Bi kopatik gorakoan, aje segurua
Zentzuzko edatunaren klabeak
- Gogoan izan edaria janaria laguntzekoa dela, ez alderantziz.
-
/imgs/20051201/consejo2.jpg Ez nahasi alkoholdun eta kafeinadun edariak: hauen eragin bizigarriek alkoholaren efektu lasaigarria indargabetzen dute eta, gainera, alkoholaren eragin kaltegarriak indartzen dituztelako, hasieran kontrakoa badirudi ere. - Ez hartu edari gasdunez osaturiko konbinatu alkoholiko gehiegi: burbuiladun freskagarrien karbonozko erradikalei esker, alkoholak langa hematoentzefalikoa harik eta errazkiago zeharkatzen duenez, edariaren eragin toxikoa azkarrago eta biziagoa gertatzen da horrela.
- Kontuz “alkoholik gabeko” garagardoekin. Gehientsuenen izendapenak “alkohol gutxidun” izan beharko luke: tradizionalek %4 – %5 daukaten bitartean, “gabeko” gehienek %1 ere izaten dute.
- Gogoan izan: azken kopa hartu denetik ordu betera iristen da alkoholemia goreneko gunera.
Alkohola eta osasuna, elkarren kontrako
- Ez hartu alkoholik gibeleko, nerbio-sistemako, pankreaseko gaixotasunik edo gaitz psikiatrikorik nozitzen baduzu.
- Ez hartu edari alkoholdunik botikarik hartzen ari baldin bazara, ezta gidatu behar duzunean, batez ere.
- Gorputzak onartzen duen dosia elementu askoren arabera aldatzen da: sexuaren, adinaren, pisuaren, faktore genetikoen, gorpuzkeraren eta osasunaren arabera, gutxienez.
- Emakumeak kontu handiagoz ibili behar du alkohol kontuetan: gorputzean gizonezkoak baino ur gutxiago daukanez, odoletan kontzentrazio handiagoa gertatzen da; bestetik, emaztearen gibelak gizasemearenak baino metabolizatzeko ahalmen urriagoa dauka.
Aje garaietan
- Egin lo ongi, deskantsatu. Jaiki bezain laster hartu dutxa, odol zirkulazioa suspertzeko.
- Ez gelditu etxe zuloan egun osoan, horrela burukomina areagotu egiten da eta. Hartu atseden, irten kalera eta egin bertan ariketa arinak: ibili oinez, adibidez, paseotxo bat eginez.
- Hartu elikagai arinak, urdaileko mukosa narritatzen ez dutenak: jogurta edo kafesnea (ez kargatu larregi). Zorioneko biharamun horretan hartu lekaleak, laboreak, fruitu lehorrak, esnea eta haragia.
- Orekatu bitaminen galera: hartu laranja edo bestelako fruta freskoen zukua.
- Ez hartu aspirina gehiegi: horrek urdaila harik eta gehiago narrita diezazuke. Horren ordez, hartu ibuprofenoa.
- Alkoholak ajea hobetzen duela dio mitoak baina… argi ibili. Hobetu partez okertu egiten du, eragin horiek sortarazi dituen gai toxiko berbera baita.
- Ez da egia, era berean, ur ugari edateak ajea arintzen duela, alkoholaren kanporatzen laguntzen duelako. Alkoholaren eliminazioaren abiadura orduko zazpi gramo da eta erritmo hori ezin da bizkortu.
- Hona beste mito bat: edaten hasi aurretik edo amaitu ondoren B6 bitaminadun pilulak hartzeak ajea indargabetzen duela; bitamina horren baliagarritasun bakarra, ostera, kasu larrietan eta muskulu barneko injekzio bidez, toxikazio etilikoaren alboko ondorioak arintzea -ez, ordea, suntsitzea- da.
Kontuan hartu beharrekoa
Kontrola ezazu zenbat alkohol gramo hartzen duzun. Horretarako, biderkatu kalkulatu edari horren graduak -hots, alkohol gramoak 100 cc bakoitzeko- bider edari kopurua.
Adibidez: %5 alkohola duen garagardotik 250 cc-ko lau kañak 4 x 250 x 5 / 100 = 50 gramo alkohol dute. Gibelak orduko 25 gramo alkohol metabolizatzen duenez, alkohola bi orduz ibiliko zaizu odoletan.
/imgs/20051201/consejo3.jpg Badakizu: edanez gero, ez gidatu. Dosi txikietan ere, alkoholak efektu depresorea eragiten du nerbio sisteman: gidatzeko ahalmena eta erreflexuak apaltzen dituenez, istripua gertatzeko aukerak ugaldu egiten du.- Egungo trafiko araudiek baimenduriko alkoholemia tasa zorrotz finkatu du: 0,5 gramo alkohol baino gutxiago odoleko 1.000 zentimetro kubikoko eta 0,25 miligramo alkohol kanporatutako airean. Gidari hasberrien kasuan muga horiek 0,3 eta 0,15era jaitsi dira.
- Etilometroan “positibo” emateak 600 eurorainoko isuna eta gidatzeko baimena lau urterainoko kentzea ekar diezazuke.