Familia ugariak

Familia ugarietara diru gutxien bideratzen duen Europako Estatua Espainia da, Grezia eta Portugaletik dezente beherago
1 azaroa de 2006

Familia ugariak

/imgs/20061101/img.informe.01.jpg

Espainiako familia ugariak kontuak atera ezinik dabiltza: lau kide edo gehiagok osaturiko familiak kide bakarrekoak baino askoz ere gehiago ordaintzen du uragatik, tarifa progresiboa dela medio. Kide asko izatearren etxebizitza eta automobil handia badu, zergen zama luxuzko etxe edo ibilgailuei legokiokeenaren parekoa da; bertako seme-alabak ezin dira eskolako jantokian edo haurtzaindegian sartu, etxeko lanetan bakarrik diharduen familia ugariko ama ez baita “langile”, lege ikuspegitik; kultura, kirol, aisialdi, garraio eta gainerako udal zerbitzuetarako sarbidean edota tasak ordaintzean familia ugariko senide izatea beste hainbat kolektibotako kide izatea baino laguntza gutxiagoren iturri da.

Munduan ugalkortasun tasarik apalenetako bat duen herrialdean (1,32 seme-alaba emakume bakoitzeko, 2004 urtean) jaiotze-tasa handitzea ezinbestekoak ez du ia ordaintzarik: garraio, hezkuntza eta PFEZ zergan deskontu txikiren bat baino ez. Errealitate horrek Espainia isatsaren muturrean uzten du.

Laguntza aldetik, Europako buztanean

Hiru seme-alaba edo gehiago dituzte orain Espainian 1.100.000 familiak, bertako Estatistikaren Institutu Nazionalak emaniko datuen arabera (2004ko Errolda). Halaz ere, Familia Ugarien Federazio Espainiarraren iritziz, Familia Ugariko titulu ofizialak 402.000 baizik ez dira, hein handi batean sendi askok titulu hori edukitzeari muzin egiten diotelako, hobaritik gutxi dakarrela ikusita.

Famili Politikaren Institutuak 2005ean egin duen Espainiako Familiaren Bilakaerari buruzko txostenean adierazi bezala, familietara laguntza gutxien bideratzen duen Europako Estatua Espainia da Grezia eta Portugaletik urruti-urrutira. Laguneko eta urteko, famili laguntzetara bideratutako diru-munta ebaluatuz ikusten da Espainiak baino Luxenburgok 16,5 bider laguntza handiagoa ematen duela, Danimarkak 10 bider handiagoa, Austriak 8, Alemania 7, Frantziak 6,5 eta zerrendan azken bigarren agertzen direnek ere (Italia eta Portugal) Espainiaren bikoa ematen dute.

Seme-alaba bakoitzeko prestazio sozialetan dagoen aldea ere izugarria da, Europako estatuen aldean: diru-sarrerak gorabehera, Luxenburgon bi seme-alaba dituen familiak bezalako prestazioak Espainiako matrimonio batek 25 seme-alaba (errenta mugatua) ekarri beharko lituzke; hari horri tiraka, Alemaniako bi umedun familiarekin konparatuz 13 seme-alaba beharko lituzke, 11 Erresuma Batuko familiarekin eta 5 seme-alaba, Frantziako sendiarekin alderatuz gero.

Familia ugaria: kontzeptua

/imgs/20061101/img.informe.02.jpg

Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen arabera , (2003ko azaroaren 19ko 277 zk. Estatuko Aldizkari Ofiziala) familia ugaritzat hartuko da hurrengo kideek osatzen duena:

  • Gutxienez hiru seme-alaba -komunak izan edo ez- dituzten arbaso bat edo gehiago.
  • Gutxienez bi seme-alaba -komunak izan edo ez- dituzten arbaso bat edo gehiago, seme-alabetako bat gutxienez ezindua baldin bada edo lanean aritzeko ezindua badago.
  • Bi arbaso, biak ezinduak badira edo, gutxienez, haietako baten ezintasun gradua %65ekoa bada edo lanean aritzeko ezinduak badaude eta gutxienez bi seme-alaba -komunak izan edo ez- badituzte.
  • Aita edo ama banandua edo dibortziatua, gutxienez hiru seme-alaba -komunak izan edo ez-, famili unitate desberdinetan badira ere, haren menpe ekonomikoan bizi badira, senar-emazteen etxebizitzan bizi ez badira ere.
  • Zaintza-, harrera- edo antzeko egoeran dauden ama- eta aita-umezurtz bi edo gehiago, zaintzaile edo hartzailearekin bizi badira baina ez horren menpekotasun ekonomikoz.
  • Aita- eta ama-umezurtz diren 18 urtetik gorako hiru anai-arreba gutxienez, edo bi bakarrik, haietako bat ezindua bada, elkarrekin eta elkarren menpekotasun ekonomikoz bizi badira.

Sailkapena

Berezia. Lau, bost edo seme-alaba gehiago dituztenak. Nolanahi ere, lau seme-alabadun familiak berezitzat joko dira baldin eta familiako diru-sarrerak (aparteko pagak barne) zati senideen kopurua, unean uneko lanbide arteko gutxieneko soldataren %75 baino handiagorik ez bada.

Arrunta. Hiru seme-alabatik beherakoak edo bi seme-alabadunak, horietako bat ezindua bada. Sailkapen efektuetarako, seme-alaba ezindu bakoitza biko konputatuko da.

Estatuko laguntzak

  • Etxebizitza. /imgs/20061101/img.informe.03.jpg Babes ofizialeko etxebizitzetan lehentasuna, hainbat baldintza betez gero. Jarduera babesgarrien erregimenpeko etxebizitzak sustatu eta erosteko hitzarturik, kreditu erakunde publiko zein pribatuek emaniko lehentasunezko mailegu kualifikatuak hartzeko lehentasuna onesten du Legeak. Babespeko etxebizitzaren osaketa edo azalera eskas gertatzen denean, familia ugari bakar bati horizontal zein bertikalki unitate bakar bat osa dezaketen etxebizitza bi edo gehiago esleitu ahal izango zaizkio, kasuan kasuko azalera-mugen barnean.
  • Erditze anitzengatiko prestazioa. Izaera unibertsaleko ordaintze bakarra: 2.163,60 euro bikiengatik, 4.327,20 euro hirukiengatik eta 6.490,80 euro erditze horretan lau ume edo gehiago jaio badira.
  • Hirugarrengo eta hurrengo seme-alabengatiko prestazioa. Ume bakoitzeko 450,76 euro da, baldin eta familia ugari horren urteko diru-sarrerak 14.990,94 euro baino handiagoak ez badira, beren kargurako hiru seme-alaba badituzte; laugarren seme-alabatik aurrera, gehikuntza 2.428,11 euro izango da ume bakoitzeko. Diru-sarreren muga hori gainditu ahal izango da, hobaridunaren diru-sarrerak -xedatutako muga hori baino handiagoak badira ere- munta hori gehi 450,6 euroren (hots, hirugarrengo edo hurrengo seme-alaben jaiotzagatiko prestazio ekonomikoa) batura baino txikiagoak direnean.
  • Errenta zerga. Seme-alabengatiko famili gutxienekoaren balorazioa 2.200 euro da, urteko, hirugarren seme-alabagatik eta 2.300 euro, berriz, laugarrengo eta hurrengo seme-alabengatik; horiek, PFEZen oinarritik kendu behar dira. Ezintasunen kasuan, seme-alabengatiko famili gutxienekoarengatiko kopuruez gainera, seme-alaba ezindu bakoitzeko (%33 baino handiago eta %65 baino txikiago den ezintasunaz ari gara) 2.000 eurotan finkatu da urteko laguntza eta 5.000 euro urteko eta seme-alaba ezindu bakoitzeko, honen ezintasuna %65etik gorakoa denean.
  • Ibilgailuaren zerga. Gutxienez bost plaza eta gehienez bederatzi (gidariarena barne) dituzten motordun ibilgailuen matrikulazio zergaren %50eko deskontua, ibilgailu horiek familia ugariek bakar-bakarrik erabiltzekoak direnean.
  • Irakaskuntza. Unibertsitate eta eskola publikoetako tasen eta matrikulen prezioaren murrizketa: %50ekoa familia ugari arrunta denean eta erabateko doakotasuna kategoria berezikoa denean.
  • Herriarteko garraioa. Zerbitzu honen prezioaren murrizpena: %20koa familia ugari arrunta denean eta %50ekoa kategoria berezikoa denean. Airezko garraioan %5 eta %10eko deskontuak egingo zaizkie.
  • Zaintzaileak kontratatzeagatiko hobari. Enplegu emailearen kontura, gizarte-segurantzaren kuoten %45eko hobaria, guraso edo seme-alabaren batek jarduera profesionala etxetik kanpo egiten duenean edo lanean aritzeko ezindua dagoenean. Kategoria bereziko familietan ez da derrigorrezkoa izango guraso biek diru-bide den jarduera etxetik kanpo egitea. Hobari hau, familia ugariaren izaera aitortua duen famili unitate bakoitzeko zaintzaile bakar bat kontratatzearren bakarrik aplikatu ahal izango da.
  • Ondasun higiezinen gaineko zerga (IBI). Tokiko Ogasunen Lege aldaketak eskuduntzak eman dizkie udalei, hauek ondasun higiezinen gaineko zergaren %90erainoko deskontuak ezar ditzaten. Aukera hori udal bakoitzak bere irizpidearen arabera aplikatzen du.

Balizko koadroa

Laguntza ohikoenak

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)

  • Zaragoza. Hirugarren seme-alabatik aurrera, ume bakoitzeko 20 euroko hobaria (30 eurokoa, eraikinaren balio katastrala 40.000 eurotik beherakoa denean). Muga: zergaren kuota osoaren %50.
  • Santander. %25eko murrizketa.
  • Burgos. %37, 57 edo %80ko murrizketa, kategoriaren, higiezinaren balioaren eta seme-alaben kopuruaren arabera.
  • Valladolid. %30 edo %70eko murrizketa, kategorien arabera.
  • Bartzelona. 75 edo 95 euroko hobaria, familia ugariko kide bat edo gehiago ezinduak direnean.
  • Girona. %20ko hobaria.
  • Huesca. %50eko hobaria.
  • Madril. %4tik %90erainoko hobaria.
  • Murtzia. %50etik %90erainoko hobaria.
  • Gasteiz. %50etik %90erainoko hobaria.
  • Bilbo. %10etik %90erainoko hobaria.
  • Donsotia. %40tik %90erainoko hobaria, mugak 300 eta 500 euro izaki.
  • Valentzia. %30etik %90erainoko hobaria, seme-alaben kopuruaren arabera.

Udal Kirol Instalazioak

  • Kordoba. Indarreko tarifaren %40eko deskontua.
  • Zaragoza. Udal Igerilekuetarako Udako Abonua: tarifaren %25eko murrizketa; laugarren seme-alabatik aurrera, doakotasuna.
  • Palma Mallorcakoa. Abonu indibidualaren %10eko deskontua, familia ugarietako kideentzako berariazko ikastaroak.
  • Santa Cruz de Tenerife. dagokion prezio publikoaren %25etik %50erainoko hobaria.
  • Santander. %50eko deskontua
  • Burgos. %30etik %55erainoko deskontua, kategoriaren arabera.
  • Salamanca. Instalazio zenbaitetan, %50eko deskontua.
  • A Coruña. Hirugarren seme-alabatik aurrera, famili abonu doakoa.
  • Madril. %50etik %90erainoko hobaria, kategoriaren arabera, udal kirol eskola eta ikastaroetan.
  • Murtzia. %50 eta %90eko deskontua, kategoriaren arabera.
  • Gasteiz. Hirugarren abonudunagatik %75erainoko deskontuak; %50ekoa laugarrenagatik, %25ekoa bosgarrenagatik eta %20koa seigarrengo eta hurrengoengatik.

Hiriko garraio publikoa

  • Zaragoza. Hileko, seihileko edo urteko hiru garraio-bonorengatik, %15eko hobaria.
  • Palma Mallorcakoa. Txartelean 0,20 euroko deskontua.
  • Las Palmas de Gran Canaria. Bidaia bakoitzeko 0,78 eta 0,83 euroko deskontua, familiaren kategoriaren arabera.
  • Santander. 10 bidaiako abonuan, %50eko deskontua.
  • Burgos. Txartel arruntean 0,71 euroko deskontua.
  • Salamanca. %90eko hobaria.
  • Murtzia. Kategoria arrunteko familiek bidaiako 0,13 euro gutxiago, 23 bidaiako abonua hartuta. Kategoria berezikoak salbuetsita daude.

Ur tasak

  • Palma Mallorcakoa. Hiru adingabeko dituzten familiei tarifaren %10eko deskontua; lau adingabeko edo gehiago direnean, %15eko deskontua, lanbide arteko gutxieneko soldata gainditzen ez badute.
  • Sta. Cruz de Tenerife. Metro kubikoko 0,61 euroko deskontua, 60 m3-tik aurrerako kontsumoetan.
  • Santander. %50eko deskontua (gutxieneko tarifatik gorakoan).
  • León. Kontsumitzen diren lehen 20 metro kubikoetan, %50eko hobaria.
  • Valladolid. Tarifaren %10eko murrizketa metro kubiko bakoitzeko, bigarren eta hirugarren blokeetan (16 – 30 m3 eta 31 – 45 m3, alegia).
  • Salamanca. 25eko hobaria
  • Katalunia. 3 pertsona baino gehiagok osaturiko famili unitateek ur-kanona zabal dakien eska dezakete.
  • Madril. Metro kubikoko 0,008 eta 1,08 euro bitarteko hobaria, familia osatzen duten kideen kopuruaren, ur-kontsumoaren eta zerbitzu-motaren arabera.
  • Murtzia. Tarifaren %25erainoko hobaria, seme-alaben eta kontsumoaren arabera.