Nolako gidaria halako dispositiboa
Elurretan erabiltzeko lau motatako itsaspen-sistema laborategian aztertu eta zirkuitu itxian frogatu dira: burdinazko hiru kate konbentzional (ainguratze soil, tentsore bikoitz eta berez egokitzen diren tentsoredunak), bi kate zurrun, bi ehun-zorro eta negurako bi pneumatiko berezi. Horien prezioetan alde handiak daude 20 eurotik (Carpriss markako burdinazko kateak) 355 euroraino (Centrax-eko kate zurrunak). Nekez adieraz daiteke zein den kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena: sistema bakoitza gidari mota desberdin bati komeni zaionez, dispositiboen ezaugarriak ezagutzea da hoberena, aukeratzean bete-betean asmatzeko. Orokorki, Protech auto-tentsoredun burdinazko kateak positiboki nabarmendu dira, bai moduko prezioagatik (132 euro), baita zoru labaingarrian portaera egokiena erakutsi dutelako. Michelin markako kateak, eraginkorrak hauek ere, dezente merkeagoak badira ere (66 euro) muntatzeko denbora gehien eskatzen dutenak dira.
Maletategiaren (ekipo hauek denbora gehienean gordeko diren tokia, alegia) tamaina erabateko faktorea izan daiteke sistema bat aukeratzeko unean. Autosock markako ehun-zorroak dira leku gutxien behar dutenak (25x22x7cm), ondotik Carpriss burdinazko kateak datozkiela (27x29x6cm). Toki handiena behar dutenak armiarma motako kate biak dira: Centrax (67x22x23 cm) eta Spikes (59,3x53x9,5 cm). Pisua aintzat hartzean, berriz, ehun-zorroak dira lagin denetan arinenak: azterturiko bi ehun-zorroek 1,8 kilo dute. Ekipo astunenak, aldiz, Michelin markako burdinazko kateak (8,8 kilo) dira, ondotik Protech eta Spikes markakoak datozkiela (8 kilo inguru).
Muntatzeko zailtasunak
Sistema hauek egoera klimatiko desegokietan muntatu behar izaten dira, elurretan, hotza edo euria ari duela, haizea dabilela. Horregatik funtsezkoa da dispositiboa erraz eta azkar instalatzeko modukoa izatea. Denetan soilena zein den ikusteko, lau pertsona aritu ziren lagin bakoitzarekin, behar bezalako trebeziaz jabetu arte, elurretan estreinakoz muntatu aurretik erabiltzaileak egin beharko lukeen modura. Ondoren, erabiltzaile bakoitzak bere ekipoa muntatzeko zenbat denbora behar zuen kronometratu zuten. Muntaia garaje batean egin zenez, oso litekeena da errealitatean denbora gehixeago behar izatea.
Neguko pneumatikoak test honetatik kanpo utzi dira, horrelakoak espezialisten instalatzen dituztelako eta, nolanahi ere. urtean behin bakarrik egin beharreko eragiketa da hori. Muntatzen azkarrenak Spike Spider Compact armiarma motako kateak izan ziren (27 segundo baizik ez, neguan ipinita eraman behar den euskarria muntatuz gero), ondotik ehun-zorroak datozkiela: Fix&Go (59 segundo) eta Autosock (83segundo), burdinazko kate azkarrenak (Protech) bezala. Denetan aldrebesenak Michelin markako burdinazko kateak izan ziren (140 segundo).
Bederatzi laginen eraginkortasuna baloratzeko, automobil berean frogatu ziren denak, elurrez estalitako errepide itxi batean. Saiakerak egonkortasun-kontrola (ESP) deskonektaturik egin dira, horrelakorik ez baitute ibilgailu guztiek eta, gainera, sistema hori ez da itsaspen-sistema guztiekin elkargarri. Autosock da ESP deskonektaturik ibiltzea aholkatzen duen bakarra.
Itsaspen longitudinala
Denetan zorrotzena aldapako tiratze froga da, itsaspen dispositiboei ahalegin handiena eskatzen diena. Fix&Go markako ehun-zorroetan eta Spikes Spiders markako armiarma kateetan, gurpilaren eta atxikipen ekipoaren arteko errotaziorik gertatu zen, hots, ekipoak baino gurpilak azkarrago biratzen zuen. Lagin egokienak, berriro ere, burdinazko kateak izan ziren eta Fix&Go zorroa dezente kaskarragoa.
Zehar itsaspena
Karrilez aldatzeko frogan ihes-maniobra simulatzen da (animalia bat, ustekabean, errepidean sartzekotan, egin beharko genukeenaren antzekoa). Emaitza zenbat eta handiagoa izan (azelerazioa adierazten duena, bolantearen angeluarekiko), hainbat eta jokaera hobea agertu du ekipoak. Test honetan hoberenak ehun-zorro biak dira. Adituek adierazi zutenez, ehun-zorroak baliatuz, itsaspen galera ibilgailua errepideari bat ere itsasten ez zaion unean bakarrik hautematen du gidariak, beste sistemekin gertatzen ez den bezala: horiekin gidariak “badaki” noiz galduko duen itsaspenik eta, ondorioz, maniobra zuzentzeko aukera dauka (galera progresiboa baita). Kate konbentzionalek ere emaitza ona lortu zuten eta armiarma motakoak okerrenak izan ziren.
Bestetik, 50 metroko radiodun bihurgunea 50 kilometro orduko abiaduran adierazitako bide batetik hartuz ere frogatu zen sistemen eraginkortasuna: traiektoriari eusteko bolantea zenbat biratu behar zen neurtu zen (azelerazioa berbera izaki, traiektoria beretik segitzeko zenbat eta bolante-angelu itxiago aplikatu, orduan eta handiagoa da azpi-biratzerako joera). Mekanismorik hoberenak, gainerakoetatik urrun, ehun-zorroak eta neguko pneumatikoak dira. Kate zurrunek, berriro ere, jokaera kaskarrena erakutsi zuten. Gutxitan aipatzen da automobilek, horrelako sistemak instalatuta daramatzatenean, egiten duten hotsa. Ibilgailuak 40 kilometro orduko abiaduran zihoala, barrualdeko hotsa neurtu zuen sonometroak. Spikes Spider armiarma motako kateak (78,6 dezibelio) eta Centrax (75,8 dbA) dira zaratatsuenak eta ehun-zorroak (73,3 dbA) eta neguko pneumatikoak (74 dbA), berriz, isilenak. Lau dezibelioko aldea alde handia da: dezibelioen eskala logaritmikoa denez, oszilazio txikiak aldaketa latzen adierazle dira.
Ekipo bakoitzarekin 50 kilometro egin ondoren, kate konbentzionalek eta pneumatikoek ez zuten inolako higadurarik erakutsi. Kate zurrunen higadura hutsaren hurrengo zen eta gurpil eta zoruarekin kontaktuan dauden ataletan hauteman zen. Ehun-zorroetan aitzitik, higadura latza atzeman zen oihalean eta, areago, Fix&Go markakoaren alboak urraturik agertu ziren.
Laburbilduz eta Konparaketako taula
Laburbilduz
- Elurturik edo jelaturik dauden errepideetan erabiltzeko labainduraren kontrako lau motatako bederatzi dispositibo aztertu dira oraingoan: hiru burdinazko kate, bi kate zurrun, bi ehun-zorro eta bi neguko pneumatiko. Horien prezioetan alde handiak daude: 20 eurotik (Carpriss burdinazko kateak) 355 euroraino (Centrax armiarma motako kateak).
- Eraginkorrenak dira, hurrenez hurren, burdinazko kateak (Protech, Michelin 5MX eta Carpriss), armiarma motako kateak (Centrax eta Spider), neguko pneumatikoak (Bridgestone Blizzak eta Michelin Pilot Alpin) eta ehun-zorroak (Autosock eta Fix&Go).
- Kate konbentzionalek tiratze longitudinalean ongi funtzionatzen dute eta ehun-zorroek eta neguko pneumatikoak, berriz, zehar itsaspenean. Ehun-zorroak dira gidariarentzat leunenak eta Centrax eta Spikes Spider kate zurrunak, aldiz, zaratatsuenak eta dardarizo bizienekoak.
- Ehun-zorroak ipintze errazekoak dira eta, gainera, pisu arin eta tamaina txikikoak dira. Spikes Spider kate zurrunak, euskarria gurpilari finkatutakoan, azkarren muntatzen direnak dira.
- Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena auto-tentsoredun Protech burdinazko kateak dira: prezio ertainekoak izaki (132 euro) biziki eraginkorrak direlako. Labaintzearen aurkako dispositiboetan, ordea, modeloa bera aukeratzea baino garrantzi handiagokoa itsaspen sistema zuzen hautatzea.
Marka/Modeloa | Protech | Michelin 5MX | Carpriss | Centrax | Spikes Spider Compact |
---|---|---|---|---|---|
Sistema | Burdinazko kateak | Burdinazko kateak | Burdinazko kateak | Armiarma motako kate zurruna | Armiarma motako kate zurruna |
Prezioa (euros) | 132,00 | 66,42 | 20,00 | 355,00 | 305,68 |
Pisua (Kg) | 8,1 | 8,8 | 6,8 | 7,4 | 8,1 |
Neurriak (cm)1 (Alto x Ancho x Profundidade) |
35x29x10 | 32×28,5×8 | 27x29x6 | 67x22x23 | 59,3x53x9,5 |
Muntatzeko denbora | 1″23″” | 2″20″” | 1″43″” | 1,51″” | 27″” |
Desmuntatzeko denbora | 41″” | 1″17″” | 52″” | 22″” | 7″” |
Atxikipen longitudinala: | |||||
– Azelerazioa elur hezean (s) | 7,53 | 7,87 | 7,95 | 8,15 | 7,98 |
– Geldiketa elur hezean (s) | 2,57 | 2,52 | 2,72 | 2,85 | 2,73 |
– Azelerazioa elur gogorrean (s) | 7,60 | 7,87 | 8,48 | 8,32 | 8,52 |
– Geldiketa elur gogorrean (s) | 2,00 | 2,05 | 2,38 | 2,42 | 2,38 |
– Tiratzea gorakoan (s) | 25,63 | 25,85 | 25,90 | 26,10 | 29,40 |
Atxikipen laterala: | |||||
– Karril aldaketa | 1,94 | 1,66 | 1,86 | 1,27 | 1,57 |
– Bihurgunean (º) | 82,5 | 99,1 | 98,3 | 117,6 | 103 |
Gidatzean konforta (dBA) | 74,5 | 75,1 | 75,1 | 75,8 | 78,6 |
Iraunkortasuna | Oso ona | Oso ona | Oso ona | Ona | Oso ona |
Marka/Modeloa | Bridgestone Blizzak LM25 | Michelin Pilot Alpin | Autosock | Fix&Go |
---|---|---|---|---|
Sistema | Neguko pneumatikoak | Neguko pneumatikoak | Ehun-zorroak | Ehun-zorroak |
Prezioa (euros) | 263,16 | 282,24 | 69,75 | 59,20 |
Pisua (Kg) | Ez du aplikatzen | Ez du aplikatzen | 1,8 | 1,8 |
Neurriak (cm) 1 (Alto x Ancho x Profundidad) |
Ez du aplikatzen | Ez du aplikatzen | 25x22x7 | 26x26x10 |
Muntatzeko denbora | Ez du aplikatzen | Ez du aplikatzen | 1″23″” | 59″” |
Desmuntatzeko denbora | Ez du aplikatzen | Ez du aplikatzen | 23″” | 19″” |
Atxikipen longitudinala: | ||||
– Azelerazioa elur hezean (s) | 8,28 | 8,27 | 8,58 | 9,28 |
– Geldiketa elur hezean (s) | 2,82 | 2,90 | 3,18 | 3,60 |
– Azelerazioa elur gogorrean (s) | 8,82 | 10,35 | 9,68 | 2,85 |
– Geldiketa elur gogorrean (s) | 2,57 | 2,68 | 3,00 | 2,78 |
– Tiratzea gorakoan (s) | Ez dago daturik | 28,30 | 27,70 | 37,53 |
Atxikipen laterala: | ||||
– Karril aldaketa | 1,61 | 1,68 | 2,25 | 2,42 |
– Bihurgunean (º) | 64,7 | 71,5 | 65,5 | 53 |
Gidatzean konforta (dBA) | 74,2 | 74,0 | 73,3 | 73,3 |
Iraunkortasuna | Oso ona | Oso ona | Onargarria | Onargarria |
(1) Neurri hauek, dispositibo bakoitza gordetzen den kutxa edo ontziari dagozkio
Banan-banan
Banan-banan
Itsaspen sistemak aztergai
herri hotz-hotzetan bizi ez diren arren, zoruari itsasteko sistemarik eraginkorrena baliatu behar duten gidarientzat egokia. Eraginkortasuna eta prezioaren arteko erlazio egokiena ematen dute. Kate-begia lei edo elurretan sartuz lortzen dute itsaspena. Elur edota izotza medio, errepidea ezin egoera okerragoan dagoenean egokiak.
- Abantailak: iraunkortasun eta prestazioetan (itsaspen longitudinalean) hoberenak dira eta zeinahi gidaritza-motatan egokiak.
- Eragozpenak: gurpil tamaina zenbaitetan ezin munta daitezke. Hauen muntatze eta desmuntatze sistema azterketa osoko konplexuena da. Gaizki muntaturiko kateak gurpila, zorua edo ibilgailuari kalteak eragin liezazkioke.
- Aholkuak: errepidera aurretik, muntatzen praktikatzea. Ez erabili ESP konektaturik dagoela, kateak ipinita 40 kilometro orduko abiaduran gehienez zirkulatzea. Gurpil eragileetan ipini behar dira.
Protech
/imgs/20061101/img.analisis2.protech.jpg - Auto-egokigarriak
- 132 euro, burdinazko katerik garestienak
- Azterketako kalitatea eta prezioaren ateko erlaziorik hoberena. Bigarren astunenak (8,1 kilo). Muntatzeko eta tenkatzeko (auto-tentsorea baitu) denbora gutxien eskatzen dutenak. Itsaspen longitudinalean hoberenak.
Michelin 5MX
/imgs/20061101/img.analisis2.michelin.jpg - Ainguratze bikoitza
- 66,42 euro
- Aukera polita, hau ere. Azterketako astunenak (8,8 kilo) eta muntatzeko gehien kostatzen direnak (140 segundo). Prestazio onak baina, muntatzean, aise trabatzen dira. Itsaspen longitudinalean, jokaera egokia.
Carpriss
/imgs/20061101/img.analisis2.carpriss.jpg - Ainguratze soila
- 20 euro, denetan merkeenak
- Maletategian espazio gutxi betetzen dute (27x29x6 cm). Jokaera okerreneko burdinazko kateak.
Armiarma motako kateak
instalatzeko sistema erraz eta azkarra behar duten gidariak, kate konbentzionalen prezioa baino gehiago ordaintzeko prest badaude.
Burdinazko katen antzera funtzionatzen dute: kate-begia jela edo elurretan sartuz lortzen dute itsaspena. Aldea instalazioan datza: dispositibo batzuek atal bat gurpilari itsatsia edukitzeak katea muntatze eta desmuntatzea errazten du horrek.
- Abantailak: kate konbentzionalak baino aiseago eta garbiago ipintzen dira hauek. Pneumatikoek eta ehun-zorroek baino prestazio hobeak ematen dituzte baina kate konbentzionalen azpitik dabiltza alor horretan.
- Eragozpenak: azterketako sistema garestienak dira. Bolumen handikoak izanik, gainerako sistemek baino toki gehiago okupatzen dute. Bihurgunean ibilgailua azkar eramateko ez dira egokiak (gurpiletik irten ere egin daitezke). Erosotasunaz ari garela, hauek dira zaratatsuenak eta dardarizo handienekoak.
- Aholkuak: ez erabili ESP konektaturik dagoela, kateak ipinita 40 kilometro orduko abiaduran gehienez zirkulatzea. Gurpil eragileetan ipini behar dira.
Centrax
/imgs/20061101/img.analisis2.centrax.jpg - 355 euro, denetan garestienak
- maletategian espazio gehien okupatzen dutenak (67x22x23 cm). Tiratze hoberena aldapan, zehar itsaspen kaskarrena bihurgunean eta azterturiko gainerako armiarma motako kateek baino dardarizo gutxiago.
Spikes Spider Compact
/imgs/20061101/img.analisis2.spikes.jpg - 305,68 euro
- Bigarrenak astunenetan (8,1 kilo) eta bolumen handienekoetan (59,3x53x9,5 cm). Azkarrenak, bai instalatzeko (27 segundo), baita kentzeko ere (7 segundo).
- Erabiltzaileen arabera, desmuntatzen zailak dira, segurtasuneko klipa blokeatu egiten baita. Armiarma motako beste katea baino hobeki erantzuten du azeleratzean, gelditzean eta zehar-itsaspenean. Denetan zaratatsuenak (78,6 dB).
Neguko pneumatikoak
zeroz azpiko zazpi gradutik beherako tenperaturetan dabiltzan gidariei edota neguan elurra eta jela ohikoak dituzten hiri zein mendi aldean bizi direnei.
Neguko pneumatikoak konbentzionalak ez bezalakoak dira: marra zorrotz eta sakonagoa dute, tako bakoitzeko lama gehiago dauzkate eta goma samur eta malguago batekin eginak daude, silizez osatua baitago. Horri guztiari esker, ura hobeki alboratzen da, gurpila hobeki itsasten zaio zoruari, tenperatura hotzetan hobeki gelditzen da eta pneumatiko konbentzionalek baino motrizitate hobea dute. Erraz ezagutzen dira, kubiertan “M” edo “S” hizkia dutelako bereizgarri (ingelesez, “mud” lokatza eta “snow” elurra): M-S, M&S, M/S, etc. Lantegi askotan zerbitzu osoa eskaintzen hasi dira: negualdea hastean pneumatiko hauek muntatzea, sasoia amaitzean desmuntatzea eta, erabiltzen ari ez diren bitartean, beraiek gordetzea.
- Abantailak: urtean behin bakarrik muntatu behar direnez, lasaitasun eta erosotasun handiagoak ematen dizkiote gidariari. Lege aldetik onartuak daude “dispositibo berezi” edo “pneumatiko berezi” gisa; horrenbestez, legez kateak jarri behar direnean honelako pneumatikoekin bakarrik ibil daiteke. Hauen itsaspena pneumatiko konbentzionalena eta ehun-zorroena baino hobea bada ere, funtsezko parametroetan azterturiko gainerako dispositiboek baino emaitza okerragoak agertu zituzten. Zarata gutxieneneko laginak.
- Eragozpenak: hagunik gabe saltzen direnez, lantegira joan behar izaten da, muntatzera. Karrilez aldatzean itsaspen urria; bihurgunetan, egoki. Pneumatiko konbentzionalek baino erregai gehiago kontsumiarazten dute.
- Aholkuak: lau gurpiletan ipini behar dira. Negualdia amaitutakoan hauen ordez pneumatiko konbentzionalak jarri behar dira; bestela, laster endekatuko dira, goma bigunago batez eginak direlako.
Michelin Pilot Alpin
/imgs/20061101/img.analisis2.alpine.jpg - 282,24 euro (bi pneumatiko)
- Negurako beste pneumatikoek baino zehar itsaspen hobea eta itsaspen longitudinal kaskarragoa erdiesten dute hauek.
Bridgestone Blizzak LM25
/imgs/20061101/img.analisis2.blizzak.jpg - 263,16 euro (bi pneumatiko)
- Negurako beste pneumatikoek baino tiratze hobea erdiesten dute hauek.
Ehun-zorroak
horrelako dispositiboak erabiltzea aurreikusia ez duten gidariei. Moduko prezioa eta instalazio errazekoak izatearren ustekabeko estualditik irteteko ekipo egokia da hau.
Igurzpenari esker lortzen dute itsaspena: azaleran, oihalak xurgatu eta kanporatzen duen ur-geruza bat osatzen da, elurra gogortu ahala: horri esker egiten du automobilak aurrera. Itsaspen longitudinalean on-onak ez badira ere, zehar itsaspenean gainerakoak baino hobeak dira.
- Abantailak: aztertutakoetan sistemarik merkeena da. Ehun-zorroek bolumen txiki eta pisu arinekoak dira. Muntatze eta desmuntatzeko errazak, ez dute dardarizorik sorrarazten (hots txikienekoak: 73 dB). Zehar itsaspenean jokaera hoberena agertu zuten arren, itsaspen-galera ez da pixkanaka gertatzen: beraz baliteke, gidaria konturatu ordurako, berantegi izatea.
- Eragozpenak: hauen iraunkortasun eta prestazioak gainerako laginenak baino apalagoak dira. Asfaltoaren gainean erabili ezin erabil daitezkeenez, tunel bat zeharkatzeko, adibidez, kendu egin behar dira.
- Aholkuak: 50 kilometro orduko abiaduratik gora ez ibiltzea, asfaltoan zuzenean ez erabiltzea. Gurpil eragileetan ipini behar dira.
Fix&Go
/imgs/20061101/img.analisis2.fix-go.jpg - 59,20 euro
- Denetan arinenak (1,8 kg). Azterturiko beste zorroa baino azkarrago muntatzen da (59 segundo). Ez zaizkie gurpilei doi egokitzen: tiratze probetan, zorroa eta pneumatikoaren artean nolabaiteko lerratzea hauteman zitzaion.
Autosock
/imgs/20061101/img.analisis2.autosock.jpg - 69,75 euro
- Denetan arinenak (1,8 kg). Espazio gutxien behar duen azterketako lagina (25x22x7 cm). Ibilgailuko ESP konektaturik ibiltzea aholkatzen duen bakarra. Beste zoroa baino iraunkorragoa, kalitate hobeko materialezkoa izatearren.