Euriborra ikasgelan
Banku eta aurrezki kutxak famili giroan mailegu pertsonalei abegi hobea egiteko uneaz eta erakundeetara bezero gazteagoak hurbiltze handiagoaz baliatzen ari dira. Aurtengo lehen lau hilabeteetan kontsumorako kredituen kontratazioa, aurreko urtearekiko, %26 handitu da, 581.650 milioi eurora iritsiz, Banka-Elkarte Espainiarraren arabera. Ikasketak finantzatzeko maileguak geroz eta interes handiagoa hartzen ari dira, aspaldi honetan hauteman den gradu-ondoko ikasketak egiteko eskaeren ugaltzea dela medio. TopMBA aholkulariaren iritziz, gradu-ondoko ikasleen %61ek ikasketak berariazko maileguen bidez finantzatzen dituzte.
Zer finantzatzen du ikasteko maileguak?
Ikasturte berriaren hasieran aurre egin beharreko premia guztiak asetzeko aukera ematen dute finantza erakundeek: ikasketak, ordenagailua, gidatzeko baimena, ikasturte amaierako bidaia eta beste hamaika baina, halaz ere, oraintxe arrakasta handieneko maileguak masterrak edo gradu-ondoko ikasketak finantzatzera doazenak dira, geroz eta gehiago baitira ohiko prestakuntza arautua goi-mailako ikasketez osatzen duten unibertsitateko ikasleak: 2001 urtetik hona urtero-urtero %20 inguru ugaldu dira. Egun, ESADE negozio-eskolaren arabera, Espainian 1.900 ikastaro baino gehiago eskaintzen dira. Erakundeek ez ohi dute egin bereizketarik: zentro publiko zein pribatuetako ikasketak berdin-berdin finantzatzen dituzte.
Banku eta aurrezki kutxek mailegu horien baldintzak urtez urte zabaldu eta hobetzen dituzte. Honelako produktuak komertzializatzeko erakundeek geroz eta interes handiagoa agertzea, argi eta garbi, aspaldion gertatzen ari diren aztura sozialen aldaketekin loturik dago. Gastu pertsonalei aurre egiteko unean familiak mailegua kontratatzeko joera handiagoa du orain, are eta gehiago seme-alaben hezkuntza edo bestelako kontu behinenak ordaindu behar direnean.
Ikasketak finantzatzeko mailegua kontratatzean zeri begiratu behar zaio?
Kontuan hartzeko beste alderdi bat, gehienez ere finantza daitekeen munta da. Erakunde gehienek ikasketaren matrikula osoa estaltzen dute eta bakarren batek gehieneko kopuruak mugatzen ditu: 1.500 euroetatik (eskola-materiala erostekoetan) 60.000etaraino (masterrak, doktoretza-tesiak edo ikerkuntza proiektuak egitekoetan).
Gabezi aldiak eta komisioak
Kontuan hartu beharreko beste alderdi bat komisioa da. Erakundeek askatasun osoz dihardutenez, aurrezki kutxa edo banku batzuek irekierako komisioa ezartzen dute eta beste batzuek ez. Aplikatzen dutenetan, finantzatzeko gehieneko muntaren gaineko %0,5etik %2raino doa komisioa. Horrez gainera, produktua aurretiaz edo erabat deuseztatzegatiko komisioak (%0,5etik %1,5eraino) ere aplikatu egiten dira. Horrenbestez, horrelako mailegua kontratatu aurretik kalkulu batzuk egitea komeni izaten da, interes apal baino komisioekin zamaturiko produktua edo alderantzizko bat kontratatzearen egiazko kostua ezagutu ahal izateko.
Baldintzak
Horrelako mailegu bat eskatzeko ohiko baldintzak hauek izaten dira, gutxi gorabehera: kontu korrontea zabalik edukitzea, (gaztearen, gurasoetako baten edo bien, edo tutorearen) soldata helbideratzea edo txartel bat kontratatzea. Finantzatu beharreko ikastaroaz ere informazioa eskatzen zaio bezeroari: matrikula-tasak, ikastaroaren iraunaldia eta ikasketa mota. Eskatzaileak, horiez gain, 18 eta 35 urte bitarteko adinekoa izan behar du, eskuarki. Zenbaitetan, aurrezki kutxa batzuetan bereziki, ikasleari ikastaroa bere autonomi erkidegoan egitea edo hezkuntza-erakunderen bateko kidea izatea exijitzen zaio.
Entitatea | Produktua | Xedea |
---|---|---|
BANCAJA | MATRIKULA MAILEGUA | UNIBERTSITATE IKASTURTEKO MATRIKULA |
BANCAJA | MASTER MAILEGUA | MASTER IKASKETA |
BANCO SABADELL | IKASTURTE KREDITUA | MATRIKULA, LIBURUAK, MASTERRA, HIZKUNTZA IKASKETAK, ETC |
BBK | IKASTURTE KREDITUA | UNIBERTSITATE IKASKETAK, TEKNIKOAK EDO PROFESIONALAK |
BANCO SABADELL | IKASKETA KREDITUA | IKASKETAK, KARRERA, ETC. |
BBVA | BLUE JOVEN BEKA AURRERAKINA | DESPLAZAMENDU ETA EGONALDI GASTUETARAKO BEKA AURRERAKINA |
BBVA | BLUE JOVEN MATRIKULA MAILEGUA | UNIBERTSITATE IKASKETAK ETA LH-KO GOI ZIKLOAK |
BBVA | BLUE JOVEN MASTER MAILEGUA | UNIBERTSITATE IKASKETA, MASTER ETA ABARRETAKO MATRIKULA |
CAIXA SABADELL | CREDIESTUDIS | MATRÍCULA ESTUDIOS UNIVERSITARIOS. MÁSTERS, ETC |
CAJA MADRID | GAZTE KONTSUMO MAILEGU/KREDITUA | IKASKETA EDO FORMAZIOA, 30 URTE ARTEKO BEZEROAK |
CAJA MADRID | GAZTE KONTSUMO MAILEGU/KREDITUA | IKASKETA EDO FORMAZIOA, 30 URTE ARTEKO BEZEROAK |
KUTXA | IKASKETA MAILEGUA | UNIBERTSITATE IKASKETAK, TEKNIKOAK EDO PROFESIONALAK FINANTZATZEA |
LA CAIXA | CREDIESTUDIOS | GOI MAILAKO IKASKETAK |
LA CAIXA | ESTRELLA IKASKETA MAILEGUA | URTE BAKARRERAKO MATRIKULAK |
LA CAIXA | ESTRELLA EXPRÉS MAILEGUA | EPE LABURRERAKO ORDAINKETAK |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | ORDENAGAILU SUPERKREDITUA | EKIPAMENDU INFORMATIKOAK EROSTEA |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | EUROPAKO UNIBERTSITATEEKIN TRUKATZEKO SUPERKREDITUA | ATZERRIKO EGONALDIAREN KOSTU TOTALA |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | GRADUATUONDOKO, DOKTORETZA EDO IKERKETA SUPERKREDITUA | GRADUATUONDOKO IKASKETAK, DOKTORETZA ETA IKERKETA |
EUSKADIKO KUTXA | IKASKETA MAILEGUA | GRADUATUONDOKO IKASKETEN, MASTERREN EDO UNIBERTSITATEKO MATRIKULAKO |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | MATRIKULA SUPERKREDITUA | MATRIKULA GASTUAK ETA ZENTROAN HASTEARI LOTUTAKOAK |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | KARRERAKO SUPERKREDITU TOTALA | BARRUTI ZABALETIK ERATORRITAKO UNIBERTSITATE PRIBATU ZEIN PUBLIKOETAKO KARRERAREN KOSTU TOTALA |
CAJA DUERO | MAÑANA KREDITUA | UNIBERTSITATE IKASKETAK ETA GRADUATUONDOKOAK |
Entitatea | ZENBATEKOA GEHIENEZ | INTERESAA | EPEA GEHIENEZ |
---|---|---|---|
BANCAJA | 2.000 | EURIBOR 1 URTERA | 12 HILABETERA ARTE |
BANCAJA | MATRIKULAREN ZENBATEKOA | EURIBOR + 1% | 72 HILABETERA ARTE (24 hilabeteko gabeziaren aukera) |
BANCO SABADELL | 5.000 | EURIBOR+2,25% | 12 HILABETE |
BBK | 30.000 | euribor+%1 BBK hitzarmena duten zentroetan | 5 URTE |
BANCO SABADELL | IKASKETEN KOSTUA | EURIBOR+2,25% | 10 URTE |
BBVA | 1.500 | 0% | 6 HILABETE |
BBVA | 3.000 | 0% | 11 HILABETERA ARTE |
BBVA | 30.000 | 1. URTEAN EURIBOR+%1, GAINERAKOA +%1,25 | 10 URTE |
CAIXA SABADELL | – | FINKOA: 4,5% | NEGOZIAGARRIA |
CAJA MADRID | 18.000 | FINKOA 5,5% | 60 HILABETERA ARTE |
CAJA MADRID | 18.000 | KUTXEN ALDAGARRIA+%1,5 | 60 HILABETERA ARTE |
KUTXA | 30.000 | EURIBOR+1% | 10 URTE |
LA CAIXA | BEHARREN ARABERA | EURIBOR+0,5% | 6 URTE |
LA CAIXA | MATRIKULAREN %80RA ARTE | CECA+0,25% | 12 HILABETE |
LA CAIXA | NEGOZIAGARRIA | 0% | 3, 6 EDO 10 HILABETE |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | 6.010 | EURIBOR + 0,50% * | 36 HILABETE |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | 18.030 | 1. URTEAN: EURIBOR +%1, GAINERAKOA EURIBOR+%1,25 | 48 HILABETE |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | 60.000 | 1. URTEAN: EURIBOR +%1, GAINERAKOA EURIBOR+%1,25 | 60 HILABETE |
EUSKADIKO KUTXA | 18.000 EURO URTERO | %4,75 (INTERES FINKOA) | 1 urte (berriztagarria) |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | 6.010 | EURIBOR+%0,5 | 1 URTERA ARTE |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | 30.050 | 1. URTEAN: EURIBOR +%0,5, GAINERAKOA EURIBOR+%1 | 10 URTERA ARTE |
CAJA DUERO | 60.000 | EURIBOR + 0,40%* ** | 10 URTERA ARTE (6 URTERA ARTEKO GABEZIA) |
Entitatea | IREKITZEKO KOMISIOA | DEUSEZTAPENA |
---|---|---|
BANCAJA | 6 EURO | 1,5% |
BANCAJA2 | %1, gutxienez 50 euro | 1,5% |
BANCO SABADELL | EZ DAUKA | EZ DAUKA |
BBK | 1% | EZ DAUKA |
BANCO SABADELL | EZ DAUKA | EZ DAUKA |
BBVA | 18,03 EURO | – |
BBVA | %2, gutxienez 21,04 EURO | – |
BBVA | EZ DAUKA | – |
CAIXA SABADELL | – | – |
CAJA MADRID | 1% | 0,5 l% |
CAJA MADRID | 1% | 0,5 l% |
KUTXA | Salbuetsita 30 urtetik beherakoentzat | Salbuetsita 30 urtetik beherakoentzat |
LA CAIXA | 0,5% | 1,5% |
LA CAIXA | 0,5% | 1,5% |
LA CAIXA | 2% | 0 |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | EZ DAUKA | EZ DAUKA |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | EZ DAUKA | 1% |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | EZ DAUKA | 1% |
EUSKADIKO KUTXA | 1% | 1% |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | 0,50% | 1% |
SANTANDER CENTRAL HISPANO | 0,50% | 1% |
CAJA DUERO | 0,40% | EZ DAUKA |
(*) UNIVERSIAN ERREGISTRATUTAKO ERABILTZAILEENTZAT, EURIBOR + 0
(**) ESPEDIENTEAN OSO ONGI EDO BIKAIN DUTEN UNIBERTSITARIOENTZAT
Erakundeek ezartzen dituzten baldintzak gorabehera, kasu batzuetan berariazko abantailez balia daiteke interesatua. Alde batetik, maileguaren ezaugarriak biziki aldatuko dira ikastaroa egingo den zentroaren arabera, banku eta aurrezki kutxa gehientsuenek hainbat eskola eta unibertsitaterekin hitzarmenak sinatuak baitituzte. Erakunde askotxok, aspaldi honetan, ikastaroa finantzatu nahi duten ikasleek negozio-eskolekin akordioak sinatzeko garrantzia nabarmentzen dute. Izan ere, Espainiako gradu-ondoko zentro garrantzitsu horietako batzuek (ESADE, IESE, Instituto de Empresa, etc.) hainbat banka-erakunderekin hitzarmenak sinatuak dituzte; horiei esker, programa luze bat (lizentziatura, masterra edo 100 ordu edo gehiagoko programa bat) egin nahi duten ikasleek ikastaldi osoan maileguak baldintza berezietan eskatzeko aukera izaten dute.