Arropa-lehorgailuak

Erosoak bai, baina garesti eta handiegiak

Komeni zaigun modeloa aukeratzeko eta baliatuko ez ditugun funtzioengatik ez ordaintzeko, erosi aurretik nola erabiliko dugun aztertu beharko
1 urtarrila de 2006
Img eco domestica listado 135

Erosoak bai, baina garesti eta handiegiak

Aspaldi honetan, eguneroko zeregin astunetako bat errazten lagunduko duen etxetresna elektriko modernoari abegi egin diote Espainiako familiek. Arropa lehortzeaz ari garela, are eta latzago bihurtzen da eginbehar hori eskualde euritsuetan, arropa zabaltzeko tokirik ez duten etxeetan edo arroparen ardura daukana adin handikoa denean edo ezindua dagoenean. Nolanahi ere, Espainian oraino berria den aparatu hori hamar etxebizitzatik bakar batean ipini dute, eta arrazoia argi dago: egunean bertan ikuzitako arropa (lehortzeko makinan ordu eta laurden, gutxienez, eman ondoren) erabilgarri edukitzea abantaila bada ere, tresna horiek hainbat eragozpen dituzte, hala nola prezioa -garestiak dira, orokorki-, tamaina -arropa-garbigailua bezain handia, gutxienez-, energi kontsumoa, zimurrak -arropa lehortu bai, baina zimur-zimur eginik ateratzen da aparatutik- eta funtzionatzen ari diren bitarteko zarata (60 dezibelio inguru).
/imgs/20060101/secadoras.jpg

Lehorgailu motak

Lehorgailuaren funtzionamendua erraza da: aparatua dagoen tokiko (sukaldea, gela, etc.) airea xurgatu eta, arropara iritsi aurretik, berotu egiten du makinak; biraka dabilen danborraren barnean dago arropa, etengabe harrotzen eta aireztatzen, lehortzea uniformea izan dadin.

Hezetasuna kentzeko sistemari dagokionez, bi lehorgailu mota daude, biak ere eraginkorrak:

  • Hustuketa bidezko lehorgailuak: lehortze prozesuan metatzen den aire beroa, makina martxan dagoenean leihotik edo horman eginiko zuloan barrenako hodi batetik irteten denez, sistema honek agertzen duen eragozpen larriena aire beroa etxetik ateratzeko aukera emango duen tokiren batean instalatu beharra da. Honelakoen prezioak 300 eurotik gora doaz.
    • Hustuketa mekanikoa: honela funtzionatzen duten aparatuek daukaten erlojuari esker, erabiltzaileak lehortze-denbora eskuz aukeratu ahal izaten du, arropa motaren arabera energi gastua kontrolatuz: kotoizkoa (programa luzeagoa), lihozkoa (lehortze laburragoa), etc.
    • Hustuketa elektronikoa: erabiltzaileak, lortu nahi duen emaitzaren arabera, programako tenperatura eta lehortzeko denbora zehaztuko ditu. Honelako etxetresna elektrikoek dituzten programetako bi, adibidez, “arropa gordetzeko moduan” eta “arropa lehorra edo lehor-lehorra” dira.
  • /imgs/20060101/secadora2.jpgKondentsaziozko lehorgailuak: aurrekoak baino garestiago direnez (500 – 600 euro inguru dabiltza), gama gorabehera, kondentsaziozko aparatu baten prezioan hustuketa bidezko bi tresna eros daitezke. Abantaila nabarmen bat daukate honelakoek: hezetasuna ez dute kanpoaldera ateratzen, aire lurruna kondentsatu egiten baita kondentsagailuko aire hotza ukitzean. Dena den, kondentsaturiko ura metatu den ontzia hustu beharra dago. Horri esker, honelako lehorgailuak zeinahi tokitan instala daitezke, hots, airea irteteko ez da zertan instalaziorik egin.

Kontuan izan beharrekoak

  • Tamaina. Lehorgailuen neurriak ohiko arropa-garbigailuenenak baino handiagoak dira. Toki zabala bilatu eta aukeratu beharra dago, makina 60 zentimetro zabal, 60 zentimetro sakon eta 80 zentimetro altu baita.
  • Kontsumoa. Aparatu hauen energi kontsumoa aldatu egiten da, arropa motaren arabera: kotoiarekin 3,07 kW orduko eta arropa sintetikoarekin 1,20 kW orduko, esate baterako. Horregatik komeni da, aparatuak aukera ematen badigu, lehortzeko programa zehazki aukeratzea. Lehorgailua erosteko unean energi etiketari (A, B, C, D, E, F, G) erreparatzea da bidezkoa: gogoan izan “A” letra dutenak direla, kontsumo aldetik, eraginkorrenak eta “G” baizik merezi ez dutenek, berriz, lan berdina egiteko energia gehiago gastatzen dutela.
  • Edukiera. Danborra zenbat eta beteago egon, orduan eta zimurtuago irtengo da arropa bertatik, are eta gehiago tenperatura beroan. Kargatze hori ikuspegi energetikotik balioztatzea ere interesatuko zaigu: lehortzeari arropa lisatzeko gastua (denbora gehi kontsumoa) ere gehitu egin beharko baitzaio.
  • Programak. Tenporizadore funtzioa baliatzea komeni da: horrela, lehortze-zikloa gehien interesatzen zaigun unean amaituko da, arropa lisatzen hasi baino lehentxeago, hain zuzen.
  • Garbiketa. Biloa jasotzeko iragazkia erabiltzea komeni izaten da, horrela etxetresnaren bizitza baliagarria luzatuko delako.

Gehien komeni zaizun modeloa aukeratzeko…

  • Ohiz garbitzen duzun arropa-karga handiena zein den zehaztu behar duzu.
  • Azter ezazu arreta handiz makina instalatzeko daukazun espazioa. Azken belaunaldiko modeloak txiki-txikiak dira baina, hori bai, aurrekoak baino garestiago.
  • Kalkula ezazu astean zenbat gobada egiten dituzun; zehaztu nolako arropa mota garbitzen duzun. Ez da gauza bera laneko arropa (lan-jantzi zikinak, uniformeak) eta arropa fina. Horrek, premietara egokitutako prestazioak dituen aparatua hautatzeko bidea erakutsiko dizu. Izan kontuan ez dela arropa-karga berdina lehortzen ume txikiak edo pertsona gaixoak dauden etxean eta seme-alabarik gabeko bikote gaztea bizi den etxean.
  • Behin ere baliatuko ez diren (baina produktua garestiago bihurtzen duten) programez hornituriko makinak erosten dira maiz.
Arropa garbigailu-lehorgailuak

Espazio txikiak dakarren arazoa arintzeko badira merkatuan arropa garbigailu-lehorgailuak. Garbigailu hutsaren itxura duten aparatu hauek bi eginkizunak betetzen dituzte. Dena den, honelakoek askoz espazio txikiagoa betetzen duten arren, fabrikatzaile eta konponketa-zerbitzu tekniko batzuen aholkua da, ahal den guztietan, aparatu bakoitza berariaz erostea. Horretarako agertzen duten argudio behinena hau da: oraingoz, bederen, matxurarik gertatzekotan, arropa-garbigailuko edo arropa-lehorgailuko piezak errazkiago eskura daitezke lehorgailu-garbigailu batekoak baino. Adiera horretan, minutuko gutxienez 1.100 bira egiten dituzten arropa-garbigailuak erostea aholkatzen dute fabrikatzaileek, arropa zentrifugatzetik lehorrago irten eta lehorgailuan programa laburrago erabili aal izan dadin.