Beherapenak

Prezioak merkeago, eskubideak berdin-berdin

Prezioak izan behar du merkaturiko produktuak eta urte osoan salgai daudenen arteko alde bakarra
1 urtarrila de 2006
Img consejo listado 129

Prezioak merkeago, eskubideak berdin-berdin

/imgs/20060101/consejos01.jpg
Mahuka edo pagotxaren bila dabilenaren hilabete gogokoena urtarrila da. Ondo planifikatuak daudenean, kalitateko produktuak prezio hobean erosteko aukera hoberenak topatzen dira beherapenetan. Hauek hasi baino egun batzuk lehenago etxeko premien zerrenda egin eta interesatzen zaizkigun produktuak saltzen dituzten establezimenduak marka ditzakegu bertan. Kontuan izatekoa: ohiko baldintzetan erosketa egiten dugun uneko eskubideak orain ere zor zaizkigula.

  • Gogoan izan beherapenetan saltzen diren produktuek aurreko hilabeteetan salgai egon diren horiexek izan behar dute. Horregatik etiketan aurreko prezioa eta oraingoa (edo eskaintzen den beherapena ehunekotan adierazita) azalduko dira.
  • Etiketak zuzen egon behar du, espainolez irakurgarri.
  • Erakusleihoetan agertzen diren eskaintzako produktuek prezioa agerian eduki behar dute.

Itzulketak

  • Komertzioek egoera onean dauden produktuen itzulketak egitea derrigorrezkoa ez duten arren, gehientsuenek horrela aritzea onartzen dute. Saltokiak urte osoan zehar itzulketak egitea onartua baldin badu, beherapenetan ere horixe egin beharko du, non eta ageriko toki batean bestelakorik adierazten ez duen.
  • Zein produktu itzul daiteke? Saldu aurretik, fabrikazio-akatsen bat zeukana. Horrelakoetan, gainera, bezeroak ez du zertan onartu bale, txeke edo barne-dirurik. Erosketa kreditu- edo zor-txartelarekin ordaindua badu, itzulketa txartel horretara egingo zaio; produktua dirutan ordaindu badu, itzulketa esku-dirutan egingo zaio.
  • Noiz ez du establezimenduak itzulketa onartzeko obligaziorik? Produktuak akatsik ez duenean, hau da, produktu horretaz duen iritzia aldatu duelako, kontsumitzaileak itzuli nahi badu, establezimenduak uko egin diezaioke itzulketa egiteari, produktuak akatsik ez badu. Denda batzuek, zerbitzuen balio erantsi gisa, produktuak itzultzea onartzen dute, are eta fabrikazio-akatsik gabeak direnean ere. Informa zaitez itzulketa egiteko baldintzez: epeak, ordaindutakoa dirutan ala erosketa-txarteletan egingo zaizun, etab.
  • Establezimendu edo objektu baten publizitateak hedabideetan produktu horrekin asebeterik ez bazaude dirua itzuliko dizutela iragarri badu, dirua jasotzeko eskubidea duzu, publizitateak iragarlea lotu egiten baitu. Nolanahi ere, publizitate bidez iragarritako baldintzak noiz aldatu edo amaituko diren establezimenduak erabakiko duenez, erosi aurretik galde ezazu baldintza horiek noiz arte iraungo duten indarrean.
  • Kontratua baliogabetzeko eskubidea legez zor zaizunean, entregatu duzun dirua itzultzeari saltzaileak uko egiten badio, zoaz berehala Kontsumitzailea Informatzeko Udal Bulegora edo Kontsumoaren Batzorde Arbitralera.
  • Beherapenetan hasi aurretik erosi duzun produktua horiek hasitakoan itzultzen baduzu, erosi zenueneko prezioa itzuli beharko zaizu, fakturan edo erosketa-txartelean agertzen dena eta ez, noski, beheratutako prezioa.
  • Ordaindu aurretik, azter ezazu produktua arretaz, gerora arazorik ez izateko.
  • Epekako erosketa egiten baduzu, eska ezazu, produktua entregatu osteko hiru egunetan salerosketa-kontratua baliogabetzea ahalbidetuko dizun klausula ipin dezaten.
  • Etxez etxeko eta urrutiko salmentetan, produktua jaso duzunetik, erositakoa itzultzeko zazpi eguneko epea duzu.

Kalitatea eta bermea

  • Ez onartu egoera txarrean dagoen, akatsak dituen edo hondatuta dagoen produkturik: saldoa da hori, ez beherapeneko produktua.
  • Irregulartasunik atzematen baduzu, zeure eskubideak babesteko aukera izango duzu: eskatu erreklamazio-orria eta sala ezazu bertan zure egokiera horren berri.
  • Noiznahi berme-agiria daukaten izaera iraunkorreko ondasunek -etxetresna elektrikoak, esate baterako-, beherapenetan ere eduki beharko dute, baldintza berdinetan, idatziz, etc. Berme-agirian datuok agertuko dira: gai, produktu edo objektua zein den, berme-emailearen (saltzailearen) izen eta helbideak, bermearen iraunaldia (bi urte, gutxienez) eta lurralde-muga.

/imgs/20060101/compras.jpg

Faktura eta ordaintzeko erak

  • Eska itzazu ticketak eta fakturak; gorde itzazu, aldaketa edo erreklamaziorik egin nahi izanez gero, ezinbestekoak gerta dakizkizuke eta.
  • Espainiako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsaren Legeak xedatua duenez, ticketak produktuaren izena, erosketa egin den data, prezioa eta establezimenduaren izena azaldu behar ditu. Datu horietakoren bat agertu ezean, saltzaileari idatziz ipin dezan exijitu ahal izango diozu.
  • Urte osoan kreditu-txartelen bidez ordaintzea onartzen duten establezimenduak beherapenetan ere beste horrenbeste onartzera behartuak daude, prezioa inola ere garestitu gabe, ageriko tokiren batean bestelakorik iragarri ezean.