Motorra

Automobila hondatuz doazen azturak

Gidatzean ditugun bizio batzuek ibilgailuaren bizitza dezente labur dezakete Jende askok, gaizki gidatzeaz gainera, automobila ere txarto tratatzen du. Urtean
1 apirila de 2007
Img motor listado

Automobila hondatuz doazen azturak

/imgs/20070401/img.motor.01.jpgJende askok, gaizki gidatzeaz gainera, automobila ere txarto tratatzen du. Urtean joan urteak etorri, gidari guztiek hartzen dituzte bizio eta keinu automatiko batzuk, geroz eta uzten nekezagoak direnak: oker horietako askok autoaren osasun onean dute eragin kaltegarria eta hori, epe luzera, istripu-iturri izan daiteke, norberaren eta besteen osotasuna arriskutan egon daitekeelako. Akatsak zuzentzeko lehendabiziko pausua, beraiek ezagutzea.

Ohitura txarrak

  • Autoa goizean arrankatzean -neguan batik bat- ez da motorra azelerazioka berotu behar, olioak eta gainerako osagaiek behar bezalako tenperaturara iritsi ez direlako oraino. Elementu horiek, horrela, babes gutxiago emateaz gainera, ibilgailuaren motorrean desgaste arriskutsua eragin dezakete.
  • Ez sostengatu martxak aldatzeko palankan: horren gainean etengabe presioa eragiteak palankako zirrindola eta malgukietan lasaidura-arazoak sortarazi eta, gainera, engranaje-kutxako hautagailuko urkiletan matxurak eragin ditzake. Egokiena, martxa aldatu behar denean baizik ez maneiatzea, presio handiegirik eragiteke.
  • /imgs/20070401/img.motor.02.jpgAhal dela, ez eragin bolanteari autoa geldirik dagoenean. Pneumatikoak zabalak badira edo direkzio azkarreko -hots, eskuinetik ezkerrera pasatzeko bolante-bira gutxi behar duena- auto astuna bada direkzio-kremailera higatu egingo duzu eta, ondorioz, martxak lasaidurak nozituko ditu: hori biziki arriskutsua da autoa laster doanean, alboko haizea dabilela. Direkzio lagundua duten automobiletan arazoa arinagoa bada ere, bolanteari ez zaio muturreraino eragin behar: horrela jardunez gero, oso litekeena da mekanismoa bortxatu eta hondatzea.
  • Automobileko elementurik zigortuenetako bat enbragea da. Mekanismo horrek marruskaduraz funtzionatzen duenez, zapaltzen den bakoitzean higadura nozitzen du. Beharrik izan ezean, ez zanpatu pedala. Oina beti-beti enbrage gainean edukitzeak edo, autoa geldirik dagoela, zanpaturik edukitzeak gehiegizko ahalegina eragiten dio presio-platoari; hortaz, honek bulkada-kojinetea kaltetu egin dezake.
  • Ez bultzatu behin ere auto automatikoa. Ez arrankatu bultzaka, ez ibili lokan, oso litekeena baita abiadura-kutxa endekatzea.

Birak, behar adinakoak

  • Ahal dela ez eraman motorra bira askotara: horrela, kontsumoa handitzeaz gainera, motorra behar baino bira gehiegitan ibilaraz dezakezu eta matxura hori konpontzeak prezio handia du. Autoa horrela eramateak enbragea, transmisioa eta engranaje-kutxa ere zigortzen ditu.
  • /imgs/20070401/img.motor.03.jpgBira gutxitan ez eskatu potentzia gehiegi, hots, mendate batetik gora bosgarren abiaduran eta minutuko 2000 bira baino gutxiagotan joatea behar baino erlazio handiagoa da, handiegia. Horrek motorrari bira gehiegitan ibiltzeak baino kalte larriagoa eragin diezaioke, gehieneko parera -motorrarentzako lan-tarte egokiena eta kontsumo-potentzia erlazio egokienekoa- iristeko beharko lukeen bira-erregimen baino motelago ibilarazten duelako. Azkenean birabarkian, bieletan, biela-kojineteetan eta bankadan arazoak eragingo lituzke.

Gelditze egokiena

/imgs/20070401/img.motor.04.jpg Ez gastatu muturreraino frenoetako marruskadura-elementuak: pastillak, zapatak, diskoak eta danborrak berehala hondatzen dira. Merkeagoa da inondik ere pastillak eta zapatak aldatzea disko eta danbor osotasun berria ezartzea baino. Marruskadura-elementu berriak instalatzean errodajea egin beharra dago, balaztatze-sistemako osagai guztiak behin betirako ondo finkatu bitartean eraginkortasun txikiagoa agertuko baitute.

Gurpilak kalterik gabe

Ibilgailua aparkatzean ahalegin zaitez espaloi ertzarekin gurpilak ez kolpatzen, ez hertsatzen: hori eginez gero, atximurrak goma higatzen eta hondatzen du, lehertzearen aurreko erresistentzia galtzen du gurpilak, suspentsio-erregelatzeak hondatzen dira eta hagunak desorekatzen dira: horrek guztiak direkzio-mailen aldaketa eta pneumatikoen desoreka ondoriozta ditzake, bolantean dardarizoak eraginez. Errodamenduak ere kalteturik gerta daitezke direkzioa hondatzearen eta pneumatikoek desorekatzearen ondorez.

Kanpoaldea zaindu eta garbitzea

  • Ibilgailua behar bezala zaindu eta artatu ezean, pinturarik hoberena zurbildu egingo da industriaren kutsadurak, trafikoak edota euri azidoaren eraginez.
  • Ikuz ezazu maiz autoa. Hautsak pintura histu eta higatu egiten du, txapa jaten du, eskualde euritsuetan, batik bat.
  • Ahal dela, ez ikuzi eskuz. Gidari batzuek oraindik uste dute eskuzko garbiketa bereziki onuragarria gertatzen zaiola ibilgailuari baina, eskuzko ikuzketan baliatzen den ur-kopuru aski urria zikinkeriarekin nahastean, ore urratzailea osatzen da eta horrek txapan milaka igurtzi txiki eragiten ditu eta pinturazko geruza mehetu egiten du.
  • Ibilgailua makinan ikuzteko 300 litroraino ur baliatzen dira: autotik zikinkeri partikulak ahalik eta eraginkortasun handienaz kentzea bermatzen du horrek eta, era horretan, eskuzko ikusketan gertatzen den igurzte oldarkorra ez da jazotzen.
  • Ahal dela, ez ikuzi autoa zurdadun eskuilak baliatzen dituzten makinetan. Eroso eta praktikoak diren arren, gehien-gehienetan plastikozko zurdek karrozeria marratuko du. Hobe presiodun ur-txorroa daukaten garbigailuetan sartzea.
  • /imgs/20070401/img.motor.05.jpgGatza erabili duten bi elurtuetan barrena ibili bazara garbi ezazu karrozeria lehenbailehen. Desizozturiko urak, bideko gatzak eta erosio-eragileek arrastoa utziko dute gerora. Eskuarki agirian ez dauden parte batzuk -behealdea eta txasiseko alderdi funtzionalak, adibidez- dira denetan urragarrienak, ahulenak.
  • Noranahiko 4 X 4 ibilgailuan lokatza metatzen duten alderdiak begiratu behar dira, herdoil ez daitezen.
  • Obra-lanak egiten ari diren bideetan maiz bazabiltza poliki eta aurreko ibilgailutik urruti joan beharko duzu. Ibilbidea amaitutakoan, garbitu autoa. Gogoan izan errepideko mundruna nekez ken daitekeela karrozeriatik.
  • Garbi itzazu aireztabideetako sarrerak. Erne eserlekuen gidekin: erreiek garbi eta koipeztatuak egon behar dute. Begira itzazu maiz ate-leihoetako junturak, urak sarrerarik bila ez dezan.
  • Ibilgailuko motorra bere kabuz garbitzen duten horietakoa bazara, kontuz ibili alderdi elektrikoekin -piztuera, zentraltxoa, moduluak-, bertan matxura latzak eragin ditzakezu eta. Erabil itzazu plastikoak eta goma hondatzen ez dituzten garbigarri berariazkoak.
  • Ez utzi ibilgailua eguzkipean: pintura eta tapizeria honda daitezke horrela. Kontrakzioak eta dilatazioak aginte-mahaia zartatu eta lasaidurak eragiten dituzte.

Oinarrizko mantenua

  • Olioa. Kontsumo normala litro bat da 3.000 kilometroko; olioa sei hilean behin aldatzea komeni da. Olioaren maila gutxienekoaren azpitik badago, tenperatura altuegiak nozituko ditu eta, ondorioz, higadurak. Horrek, epe luzera motorraren bizitza baliagarria laburtuko du.
  • Pneumatikoen presioa. Altua bada, errodadura-bandaren barnealdea higatuko du; apalegia bada, higadura muturretan gertatuko da. Presio egokiena, fabrikatzaileak aholkatzen duena da beti. Gometan arrakalarik agertzeak esan nahi du gurpila lehen edo geroago lehertu egingo dela.
Asko azeleratuta ere...
  • /imgs/20070401/img.motor.06.jpgAzeleragailua bat-batean zanpatuz jarduteak ez dizu astirik irabazaraziko eta, gainera, ondorio kaltegarriak ditu: kontsumoa handitzen da, motorra gehiegi berotzen da eta pneumatikoak higatzen dira.
  • Ez arrankatu ibilgailua gurpil eragileak irristaraziz. Gasolina eta pneumatikoen alferrikako gastua da eta transmisioak hondatzen ditu. Horrekin, gainera, enbragea, engranaje-kutxa eta birabarkia alferrik zigortzen dituzu.
  • “Turbo” motako motorrak bereziki zaindu behar dira. Begira ongi koipeztatzea eta olio-maila. Ez azeleratu bortizki, ez eman gehieneko potentzia motorra oraino hotz dagoela. Bidaia luzea eginikoan utzi minutu bat motorra poliki, astiro, olio-zirkuituak turboaren ardatza freska dezan. Bestela, motorra bat-batean gelditzeak alekak hartuko luke, lubrifikazio eskasaren ondorioz eta, horrela, tenperatura altuek ardatza koipeztatzen duen olioa, geldi dagoenez, ikaztu egingo lukete.