Opil industrialak

Hobe ogitartekoa, ogi xigortua edo gosaritako laboreak

Kaloria gehiegi eta gantz ugariegia "hein handi batean, saturatua" dauzkatenez, madalena, sobao eta croissantak maiz kontsumitzea ez da osasuntsua
1 azaroa de 2006
Img analisis listado 134

Hobe ogitartekoa, ogi xigortua edo gosaritako laboreak

/imgs/20061101/img.analisis1.01.jpgOpil industrialak jatea tentazio goxoa dute haur eta helduek baina horrelakoak maiz kontsumitzea elikabide osasungarria izatetik urrun dago. Kaloria gehiegi eta gantz ugariegia (hein handi batean, saturatu edo trans motakoa, osasunarentzat kaltegarrienak, alegia) dauzkaten elikagai horien nutrizio-osaketa dela medio, etxeko txikien dietan horrelakoak astean behin bakarrik (gosaritarako edo otorduz kanpo) sartzea da hoberena. Produktu horiek hartzen dituzten helduei ere beste horrenbeste aholka dakieke.

Opil industrialak oinarrizko lau osagai ditu: irina, gantza, azukrea eta arrautza. Horiexek dira elikagaiaren osaketa energetikoa eta nutrizionala determinatzen dutenak. Produktu horiek zehatz-mehatz ezagutzeko hiru madalena (Casado, La Bella Easo eta Bimbo), hiru croissant (La Bella Easo, Dulcesol eta Bimbo) eta hiru sobao (La Cavada, Bimbo eta Vega de Pas) aztertu dira oraingoan.

Kalitatea eta osaketa nutrizionala

Osagai behinena gari irina dutenez, opil horien nutriente nagusia SkarbohidratoaS da: honen presentzia, batez beste, jangaiaren erdia izaten da (50 g 100 gramoko). Hidrato horien erdia, berriz, opilok gozatzeko xedez erantsi zaizkien azukreak dira, ekarpen proteikoaren aldetik inongo garrantzirik ez dutenak (batez beste, produktuaren %5,1 madalenetan, %5,4 sobaoetan eta %7,9 croissantetan). Osasun-higiene egoeraz ari garela, azterketa mikrobiologikoek erakutsi dutenez bederatzi laginak ongi daude. Transgenikoen berariazko azterketak, bere aldetik, opil horietako bakar batek genetikoki eraldaturiko organismorik ez daukala agertu du.

Egokienak, madalenak

Madalenak (3,16 euro kiloko, batez beste) sobaoak (4,65 euro kiloko) baino merkeagoak dira eta hauek croissantak baino merkeago (5,10 euro kiloko, batez beste). Azterketak erakutsi dituen emaitzak gogoan izaki, (osasuntsuenak madalenak dira, askoz ere gantz saturatu gutxiago dauzkatelako sobaoek eta croissantek baino), kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena madalena merkeenek ematen dute: La Bella Easo, 2,97 euro kiloko.

Garrantzizkoa, gantz mota ezagutzea

Opil horien gantzen proportzioa aldatu egiten da lagin batetik bestera: %21,5etik (La Bella Easo madalenak) %30,4raino (Dulcesol croissantak). Kopuru horiek oso-oso altuak dira, labore multzoko beste hainbat jangairekin konparatuz gero (ogi zuria: %1; moldeko ogia: %4,5; laboreak, %0,8, etc.).

Gantz kopurua bezain garrantzizkoa kalitatea da, hots, gantz hori nolako azidoek osatua dagoen. Azterketak frogatu duenez, ikuspegi nutrizional eta dietetikotik hoberenak madalenak dira, gantz azido intsaturatu ugari (osasuntsuenak) dituelako. Gantz azido horiek, izan ere, gantz osoaren %82 dira Casado eta La Bella Easo laginetan eta %88raino Bimbo markakoan. Croissant eta sobaoetan gantzaren erdia baino gehiago saturatu eta trans motako azidoak dira (osasunarentzat kaltegarrienak).

Trans motako gantzak: zer dira?

/imgs/20061101/img.analisis1.02.jpgGantz saturatu ugariegi hartzearen ondorioz odoletako LDL kolesterola (kaltegarria) eta triglizeridoak ugaldu egiten dira, bihotzaren eta zainen kalterako. Trans gantz azidoen eraginak are eta okerragoak izaten dira, kolesterol kaltegarria ugaltzeaz gainera kolesterol HDL edo mesedegarria urritu egiten dutelako. Ikus dezagun, ordea, zer diren trans gantz horiek. Landare-olio likidoa gantz solido lodi bihurtzen duen prozesu industrialean (hidrogenazioan) osatzen dira trans gantzak: margarina dugu horren adibideetako bat. Osasunari horren mesede eskasa egiten dion substantzia horren erabileraz ez da inolako arautegi edo erregulaziorik ezarri baina Danimarkan, legez, elikagai industrialek ezin dute eduki produktuaren %2 baino gehiagorik. AEB-etan, berriz, trans gantzen edukia produktuaren etiketan zehaztea ezinbestekoa da.

Hiru madalena laginek eta Vega de Pas markako sobaoek erakutsi dute gantz azido horien proportzio txikiena (Bimbo madalenek %0,05 baizik ez dute). Beste muturrean, aldiz, La Cavada sobaoen trans gantzak %1,42raino iristen dira eta Dulcesol croissantena %1,58raino; ikusten denez, bi laginak daude Danimarkak ezarritako gehieneko muga (%2) horren azpitik.

Azukre asko, gantz gehiegi

Opil hauek, batez beste, 460 kaloria dituzte, ehun gramoko. Kalorikoenak Dulcesol croissantak (497 cal. 100 g) izanik, beste muturrean Bimbo croissantak daude (426 cal. 100 g). Anoa bat 50 gramok osatzen dutelarik, hortxe 230 kaloria inguru sartzen dira. Gantzak eta azukreak dira nutriente ugarienak, hots, osasunarentzat kaltegarrien direnak, gehiegi hartuz gero. Gatzari dagokiola, madalena da aukera osasungarriena. Gatzaren edukia aldatu egin zen, madalena lagin batetik bestera eta 100 gramoko, 40 mg-tik (La Bella Easo) 90 mg-raino (Bimbo), tartean Casado lagina zegoela (60 mg). Produktu gazienak croissantak izan ziren: Dulcesol markakoak 730 mg gatz du 100 gramoko (madalenarik gazienaren zortzi halako), ondotik Bimbo datorkio (650 mg/100 g) eta La Bella Easo laginak 300 mg. baizik ez du. Gatz edukiaz ari garela, sobaoak tartean agertzen dira: ehun gramoko 120 mg-tik (Bimbo) 280 mg-raino (La Cavada). Dena dela, produktu hauetako bakar bat ere ezin jo daiteke gazi-gazitzat. Izan ere, elikagai bat gaziegitzat hartzen da 100 gramoko 1.800 miligramo dituenean, gutxienez.

Etiketa

Bederatzi laginetatik hiruk ez dute betetzen etiketa-araua: Vega de Pas sobaoek ez dute ikuspen-eremu berean agertzen eman beharreko informazioa; La Bella Easo (“zorrozki aukeratutako azukrea”) eta Casado markako madalenek (“arrautzadun madalenak”) ez dute osagaien zerrendan zehazten etiketan nabarmendu dituzten gaien kopurua. Informazio nutrizionala (derrigorrezkoa ez bada ere, kontsumitzaileak eskertu egiten du gantz eta kaloria ugariko produktu hauetan) bederatzi laginetatik zazpitan agertzen da: hori ematen ez duten bakarrak La Cavada eta Vega de Pas marketako sobaoak dira.

Hobe urdaiazpiko ogitartekoa edo ogia eta txokolatea

/imgs/20061101/img.analisis1.03.jpgEtxean eginiko ogitarteko baten balio energetikoa kalkulatu eta hemen azterturiko opil industrialetako batekin konparatzen badugu, lagin batetik bestera kalorien aldea funtsezkoa ez bada ere, etxeko produktuaren osagaien kalitate hobea begi bistakoa dela argi asko ikusiko dugu. Urdaiazpiko ogitarteko batek -50 gramo ogi eta bi xerra urdaiazpiko- 220 kaloria ditu; horietatik gehientsuenak karbohidrato konplexuetatik datoz (23,5 g. 100 gramoko) eta proteina-eduki handi batetik (14 g. 100 gramo), guzirako gantza 8 g 100gramoko baizik ez delarik. Hitz batek, opil industrialak etxeko ogitartekoak baino bi eta hiru halako gantz dauka.

Ogi puska horrexek, 25 gramo txokolate esnedunez lagundurik, madalena, croissant eta sobao industrialek baino hiruzpalau aldiz gantz saturatu gutxiago eta azukrearen erdia dauka. Opil industrialen ordez etxean eginiko produktuak ere har daitezke: hauek, kaloria asko dauzkaten arren, gantz osasuntsuekin (oliba edo ekilore olioarekin, adibidez) presta daitezke eta, gainera, fruta, fruitu lehorrak, esnekiak eta antzeko osagai osasuntsuak erants dakizkieke.

Laburbilduz eta Konparaketako taula

Laburpenak

  • Hiru madalena (Casado, La Bella Easo eta Bimbo), hiru croissant (La Bella Easo, Dulcesol eta Bimbo) eta hiru sobao (La Cavada, Bimbo eta Vega de Pas) lagin aztertu dira oraingoan, 225 gramotik 630 gramorainoko formatuetan.
  • Madalenen prezioa, batez beste, 3,16 euro da, kiloko; croissantena 5,10 eta sobaoena 4,65 euro.
  • Energi ugari dute denek (460 kaloria ehun gramoko, batez beste) eta, osagai nagusia karbohidratoa badute ere, (produktuaren erdia) gantz asko daukate: guztiaren %22 – % 30.
  • Trans gantz azidoen edukia (trans horiek gantz saturatua baino ere kaltegarriago dira osasunarentzat) %0,1etik (Bimbo madalenak) %1,6raino doa (Dulcesl croissantak). Lagin bakar batek ez du gainditzen Danimarkan ezarritako goieneko muga (produktuaren %2). Espainiako legeriak ez du trans gantzen aipamenik egiten.
  • Hiru opil industrial mota horietatik madalenak dira egokienak ikuspegi nutrizionaletik, gantz saturatu, trans gantz eta gatz gutxiago dauzkatelako.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena La Bella Easo madalenek agertzen dute.
Marka La Bella Easo Bimbo Casado
Opil Mota Madalenak Madalenak Madalenak
Prezioa (euro kiloko) 2,97 3,15 3,37
Formatua (gramo) 350 630 630
Etiketa Ez da zuzena Zuzen Ez da zuzena
Hezetasuna (%) 13,6 14 15,2
Karbohidratoak (%) 55,3 54,3 52
Gantza (%) 21,5 26,4 28
– Trans (%) 1(% elikagaian)2 0,6 (0,13) 0,2 (0,05) 0,7 (0,20)
– Saturatuak (%) 3 16,3 11,7 16,5
– Monointsaturatuak (%) 4 25,6 25,1 25,7
– Poliintsaturatuak (%) 4 56,7 62,5 56,6
Proteina (%) 5,1 5,4 4,8
Balio kalorikoa (Kcal/100 g) 435 476 479
Gatza(mg/100 g)6 40 90 60
GEO5 Absentzia Absentzia Absentzia
Egoera mikrobio- logikoa Zuzen Zuzen Zuzen
Marka La Cavada Bimbo Vega de Pas
Opil Mota Sobaoak Sobaoak Sobaoak
Prezioa (euro kiloko) 4,38 4,56 5,00
Formatua (gramo) 500 350 450
Etiketa Zuzen Zuzen Ez da zuzena
Hezetasuna (%) 17,4 12,7 15,1
Karbohidratoak (%) 52,7 55 54,1
Gantza (%) 23,3 25,4 24,8
– Trans (%)1(% elikagaian)2 6,1 (1,42) 1,4 (0,36) 0,7 (0,17)
– Saturatuak (%) 3 45,1 47,6 46,4
– Monointsaturatuak (%) 4 38,7 30,5 31,4
– Poliintsaturatuak (%) 4 9,9 19,7 20,3
Proteina (%) 4,9 5,4 5,9
Balio kalorikoa (Kcal/100 g) 440 470 463
Gatza(mg/100 g)6 280 120 230
GEO5 Absentzia Absentzia Absentzia
Egoera mikrobio- logikoa Zuzen Zuzen Zuzen
Marka La Bella Easo Bimbo Dulcesol
Opil Mota Croissantak Croissantak Croissantak
Prezioa (euro kiloko) 5,12 5,07 5,12
Formatua (gramo) 250 300 225
Etiketa Zuzen Zuzen Zuzen
Hezetasuna (%) 16,6 16,3 13,2
Karbohidratoak (%) 52,1 46,8 48,8
Gantza (%) 22,8 22,6 30,4
– Trans (%)1(% elikagaian)2 1,8 (0,41) 2,7 (0,61) 5,2 (1,58)
– Saturatuak (%) 3 51,4 47,4 50
– Monointsaturatuak (%) 4 35,3 39,3 33,3
– Poliintsaturatuak (%) 4 11,3 9,6 11,3
Proteina (%) 7,9 8,8 7
Balio kalorikoa (Kcal/100 g) 445 426 497
Gatza(mg/100 g)6 300 650 730
GEO5 Absentzia Absentzia Absentzia
Egoera mikrobio- logikoa Zuzen Zuzen Zuzen

(1) Trans gantza: guztirako gantza 100 gramo izaki trans motako zenbat gantz-azido dagoen adierazten du. LDL kolesterol (kaltegarria) eta triglizeridoak altxatzen dituzte eta, bestetik HDL kolesterol (mesedegarria) maila urritzen dute. Nutrizio-alorretik ez dute baliorik.
(2) Trans gantza: produktuaren 100 gramotan trans motako zenbat gantz azido dauden adierazten du; horixe da beste hainbat herrialdek elikagaietan horrelako gantz azidoen presentzia mugatzeko darabilten erreferentzia. Danimarkan, adibidez, %2 dute gehieneko muga.
(3) Gantz saturatua: guztirako gantza 100 gramo izaki, zenbat gantz azido saturatu dauden adierazten du. Gantz azido horiek osasunarentzat kaltegarriak dira, LDL kolesterol (kaltegarria) mailak altxatzen dituztelako.
(4) Gantz monointsaturatua eta poliintsaturatua: guztirako gantza 100 gramo izaki, zenbat gantz azido intsaturatu dagoen adierazten du. Gantz azido horiek osasunarentzat mesedegarriak dira, HDL kolesterol (mesedegarria) mailak altxatzen dituztelako.
(5) GEO: genetikoki eraldatutako organismoak
(6) Elikagai batek gantz gehiegi daukala esaten da, ehun gramoko gutxienez 1.800 miligramo dituenean. Azterlan honetako erreferentzia gisa, ogi zuri arruntak 1.280 miligramo gatz dauka, ehun gramoko.

Banan-banan

Bederatzi opil industrialak, banan-banan

La Bella Easo madalenak

/imgs/20061101/img.analisis1.magda.01.jpg
2,97 euro kiloko, azterketa osoko preziorik hoberena.
350 gramoko ontzia. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Etiketa-araua urratu egiten du: ontzian azukrea nabarmentzen duen arren, etiketan ez du kopururik adierazten. Gantz gutxien (%21,5), eta gantz saturatu gutxien (guztirako gantzaren %16,3) daukan produktua. Trans gantz gutxi dauzka (elikagaiaren %0,13). Gatz gutxien daukatenetako bat da (40 mg, 100 gramoko).

Bimbo madalenak

/imgs/20061101/img.analisis1.magda.02.jpg
3,15 euro kiloko, bigarren preziorik hoberena.
630 gramoko ontzia. Gantz gehien daukatenetako bat (elikagaiaren %26,4), de gantz saturatuen proportzioa txikia bada ere(guztirako gantzaren %11,7). Trans gantz gutxi-gutxi (produktuaren %0,05). Gatz gutxi (90 mg gatz 100 gramoko).

Casado madalenak

/imgs/20061101/img.analisis1.magda.03.jpg
3,37 euro kiloko.
630 gramoko ontzia. Etiketa-araua urratu egiten du: ontzian arrautza nabarmentzen duen arren, etiketan ez du kopururik adierazten. Gatz gehien dutenetan bigarrena (jangaiaren %28) baina gantz azido saturatuen proportzio txikia (hirugarrena, azpitik: guztirako gantzaren %16,). Trans gantz gutxi (produktuaren %0,2). Gatz gutxien daukatenetako bat (60 mg gatz 100 gramoko).

La Cavada sobaoak

/imgs/20061101/img.analisis1.sobado.01.jpg
4,38 euro kiloko
500 gramoko ontzia. Gantz gutxien daukatenetako bat (elikagaiaren %23,3), baina gantz azidoen %45,3 saturatuak dira. Trans gantz gehien daukatenean bigarrena (produktuaren %1,42).

Bimbo sobaoak

/imgs/20061101/img.analisis1.sobado.02.jpg
4,56 euro kiloko
350 gramoko ontzia. Elikagaiaren %25,4 gantza da (azterketan, erdi pareko postuetan); gantz saturatu gehien dauzkana da (guztirako gantzaren %47,6). Trans gantz gutxi (produktuaren %0,36).

Vega de Pas sobaoak

/imgs/20061101/img.analisis1.sobado.03.jpg
5,00 euro kiloko
450 gramoko ontzia. Etiketa-araua urratu egiten du: derrigorrezko informazio osoa ez du sartzen ikuspen-eremu berean. Elikagaiaren %24,8 gantza da (azterketan, erdi pareko postuetan), baina gantz saturatu gehien dauzkanetako bat da hau (guztirako gantzaren %46,4). Trans gantz gutxi (produktuaren %0,17).

La Bella Easo croissantak

/imgs/20061101/img.analisis1.crua.01.jpg
5,12 euro kiloko, denetan garestienak
250 gramoko ontzia. Proteina-eduki altuenetako bat (%8). Gantz gutxien daukan laginetako bat (elikagaiaren %22,8 gantza da), baina gantz saturatu gehien dauzkanetako bat da hau (guztirako gantzaren %51,4). Trans gantz gutxi (produktuaren %0,41).

Bimbo croissantak

/imgs/20061101/img.analisis1.crua.02.jpg
5,07 euro kiloko, garestia
300 gramoko ontzia. Proteina-edukirik altuena (%9). Gantz gutxi daukan arren (elikagaiaren %22,6 gantza da), baina gantz saturatu gehien dauzkanetako bat da hau (guztirako gantzaren %47,7). Trans gantz gutxi (produktuaren %0,61). Azterketa honetan, kaloria gutxien dauzkan laginetako bat da (426 cal 100 gramoko) baina bigarren gaziena (650 mg 100 gramo).

Dulcesol croissantak

/imgs/20061101/img.analisis1.crua.03.jpg
5,12 euro kiloko, denetan garestienak
225 gramoko ontzia. Gantz asko dauka (elikagaiaren %30,4 gantza da) eta gantz saturatu gehien daukanetan bigarrena da hau (guztirako gantzaren %50). Trans gantz gehien dauzkana (produktuaren %1,6). Azterketa honetan, gatz gehien daukan lagina da (730 mg 100 gramoko). Guztiagatik, orekatik urrutien daudenak, ikuspegi nutrizionaletik.