Jaioberriko ikterizia / Kutsadurak / Optimismoak / Gaitz kardiakoak eta haurtzaroko gehiegizko elikadura / Depresioak hezurrak ahultzen ditu / Elkarrizketa: Joaquim Mullol

1 apirila de 2007

Jaioberriko ikterizia / Kutsadurak / Optimismoak / Gaitz kardiakoak eta haurtzaroko gehiegizko elikadura / Depresioak hezurrak ahultzen ditu / Elkarrizketa: Joaquim Mullol

Hitz bitan

/imgs/20070401/img.salud-2.01.jpg

Jaioberriko ikterizia
Ikterizia larruazal eta begien kolore-galtze horixka da eta behazunean, odoletan, datzan bilirrubina izeneko pigmentuaren metatzeak probokatzen du. Jaioberrien erdiek nozitzen dute ikterizia mota hau eta, tratamendurik aplikatu gabe, suntsitu egin ohi da, haurtxoaren osasunean eraginik izateke. Ikteriziak bere horretan segitzen badu, bosgarren egunean analisia egingo zaio (orduantxe baitaude bilirrubina-mailak gorenean), kasurik larrienak garaiz detektatzeko, horrelakoetan garuna kalteturik gerta baitaiteke.

Gaztigatzean kalterik ez?

Kutsadurak gaitz kardiakoak eta zerebrobaskularrak proboka ditzake

Kutsaturiko ingurune batean bizitzeak osasunean eragin latzak ditu. New England Journal-en argitara emaniko azterlan batek dioenez, hiri handietan bizi diren emakumeek kutsadurarik gabeko tokietakoek baino aukera handiagoa dute gaitz kardiakoak eta zerebrobaskularrak nozitzeko. Washington-go Unibertsitateko adituek eginiko ikerlanak frogatu duenez, arnasten dugun oxigenora itsasten zaizkion partikulen igorpen toxikoak geroz eta handiagoak dira eta -batez ere, emakume menopausikoen- osasunean eragin latza daukate. Substantzia toxikoen kontzentrazioa (mikrogramotan kalkulatzen da, airearen metro kubikoko) %10 areagotzen den bakoitzean, gaitz kardiobaskularrak nozitzeko arriskua %76 igotzen da, gantzaren metaketak eta aterosklerosiak lagundutako odoletako eta biriketako zelulen hanturagatik. Gaitz horren eragile behinenak azido sulfurikoa eta karbono-monoxidoa dira, arbola eta erregai fosilen errekuntzari darizkion gasekin batera.

Albisteak

Optimismoak bizitza luzatzen du

/imgs/20070401/img.salud-2.02.jpg Jarrera positiboari eusten dioten pertsonek, zorigaiztokoaren aurrean amore ematen ez dutenek, gaitz kardiakoen ondorioz hiltzeko aukera gutxiago dute pesimistek baino. Estatu Batuetako Ipar Carolinako Unibertsitateko ikerlari talde batek egin eta Mayo Klinikako aldizkariak argitara emaniko azterlan batean frogatu denez, bizitzari aldarte positiboan buru egiteak berebiziko garrantzia du. Ia berrogei urtez osasun-aurrekinetan oinarritutako probak eta nortasun-testak 7.000 pertsona helduri egin ondoren frogatu dutenez, pertsona optimistek gaitz kardiakoak nozitu eta horregatik hiltzeko aukera txikiagoak dituzte (%42 gutxiago) izaeraz ezkorrak direnek baino.

Gaitz kardiakoak eta haurtzaroko gehiegizko elikadura

/imgs/20070401/img.salud-2.03.jpg Jaiotzean pisu txikia duten haurrek helduaroan gaitz kardiakoak nozitzeko arrisku handiagoa dute, Circulation aldizkarian plazaratutako azterlan batean ingeles ikerlari talde batek dioenez.. Autoreen iritziz, pisua eskuratu eta gorputza garatzeko xedez, haur horiei kaloria gehiagotako dieta emateak hipertentsioa nozitzeko arriskua areagotu egin dezake; arrisku hori, gogoan izan, helduaroan gaitz koronarioak nozitzeko aukera handiagoekin loturik dago. Jaiotzean pisu gutxi izan zuten eta, normaltasunera iristeko, dieta handiagoa kontsumitu zuten sei eta zortzi urteko haurrek ohiko elikabidea eginikoek baino presio arterial altuagoa zeukatela egiaztatu zuten zientzialariek

Depresioak hezurrak ahultzen ditu

Aldarte onean bizitzea osasungarria da beti. Ez gara gogoaz bakarrik ari: Jerusalemgo Unibertsitate Hebraitarreko zientzialariek eginiko ikerlan batean frogatu da depresioak hezurrak ahul ditzakeela eta gaitz horren kontrako botikak osteoporosia sendatzeko eraginkorrak izan litezkeela. Kausa soila da: depresioak, hezurrak osatzen dituzten zelulak kaltetzen dituen noradrenalina izeneko substantzia kimikoa liberarazten du. depresioaren kontrako botikek substantzia horren irteera galarazi egin dezaketenez, gaiak ez luke eragin kaltegarririk izango. Eskarmentuan erabilitako arratoiei, izan ere, gizakien depresioaren antzeko portaera induzitzeko botikak eman zitzaizkien; arratoiek hezur-masa galdu zuten, mokorrean eta bizkarrezurrean, batik bat. Eragin negatibo horiek detektaturik, arratoiei depresioaren kontrako botikak eman zitzaizkien eta hauek aktibitate biziagoa eta hezur-dentsitatearen areagotze nabarmena eragin zieten animaliei.

Elkarrizketa

Joaquim Mullol, Bartzelonako Hospital Clínic-eko Rinologia Unitatearen Koordinatzailea

«Usainak gizonezkoek baino emakumezkoek hobeki identifikatzen dituzte»

/imgs/20070401/img.salud-2.04.jpg Pazienteek usaimena galtzea galarazten diezu. Zeri hartu behar ote zaio usaina?
Egin ezazu proba deus usaindu gabe: bestela pentsatuko duzu. Semearen edo maite dugun gizaki horren usaina sentitu ezin izateak frustrazio sakona dakar. Bestetik, usaimenaren trastornoak hiriko eraikinetan gertaturiko gas-leherketen ondorio izan daitezke. Usaimenarekin arazoak dituzte milaka pertsonak urtero. Paziente batzuek sekulako depresioak nozitu dituzte ohi baino gutxiago (hiposmia) edo deus ere usaintzen ez dutelako (anosmia).

Ez dut sudurra sartu nahi, baina…
Motibo askorengatik du garrantzi handia sudurrak: usaimen eta dastamenean funtsezko elementua izateaz gainera, harturiko arnasa gorde eta ondoren aho-sabaiaren goialderantz, eztarrirantz eta biriketarantz daroa. Sudurretik pasatzean airea epeldu, hezetu eta iragazi, garbitu, egiten da.

Usaimen ona al dugu?
Gizakiaren sudurrak 10.000 usain desberdin atzeman ditzake, airean barrena doazen usain-molekulekiko sentiberak diren errezeptore berezien laguntzari esker. Hogei errezeptore-mota daude, gutxienez, eta horietako bakoitza usain-molekula klase bat hautemateko gauza da.

Nola galtzen dugu usaimena?
Galera dakarten faktore ohikoenak goi-arnasbideetako infekzioak eta traumatismo kraneoentzefalikoak dira.

Horiek bakarrik…?
Bizitzako seigarren hamarkada gainditutakoan usaimena motelduz doala aurkitu dute zientzialariek. Oraingoz ez dakigun arrazoiengatik emakumeek, adin denetan, gizonezkoek baino hobeki identifikatzen dituzte usainak eta erretzaileek erretzen ez dutenek baino usaimen hobea dute (orain arte esan denaz beste aldera)…