Eddie Murphy protagonista izan zuen 1984ko komedia ezagun haren doinuak ere bertsio ugari ditu. Horietako batean “Governor Watts” izeneko batek “Gadget Inspektorearen” seriearen alternatiba gisa eskaini zuen pianorako obra hau agertu da, Sarean hedatu eta ezagunenetako bat, dudarik gabe. Musika eta telebista alorretako birtuosismoaren agerpen bikaina, zinez.

“Inspector Gadget”

/imgs/20070401/img.internet-2.04.jpg Greg Patillo berriro: belarriari atsegin eskasenekoak diren doinuak arimaz eta erritmoz janzteko unean lehiakiderik ez duela erakutsiz, oraingoan. Flautan “Gadget Inspektoreaz” egin duen interpretazioa herrialdeko “acid jazz”-eko aretorik ponpoxoenetan erakustekoa da.

“Tetris”

/imgs/20070401/img.internet-2.05.jpg Laurogeigarrenetako Arcade makinak erromantizismoz, aire eslaviarrez eta gaztaroko utopiez josiak zeudela frogatzeko Tetris-eko (pantailaren goialdetik erori ahala, piezak izari bitako puzzle batean uztartzera behartzen gintuen joko geometrikoa, alegia) doinua baino arma egokiagorik ez da. Bideoko interpretearen eskuetan -esan gabe doa pianoa jotzeko unean maisutza erakutsia duela-, paregabeko doinu hura Franz Liszten dantza hungariarrekin, las mazurcas de Chopinen mazurkekin edota Beethovenen sinfonia eta kontzertuetako “scherzzoekin” nahasten da.

Hilero blog bat:

“Blogs and Docs”: dena zinema dokumentalaz

/imgs/20070401/img.internet-2.06.jpg Elena Ortega Oroz eta M. Martí Freixas estekaturik daukan lokarria zinema dokumentala da: bertan egin dituzte hogeita hamar lan eta elkarrekin “Blogs and Docs” editatzen dute. Aldizkari kultua izateko jaiduraz sortu den blog ezin interesgarriago horretatik zehar dokumentalez jakin behar den guztia iragaten da. Generoa gorantz doa egun Espainian, Bartzelonako hainbat eskola espezializatuk eginiko lanari esker, bereziki. “Blogs and Docs” horretan dokumental generoko zinemaldi, lehiaketa, proiektu eta errealizadore berri guztien gaineko informazioa eskaintzen da eta, horrekin batera, hainbat formatutan (DVD, deskarga, flash) errealizadore espainiarren obra guztien berri iragartzen da, Europako beste hainbat herrialdetako dokumentalei buruzko blogekin loturak eskainiz. Blogaren edukia osatzeko, flash bideo moduko emisio esperimentalak (“vlog” edo “videoblog” derizte) egiten dira eta bideo, nobedade, kronika eta sakoneko artikuluen arabera antolatzen den bilduma agertzen da hilero, aldizkari bihurtzeko bidea urratuz.

Hileko orria

“Ahmed Zahid”

/imgs/20070401/img.internet-2.07.jpg “Maldivetako kronista” legez ezagun dugu Ahmed Zahid: bere argazkiek komunikatzen dizkiguten edertasun, kolore eta baretasunagatik ez ezik, artistak Flickr orria (argazkiak argitara eman eta partekatzeko gehien erabiltzen dena) milaka uhartetxok osaturiko paradisuan bizi den gizarte islamiko itxi hori munduarekin komunikatzeko bide gisa hautatu duelako ere. Argazkilari profesional hori da Flikr-en kontua zabalik edukitzeko baimena duten Maldivetako bi pertsonetako bat; horretaz baliaturik, bere orrian paisaia ederrez, kristalezko itsasoez eta zain malgu luzangako palmerez ederturiko ikuspegia ez ezik, mundu osoko giza kolektibo sakabanatu, ezezagun eta isolatuenetako baten arazo, tradizio eta asmoen errealitatea ere erakusten digu.