Automobileko bateriak

Merezi du horretan inbertitzea

1 abendua de 2005
Img economia listado

Merezi du horretan inbertitzea

/imgs/20051201/economia1.jpgAutomobilaren dispositibo batzuk arreta bereziz erosi eta mantendu behar dira: horietako bat bateria da. Kontuan izan, adibidez, 2004 urtean Espainiaan egin ziren errepideko artapen-zerbitzu guztien %42,5ek bateriaren arazoekin zerikusia zutela, matxuren %13,92 motorearekin loturik zeuden bitartean, RACC-ren datuen arabera. Arazo behinena, baterien merkatu zabalean hamaika aukera izatea da: hogei markaraino aurkituko ditugu bertan, horietako bakoitza prezio eta kalitate desberdinekoa izaki. Prezio handiagoa kalitate hobearen seinale al da? Zein aukeratuko ote? Alor horretako adituen aholkua -aukeratutako modeloa gorabehera- gutxienez bi urteko bermea eskaintzen duten baterien alde egitea, 300 anpere baino abio-erreserba handiagoa eta barneko azidoen ihesa galarazten duen babes ona (motorearen korrosioa saihesteko) daukatenak aintzat hartzea.

Erosteko unean aukera egokiena ezaugarri horiek guztiak betetzen dituena da: gama ertaineko bateriak -ez merkeenak, ez garestienak-, fabrikatzaileak aholkaturiko amperajearen pareko edo (ibilgailuak dispositibo elektroniko osagarri asko badauzka) handixeagoa daukana. Kalitate politeko bateriak 40 eurotik hasita eros daitezkeen arren, osatuenak 50 euro edo gehiago kostatzen dira. Dena den, prezioak konparatzea komeni izaten da: lantegi tradizional edo denda espezializatuetan baino garestiago daude lantegi ofizialetan. Bizitza baliagarriaz ari garela, lauzpabost urte betetzen ditu bateriak eskuarki; baita gehiago ere, mantenua arretaz egiten bazaio.

Bateria motak

Abio-motorra pizteko eta sistema elektrikoa babesteko beharrezkoa den potentziaz hornitzea eginkizun duen dispositibo horren modelo-aukerak ez du amaierarik.

Mantenuaren araberako sailkapena:

  • Mantenua egitea beharrezkoa duten bateriak: ur destilatua ezinbestekoa dute funtzionatzeko. Prezio txikiagoa dute (are %10 merkeago ere) baina, eskatzen duten arreta hori dela medio, ez dira oso erosoak. Geroz eta gutxiago erabiltzen dira.
  • Mantenuaren premiarik ez duten bateriak: erosoagoak izatearren, baliatuenak dira egun, garestixeago gertatzen badira ere. Urtean behin komeni da teknikariak aztertu eta egoera onean daudela egiaztatzea. Mantenurik gabeko baterietan kadmio-berunezko eta kadmio-zilarrezko aleaziokoak nabarmendu beharrekoak dira, gehiago irauten dutenez eta azkarrago kargatzen direnez, gama garaiko ibilgailuetan ipintzen direlako; gainerakoak baino garestiagoak dira, dena den.

/imgs/20051201/economia2.jpg Bateria hutsik erosi eta, geroago, likidoz betetzea aholkatzen dute espezialista batzuek, saldu aurretik dendan edo lantokian bateria luzaro egon daitekeenez, likidoa (azidoa) edo, areago, kalitatea galtzeko arriskua dagoelako. Horrelako bateriak nabarmentzen dira behealdean likido lehortua daukatelako: horrela, beraz, horien bizitza baliagarria laburragoa izan daiteke. Ihesak atzemateko beste pista bat: bateria egon den apalean azido lehortuaren arrastoak ikustea.

Amperajearen araberako sailkapena:

Ibilgailu bakoitzak premia duen anperajea jakinarazten dute fabrikatzaileek anpere orduko (Ah) unitatearen bidez. Adituen arabera, autoaren markak adierazitako anperajea baino txikiagorik ez duen bateria ez da erosi behar; bai, ordea, handiagoa, piztu beharreko elementu elektronikoen kopuruaren arabera. Kasu batzuetan anperaje handiagoko bateria eskuratzea aholkatzen dute lantokiek, hala nola ibilgailu zaharra edo motorea zigortua denean.

Fabrikatzailearen adierazpen horiek autoaren jatorrizko baterian eta ibilgailuaren erabiltzailearentzako argibideetan agertzen dira.

  • Aire egokiturik gabeko gasolinazko autoentzat: 45 ampereko bateria.
  • Aire egokitua duen gasolinazko autoentzat: 55 ampereko bateria.
  • Gama ertaineko gasolina eta dieselezko autoentzat: 75 ampereko bateria.
  • Luxuzko ibilgailuentzat: 70 – 90 ampereko bateria.

Bateria zaintzeaz

Bateria kaltetzen duten elementuak:

Espezialistek diotenez, ongi zaindu eta egoki erabiltzen den bateriak funtzionamendu ona bermatu eta luzatu egiten du. Horretarako elementu horren osasun ona zerk kalte dezakeen jakin behar da:

  • Karga sistemaren okerreko funtzionamendua, boltajearen erregulatzaileak akatsa daukalako. Horregatik aholkatzen da bateria aditu baten aurrean kargatzea.
  • Behar den maila egokietara ura ez iristearren, gelaxkak lehortzea.
  • Bateria okerreko moduan ipintzeagatik, dardarka ibiltzea; dakigun bezala, bateria gehien hondatzen duen faktoreetako bat dardarizoa denez, elementu hori ibilgailuan finko lotzea aholkatzen da.
  • Abio-sisteman akatsak izatearren, bateriari indar handiagoa eskatzen zaio.

Nola zaindu bateria

  • Ur maila. Maila hori maiz ikuskatu eta mantenua eskuarki egin beharra dago; urtean behin, gutxien-gutxienez.
  • Korronte elektrikoa. Automobilean elementu elektroniko bat jarri behar den guzti-guztietan bateriako potentzia aski izango al den teknikariarekin kontsulta egitea komeni da: indarraren eskakizunak gora egitean, baliteke bateria aldatu behar izatea.
  • Karga-sistema. Autoaren karga-sistema, alternadorea eta boltaje-erregulatzailea ikuskatu behar dira gehiegizko kargak eta deskargak saihesteko.
  • Euria ari duenean, metagailua maiz garbitu behar izaten da, konektagailuak zikindu eta kontaktua gal ez dadin, bateria berriz kargatzea galaraziko lukeelako horrek. Zikin dagoenean, gainera, zikinkeriarik elektrolitoan sartzeko arriskua dago: horrek bateriaren iraupena laburtuko luke. Horregatik du garrantzi handia estalkiak ondo ipinita egoteak.
  • Hotz eta elurrarekin. Eskuarki, goiz hotzetan eta izoztu ostean, autoak “ez du abiatu nahi” edo martxan jartzea gehiago kostatzen zaio. Batean zein bestean, bateriaren errua dela susmatzen dugunean, bateria ukitu gabe, lantoki edo zentro espezializatu batera joatea gomendatzen da.
  • Bero dagoenean. Beroak bateriaren materialak endekatu egiten duenez, urteko beste sasoietan baino arreta handiagoz egiaztatu behar da ur maila era posteen garbiketa.