Emakume haurduna aldaketa handi askori normaltasun osoz egokitu beharko zaie, izaki bat sortzeko prozesuaren hastapenean, sufritu ordez, gozatu ahal izateko. Zalantza, kezka eta beldur gehien sorrarazten dituen aspektuetako bat elikadura bada ere, arazoa izan ordez, bizipen osasungarri eta atsegina izan daiteke eta izan behar du aurrerantzean ere, jarraibide soil batzuk betez gero.
Haurduntzaren ahogozoa
Adimenez elikatzea
Haurdunari “egin behar duenaz” eta “egin behar ez duenaz” informazio piloa iristen zaio. Aholku eta aginduen zerrenda amaigabea denez, emakumeak ez du segurua sentitzen bere burua, are gutxiago lehenago ama izan ez bada. Lehen aholkua: ez da zertan obsesionatu dietarekin, pisuarekin, ezta beste muturrean amaitu ere, hots, gehiegi erlaxatzea, profesionalaren aholkuari jaramonik ez ematea, apetei bakarrik men egitea (fenomeno horrek, izan ere, ez du berebiziko garrantzia, elikaduraren desoreka sorrarazten ez badu, behintzat).
Haurdunaldian zehar aldatu egiten dira kalorien premiak. Haurdun geratu denean emakumearen pisua egokia bada, haurduntzaren bigarren erditik aurrera energi premiak (eguneko, beste 250 edo 300 kaloria) areagotu egiten direla kontuan hartzea aski izango da. Etapa honetan nutriente batzuen beharra ere handitu egiten denez, esnekien eta laboreen kontsumoa areagotzea nahikoa da. Adibidez, mami edo gatzatu batek, baso bat esne gaingabetuk eta lau hatz ogik 300 kaloriaz hornituko ditu emakume haurduna eta esneki horiek kaltzioaren “aparteko” premia horiek ere aseko dizkiote. Haurdunak biren partez jan behar duela dioen mitoa argipen honekin zuzenduko dugu: amak bere barruan daraman izakia txiki-txikia da eta, horrenbestez, ez dago arrazoirik pertsona heldu bat beste elikatzeko.
Hobeki elikatzeko eta sentitzeko aholkuak
Egunean bospasei otordu egitea komeni da. Ez eman karga larregi urdailari, digestioak arinagoak izango dira eta “haurdunaldiko diabetesik nozitzekotan” odoletako glukosa hobeto kontrolatuko da.
Bariatua izan behar du elikadurak. Haurdun dagoen emakumearen dieta eta haurdun ez dagoen gizakiarena bereizten dituena, funtsean, esnekien eta karbohidrato ugari duten elikagaien -laboreak eta deribatuak: ogia, gailetak, pasta, etab, patatak eta lekaleak- anoak.
Egun bateko otorduen adibidea
Emakume heldua | Haurduna | |
---|---|---|
Gosaria | Baso bat esne kafearekin, azukre gutxi eta lauzpabost gaileta | Baso bat esne* kafearekin, azukre gutxi eta lauzpabost gaileta |
Hamarretakoa | Jogurta eta fruta freskoa | Jogurta eta fruta freskoa |
Bazkaria | A aukera:Barazkia patatarekin eta haragia edo arraina berdurarekin, 2 hatz ogi eta jogurta. B aukera: entsalada edo purea edo zopa eta arroz, pasta edo lekaledun potajea eta jogurta. |
A aukera: Barazkia patatarekin eta haragia edo arraina berdurarekin, lau hatz ogi eta jogurta*. B aukera: entsalada edo purea edo zopa eta arroz, pasta edo lekaledun potajea eta jogurta*. |
Askaria | Fruta freskoa | Mami edo gatzatua eta fruta freskoa |
Afaria | Entsalada edo purea edo zopa, haragia edo arraina edo arrautza edo haragizko ez oso gantzatsuak, bi hatz ogi eta fruta | Entsalada edo purea edo zopa, haragia edo arraina edo arrautza edo haragizko ez oso gantzatsuak, lau hatz ogi eta fruta |
Afalostekoa | Infusioa, aukeran | Baso bat esne* |
* Hobe gaingabetu edo erdigaingabetuak badira, gantz aseen kontsumoa ez areagotzeko.
Haurdunaldiak, niniaren hazkuntza eta garapenarekin lotuak dauden nutrienteen aparteko anoak hartzea agintzen du. Aurreneko asteetan azido folikoa ezinbestekoa delarik, ginekologoek osagarriak hartzea aholkatzen diote amagairi, haurdunaldia egiaztatukoan. Kaltzioa piluletan hartzea ez da beharrezkoa izaten, dietak premia guztiak betetzen baititu. Azken hilabeteetan burdinarik eza ohiko kontua izaten bada ere, sendagileak determinatuko du, emakume haurdunaren odol analisiak aztertuz gero, burdina gehiagorik hartu behar duen ala ez.
Egurra digestioko molestiei!
Menstruazioaren atzerapena berretsi eta hortik egun batzuetara agertzen dira goragale, zorabio eta antzekoak. Okada edo gonbitoak latzak badira sendagilearengana joan beharko da, haurduntza normal doala ziurtatzeko. Apalak direnean ez dira arriskutsuak. Oka egin edo txahala botaz gero ahotik sueroa edo edari isotonikorik -hona bat prestatzeko formula: 1 litro ur irakin, limoi bat edo biren zukua, koilarakada bat azukre, zimiko bat bikarbonato, beste bat gatz- hartu behar izaten da. Elikagai oretsuak hobeki toleratu ohi dira: biskoteak, gailetak, pure lodiak, arroza, etab. Koladun edari gas-gabetuek ere molestiak arintzen laguntzen dute.
Hirugarren hilekoan agertzen dira sintoma hauek. Aholku dietetikoa soil eta erraza da: batez ere, elikadura egunean bost janaritan gutxienez banatzea, astiro jatea, likidoak otorduez kanpo hartzea (digestioa errazteko) eta jan ondoren ez etzatea, horrek azido gastrikoak hestegorrira igaro daitezen errazten duelako.
Molestia hau arindu edo prebenitzeko behar bezainbeste ur edatea, zuntz gehiago -barazki eta fruta fresko eta lehorrak, fruitu lehorrak, labore integralak eta lekaleak-, egunean jogurt bat edo bi eta, profesionalaren aginduz bakar-bakarrik hartu ahal izango du laxante arin