Neurri-neurriko nabigazioa: hitz artean / Blog: Mi cabeza / Software askea / Bideoa: "¡Descarga esta canción!"

1 iraila de 2006
Img internet listado 287

Neurri-neurriko nabigazioa: hitz artean / Blog: Mi cabeza / Software askea / Bideoa: "¡Descarga esta canción!"

Osagarriak

Neurri-neurriko nabigazioa: hitz artean

/imgs/20060901/img.despiece-internet.01.jpgHiztegiak on-line: hitzen bat beste hizkuntza batean nola esaten den bilatu nahi dutenentzat, aukera zabalduenetako bat “diccionarios.com” da (http://www.diccionarios.com). Atari horrek gaztelaniazko era guztietako hitzen itzulpena eta sinonimoak bilatzeko aukera ematen du, hitzetik bertatik edo hainbat hurrenkeratatik abiatuta, erabiltzailea hitzaz zehazki gogoratzen ez bada. Aditzen joskera guztiak eskaintzen dituen zerbitzua ere ematen du atariak. Eguneko aurreneko kontsultak doakoak badira ere, mugarik gabeko erabilera 20 euro kostatzen da.

/imgs/20060901/img.despiece-internet.02.jpgDiccionario de la Real Academia Onlinez: espainieraren eremuan, Internetera egokitzeko kasurik eredugarrienetako bat Espainieraren Akademiaren Hiztegia da (DRAE). Web horretan ehun mila hitz baino gehiagoren adiera aurki daiteke. Horrez gainera, Hiztegiak nabigatzailean integratzen den hedapen edo “plugin” bat sortu du: horri esker, botoi bat sakatu hutsez Hiztegia kontsultatzeko aukera ematen du. Zerbitzu osoa doakoa da.

/imgs/20060901/img.despiece-internet.03.jpgOpenTrad : zerbitzu honek espainiera, galego, euskara eta katalanezko hitzak eta testuak itzultzen ditu. Horrez gainera, web orriak osorik itzultzeko gauza da, zehaztasun handiegirik gabe baina ulergarri gertatzeko bezain ongi. Hainbat erakunde eta unibertsitatek sortu duten tresna hau ere erabat doakoa da eta erabiltzaileek hobetu egin dezakete, erabili ahala (“open source”).

Hilero blog bat

Mi cabeza

/imgs/20060901/img.despiece-internet.04.jpg Rafael Fernández goitik beherako artista da: politikoki desegokia, lizun eta likitsa, probokatzailea, zinikoa eta ia beti aparta. Hogeita hamabi urteko jeinu kanariar horrek “20 Minutos” egunkariak antolatu zuen espainierazko blogen lehendabiziko “20Blogs” sariketa irabazi zuen. Sexuaren obsesiopean bizi den idazle madarikatuaren bidea egin du, era guztietako lanetan jardun duelarik: diskotekako zerbitzari, hipermerkatuko saltzaile, kazetari… Horixe dio berak, behintzat, “Mi cabeza” blogean argitaratzen dituen istorio anitzetan. Beti ikuspegi pantagrueliko eta mugagabetik ari delarik, Fernándezek irakurleari bere jeinua egiaztatzen duten biografi pusketak, irudiak eta bideoak ematen ditu argitara, ohitura burgesik bikainenak suntsituko dituen aingeru akabatzailearen irudiaz baliatuz.

Kontzeptua

Software askea

/imgs/20060901/img.despiece-internet.05.jpg Software askea -jabetzazko softwarea ez bezala (honen adibide ezagunena Microsoft da)- erabiltzaileari elementuak aldatzeko edo banatzeko aukera ematen dien programa informatiko multzoari deritzo. Software askearen izendapenean sartzen diren programak erabili, partekatu, aldatu, igorri eta kopiatu egin daitezke, inongo kanonik ordaindu gabe eta egintza horiek lege-arazorik ondorioztatu gabe. Horri esker, praktikan, software askea eta doako softwarea parekotzat jotzen dira maiz.

Programa horiek mundu zabaleko informatikariek garatu eta mantentzen dituzte eta teknikari horietako ezagunena Richard Stallman estatubatuarra da. Laurogeigarrenetan ordenagailuetan doako sistema operatzaile aske bat garatzeko oinarriak ezarri zituen Stallmanek: sistema hura Microsoft-en Windows eta Macintosh-en Mac OS (biak, ordaindu beharrekoak) sistema operatiboen alternatibak ziren. Nolanahi ere, 1991raino itxaron behar izan zen aurrera egiteko: urte hartan, Linus Tovalds gazte finlandiarrak sistema haren ordezko nukleo erabilgarria eraiki eta egun Linux izenez ezagutzen duguna munduratu zuen. Windows eta Mac OS ez bezala, Linux salgai du erosi nahi duenak baina, era berean, Interneten bidez doan banatzen da, erabiltzaileen laguntzari esker. (Ikus: http://es.wikipedia.org/wiki/Software_libre)

Bideoa

/imgs/20060901/img.despiece-internet.06.jpg

“¡Descarga esta canción!”

Iggy Pop-en “The passenger” doinua oinari hartuta, Mc Lars rapari zuriak artisten jabego intelektuala izateko eskubideak eta kontsumitzaileek P2P saretan partekatzeko duten eskubidearen arteko borrokaren deskribapen latza egiten du. Mc Lars aro digitaleko artista den heinean, jarrera argi eta garbi erakusten du. Abestiaren tituluan bertan dio, izan ere: “Download this song!” (Deskargatu abesti hau!). Letrak berak ere dioenez, “Hara, Mr. Record Man / zure sistema ez da gauza lehiatzeko, / hori da artista-eredu berria: / fitxategi-transferentzia osatua. / Deskargatu abesti hau!”