Gantz eta azukre gutxien dauzkatenak osasuntsuagoak dira eta, gainera, haurrei berdin-berdin gustatzen zaizkie

Haurrentzako gosaritarako laboreak

Gosaria osatuago eta elikagarriago bihurtzeko egokiak izanik, energetikoak dira eta haurraren gustukoak. Osasuntsuenak aukeratzea, beraz, funtsezkoa.
1 urtarrila de 2008
Img analisis listado 168

Haurrentzako gosaritarako laboreak

/imgs/20080101/analisisa01.jpg

Labore hedatuak edo maluta itxurakoak aukera politak dira eguneko lehen janaria egiteko, opilek baino gantz gutxiago daukatelako eta, gainera, karbohidrato, zuntz, bitamina eta mineralez hornitzen gaituztelako. Era askotako gosaritarako labore dira merkatuan eta, akaso espero genezakeen ez bezala, kontsumitu ohi diren laboreak asmatzea ez da hutsaren hurrena. Haurrek, lehen urteetan hasita, era osasuntsuan elikatu behar dute: haurren obesitatearen areagotze geldiezin hori osasun publikoko arazotzat jotzen da gizarte garatuenetan. Familian gosaria ohiko janari normaltzat har dadin eta, era berean, eraldaturiko labore horiek hartzea deliberatzean azukre, gantz saturatu eta gatz gutxien dauzkatenak aukera daitezen aholkatzen dute nutrizionistek. Horrek badu alderdi pozgarria, ordea: gurasoak ez du zertan beldurtu gosaltzeko horiek ematen badizkio umeari, honek ez baititu arbuiatu egingo, zeren, Espainian gehien kontsumitzen diren hiru motetako gosaritarako laboreen (azukredunak, txokolatedunak eta eztidunak) hamaika laginen azterketa konparatiboan, CONSUMER EROSKI-k eraginiko dastatze-probak frogatu duenez, gosaritarako labore osasuntsuenen eta gainerakoen arteko alderik haurrek ez dute hautematen: batzuk bezain gurtura hartzen dituzte besteak.

Zer diren

Aztertu diren gosaritarako produktu horiek labore-ale zenbait (gari, arto, arroz eta, zenbaitetan, irin-nahasketatik: arto-, arroz-, olo- eta gari-irinak) landuz erdiesten dira. Merkatuko produktuen zerrenda zabala elikagaiak lantzeko prozesuak eta osagaiek determinatzen dute: labore, azukre, ezti eta txokolate edo kakaoaz gainera, bertan ohiko osagaiak dira gehigarriak (fruktosa, glukosa-siropea eta beste hainbat edulkoratzaile), landare-olioa, gatza, garagar-maltaren estraktua eta koloratzailea (karamelua, beta-karotenoa) ditu. Horiek ez ezik, B multzoko bitaminak (tiamina, riboflabina, niazina, azido folikoa, piridoxina eta B12 bitamina), D bitamina eta zenbait mineral (kaltzioa eta burdina, eskuarki) ere gehitzen zaizkie. Baliteke beste osagai batzuk ere edukitzea, hala nola esne hautsa, arrautza eta fruitu lehorrak.

Oso energetikoak dira (ehun gramok 350 – 400 kaloria dituzte, lagin batetik bestera alderik bada ere) ur gutxi eta karbohidrato asko dituztelako (produktu osoaren %74 – %82, laginetik laginera aldeak daudela). Eta laginen arabera aldatzen da, biziki aldatu ere, proteinen (%5etik %9ra arte) eta gantzen (%1etik %8ra arte) edukia baina, honetan, labore-motak baino eragin handiagoa gaineratutako osagaiek dute. Garrantzi handikoa, era berean, produktuak daukan zuntza (produktuaren %5etik %8ra arte).

Ondorioak

Azterketak berretsi zuenez, kalitate-arauak xedatuak dituen parametro denak lagin guztiek betetzen dituzte, etiketek derrigorrezko informazio osoa ematen dute, egoera higieniko-sanitario egokian daude eta genetikoki eraldaturiko organismorik ez dute. Laborategian bitamina-kopurua neurtzean hauteman zenez, orokorki, gosaritarako labore hauek beren etiketetan adierazitakoa zorrozki betetzen duten arren, salbuespena B2 bitamina izan zen: Kellogg’s Chocos laboreek adierazten dutena baino %30 gutxiago daukate eta Nestlé Estrellitas laginak, agertutakoa baino %39 gutxiago; horrelako diferentziek etiketa-araua urratu dutela esan nahi dute. Analisi-metodologiari berez dagokion akats-margena konpentsatzeko eta emaitzarekiko fidagarritasuna bermatzeko, adierazitakoa baino %30 gutxiago ez daukatenak ez dira zuzentzat jotzen.

Alderdi nutrizionalaz ari garela, gantzen azterketak erakutsi zuen hamaika labore hauetako bitan gantzen profila ez dela oso osasuntsua: bertako gantzen erdia saturatua izateaz gainera (beste lagin bitan ere hauxe hauteman zen), guztirako gantz gehien zeukaten laginak diren (produktu osoaren %7 eta %8). Trans gantzen (saturatuak baino kaltegarriagoak oraino, landare-olioak partzialki hidrogenatuz moldatzen dira) edukia, bere aldetik, hutsaren hurrengoa zen: lau laginek ez zeukaten trans gantzik, hiruk guztirako gantzaren %0,1 baino ez eta bakar batek (gantz gutxi-gutxi zeukana, gainera: %1 soilik) trans motakoa guztirako gantzaren %0,60 zen.

Azukre gehien daukaten laboreak Nestlé Cheerios, Kellogg’s Chocos (bietan ere, produktuaren %46 da azukrea), Kellogg’s Smacks (%44), Nestlé Chocapic Duo eta Kellogg’s Frosties (biek, %42) dira. Gatz gehien daukatenak, Nestlé Cheerios (640 mg sodio 100 gramoko) eta Kellogg’s Choco Krispies (500 mg /100 g). Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Nestlé Nesquik txokolateduna da: labore denetan merkeena (4,88 euro kiloko) izaki, nutrizio alorretik egokiro osatua dago.

Bitamina eta mineral erantsiak

Azterturiko hamaika laginen fabrikatzaileek gosaritarako laboreak bitamina eta mineralez indartzen dituzte baina ez dituzte mikronutriente horiek banan-banan eransten, espezializatutako enpresei erosten dizkieten aurretiaz prestaturiko produktu gisara baizik, produktu bakoitzerako fabrikatzaileak eskatu dituen proportzio zehatzetan. Horregatik, aztertutako laboreetako batzuek 10 bitamina eta hainbat mineral erantsiak dauzkaten arren, laborategiak lagin denetan presente dauden hiru bitaminak (niazina, B1 eta B2) bakarrik aztertu ditu. Hiru bitaminon defizita hauteman bada, baliteke horietako gehienen eduki txikia atzematea. Laborategiko berariazko azterketako emaitzek adierazten dutenez, fabrikatzaileek, orokorki, etiketan adierazitako eran eta kopuruetan osatzen du produktua, gutxi gorabehera; inoiz ere, etiketan aitortutakoa baino kopuru handiagoak hauteman izan da produktuan. Lagin bitan, ordea, B2 bitamina kopurua etiketan igarritakoa baino urriagoa da: %36 txikiagoa Nestlé Estrellitas laginean eta %39 txikiagoa Kellogg’s Chocos markakoan. Lagin horietan beste bi bitaminen edukia adierazitakoa bera zenez, ezin ondoriozta daiteke erantsitako bitaminen kopurua adierazitakoa baino txikiagoa dela.

Bitamina eta mineralez indarturiko haurrentzako gosaritarako laboreak elikagai funtzionaltzat hartzen dira, hazkunde eta garapen etapetan bitamina eta mineralen nutrizio-premietako batzuk betetzen laguntzen dutelako. Nutriente horietako batzuek metabolismoko eta nutrienteetatik energia-erauzte prozesuko erreakzio zenbaiten eragile-kide gisara esku hartzen dutenez, hazten ari diren haurrentzat biziki garrantzitsuak dira. Halaz ere, haurraren dietan era askotako elikagaiak proportzio egokian sartzen badira, nutriente horien premiak elikagai naturalak hartuz bete ditzakete haurrek.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Haurrentzako gosaritarako hamaika labore aztertu dira, hiru motatakoak (bi, labore azukredunak; hiru, eztidunak eta gainerako seiak txokolatedunak) eta hainbat formatutan ontziratuak (325 gramotik kilo erdiraino). Lagin horien prezioak, kiloko, 4,88 eurotik (Nestlé Nesquik) 8,12 euroraino doaz (Nestlé Chocapic Duo, txokolateduna). Eztidunak, kiloko, 5,80 euro inguru kostatzen dira eta azukredunak 5,60 eta 5,87 euro artean, kiloko.
  • Oso energetikoak dira (350 eta 400 kaloria artean, ehun gramoko), ur gutxi eta karbohidrato asko dituztelako (produktu osoaren %74 – %82, laginetik laginera aldeak daudela. Proteina (%5 – %9) eta gantzen (%1 – %8) edukia biziki aldatzen da eta bertan dezente eragin handiagoa dute erantsitako osagaiek erabilitako labore motak bainoago.
  • Maiz kontsumitzekoak badira, gosaritarako labore osasungarrienak azukre, gantz eta gatz gutxien dauzkatenak dira.
  • Nestlé Chocapic Duo eta Nestlé Crunch laginen gantzen profila ez da osasungarria: produktu horien gantzen erdiak saturatuak dira eta, gainera, guztirako gantz gehien daukatenak dira laginak: eduki osoaren %8 eta %7, hain zuzen. Kellogg´s Miel Pops (eztiduna) edota Kellogg´s Frosties (azukreduna) laginak, gantz gutxi-gutxi daukate (%1 eta %3 baizik ez) eta, gainera, gantz saturatua ez da %20ra iristen.
  • Etiketan adierazten dutena baino B2 bitamina gutxiago daukate Kellogg´s Chocos (%39 gutxiago) eta Nestlé Estrellitas (%36 gutxiago) laginek. Beraz, gosaritarako labore horiek etiketa-araua urratu dute. gainerako laginek, berriz, etiketan adierazitakoaren pareko edo gehixeago daukate.
  • Dastatze-paneleko kontsumitzaileek (12 eta 18 urte arteko haur eta gazteak) ez dute alde organoleptiko nabarmenik atzeman hiru multzoetako (labore azukredunak, txokolatedunak eta eztidunak) laginen artean; beraz, maiz gosaltzeko labore osasuntsuenak aukera ditzakete gurasoek, aldaketagatik haurrek protestarik ez egitea espero daiteke-eta.
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Nestlé Nesquik txokolateduna da:merkeena (4,88 euro kiloko) eta osaketa nutrizional onekoa. Aukera polita Kellogg´s Pops eztiduna (6,77 euro kiloko) litzateke, ikuspegi nutrizionaletik hoberena delako: gantz gutxi (edukiaren %1 baizik ez), zuntz asko (%8), gatz gutxi eta ez du kaloria gehiegirik.
Nestlé Nesquik Nestlé Chocapic Kellog’s Chocokrispies Kellog’s Chocos Nestlé Crunch cereales
Produktua Txokolate- dunak Txokolate- dunak Txokolate- dunak Txokolate- dunak Txokolate- dunak
Formatua (g) 500 500 500 500 375
Prezioa (euros/kiloko) 4,88 6,05 5,26 5,68 5,26
Etiketa Zuzen Zuzen Zuzen Ez dago zuzen Zuzen
Hezetasuna (%) 3,2 3,6 3,9 3,9 3,3
Karbohidratoak (%) 77,3 75,9 79,4 75,9 74,4
Azukreak (%) 17,9 33,3 25,3 46,1 34,5
Proteína (%) 7,7 7,7 6,4 7,6 7,3
Guztirako gantza (%) 3,4 4,3 2,2 1,9 7,3
Trans gantzak (%) 1 0,10 0,30 0,10
Saturatua (%) 47 44,7 56,7 58,6 50
Mono- intsaturatua (%) 37,1 36,4 34,7 32,4 37,4
Poli- intsaturatua (%) 16 18,9 8,6 8,8 12,7
Balio kalorikoa (Kcal/100 g) 371 373 363 351 392
Zuntza, guztira (%) 6 6,4 5,3 8,2 6,3
Zuntz disolbagarria (%) 1,8 2 1,4 2 1,4
Zuntz disolbaezina (%) 4,2 4,4 3,9 6,2 4,9
Sodioa (g/100 g) 2 0,22 0,17 0,5 0,43 0,03
Bitaminak3
Niazina (mg/100 g) 21,8 21,9 20,8 21,5 22,4
B1 bitamina (mg/100 g) 1,2 0,9 1 1,1 1,1
B2 bitamina (mg/100 g) 1,8 1,6 1 0,8 1,2
GEO 4 Ez dauka Ez dauka Ez dauka Ez dauka Ez dauka
Egoera mikrobiologikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (de 1 a 9) 7,2 7,5 7,1 7,3 7,1
Nestlé Chocapic DUO Nestlé Cheerios Nestlé Estrellitas Kellog’s Miel Pops Kellog’s Smacks Kellog’s Frosties
Produktua Txokolate- dunak Eztidunak Eztidunak Eztidunak Azukredunak Azukredunak
Formatua (g) 325 375 375 375 375 375
Prezioa (euros/kiloko) 8,12 5,36 5,28 6,77 5,68 5,53
Etiketa Zuzen Zuzen Ez dago zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Hezetasuna (%) 2,3 3,1 3,1 4,2 3,1 4,5
Karbohidratoak (%) 73,5 75,8 81,2 79,7 81,3 81,9
Azukreak (%) 42,4 46,1 17 27,2 44 41,9
Proteína (%) 7,9 9,1 6,4 5 7,2 4,6
Guztirako gantza (%) 8,1 3,5 3,1 1,2 1,1 2,8
Trans gantzak (%) 1 0,10 0,10 0,20 0,60
Saturatua (%) 57,2 25,1 59,5 12,8 22 19,2
Mono- intsaturatua (%) 34 45,1 39,8 28 27,3 39,8
Poli- intsaturatua (%) 8,7 30 1 59,1 50,7 41
Balio kalorikoa (Kcal/100 g) 399 371 378 350 364 371
Zuntza, guztira (%) 6,1 5,5 4,8 8,1 5,8 4,5
Zuntz disolbagarria (%) 1,8 2,1 1,8 1,2 2,4 1,5
Zuntz disolbaezina (%) 4,3 3,4 3 6,9 3,4 3
Sodioa (g/100 g) 2 0,13 0,64 0,14 0,27 0,008 0,43
Bitaminak3
Niazina (mg/100 g) 17,3 16 11,6 18,5 18,8 18,6
B1 bitamina (mg/100 g) 0,9 1,2 1,8 1,9 2,2 1,8
B2 bitamina (mg/100 g) 1,2 1 0,9 1 1 1,6
GEO 4 Ez dauka Ez dauka Ez dauka Ez dauka Ez dauka Ez dauka
Egoera mikrobiologikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (1 – 9) 7,9 7,1 7,1 7,4 6,9 7,2

(1) Trans gantzak gantzak: partzialki hidrogenaturiko gantz horiek odoleko kolesterol kaltegarria ugaltzeko eta kolesterol onuragarria urritzeko gauza dira.

(2) Gatza:1 – 3 urteko haurrentzat egunean gehienez ere 2 gramo gatz kontsumitzea aholkatzen da; 4 – 6 urtekoentzat, egunean 3 gramo eta 7 – 10 urtekoentzat, 5 gramo.

(3) Bitaminak: analisietako akats-margenak direla-eta, okerreko bitamina-edukitzat jotzen dira produktuaren etiketan adierazitakoak baino, gutxienez, %30 gutxiago dutenak

(4) GEO: Genetikoki eraldaturiko organismoak

Banan-banan

HAURRENTZAKO GOSARITARAKO 11 LABORE, BANAN-BANAN

Nestlé Nesquik

  • “Txokolatez txigorturiko gari, arto eta arrozezko laboreak”
  • 500 gramoko kutxa, 4,88 euro kiloko: denetan merkeenak.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • Azukre gutxien daukatenen artekoak (%18).
  • Dastatze proban, 7,2 puntu; aldekoak: “kolorea” eta “zaporea”; aurkakoak: gazteen iritziz, “gogorrak” eta txokolate-zapore motelegia”.

Nestlé Chocapic

  • “Txokolatez txigorturiko garizko laboreak”
  • 500 gramoko kutxa, 6,05 euro kiloko.
  • Dastatze proban, 7,5 puntu; aldekoak: “zaporea” eta “itxura”; aurkakoak: “handiak” eta “zapore motelegia”.

Kellogg's Chocokrispies

  • “Txokolatez txigorturiko arroza”
  • 500 gramoko kutxa, 5,26 euro kiloko.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • Azukre gutxien (%18) baina gatz gehien (500 mg sodio ehun gramoko) dutenen artekoak.
  • Dastatze proban, 7,1 puntu; aldekoa: “zaporea”; aurkakoak, dastatzaile askoren iritziz, “esnetan blaitzean bigunegi geratzen dira”.

Kellogg's Chocos

  • “Txokolate zaporedun gari txigortua”
  • 500 gramoko kutxa, 5,68 euro kiloko.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
  • Azukre gehien (%46) daukatenak baina kaloria gutxienekoen artekoak. Zuntz gehien (%8,2) daukaten bietako bat. Etiketan adierazi baino B2 bitamina gutxiago daukanez (%39), etiketa araua hautsi du
  • Dastatze proban, 7,3 puntu; aldekoak: “zaporea” eta “itxura”; aurkakoak, “mutxikatzean uzten duten sentsazioa” eta “zapore makal samarra”.

Nestlé Crunch

  • “Txokolate esnedunez txigorturiko arroz, gari eta artozko laboreak”
  • 375 gramoko kutxa, 5,26 euro kiloko.
  • Gantz-profila ez da osasuntsua: gantz asko (produktuaren %7,3) eta, horren erdia, saturatua. Kaloria gehien dauzkatenetako bat (392 kaloria 100 gramoko). Gatz gutxi-gutxi.
  • Dastatze proban, 7,1 puntu; aldekoak: “kolorea”; aurkakoak: txokolate zapore nabarmena” eta “gogorrak”.

Nestlé Chocapic DUO

  • “Txokolatez txigorturiko gari eta arrozezko malutak (aleen %25, txokolate zuriz estaliak)”
  • 325 gramoko kutxa, 8,12 euro kiloko: denetan garestienak.
  • Gantz-profilik okerrena: gantz gehien (produktuaren %8,1) edukitzeaz gainera, gantz horren %57, saturatua da. Azukre asko (edukiaren %42). Gantz asko eta azukre asko, kaloria askoren pareko: 399 kaloria 100 gramoko.
  • Dastatze proban, 7,9 puntu; aldekoak: “bi koloreak” eta “zapore nahastea”; aurkakoak: “pusketa txuri gozoegiak”, “handiak” eta “murtxikatzean eragiten duten sentsazioa”.

Nestlé Cheerios

  • “Olo integral eta eztidun labore eraztun txigortuak”
  • 375 gramoko kutxa, 5,36 euro kiloko.
  • Proteina ugarienekoak (%9), azukre ugarienekoak (%46) eta gazienen artekoak (640 miligramo sodio 100 gramoko).
  • Dastatze proban, 7,1 puntu; aldekoak: “zaporea”; aurkakoak: “kolore iluna”, eta “esnetan blaitzean, bigunegi geratzearren”.

Nestlé Estrellitas

  • “Arto, gari eta olozko labore eraztun txigortuak”
  • 375 gramoko kutxa, 5,28 euro kiloko.
  • Gantz asko ez badaukate ere (%3) horren %60 saturatua da. Azukre gutxi (%17), eta zuntz asko (ia %5) baina lagin askok kopuru ugariagoa erakusten daukate. Etiketan adierazitakoa baino B2 bitamina gutxiago (%36) daukanez, etiketa-araua hautsi du.
  • Dastatze proban, 7,1 puntu; ez aldeko, ez kontrako nabarmenik.

Kellogg's Miel Pops

  • “Arto puztu eztiduna eta azukrea”
  • 375 gramoko kutxa, 6,77 euro kiloko:garestienetako bat.
  • Aukera polita: osaketa nutrizional hoberenekoa da, gantz-profil osasungarria (edukiaren %1 baizik ez eta, gainera, horretatik gantz saturatua oso-oso gutxi da), azukre gutxi (%27) eta zuntz asko (%8).
  • Dastatze proban, 7,4 puntu; aldekoak: “ezti zapore handikoak” eta “kraskatsuak”; aurkakoak: dastatzaile gehientsuenen iritziz, “gozoegiak”.

Kellogg's Smacks

  • “Gari puztu eta azukreztatua”
  • 375 gramoko kutxa, 5,68 euro kiloko
  • Gantz gutxi-gutxi (%1). Trans gantzik gabea. Azukre gehien daukatenetako bat (%44) baina gatz gutxien daukana.
  • Dastatze proban, 6,9 puntu; aurkakoak “kolorea” eta “bigunak”.

Kellogg's Frosties

  • “Arto maluta txigortu azukredunak”
  • 375 gramoko kutxa, 5,53 euro kiloko
  • Proteina urrienekoak (%4,6). Gantz-profil onekoak: ez dauka trans gantzik, gatz gutxi dauka (%3) eta saturatuaren proportzioa apala da (%19). Azukre asko (%42) eta zuntz dezente (%4,5), baina beste lagin askok gehiago daukate.
  • Dastatze proban, 7,2 puntu; aldekoa: “zaporea”; aurkakoa: “handiak” eta “gozoegiak”.