Negutegiak

Plastikopeko nekazaritza

Almeriak dauka mundu osoko fruta eta barazkien ekoizpen handiena, nekazaritza modu kontrolatuan baliatzeari esker
1 urtarrila de 2006
Img miscelanea listado 384

Plastikopeko nekazaritza

Nekazaritza aldeetan hedatuak dauden plastiko hutsak baino askoz ere gehiago dira egun negutegiak. Dezente hobetu direnez, izena bera ere eboluzionatu egin da: eskala txikian negutegi zeritzon hura orain, laborantza milaka hektarea betetzen dituen industria bilakaturik, Giro Kontrolatuko Nekazaritza (GKN) bihurtu da. Espainian, Almerían esate baterako, izugarri sofistikatu da mundu hori: plastikopeko klima erregulatzeko, sentsoreetatik sistema konputerizatu batera zuntz optiko bidez igorritako datuen arabera aldatzen da hezetasun gradua, adibidez.

Prozedura horri metodo hidroponikoak gehitu zaizkio, hots, lurraren partez bestelako substratuak (legara, hondarra, apar-harria, zerrautsa, buztin hedagarria, ikatza…) baliatzen dira eta horiei landareak normal hazi eta garatzeko premiazkoak dituen funtsezko elementu guztiak dauzkan elikagaia eransten zaie. Almerían (“Europako baratzea”), hain zuzen, mundu osoko fruta eta barazkien ekoizpen handiena biltzen da. Hogeita hamar espezie desberdinen uzta hiru milioi eta erdi tonatik gertu dabil urtero./imgs/20060101/invernadero.jpg

Teknologiaren abangoardian

Esparru guztiak ez dira berdinak, are gutxiago Almerian, bertako ekoizpenen bereizgarria famili izaera baita. Nolanahi ere, Espainiako probintzia horretan dautza mundu osoko sail modernoenak: horietako batzuk, izan ere, alor honetan mundu zabalean aitzindari diren Israel eta Holandakoak baino ere aurreratuago doaz.

Hermetikoki itxitako plastiko zurrun horien azpian dautza hainbat aurrerapen teknologiko, hala nola, mikroorganismo patogeno ohikoenen aurrean erresistente diren hazi hibridoetatik abiatuta, hazkuntza azkar eta bizitza luzeko ortuariak ekoizten dituztenak: landareen berezko zikloa bihurrarazten dute, banakuntzarako abiaguneraino bikain irits daitezen. Zientzia edo teknika horri esker, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan landareak ekoizteko egoera bikainean egongo da instalazioa. Jauzi teknologikoak kalitatean ere aurrerapena ekarri du, izurriteen kontrola, produktu fitosanitarioen murrizketa eta garaztatzeko uraren gehieneko aprobetxamendua lortzea bideratu baitu.

Estazio meteorologikoetatik kontrolatuta

Plastikopeko nekazaritzak azken finean erdietsi duena, elikagaien hornikuntza handiagoa, merkeagoa eta seguruagoa da. Urtarrilean meloia eskaintzeko aukera anekdota hutsa baino askoz ere gehiago ez den arren (merkatu zenbaiten begietara, erakargarria), ez da funtsezko hobekuntza, berez. Garrantzitsuena sektorea gaurkotzea da, horixe baita mundu zabaleko industriarik handienetako bat, aldez edo moldez jende gehien biltzen duena. Negutegi batzuk estazio meteorologikoek gobernatzen dituztela kontuan izaki, modernizazio hori gauzatzea lortu dela esan daiteke. Horrelako negutegietan klima kontrolatzeko sistema konputerizatuek, zeinahi landare-hazkuntzatik emaitzarik handiena ateratzeko funtsezkoak diren argitasun, tenperatura eta hezetasun erlatibo egokienak mantentzen dituzte uneoro. Kanpo-sentsoreez osaturik dagoen estazio meteorologiko hori negutegiekin zuntz optikoen bidez dago lotua, erdietsitako datuen fidagarritasuna bermatu ahal izateko: datu horien arabera, tenperatura eta hezetasun erlatiboaz “arduratzen” diren barne-sentsoreez gainera, negutegiko klima ere kontrolpean mantentzen da. Instalazioaren garuna klima-estazioa da: ekipo horrek, sentsoreek igorri dizkioten datuak prozesatu eta, horren arabera, goialdeko eta alboetako aireztapen-ekipoetara, eguraste- eta kalefakzio-mekanismora igortzen ditu agindu egokiak. Programa hori, gainera, tenperatura bero edo hotzegietan, sentsoreetan edo hari-bilbeetan akatsak sortzean, funtzionatu behar duten alarmez hornitua dago eta, negutegia dagoen latitude eta longitude geografikoa kontuan izaki, goiztiri eta ilunabarreko orduak aldatzearren egin beharreko egokipenak eragiten ditu.
/imgs/20060101/misce.jpg

Arazo ekologikoa: mendi-lauketak eta hondakinak

Penintsula Iberikoko hegoaldeko paisaiaren kolorea biziki aldatu da hogei urte honetan: basamortu gorria zelarik, PVC-zko maindire zuri bilakatu da. Metamorfosi hori Interneten ikus daitezkeen airetik eginiko argazkietan hautematen da, NASA-k eginiko erretratu horietara jotze ezinbestekoa ez bada ere: lautadetatik gertuko zeinahi mendixkatatik ikusten dira elkarri itsatsitako “nekazaritza-fabrikak” eta aspaldiko spaghetti western xelebreen eszenategi izan zen hura zer bihurtu den. Harritzekoa badirudi ere, elkarte ekologistek ez dituzte kritika zorrotzak egin aresti arte, eskualdearen eraldaketa sozio-ekonomikoa mesedegarritzat jotzen dute-eta.

Nolanahi ere, laborantza-sistema horien ugalketa dela bide, aspaldi honetan negutegien neurri gabeko ugalpena fiskalizatu eta muga dadin hainbat erakunderen eginiko eskaerak biderkatu egin dira. Libre dauden hektareak geroz eta urriagoak direnez, mendiak lautzen, berdintzen ari dira, maiz ekosistema paregabeak babesten dituzten muiñoak okupatuz ere. Alarma-pizte horrekin batera, hondakinen kudeaketa-sistemak garatzeko obligazioa gehitu behar zaio, baliagarri ez diren plastikoen errekuntzaz ari garela, batik bat.