Zuntz / Elikagai "begetarianoetan" animaliazko osagaiak / Berdela / Lezitina
Datua:
Eztabaidan:
Hona hemen animaliazko osagaiekin moldatuak egon daitezkeen gehigarri eta bestelako konposatu batzuk:
Gehigarriak:
- E-120, kukurutxa edo azido karminikoa. Coccidae (kaktus espezie zenbaitetako parasito, alegia) familiako hainbat intsektutan presente dagoen koloratzaile gorria. Landarezkoen kontserba eta marmeladetan, izozki, esneki eta edari zenbaitetan baliatzen da.
- E-626-629, azido guanilikoa eta horren gatzak (zapore-indartzaileak). Haragi edo arrainen estratu edo legamietatik abiaturik erdiesten dira.
Farmazietan salgai dauden bitaminak eta bitaminez aberastutako hainbat produktu:
- A bitamina: arrain gibelaren oliotatik, gurinetatik, arrautza-gorringotik ekar daiteke. Azenarioetan abiapuntu hartuta ere erdiets daiteke.
- D bitamina: arrain oliotatik edota lanolinatik (artileak daukan gantza) erdiesten da.
Animali proteinak elikagaietan
- Kaseina: behi-esneak berez daukan proteina hau moldeko ogiei, margarinei, pateei eta saltxitxei eransten zaie.
- Jelatina: ikuspegi teknologikotik, behi eta txerrien hezur, larru eta ehun konektibotik erdiesten da. Gozogintzan, jogurgintzan, bitaminen kapsulen bildukietan eta hainbat kosmetikotan ere baliatzen da.
Jakitegia:
Arrain urdinen -atuna, hegaluzea, sardina, antxoa, txitxarroa- abantaila guztiak ditu berdelak eta, sasoiko dagoenez, merkeago gertatzen da oraintxe. Omega3 gantz azido ugari dauzka honen mamiak: gantz horren eginkizuna erabatekoa da gaitz kardiobaskularren prebentzioan, odoletako triglizeridoak eta kolesterola murrizten duelako eta odola fluidoago bihurtzearren: hori esker, odolbilduak sortzeko arriskua arindu egiten da.
Arrain horri ezar dakiokeen eragozpen bakarra purinen eduki altua da; purina horiek organismoak azido uriko bihurtzen dituenez, hiperurizemia edo hezueria nozitzen dutenentzat ez da komenigarria.
Hezur ugariko arraina denez, xerrak eginik hobeki jango du haurrak. Mami zaporetsu trinkokoa denez, haurrei bereziki atsegin zaizkien prestakuntza batzuk -lasagna, pastela- moldatzeko egokia da berdela. Haien gogoko platerei -pasta-entsaladari edo arrozari, adibidez- ere erants dakieke, edo gosari eta askarietako sandwich edo ogitartekoan sar daiteke, aukeran. Sukaldean erraz prestatzen da berdela, antxoak eta sardinak onartzen dituen teknika berberak egoki baitzaizkio honi ere: parrillan, plantxan, labean erreta, txingarretan, papillotean?
Aholkua: azala mamiari itsats-itsatsirik daukanez, sukaldean prestatzeko ez zaio behin ere erauzi behar.
Nutrizioaren alfabetoa:
- Lezitina
/imgs/20070401/img.alimentacion-2.04.jpg Lezitina fosfolipidoa da, gantz mota bat alegia, teknikoki fosfatidilkolina deritzona. Organismoko zelulen mintz guztiek ?neuronek, batik bat- daukaten lezitinari esker malguak dira: hori gabe, gogortu egingo lirateke. Detergente gisara funtzionatzen du: gantzak eta kolesterola diluitzea eta, ondoren, suntsitzea ahalbideratzen du. Horregatik erabiltzen da soja-lezitina osagarri dietetiko modura hiperkolesterolemia kasuetan. Ura eta gantzaren arteko emultsioak trabatzea errazten duenez, emultsioak eragiteko gehigarritzat eta egonkortzailetzat (E-322) baliatzen du elikagaien industriak, galleta eta pastelen fabrikazioan, gozogintzan, txokolate, margarina, zopa eta beste hamaikatxo moldatzeko. Lezitina gehien daukaten jangaiak burmuinak, arrautza-gorringoa eta soja dira.