Baxera-garbigarri diluitu eta kontzentratuak

Kontzentratuak, merezi du-eta

Prezioa hiru halakoa badute ere, baxera-garbigarri kontzentratuak aukeratzea merezi du, batez beste, ohikoak baino lau aldiz eraginkorragoak direlako
1 urtarrila de 2006
Img analisis

Kontzentratuak, merezi du-eta

/imgs/20060101/analisis2.jpg Baxera ikuzteko unean, kontsumitzaileak garbigarri diluitua edo kontzentratua aukeratu behar izan du aspaldi honetan. Kontzentratuen prezioa, litroko, dezente handiagoa den arren (azterketa honetan jorratutakoak, batez beste, baliokide diluituak baino hiru aldiz gehiago kostatzen dira), begi bistako onurez -dendara gutxiagotan joan behar izatea, karga arinagoa ekartzea eta armairuan espazio gutxiago okupatzea, besteak beste- gainera, kostu handiago hori konpentsatzen omen duen eraginkortasun handiagoa agintzen dute kontzentratuek… Egia ote?

Errealitatea nolakoa den arakatzeko CONSUMER EROSKI-k platerak eskuz ikuzteko lau baxera-garbigarri kontzentratu eta hiru diluitu eraman zituen laborategira; horien prezioa, litroko, 0,57 eurotik (Flota diluitua) 2,93 euroraino doaz (Froggy, kontzentratua). Dena den, litroko prezioa ez da aski produktu horiekin platerak ikuztea zenbat kostatzen den jakiteko: Mistol Excellent (kontzentratua, azterketako ekonomikoena) laginarekin 1.000 plater ikuztea 21 zentimo kostatzen da; horrek, produktuaren kalitate onak eta larruazalarekin duen portaera egokiak, kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena eskaintzen duen lagina dela adierazten digute. Froggy (kontzentratua) denetan garestiena eta erlatiboki ere garestien gertatzen dena da: mila plater garbitzea bi halako kostatzen da lagin honekin (42 zentimo).

Bai baxera-garbigarri kontzentratuak, bai diluituak ere, orbanak (gantzezkoak, batik bat) askatzea errazten duten substantzia likidoak dira. Honelako produktuetan dautzan tentsioaktiboetako mutur hidrofoboak (ura uxatzen dutenak) zikinkeriaren azalerari itsasten zaizkio eta hidrofiloak (ura xurgatzen dutenak) likidoa disolbatzen laguntzen dute. Igurzteari esker, gerora uretan suntsituko den koipearen esekidura egokiarazten da. Baxera-garbigarri on batek gantz edo koipea erraz suntsitu, apar iraunkorra atera behar du eta eskuak ez ditu lehortzen.

Ikuztean eraginkor

Azterturiko zazpi baxera-garbigarriak pikorrik eta gorpùtz arrarorik gabeko likido garbiak, perfumatuak dira, berde kolorekoak denak, Mistol diluitua -laranja iluna- eta Froggy -horia- izan ezik. Beren eraginkortasuna balioztatzeko, plater zikinak eskuz garbitzea simulatzen duen ikuzketa erdi-automatikoa egin zen, 50º C-tan, detergentea jo eta astinduz, aparra sortzeko. Plater guzti-guztiak gantz, proteina eta karbohidratoez osaturiko patroi-orban berdinarekin zikindu ziren eta, ondoren, bi dosi desberdinekin garbitu ziren plater horiek: 0,4g/l (kontzentratuetan) eta 0,8 g/l (diluituetan). Apar edo bitsa suntsitu aurretik garbitutako plater kopuruaren arabera neurtu zen eraginkortasuna. Proba hau bitan errepikatu zen.

Garbigarri kontzentratuekin produktuaren erdia bakarrik baliatu bazen ere, plater gehiago garbitu zituzten horrelakoek: Fairy (42 plater) eta Mistol (47 plater) hoberenak direla frogatu zuten, ondotik Coral kontzentratua (32 plater) eta Froggy (28 plater baizik ez) zetozkiela. Diluituak ez dira inondik ere besteen parera iristen: Coral eta Mistol laginek batez beste 18 plater garbitu zituzten eta Flota laginak 16 plater baino ez.

Gantzezko orbanen aurrean produktuek nola jokatzen zuten ikusteko, aurreko probaren antzeko beste bat ezarri zitzaien laginei: oraingoan, karbohidrato, proteina eta gantzez osaturiko orbanaren ordez, animali gantzez soilik osatutakoa ipini zitzaien platerei. Test honetan, aparra suntsitu arte lagin bakoitzak zenbat plater garbi zitzakeen neurtzea zen kontua baina, horrez gainera, gantza biltzen hasi baino lehenago, zenbat plater gehiago garbi zitezkeen ere hartu zen aintzat. Proba honetan ere Fairy eta Mistol kontzentratuak gertatu ziren denetan eraginkorrenak: 30 plater baino gehiago garbitu zituzten aparra suntsitu aurretik eta beste 17 plater, oraino, gantza baxeran agertu aurretik. Gainerako laginek ere aurreko proban bezalako emaitzak utzi zituzten: hoberenen atzetik Coral kontzentratua eta Froggy datoz; Coral, Mistol eta Flota diluituek (hoberenetik kaskarrenera) askozaz ere kalifikazio eskasagoak irabazi zituzten kontzentratuek baino.

Aparra

Bits edo aparra sortzeko ahalmena funtsezko datua da, baxera-garbigarria oraindik eraginkor dagoela eta platerak garbitzen segitzeko produktu gehiago erabiltzea beharrezkoa ez dela konturatzeko kontsumitzaileak daukan arrasto nabarmenena baita. Horrek ez du esan nahi apar horren tamaina eta egonkortasuna baxera-garbigarriaren ahalmen detergentearekin zuzenean lotua dagoenik, oso litekeena baita bi efektu horiek eragiten dituzten substantziak berdinak ez izatea. Proba honetan 50º C-tan egokituriko litro bat uretan baxera-garbigarri bakoitzetik gramo bat diluitu zen eta sorturiko aparraren egonkortasun eta kantitatea handik 30 segundora, 3 minutura eta 5 minutura neurtu ziren. Berriro ere, materia aktibo gehien zeukaten produktuak (kontzentratuak) egokiago agertu ziren: Fairy eta Mistol kontzentratuak dira apar gehien eta egonkorrena egiten dutenak, ondotik Coral kontzentratua eta Froggy datozkiela.

Larruazala zaintzeaz

Garbigarri hauek produktu urratzaileak izaki eta gizakiaren larruazalarekin kontaktuan dagoenez, azal horixe zaintzeko helburuz, formula zuzendua edukitzeari garrantzi handia aitortu behar zaio. Baxera-garbigarrien pH faktorea gizakiaren larruazalarenetik zenbat eta gertuagokoa izan orduan eta kalte gutxiago eragingo dio dermisari. Larruazal osasuntsuaren pH 5,5 (azido samarra) denez, baxera-garbigarri on baten pH horrek 5,5 eta 6,5 artean egon behar duela onartzen da. Flota diluitua eta Froggy bakarrik daude tarte horretan; gainerakoak hurbil bai baina denak dabiltza horren gainetik; areago, bi laginek -Mistol kontzentratua (7,4) eta Fairy kontzentratua (8,4) dezente gorago egin dute.

Estraktu lehorraren portzentajea (ura suntsitu ondoren geratzen den baxera-garbigarriaren partea) biziki aldatzen da, lagin batetik bestera: %11tik (Flota) %38ra arte (Mistol Excellent). Dena den, estraktu lehor gehiago izateak ez du esan nahi eraginkortasuna handiagoa izango denik, baxera-garbigarriaren formula osatzen duten substantzia guztiak ez baitira detergenteak.

Daturik esanguratsuena materia aktiboari (eginkizun detergentean esku hartzen substantzi gehituak, alegia) dagokiona da. Baxera-garbigarri kontzentratuek, batenaz beste, diluituek baino hiru halako substantzia aktibo gehiago dauzkatenez, produktu gutxiago erabiliz apar gehiago osatzen da, horrek gehiago irauten du eta plater gehiago garbi daitezke produktu horrekin. Coral eta Flota diluituak dira materia aktibo gutxien daukatenak (%10 inguru dabiltza biak), Fairy eta Mistol kontzentratuek %35 dutelarik. Froggy (%17) kontzentratuak ez du diluiturik hoberenak (Mistol, %13) baino askoz materia aktibo gehiago.

Nolako osagaiak dauzkate?

Substantzia garbitzaile behinenak tentsioaktibo anionikoak, ez-ionikoak eta anfoteroak dira: horiexek dira, izan ere, apar egitearen, detergentziaren, uraren gogortasunaren aurreko tolerantziaren, biodegradabilitatearen eta gure larruazalaren narritagarritasunaren zuzeneko arduradun eta eragileak. Aurreko horietako batzuk ez-hidrolizableak dira: merkeak eta beren eginkizunean (orbanak garbitzean, alegia) eraginkorrak diren arren, larruazala narritatu egiten dute. Hiru lagin diluituen eta Froggy kontzentratuaren osagai behinenak dira. Gainerakoek horrelako substantziak tamainaz baliatzen dituzte eta Fairyk, bere aldetik, hori erabili ordez, hidrolizableak (besteak bezain eraginkorrak ez diren arren, gizakiaren larruazala hobeki errespetatzen dute) sartu ditu osagarri.

Ez-hidrolizableak darabiltzaten produktuetatik Mistol Excellent eta Froggy dira ohiko dodezil bentzeno sulfonatoaren ordez (DBS) parafina sulfonatoa baliatu duten bakarrak. Konposatu horrek gizakiaren larruazala gutxiago narritatzen du eta ur gogorretan aparra osatzen eraginkorragoa da baina kiratsa darionez, bere usaina orekatzeko lurringarriak erantsi behar izan dituzte fabrikatzailek. Coral kontzentratuak, Froggy eta Mistol kontzentratuek bakarrik ipini dituzte anfoteroak (substantzia hauek larruazala zaintzen lagundu eta bitsaren egonkortasuna luzatu egiten dute). Horrenbestez, dermisa errespetatzen duten substantziak dauzkatelako, formula egokienak Mistol eta Froggy laginenak dira: biek dauzkate anfoteroak eta parafina sulfanatoa.

Kalitate hobereneko baxera-garbigarria zein den jakiteko, test bakoitzari balorazio desberdina eman zaio (biskositatea egokia izateak baino garrantzi handiagoa du, adibidez, produktuak eraginkortasunez garbitzea). Materia aktibo asko edukitzearren eta eraginkortasun orokorrean, koipea suntsitzeko eta aparra sortzeko ahalmenetan emaitza hoberenak biltzearren, Fairy eta Mistol kontzentratuak dira kalitate hoberenekoak. Bigarren onena Coral Ultra kontzentratua da (“ona” kalifikazioa eraman zuen). Hiru diluituak eta Froggy kontzentratua “onartzeko moduko” soilean geratu ziren.

Biskositate nahasgarria

Itxurak itxura, baxera-garbigarria likatsu izateak ez du esan nahi eraginkorragoa dela, ezta materia aktibo gehiago daukala ere. Hainbat substantzia -hala nola ohiko gatz merke-merkea- erantsi izanak detergente loditu, likatsuago bihurtzen du baina horrek berez ez dio koipea suntsitzeko ahalmenik gehitzen produktuari. Behar bezalako biskositateak orekaz nahasten ditu dentsitatea (produktua doi-doi dosifikatu ahal izateko) eta jariakortasuna (baxera-garbigarriak tapoia itxi ordez, erraz atera dadin ontzitik). Baxera-garbigarri kontzentratuen kasuan, gainera, baliokide diluituak baino lodiagoak izatea espero izaten du kontsumitzaileak.

Gure azterketan zuzentzat hartu dira 300 eta 600 centipoiseren (cps) arteko biskositateak. Nonbait, 1.000 centipoiseren gainetik produktua ontzitik ateratzea kostatuko litzateke, tapoia buxatu egin litekeelarik. Mistol kontzentratua (509 cps) da tarte horretan dagoen lagin bakarra (bere baliokide diluitua bera ere, 802 cps, baino dezente mehe edo jariakorragoa da). Fairy eta Coral markako bi laginak, tarte horretatik kanpo badaude ere, balio egokietatik gertu daude; urruti-urruti, berriz, Flota (1.044 cps) eta Froggy (1.766 cps) dabiltza.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Hiru baxera-garbigarri diluitu eta lau kontzentratu aztertu dira oraingoan; laginen formatuak litro erditik (Coral Ultra) litro eta erdiraino (Flota diluitua) doaz. Denetan merkeena Flota diluitua da (0,57 euro litroko) eta garestiena Froggy kontzentratua (2,93 euro litroko).
  • Diluituak eta kontzentratuen arteko alde behinena materia aktiboaren (substantzia detergente, apar-egile, larruazalaren leungarriak…) edukia da: askoz ere gehiago daukate kontzentratuek.
  • Flota eta Froggy laginen gehiegizko biskositateak produktu horiek dosifikatzea eragotzi egiten du eta, gainera, ezaugarri horrek berez ez du frogatzen produktuaren eraginkortasun handiagorik. Fairy eta Mistol kontzentratuaren pH faktoreak dira neutrotik urrutien daudenak.
  • Kalitate hobereneko baxera-garbigarriak Mistol kontzentratua eta Fairy (‘oso ongi) dira, ondotik Coral kontzentratua (‘ongi) datorkiela. Hiru diluituak eta Froggy “onartzeko moduko” apalean geratu dira.
  • Baxera-garbigarri kontzentratuek bits edo apar gehiago egiten dute, koipea errazago kentzen dute eta, batez beste, diluituak baino lau aldiz eraginkorragoak dira. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Mistol Excellent kontzentratuak eskaintzen du: kalitate on-onekoa izaki, formula egokia du eta, mila plater ikuzteko unean, denetan merkeena gertatzen da.
Marca Mistol excelllent Fairy ultra Coral ultra Flota
Mota Kontzentratua Kontzentratua Kontzentratua Diluitua
Prezioa (euro litroko) 2,47 2,57 2,30 0,57
Prezioa (zentimo/1000 platereko) 21 24 29 29
Formatua (ml) 1000 1000 500 1500
Kolorea Berdea Berdea Berdea Berdea
Biskositatea (cps) 1 509 605 636 1.044
pH2 7,4 8,4 6,8 6,1
Estraktu lehorra (%) 3 38,1 34,5 28,6 11,1
Materia aktiboak guztira (%): 34,3 35,6 26,6 10,3
Tensioaktibo anionikoak
– Hidrolizableak (%) (Erabilitako substantzia) 17,1 (AES) 20,4 (AES) 12,2 (AES) 2 (AES)
– Ez-hidrolizableak (%) (Erabilitako substantzia) 10 (PS) Ez dago 8,9 (DBS) 7,2 (DBS)
Tensioaktibo ez-ioniko eta anfoteroak (%) 7,2 15,2 5,5 1,1
Tentsioaktibomotak Alkil eter
sulfatoa (AES)
Parafina
sulfonatoa (PS)
Anfoteroak Gantz-
alkohol
etoxilatua
Alkil eter
sulfatoa (AES)
Anfoteroak Gantz-
alkohol
etoxilatua
Alkil eter
sulfatoa (AES)
Dodezil
bentzeno
sulfonatoa (DBS)
Anfóteros
Anfoteroak Gantz-
alkohol
etoxilatua
Alkil eter
sulfatoa (AES)
Dodezil
bentzeno
sulfonatoa (DBS)
Anfoteroak Gantz-
alkohol
etoxilatua
Eraginkortasun orokorra: Garbitutako plater kopurua 4 46,5 42 31,5 15,5
Aparra sortzeko ahalmena (ml): 30 segundora 5 330 331 274 185
Aparra sortzeko ahalmena (ml): 3 minutura5 314 321 262 172
Aparra sortzeko ahalmena (ml): 5 minutura5 298 310 250 162
Deskoipeztatze ahalmena:
>Koipea geratu arteko plater kopurua 17,5 18,5 15,5 2,5
Aparra agortu arteko plater kopurua 33 32,5 22 16
Osoko kalitatea Oso ongi Oso ongi Ondo Onartzeko moduan
Marca Coral Mistol Froggy
Mota Diluitua Diluitua Kontzentratua
Prezioa (euro litroko) 0,74 0,90 2,93
Prezioa (zentimo/1000 platereko) 35 41 42
Formatua (ml) 1250 1100 750
Kolorea Berdea Laranja iluna Horia
Biskositatea (cps) 1 676 802 1.766
pH2 7,1 6,7 5,6
Estraktu lehorra (%) 3 12,1 13,9 19,1
Materia aktiboak guztira (%): 10,6 12,8 16,9
Tensioaktibo anionikoak
– Hidrolizableak (%) (Erabilitako substantzia) 4,9 (AES) 3 (AES) 3,1 (AES)
– Ezhidrolizableak (%) (Erabilitako substantzia) 5,4 (DBS) 9,2 (DBS) 3,1 (PS)
Tensioaktibo ez-ioniko eta anfoteroak (%) 0,3 0,6 5,8
Tentsioaktibo motak Alkil eter
sulfatoa (AES)
Dodezil
bentzeno
sulfonatoa (DBS)
Anfoteroak Gantz-
alkohol
etoxilatua
Alkil eter
sulfatoa (AES)
Dodezil
bentzeno
sulfonatoa (DBS)
Anfoteroak Gantz-
alkohol
etoxilatua
Alkil eter
sulfatoa (AES)
Parafina
sulfonatoa (PS)
Anfóteros
Anfoteroak Gantz-
alkohol
etoxilatua
Eraginkortasun orokorra: Garbitutako plater kopurua4 17 17,5 28
Aparra sortzeko ahalmena (ml): 30 segundora 5 241 249 258
Aparra sortzeko ahalmena (ml): 3 minutura5 221 243 246
Aparra sortzeko ahalmena (ml): 5 minutura5 210 238 238
Deskoipeztatze ahalmena:
Koipea geratu arteko plater kopurua 5,5 6 12
Aparra agortu arteko plater kopurua 19,5 23,5 18
Osoko kalitatea Onartzeko
moduan
Onartzeko
moduan
Onartzeko
moduan

(1) Biskositatea: behar bezalako biskositatetzat jotzen da 300 eta 600 centipoiseren artean dabilenean.

(2) pH: behar bezalako pH faktoretzat hartzen da 5,5 eta 6,5 (neutro) balioen artean dabilenean.

(3) Estraktu lehorra: produktuari ur guztia erauzitakoan geratzen diren substantziak.

(4) Eraginkortasun orokorra: bits edo aparra suntsitu arte garbitu ahal izan den plater kopurua da.

(5) Aparra osatzeko ahalmena: 50º C-tan dagoela, litro bat urari gramo bat produktu eranstean osatu den apar bolumena.

Banan banan

Banan-banan

MISTOL EXCELLENT KONTZENTRATUA

/imgs/20060101/mistol.jpg 2,47 euro litroko
1.000 plater ikuztea 21 zentimo kostatzen da (denetan merkeena)
Osoko kalitatea: oso ona.
Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. 1.000 ml-ko ontzia. Materia aktibo gehien daukatenetako bat (%34). Alderdi onak: eraginkortasuna, gantza askatzeko ahalmena, apar asko eta iraunkorra, biskositate egokia eta gizakiaren larruazala errespetatzen duen formula.

FAIRY ULTRA KONTZENTRATUA

/imgs/20060101/fairy.jpg 2,57 euro litroko
1.000 plater ikuztea 24 zentimo kostatzen da.
Osoko kalitatea: oso ona.
1.000 ml-ko ontzia. Materia aktibo gehien daukatenetako bat (%36). Anioniko ez-hidrolizableak (narritagarriak) ipintzen ez dituen formula bakarra. Alderdi onak: eraginkortasuna, gantza askatzeko ahalmena eta apar asko eta iraunkorra. Alderdi txarrak: ez du pH neutroa, pittin bat basikoa baizik.

CORAL ULTRA KONTZENTRATUA

/imgs/20060101/coral.jpg 2,30 euro litroko
1.000 plater ikuztea 29 zentimo kostatzen da.
Osoko kalitatea: ona.
500 ml-ko ontzia. Ia parametro guztietan hirugarren eraginkorrena gertatzen da.

FLOTA

/imgs/20060101/flota.jpg Diluitua
0,57 euro litroko
1.000 plater ikuztea 29 zentimo kostatzen da.
Osoko kalitatea: onartzeko modukoa.
1.500 ml-ko ontzia. Aparra suntsitu bitartean plater gutxien garbitzen dituena (16 ale). Alderdi ona: pH neutrokoa izatea. Alderdi txarra: azterketa honetako eraginkortasun apalenekoa da, koipea kentzeko eta aparra osatzeko ahalmen eskasenekoa. Biskositate handi-handikoa (okerragoa).

CORAL

/imgs/20060101/coral2.jpg Diluitua
0,74 euro litroko
1.000 plater ikuztea 35 zentimo kostatzen da
Osoko kalitatea: onartzeko modukoa
1.250 ml-ko ontzia. Mistol laginarekin batera, diluituetan hoberena; bestea baino merkeagoa.

MISTOL

/imgs/20060101/mistol2.jpg Diluitua
0,90 euro litroko
1.000 plater ikuztea 41 zentimo kostatzen da.
Osoko kalitatea: onartzeko modukoa
1.100 ml-ko ontzia. Diluituetan kontzentratuena (%12,8). Coral laginarekin batera, diluituetan hoberena da proba denetan.

FROGGY KONTZENTRATUA

/imgs/20060101/froggy2.jpg 2,93 euro litroko
1.000 plater ikuztea 42 zentimo kostatzen da.
Osoko kalitatea: onartzeko modukoa.
750 ml-ko ontzia. Kontzentratuetan diluituena, materia aktibo gutxien daukalako (%17). Alderdi onak: pH neutroa, tentsioaktibo hautatuak. Alderdi txarrak: eraginkortasun, gantza askatzeko eta aparra sortzeko ahalmen eskasenekoa eta biskositate handi-handikoa (okerrago).