Enrique Dansen bloga / "MP3" / Bideoa: "Mitin batean, Conrad Burns senataria, lo" / Musika berria ikertzeko emisoreak

1 azaroa de 2006

Enrique Dansen bloga / "MP3" / Bideoa: "Mitin batean, Conrad Burns senataria, lo" / Musika berria ikertzeko emisoreak

HILERO BLOG BAT:

Enrique Dansen bloga

/imgs/20061101/img.despiece-internet.01.jpg

Enrique Dansek biologia ikasi zuen Santiago Compostelakoan eta Estatu Batuetara alde egin zuen, Harvardeko negozio eskolan ikasten segitzeko asmoz eta Los Angelesko (UCLA) Unibertsitatean Informazio Sistemetan doktoratu egin zen. Egun Enpresako Institutuan irakasle dihardu eta, gainera, belaunaldi berriko exekutiboen artean teknologiaren aldeko interesa sustatzen ahalegintzen da. Blog hori “astirik hartzen duen tartetan irakasle batek egiten dituen hausnarketa sozioekonomikoez” osaturiko kaiera bada ere, beren gogoetan haurren jakin-mina eta pedagogia pausatua agertzen direnez, orriok irakurtzea laket eta jakituria ematen du.

HILEKO KONTZEPTUA

“MP3”

MP3 “konpresioko formatua” da. Izan ere, audio normaleko artxibo bat MP3 bihurtzeak informazio galerarik eragiten du. Adiera hertsian, multimedia motako artxibo zabalago batean txertaturik dagoen audioko artxibo jakin bati deritzo MP3. Horren jatorria, hasieran geruzatan banatua zegoen bideo digitaleko artxiboan bilatu behar da. Esate baterako, MPEG-1 artxibo batek audio eta bideo geriza batzuk zeuzkan eta horietako hirugarrena MP3 audio artxiboari zegokion. MPEG-1 formatua, bideoak CD euskarri optikoan grabatzeko baliatzen zen. Audio zein bideodun geruza bakoitza laserrez grabatzen zen disko optikoko sakonera jakin batean; MP3, azaletik hasita, hirugarren sakonera-maila zen. MPEG-1 formatua aspaldi utzi zen bertan behera; MP3 formatuak berriz sekulako arrakasta izan du, “konprimituak ez dauden” formatuetan baino hamabi halako gehiago biltzeko aukera ematen baitu. MP3 horren ospea, izan ere, ez datorkio soinuaren kalitateagatik, “arintasunagatik” baizik.

HILEKO BIDEOA

“Mitin batean, Conrad Burns senataria, lo”

/imgs/20061101/img.despiece-internet.03.jpg

Sermoi, diskurtso edo ekitaldi publiko luze, aspergarri eta lokumagarri horietako batean pertsonai publiko asko geratu dira lo seko. AEB-ko Montana estatuko Conrad Burns senatari errepublikarra, ordea, hauteskunde kanpainan bete-betean zebilen eta aurkari demokratek bide kamera batez herririk herri segitzen zioten, horrelako lotsagarri batean harrapatzeko. Bideo hori eskuetan, berehala kargatu zuten demokratek Youtuben, herrialde osoan zabal zedin. Ez dakigu oraino Burnsek hauteskundeak irabazi ala galduko dituen; dena den, argi dago bideoen ataria propaganda arma eraginkor bihurtu dela.

Neurri-neurriko nabigazioa: musika berria ikertzeko emisoreak

Last FM

: funtsean, bertako erabiltzaileek aukeratzen dituzten abestiak gurutzatzen ditu Last FM-k pertsona bat baino gehiagori gustatzen zaizkienak zein diren jakiteko. /imgs/20061101/img.despiece-internet.04.jpg Hortaz, bi erabiltzaileri kanta-multzo bat gustatzen bazaie, horietako batek entzuten dituen kantak besteari ere atsegin izan dakizkiola suposatzen du. Erabiltzaile bi edo gehiagok zenbat eta zaletasun partekatu gehiago izan orduan eta aukera handiagoak denei musika berbera gustatzeko, oro har. Teoriak funtzionatu, funtzionatzen du: Last FM irrati sozial denetan herri-arrakasta gehien biltzen duena da.

Pandora:

emisore honetan irratiak erabiltzailearen zaletasunak igartzen ahalegintzen da irratia. Pandorako abestiak entzun ahal izateko, printzipioz, ez da zertan inolako harpidetzarik egin; dena den, erabiltzailea harpidetzen den unetik bertatik emisorearekin elkar eragiten has daiteke. Honek, bere emisorea pertsonalizatzeko zein izen aukeratu nahi duen galdetuko dio, lehen-lehenik. Ondoren, emisorea bataiaturik, programazioa konfiguratzeko, Pandorak hastapeneko abesti bat edo autore bat eskatuko dio. Hortik aurrera, erabiltzailearen emisore pertsonala emititzen hasiko da Pandora. Hau emititzen ari den abestia gustukoa ez badu, erabiltzaileak “Guide us” (gida gaitzazu) atalera jo eta, bertan, abesti hori berriro ipin ez dezaten eskatu beharko du. Kanta hori gustukoa badu, ordea, antzeko doinu gehiago ipin ditzaten eskatu ahal izango du.

Radio Feeds

: egiari zor, Erresuma Batuko online irratien konpilatzailea da. Bere orriaren diseinua ez dago oso-oso landua, ez du filigrana tekniko handirik baina gai, estilo eta, areago, komunitate etniko ugari-ugarikoekin ari diren britainiar emisoreen direktorio ezin ugariagoa bildu du: irlandar eta eskoziar musikatik hasita, indiar, pakistandarreraino, rock kristaua, ska jamaikarra, reggaea, soul, jazz urbanoa eta, nola ez, BBC-ko musika klasikoko irratsaioak barne.