Haragiz beteriko ore arrautzaduna

Ore freskoa garestiagoa den arren, dastatze proban hobeto gertatu zen

Onartutakoa baino glutamato (zaporea indartzen duen aditiboa) gehiago zeukaten bi laginek. Gatza eta kaloria ugari dauzkate ore hauek
1 urtarrila de 2006
Img analisis

Ore freskoa garestiagoa den arren, dastatze proban hobeto gertatu zen

/imgs/20060101/analisis1.jpg Haragiz beteriko ore arrautzaduna izan da oraingo aztergaia. Hamar laginetatik bost ravioli ziren, gainerakoak tortellini. Haietako sei (Gallo, Rana, Buitoni eta El Pavo) ore freskoak dira (hozturik merkaturatzen direnak), eta lau (Knorr eta Gallo markakoak) lehorrak, ohikoenak. Azterketako formatuak 250, 375, 400 eta 500 gramokoak ziren. Betegarria daukaten ore arrautzadun hauek oso nutritiboak dira, kaloria asko dauzkate (300 eta 400 kaloria bitarte, ehun gramoko) eta beren ahalmen energetikoa areagotu egiten da oreak saltsekin prestatzen direnean. Gluten-edukia dela medio, honelako orerik ez dute pertsona zeliakoek kontsumitu behar. Arauak agindutakoa hamar laginetako etiketek zorrozki betetzen dute.

Betegarriaren proportzio handieneko lagina (%42) Rana ravioliak dira; betegarrian haragi gehien ipini dutenak, Gallo markako tortellini eta ravioli freskoak eta Rana ravioliak; kalitate hobereneko okela, Buitoni tortellini freskoetan atzeman zen; arrautza gehien daukan orea, Knorr tortelliniak. Aipa dezagun, beste aldetik, Knorr markako bi laginak glutamatoaren -zaporea indartzen duen aditiboa- gehieneko muga gaindituak daudela. Marka horretako (Knorr) oreak legeak eskatzen duen proteina baino gutxiago zeukan (betegarriz kanpo).

Ore konbentzional eta ore freskoz osaturiko laginak antzekoak dira, nutrizio alderditik, freskoek ur gehiago (%30) eta haragi gehiago (%50) daukaten arren; beste aldetik, hauen betegarriak ez dauka glutamatorik, Rana raviolienak izan ezik. Prezioaz ari garela, ore freskoa lehorra baino %55 garestiagoa da, batez beste, eta, prestatu ondoren, ez da lehorra bezain ugaria gertatzen.

Dastatze proban ore freskoei kalifikazio hobeak eman zitzaizkien eta Buitoni markako bi laginak, Rana ravioliak eta Gallo tortelliniak nabarmentzekoak izan ziren. Ore hoberenetako bat konbentzional bat izan zen: Knorr tortellini lehorrak. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena, ore freskoetan, Gallo tortelliniak dira: gantz eta kaloria gutxien dauzka, dastatze proban onenetako bat da eta denetan merkeena. Ore konbentzionaletan lagin bakar batek ere ez du merezi horrelako aipamenik baina Gallo ravioliak aukera polita da, batez ere prezioa modu-modukoa duelako.

Ore motak

Semola hutsez edota gari gogorrezko irin edo semolinez edo, osagai horiez gainera, gari bigun edo erdi-bigunez moldaturiko oreari “elikadurarako ore soila” deritzo. “Ore konposatuek”, aipaturiko osagai horiek ez ezik, arrautza, esnea, glutena, soja eta barazkiak (ziazerbak, azenarioak, tomateak, etc.) eduki dezakete. Bestetik, “ore beteak” soil edo konposatuak izan daitezke eta, besteak beste, haragi, arrain, gantz, barazki, gazta edota aditibo usaintsuak dauzkate, aukeran. Ore lehorrari uraren parte bat erauzi egin zaionez, egonkorrago gertatzen da eta luzaroago iraun dezake jangarri. Ore freskoak ur gehiago dauka eta, horregatik, tenperatura hotzean mantendu behar da, lehorra baino denbora gutxiago, inola ere. Ore freskoa hidratatzea zeregin luzerik ez denez, honelako orea egosterakoan etiketan adierazitako egospen-denborak zorrotz bete beharko dira. Ore lehorrak hezetasun txikiagoa duenez, bere nutrienteak bildu egiten dira eta edukia ugariago gertatzen da. Orea kontsumitzeko prestatutakoan, nutrienteen proportzio hori ore freskoarenetik gertu ibiliko da.

Osaketa nutrizionala

Okelaz beteriko ore arrautzadun horren bi motetako nutriente ugariena karbohidratoa da. Karbohidratoen agerpena ore lehorretan %63raino iristen da; freskoetan, aldiz, proportzioa txiki eta aldagarriagoa da (%35 – %50) betegarrien osaketaren arabera (honakoan ere ore lehorretan alde txikiagoak atzematen dira freskoetan baino). Gantza ere ore lehorrek gehiago daukate (%10 – %11); freskoen guztirako koipeak edukiaren %4,4 – %11 artean ohi dabil. Proteinez ari garela, ore lehor beteek %13 baino gehixeago daukate eta freskoak, %13 inguru dabiltzan arren, hainbat eta hainbat %12z azpitik geratzen dira.

Karga energetiko handikoak direnez, komenigarriak dira haur eta nerabeentzat, kirolarientzat eta gastu energetiko latza egiten duten langileentzat ere. Populazio orokorrari, berriz, orea astean behin, bitan edo hirutan kontsumitzea aholkatzen zaio. Hemen aztertu ditugun ore arrautzadun beteek, ehun gramoko, 400 kaloria inguru dauzkate lehorrek eta 300 freskoek.

Ore konposatuek (arrautzadun hauek, esate baterako) baizik ezin dezakete gatzik eduki, baina hori ere kopuru mugatuan: substantzia lehorrarekiko %1 baino ez. Hemen aztertu ditugunek muga hori gainditu dute, baina hori betegarriaren eraginez gertatu denez, onartzeko modukoa da. Elikagai osoa (orea gehi betegarria) kontuan hartuta, gatzaren presentzia egokia da: %0,8tik %1,7raino. Kasu bakar batean izan ezik, freskoek lehorrek baino gatz gutxiago daukate. Gatz edukia, nolanahi ere, saltsa erantsitakoan areagotu egingo da.

Glutamato monosodikoa (E-621) zaporea indartzen duen aditiboa da eta elikagaietan horren presentzia onartua dago, muga baten barruan: 10.000 zati milioiko. Knorr markako tortellini eta raviolietan (ore lehorrak, biak) onartutakoa baino glutamato gehiago atzeman zen (10.408 eta 10.384 zm). Era berean, aditibo honen presentzia atzeman zen Gallo markako bi ore lehorretan eta Rana markako ravioli freskoetan, baina kopuruak ez zihoazen 1.000 zm-tatik gora.

Zer dauka betegarriak?

Laginaren pisuaren %26 eta %42 inguruan dabil betegarria eta haragiak, espeziek, zaporea indartzen duten aditiboek, landarezko gantz hidrogenatuek, gatzak eta usainek osatua dago. Haragi edukia urri-urria da (betegarri osoaren erdia, gehienez). Gehien baliatzen den okela txerriki eta txahalki nahasiak dira, Knorr markako bi oreetan osagai ugariena mortadela bada ere. Arauak xedatua duenez, betegarria daukaten oreen betegarri horrek eduki osoaren %25 gutxienez izan behar du. Hamar laginek betetzen dute araua: ore lehorretan presentzia hori %26 eta %32 artean dabil eta freskoetan %30% eta %42 artean. Hainbat proba egin ondoren (ik. koadroa) ondorio argia atera zen: haragi gehien zeukatenak Gallo eta Rana marketako ore freskoak ziren eta haragi urrienekoak, aldiz, Knorr markako biak, Gallo markako ravioli lehorrak eta Buitoni markako tortellini freskoak. Oklaren kalitatea tarteko, lagin batetik bestera alde handirik ez dagoela egiaztatu bazen ere, Buitoni markako tortellini freskoak aipatzeko moduko elikagaiak direla ere nabarmendu zen.

Orea, berriz…

Arrautzadun ore lehorrek gehienez ere izan dezaketen hezetasuna %12,5 da, freskoetan kopuru hori %22 eta %30eraino ere irits daitekeen arren. Proteinei dagokienez, betegarria kanpo, oreak gutxienez %12,5 eduki behar du; gutxieneko kopuru hori ore freskoek aise gainditzen dute baina lehorrek ez: Knorr ravioliak %11,8, Gallo ravioliak eta Knorr tortelliniak -gutxi-gutxi falta badute ere- ez dira gutxieneko mugara iristen eta Gallo tortelliniek ere proteina gutxi daukate: %12,6 baizik ez.

Ore arrautzadunak direnez, gari-semolari arrautza edo arrautza-gorringoa erantsi behar izan zaio. Arrautza gehien daukan lagina Knorr tortelliniak dira eta arrautza gutxien daukatenak, aldiz, Buitoni markako tortellini fresko eta ravioli freskoak eta El Pavo markako tortellini freskoak. Dena den, denek zeukaten nahikoa arrautza.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Haragiz beteriko ore arrautzadunak aztertu dira orain; hamar laginetatik (bost ravioli eta beste horrenbeste tortellini) sei ore freskoak dira (Gallo, Rana, Buitoni eta El Pavo) eta lau, ohiko oreak (Knorr eta Gallo).
  • Kaloria asko dauzkate (300 eta 400 kaloria artean, ehun gramoko) eta ahalmen energetiko hori areagotu egiten da saltsaren batez prestatzen direnean.
  • Knorr markako lagin biek glutamatoari (zaporea indartzen duen aditiboa) onartzen zaion gehieneko kopurua gainditua dute..
  • Ore fresko beteak askoz ere garestiagoak dira, ur gehiago daukate (%30, eta lehorrek %10 baizik: horregatik prestatutakoan ez dira lehorrak bezain ugari agertzen), haragi gehiago daukate (%50) eta ez dute glutamatoren arrastorik, Rana markako ravioliek izan ezik.
  • Dastatze proban, ore freskoek kalifikazio hobeak eraman zituzten; azpimarratzekoak dira Buitoni markako biak, Rana ravioliak eta Gallo tortelliniak.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena, ore freskoetan, Gallo tortelliniek ematen dute: denetan merkeena izaki, gantz eta kaloria gutxien dauzkate eta dastatze proban hoberenetako bat izan zen. Ore konbentzionaletan lagin bakar batek ez du merezi horrelako aipamenik: bi lagin ahul samar agertu ziren dastatzen proban eta beste biak, glutamato gehiegi edukitzearren, arauz kanpo daude.
Marka Gallo Gallo Knorr Knorr Gallo
Salmenta-izendapena Ravioli lehorra Tortellini lehorra Tortellini lehorra Ravioli lehorra Tortellini freskoa
Prezioa (euro kiloko) 4,64 5,40 6,18 6,21 7,00
Etiketa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Peso neto (g) 250 250 250 250 500
Hezetasuna (%) 9,4 10,1 10,6 10,4 32,8
Proteína (%) 13,2 13,9 13,5 13,2 12,7
Gantza (%) 10,6 10,2 10,3 10,9 4,4
Karbohidratoak (%) 63,9 63 62,7 62,5 48
Kaloriak (Kcal/100 g) 404 399 398 401 284
Gatza (%) 1,5 1,6 1,3 1,5 0,8
Glutamatoa (ppm)1 944 786 10.408 10.384 Ez da atzeman
Betegarria (%) 31,8 27,1 26,4 29,6 30,1
Orea (%) 68,2 72,9 73,6 70,4 69,9
Betegarriko
hidroxiprolina (%) 2
0,29 0,37 0,33/TD> 0,27 0,17
Kreatinina + betegarriko kreatina (mg/g)3 0,8 1,1 0,8 0,7 2,3
Orearen hezetasuna %) 4 9,5 9,3 10,2 9,5 26,9
Oretako fosforoa (mg/kg)5 3922 3942 4393 3714 3885
Orearen proteina (%) 6 12,2 12,6 12,4 11,8 13,7
Egoera mikrobio- logikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (1 – 9) 4,7 5,2 6,4 5,6 6,4
Marka Rana Buitoni Buitoni Gallo El Pavo
Salmenta-izendapena Ravioli freskoa Ravioli freskoa Tortellini freskoa Ravioli freskoa Tortellini freskoa
Prezioa (euro kiloko) 9,76 10,13 10,87 7,10 7,16
Etiketa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Peso neto (g) 250 250 250 400 375
Hezetasuna (%) 38,1 33,3 32 35,5 29,2
Proteína (%) 13,4 11,7 11,6 13,3 11,96
Gantza (%) 11 8,5 6,5 4,9 6,4
Karbohidratoak (%) 34,6 44,6 47,8 44 50,3
Kaloriak (Kcal/100 g) 291 302 296 273 306
Gatza (%) 1,7 1 0,9 1,1 1,2
Glutamatoa (ppm)1 515 Ez da
atzeman
Ez da
atzeman
Ez da
atzeman
Ez da
atzeman
Betegarria (%) 42,2 38,6 30,8 37,1 30,1
Orea (%) 57,8 61,4 69,2 62,9 69,9
Betegarriko hidroxiprolina (%) 2 0,26 0,17 0,09 0,21 0,19
Kreatinina + betegarriko kreatina (mg/g)3 2,1 1,1 0,8 2,1 1,5
Orearen hezetasuna (%)4 30,2 27,7 27,3 28,4 26,9
Oretako fosforoa (mg/kg)5 3900 3179 2974 3851 3313
Orearen proteina (%)6 15 12,7 13,1 14,7 13,1
Egoera mikrobio- logikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastatze proba (1 – 9) 6,5 7,5 6,7 5,4 5,6

(1) Glutamatoa (zatiak milioiko): zaporea indartzen duen aditiboa. Elikagaietan gehienez ere 10.000 zm onartzen da. Knorr markako bi oreek araua urratzen dute, gehieneko muga hori gainditua dutelako.

(2) Hidroxiprolina (%): (betegarriko) haragiaren kalitatearen adierazlea. Okelazko aminoazido hau ugari-ugari datza ehun konjuntiboetan. Laginak zenbat eta hidroxiprolina gutxiago, betegarriaren kalitatea orduan eta apalagoa da.

(3) Kreatina + kreatinina (mg/g): oreen betegarrian baliaturiko haragi-kopurua adierazten du honek. Bi substantzia horietatik zenbat eta gehiago, orduan eta haragi gehiago baliatu dute laginean.

(4) Orearen hezetasuna (%): arauaren arabera, ore lehorraren hezetasunak %12,5 baino txikiagoa izan behar du; ore freskoetan, aldiz, %22 eta %30 artekoa.

(5) Orearen fosforoa (zm): oreetan baliaturiko arrautza-kopurua adierazten du horrek. Zenbat eta fosforo gehiago, hainbat eta arrautza ugariago.

(6) Orearen proteina (%): substantzia lehorrarekiko, oretan datzan proteina-kopurua adierazten du. Arauaren arabera, guztirako produktuaren %12,5 baino handiagoa izan behar du horren agerpenak.

Banan banan

Haragiz beteriko hamar ore arrautzadun (ravioliak eta tortelliniak)

GALLO

/imgs/20060101/gallo.jpg “Okelaz beteriko ore arrautzaduna”
Ravioliak Ore konbentzionala (lehorra). 250 gramo. Prezioa, kiloko: 4,64 euro; azterketa honetako merkeena. Betegarrian haragi gutxien ipintzen duenetako bat. Dastatze proban, 4,7 puntuz, kaskarrenetako bat: “tamaina” goretsi baina “zaporerik ez izatea” egotzi zaio.

GALLO

/imgs/20060101/gallo2.jpg “Okelaz beteriko ore arrautzaduna”
Tortelliniak Ore konbentzionala (lehor). 250 gramo. Prezioa: 5,40 euro kiloko. Nabarmentzeko ezaugarri bakarrak: prezioa apala eta gainerako betegarrietakoa baino kalitate eskasagoa (ehun konjuntibo gehiago dauka) da lagin honetako haragia. Dastatze proban, 5,2 puntuz, kaskarrenetako bat: “tamaina” eta “betegarriaren zaporea” goretsi baina “kolorea”, “betegarri gutxi” eta “zapore ahula” egotzi zaizkio.

KNORR

/imgs/20060101/knorr.jpg “Okelaz beteriko ore arrautzaduna”
Tortelliniak.Ore konbentzionala (lehor). 250 gramo. Prezioa: 6,18 euro kiloko. Kalitate-araua urratzen du: onartzen dena baino glutamato (zaporea indartzen duen aditiboa) gehixeago ipini du. Betegarriak txahalki eta txerriki baino mortadela gehiago dauka; haragi gutxien ipintzen duenetako bat da hau. Arrautza gehien daukan orea.Dastatze proban, 6,4 puntuz, hoberenetako bat: “presentzia ona”, “zukutsua”, “betegarriaren zapore ona” eta “zapore ona uztea” goretsi baina “haragi gutxi” eduki eta “zaporerik ez izatea” egotzi zaio.

KNORR

/imgs/20060101/knorr2.jpg “Okelaz beteriko ore arrautzaduna”
Ravioliak.Ore konbentzionala (lehor). 250 gramo. Prezioa: 6,21 euro kiloko. Kalitate-araua bitan urratzen du: onartzen dena baino glutamato (zaporea indartzen duen aditiboa) gehixeago ipini du eta oreak (betegarria kanpo) legez eskatzen dena baino proteina gutxixeago dauka. Betegarriak txahalki eta txerriki baino mortadela gehiago dauka; haragi gutxien ipintzen duenetako bat da hau. Dastatze proban, 5,6 puntu atera zuen: “betegarria” goretsi baina “zaporerik ez izatea” eta “haragiaren gogorra” egotzi zaizkio.

GALLO

/imgs/20060101/gallo4.jpg “Pasta alimenticia al huevo rellena con carne”
Ravioliak. Ore freskoa. 400 gramo. Prezioa: 7,10 euro kiloko. Gantz gutxien daukaten laginetako bat (%4,9). Glutamatorik gabe (zaporea indartzen duen aditiboa).
Dastatze proban, 5,4 puntu atera zuen: “betegarriaren zaporea” goretsi baina “tamaina handiegia”, “betegarri gutxi”, “zaporerik ez izatea” eta “betegarri trinkoegia” egotzi zaizkio.

GALLO

/imgs/20060101/gallo3.jpg “Okelaz beteriko elikadurarako ore arrautzaduna”
Tortelliniak. Ore freskoa. 500 gramo. Prezioa: 7 euro kiloko, ore fresko denetan merkeena. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Gantz (%4,4) eta gatz (%0,8) gutxien dauzkaten laginetako bat. Betegarrian haragi gehien ipini duenetako bat. Glutamatorik gabe (zaporea indartzen duen aditiboa) gabe. Dastatze proban, 6,4 puntuz, hoberenetako bat: “kolorea”, “zaporea” eta “espeziak edukitzea” goretsi baina “zapore nabarmenegia” eta “tamaina handiegia” egotzi zaizkio.

BUITONI

/imgs/20060101/buitoni.jpg “Okelaz beteriko ore arrautzadun freskoa”
Ravioliak. Ore freskoa. 250 gramo. Prezioa: 10,13 euro kiloko. Betegarri gehien daukatenetako bat (%39). Glutamatorik gabe (zaporea indartzen duen aditiboa) gabe. Dastatze proban, 7,5 puntuz, hoberenetako bat: “betegarri gozagarria”, “ore fin-fina” eta “uzten duen ahogozoa” goretsi baina “betegarri gutxi edukitzea” egotzi zaio.

RANA

/imgs/20060101/rana.jpg “Okelaz beteriko ore arrautzadun freskoa”
Ravioliak. Ore freskoa. 250 gramo. Prezioa: 9,76 euro kiloko. Gatz (%1,7) eta gantz (%11) gehien dauzkatenetako bat; baita betegarri gehienekoa ere (%42). Dastatze proban, 6,5 puntuz, hoberenetako bat: “betegarri kopurua”, “haragiaren zaporea” eta “orearen ukitua” goretsi baina “zapore gazia” eta “murtxikatzean hartzen den sentsazioa” egotzi zaizkio.

BUITONI

/imgs/20060101/buitoni2.jpg “Pasta fresca al huevo rellena a base de carne”
Tortelliniak. Ore freskoa. 250 gramo. Prezioa: 10,87 euro kiloko, garestiena. Gatz gutxien duenetarikoa (% 0,9) baina betegarrian haragi gutxi izanik, nahiz eta kalitate onena izan (ehun konjuntibo gutxiago). Glutamatorik gabe (zaporea indartzen duen aditiboa).
Dastatze proban, 6,7 puntu atera zuen, onenetarikoen artean, “tamaina egokia”, “betegarria”, “ore leuna” eta “uzten duen zaporea” goretsi da baina “kolore oso horia” eta “lehor samarra” izatea egotzi zaio

EL PAVO

/imgs/20060101/pavo.jpg “Okelaz beteriko elikadurarako ore arrautzaduna”
Tortelliniak. Ore freskoa. 375 gramo. Prezioa: 7,16 euro kiloko. Aipatzeko moduko ezaugarririk ez. Glutamatorik gabe (zaporea indartzen duen aditiboa) gabe. Dastatze proban, 5,6 puntu atera zuen: “tamaina” eta “zapore fina” goretsi baina “zapore ahulegia” eta “kolore argiegia” egotzi zaizkio.