UHT esne erdigaingabetuak, kaltzio erantsia daukatenak

Kaltzio gehiago hartzeko aski dugu esne arruntetik pittin bat gehixeago hartzea

Kaltzio erantsia daukaten bederatzi esne-laginetatik lauk adierazitakoa baino gutxiago dute eta seik gauza berbera egiten dute, bestelako mineral edota bitaminei dagokiela
1 urtarrila de 2007
Img analisis listado 145

Kaltzio gehiago hartzeko aski dugu esne arruntetik pittin bat gehixeago hartzea

/imgs/20070101/img.analisis1.01.jpg Laborategian aztertu eta dastatu dira erdigaingabetuak dauden eta kaltzio erantsia daukaten bederatzi UHT esne (Central Lechera Asturiana, Président, Kaiku, Río, Lauki, Pascual, Puleva, Gaza eta Celta). Lagin horiek litroko ontzietan saltzen dira (zortzi, brikean eta bat plastikozko botilan) eta beren prezioak 0,71 eurotik (Río) 0,98raino (Pascual) doaz.

Esnearen eta esnekien nutrizio-ezaugarri apartak direla medio, komenigarria da horrelakoak ohiko dietan sartzea bizitzako etapa denetan; horren alderdirik adierazgarriena, dena dela, biobaliagarritasun handiko kaltzio ugari edukitze izanik (gure organismoari kaltzioa baliatzea errazten dioten proteina, mineral eta bitamina ugari baitauzka esneak), hazkuntza eta garapen etapetan ez ezik (haurtzaroan eta nerabezaroan, adibidez) haurdunaldian eta edoskitzaroan ere ordezkaezina da esnea emakumearentzat.

Esne erdigaingabetuak, kaltzio erantsia daukatenak

Esne erdigaingabetua esne osotik abiatuta transformatzen da: oinarrizko esne horri lehendabizi gantz guztia erauzten zaio eta, ondoren, gantza produktu osoaren %1,5 eta %1,8 artekoa (horrelaxe xedatua dago, esne erdigaingabetuei dagokien arautegian; esne osoak, aldiz, edukiaren %3,5 izan behar du gantza) izan dadin, behar beste esnegain gaineratuko zaio.

Ondoren, kaltzioa gaineratzen zaio esneari: kaltziodun mineral gatzak, kaseinatoak edo kaseinak erants dakizkioke esneari: horretarako esne ultrairagazia, hauts esnea edo esne kontzentratua balia daiteke. Gure organismoak eraginkortasun handiagoa erakusten du kaltzio organikoa -esneak berez daukana, alegia- xurgatzen (kaltzio-zitratoa, kaltzio-azetatoa, kaltzio-kelatoa, etc.), kaltzio inorganikoa baino (kaltzio-fosfatoa, kaltzio-karbonatoa): honek, azken produktuan kaltzio-kontzentrazio handiagoa agertzea laguntzen badu ere, bestea bezain ongi ez dugu absorbatzen. Azterturiko laginetan nolako kaltzioa baliatu den bereizteko aukerarik ez dute ematen laborategiko datuek.

Fabrikatzaile gehienek, gantzarekin batera, bitamina liposolubleak (gantzetan disolba daitezkeenak) ere eransten dizkiote esneari, esneak berez dauzkan bitamina horiek ere suntsitu egiten direlako gaingabetze prozesuan. Nutriente (kaltzioa, fosforoa, bitaminak, proteinak, etc.) erantsiak dauzkan esneari “aberastua” deritzo eta fabrikatzaileak honelakoen ezaugarri nutritiboei buruzko informazioa etiketan agertzeko obligazioa du.

Azterturiko esne erdiek adierazi baino kaltzio gutxiago daukate

/imgs/20070101/img.analisis1.02.jpg Aberasturiko bederatzi esne hauen etiketen azterketak agertu zuenez, derrigorrezko informazioa denek erakusten dute baina, kasu askotan, emaniko datuak ez datoz bat errealitatearekin: areago, lau laginen (Central Lechera Asturiana, Kaiku, Lauki eta Gaza) egiazko kaltzio-edukia etiketek diotena baino dezente txikiagoa da. Beste baten (Puleva) akatsa %8koa bada ere, neurtzeko teknikari egotz dakizkiokeen akats-tarteak medio, hobe omen da adierazitakoa baino kaltzio gutxiago daukala ez ulertzea. Baliteke, kaltzioaren egiazko edukia adieraztean, horrenbesterainoko zehaztasun gabezia horren zergatia fabrikatzaile zenbaiten okerreko abiagunea izatea, hots, ekoizle batzuen iritziz, esne gordinak 120 mg kaltzio du 100 mililitroko baina, errealitatean, ohikoena (edukiak aldatu egiten dira hainbat faktoreren arabera) 110 mg-tik gora ez izatea da. Horrek, etiketan adierazitako balioetara iristea dela eta, fabrikatzailea eskas ibiltzea zuri dezake, hein batean bakarrik. Konponbidea erraza da, ordea, inondik ere: jatorriko esnearen kaltzio-edukia egiaztatu eta, partida bakoitzean, erantsi beharreko kopurua kalkulatzea. Gogoan izan kaltzioa ezin dela nahi erara erantsi, 100 mililitroko 160 mg baino gehiagok esnea hauspearaziko lukeelako.

Nolanahi ere, adierazitako nutriente kopuruak eta azterketan aurkitutakoen arteko aldeak ez dira kaltziora soilik mugatzen: fosforo edukia ere txikiagoa da Kaiku eta Pascual laginetan, magnesio gutxiago dauka Celta-k, azido foliko (B9 bitamina) gutxiago Lauki eta Pascual-ek, A bitamina gutxiago Gaza eta Puleva-k, eta E bitamina gutxiago Gaza-k. Hitz gutxitan, Río eta Président laginen etiketak bakarrik daude zuzen.

Kaltzio erantsia duen esnea eta ohikoaren arteko aldeak

Kaltzio gehitua duen esne erdigaingabetua ez da oso energetikoa baina, hori bai, kaloria gehixeago dauka (azterturiko laginek, bestez beste, 52 kaloriaz hornitzen gaituzte, 100 gramoko) ohiko erdigaingabetuak baino (45 kaloria 100 gramoko). Hori guztiz logikoa da, bederatzi laginetako bat ultrairagazia baita (kontzentratuagoa) eta gainerakoei esne proteinak erantsi dizkietelako. Arrazoi berberagatik, esne aberastuen proteinen kontzentrazioa handixeagoa da. Araudiak xedaturik, proteinatik %2,72 eduki behar du esne arruntak; proteina gaineratuak dauzkaten esneetan, berriz, %3,8tik gorakoa izan behar du proportzioak. Baldintza hauek lagin guztiek betetzen dituzte. Amaitzeko, erdigaingabetuei gutxienez %4,25 laktosa (esnearen azukrea) edukitzea behartzen die Araudiak eta bederatzi laginek hori ere ongi betetzen dute (batez bestekoa: %5,2).

Esne jetzi berriak edukiaren %3 – %6 du gantza, behiaren arrazaren eta elikabidearen arabera aldatzen baita portzentajea. Gantzaz ari garela, esne osoak edukiaren %3,5 behar du, gaingabetuak %0,5 baino gutxiago eta erdigaingabetuak %1,5 eta %1,8 artean. Azterturiko laginetan gantz edukia %1,47tik %1,57raino doa; kopuru edo eduki guztiak onartzeko modukotzat jo dira. Gantz edukian, bederen, erdigaingabetu arruntak eta kaltzio erantsia dutenen artean ez dago alderik. Beste horrenbeste gertatzen da kolesterolarekin ere (gantza modura, hutsaren hurrena da): litro erdi esne erdigaingabetuk 30 miligramo kolesterol dauzka; gogoan izan, egunean 300 miligramo ez gainditzea aholkatzen dela.

Erne bitaminekin

Esneak, nutriente ugariz hornitzen bagaitu ere, B12 bitaminan bakarrik da oparoa (egunean aholkaturiko kopuruaren %30). Esneari gantza erauzteko prozesuan zehar bitamina liposolubleak (gantzetan disolbatzen direnak, hots, A, D eta E) suntsitzen direnez, esne erdigaingabetuak eta gaingabetuak fabrikatzen dituztenek erantsi egiten dizkiote esne mota horri. Izan ere, kaltzio erantsia duten esne erdigaingabetu horretan funtsezkoa da D bitamina, beroni esker, horrelako esnea kontsumitzen duenaren organismoari kaltzioa absorbatzen eta hortz-hezurretan metatzen laguntzen diotelako.

Azterturiko bederatzi laginetatik, Río da bitamina erantsiak dauzkanik adierazten ez duen bakarra. Dena den, azterketak frogatu duenez, adierazitakoak baino txikiagoak dira bitamina kopuruak lagin askotan. Gaza laginak, adibidez, A, E eta D bitamina erantsiak dauzkala dioen arren, laborategian irregulartasun nabarmena atzeman zen: A eta E bitaminen kopuru atzemangarririk ez zen hauteman. D bitaminaz ari garela, neurtzeko moduko edukia (3,3 mikrogramo, µg/100 ml) zeukan bakarra Celta izan zen. Gainerakoen kopuruak, erabilitako teknikaren mugak medio, ezin izan da zenbatu, 100 mililitroko 2,5 µg baino txikiagoa zelako (gogoan hartzekoa: lagin bakar batek ez du adierazten, 100 mililitroko, 2,5 µg baino D bitaminaren eduki handiagorik). Président eta Puleva laginek D bitamina erantsi dutela diote. A bitamina ere gaineratu dio Puleva laginak, baina 90 µg baizik ez zuen esneak, 100 mililitroko, etiketan adierazitako 120 µg horien ordez. Celta laginak bere esneari A eta D bitaminak gehitu dizkiola dio eta, laborategian egiaztatu ahal izan zenez, adierazitakoa ez ezik, gehiago ere gaineratu du.

Central Lechera Asturiana, Kaiku, Lauki eta Pascual laginek azido folikoa (B9 bitamina) eta A, D eta E bitaminak ipini dituztela diote. Lauki eta Pascual laginek adierazitako edukiak bete eta, areago, gainditu egiten dituzte, A bitaminari (ez baita adierazitako kopurura) eta D bitaminari (neurtzea ezinezkoa gertatu baitzen) dagokienean izan ezik.

Nolanahi ere, kaltzio erantsia daukan esnea eta kaltzio erantsia ez daukanaren arteko alde behinena, noski, kaltzio edukia da. Ikus dezagun hauxe hurrengo atalean.

Merezi ote kaltzio erantsia duen esnea kontsumitzea?

/imgs/20070101/img.analisis1.03.jpg Kaltzioaren kontsumoa bermatu behar dugu, kosta ahala kosta, hezurren osaketan duen funtzioa betetzeaz gainera (gure organismoko kaltzioaren %99 hezurretan datza: ia-ia kiloa), beste hainbat funtziotan ere parte hartzen du, hala nola nerbio-bulkaden transmisioan, odolaren mamitzean eta bihotzaren jardueran. Elikabidetik egunero beharrezkoa dugun kaltzioa ekartzen ez badugu edo kaltzioa behar bezala asimilatzen ez badugu, organismoak bere buruari emango dio, gure osasunarentzat kaltegarri den modu berezi batean: funtzio osagarri horiek betetzeko premiazkoa duen kaltzioa hezurretatik erauziko du. urteak joan, urteak etorri, “kaltzio-lapurreta” horrek hezurrak ahuldu eta osteoporosi izeneko patologia ezaguna sortaraz dezake. Horregatik eman behar diogu geure organismoari premiazkoa duen kaltzioa hezurrak osatzen amaitu arte (30 urte inguru) ez ezik, hortik aurrera ere bai.

Populazio helduari, orokorki (haurrek, haurdunek eta edoskitzen dutenek gehiago behar baitute), egunero 800 mg kaltzio hartzea komeni zaio. Egunean bi baso esne (litro erdia) hartuz gero, 600 mg kaltzio kontsumitu dugu, hots, egunean aholkaturiko kopuruaren %75. Esneak (berdin dio osoak, gaingabetuak edo erdigaingabetuak, kaltzio edukia ez baita aldatzen) ehun mililitroko 105 – 120 miligramo kaltzio dauka; kaltzio erantsia daukanak, berriz, azterketa honetan egiaztatu denez, 130 – 160 mg dauka. Azterturiko bederatzi laginen batez bestekoa 145 mg/100 ml da, hots, kaltzio erantsia ez daukana baino %30 gehiago.

Behar dugun kaltzioa esnekien bidetik ere eskura dezakegu, hala nola gazta erdi-ondua (820 mg/100 g), jogurta (130 mg/100 g) edo mamia (60 mg/100 g) hartuz. Badira, hala ere, kaltzio ugaria daukaten beste elikagai batzuk ere: kontserbako sardinak (400 mg/100 g, hezur eta guzti), almendrak (254 mg/100 g), berroak (170 mg/100 g), brokolia, etab. Dena dela, hauen kaltzioa gure organismoak ez du aprobetxatzen (“biobaliagarritasuna” esaten zaio honi) esnearena eta esnekiena bezain ongi.

Egunean esnekiren bat eta bi baso esne gaingabetu edo erdigaingabetu hartzeak (horrela, esne osoaren kaloriak eta gantza urrituko ditugu) bermatuko digu egunean aholkaturiko kaltzio-kopuruaz hornitzea. Horregatik, ez dirudi kaltzio erantsia daukaten esne horiek kontsumitzea beharrezkoa denik: kasurik hoberenean esne arruntek baino %50 kaltzio gehiago daukate eta, oker-okerrenean, %15 ere ez. Bestetik, ikusi dugunez, kaltzioa eransteko prozesuko manipulazioek esneari bere jatorrizko osaketa aldaraziko diote; areago, esnearentzat Araudiak xedaturiko parametro zorrotz eta zurrunetakoren bat (ikus, azterketako datu-taula), kalitate-alorrean arazorik edota iruzur-susmorik ez sortzeko, ezin zaie aplikatu esne “aberastu” hauei eta, gainera, interpretatzeko unean ez daude oso ulergarri. Beste aldetik, kaltzio erantsia daukaten esneek askotan kaltzio, bitamina eta mineral batzuen kopuruak etiketan adierazitakoak baino txikiagoak izateaz gainera, bederatzi laginetatik hiruk kalitate alorreko arazoak agertu dituzte (ikus, datu taula eta “Bederatzi esneak, banan-banan” laburpena).

Laktosaren (esnearen azukrea) aurkako intolerantzia nozitzearren edo beste zernahirengatik beren elikabidetik esnea baztertu dutenek, elikaduran kaltzioa sar dezakete mineral hau ugari daukaten elikabideak edo osagarri zein gehigarriak kontsumituz. Gizakiak ez du kaltzio gehiegi kontsumitzeko arriskurik: premiazkoa ez dugun kaltzioa gernutik eta gorozkietatik kanporatzen dugu. Egunean 2..500 mg-raino hartzea segurutzat jotzen da.

Kaltzio erantsia daukan esnea aukera bat izan liteke kaltzio-ekarpen handi-handia behar dugun bizi-etapetan (haurtzaro eta nerabezaroan, haurdunaldi eta edoskitzaroan, zahartzaroan) baina %15 – %50 osagarri hori erraz eskura dezakegu: esne gehiago hartuz.

Kaltzioa dela eta, badabil bazterretan halako eztabaida: zientifiko asko eta askok pertsona helduentzat mineral hori elikagaien kontsumo bidez hartzea baliagarri ote den auzitan jartzen duen bitartean, beste aditu askok diote gure organismoak eraginkortasun handienez baliatzen duen kaltzioa esneak eta antzeko elikagaiek daukatena dela. Nolanahi ere, kaltzioaren premia gorria denean (osteoporosia, organismoko kaltzio edukia murrizten duten tratamenduak, etc.), sendagileek kaltzio-gehigarriak preskribatu ohi dituzte, kaltzio ugariko elikagaiak hartzea aholkatu ordez.

Laburbilduz eta Konparaketako taula

Laburbilduz

  • Kaltzio erantsia daukaten bederatzi UHT esne erdigaingabetu aztertu dira oraingoan. Litroko ontzian (zortzi brikean eta bat plastikozko botilan) salgai daude 0,71 eurotik (Río) 0,98 euroraino (Pascual).
  • Esne osoak beste kaltzio daukate gaingabetuak eta erdigaingabetuak ere: 105 – 120 mg/100 ml. Kaltzio erantsia daukaten esne erdigaingabetuen kaltzio edukia, 100 miligramoko, 131 mg-tik (Central Lechera Asturiana) 160 mg-raino doa (Celta). Esneak berez daukan kaltzio kopuruaren %30 ohi da erantsi zaiona, batez beste.
  • Bederatzi laginetatik lauk etiketan adierazitakoa baino kaltzio gutxiago daukatenez, arauz kanpo dabiltza. Sei laginek, berriz, adierazi baino mineral (fosforoa eta magnesioa) edota bitamina (A, E eta B9) gutxiago dauzkate.
  • Hiru laginek kalitate alorreko arazoak agertu dituzte: Central Lechera Asturiana-k gehiegizko tratamendu termikoa nozitu du, Puleva-k -seguruenik, jatorriko esnearen ondorioz- kalitate mikrobiologiko eskasa agertu zuen eta Lauki-ren izozte-puntu altuegiak adierazten omen du produktuak ur gehiegi daukala.
  • Nutrizioaren ikuspegitik, kaltzio erantsia daukaten bederatzi laginak elkarren antzekoak dira: balio energetiko apala (48-56 kaloria ehun gramoko), batez beste %4 proteina, %1,5 gantz eta %5 karbohidrato baitituzte.
  • Río eta Président dira kalitate alorreko arazorik agertu ez dutenak eta adierazitakoa baino kaltzio, bitamina edo mineral gutxiago ematen ez dutenak.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Celta-k agertzen du: dastatze proban hoberenetako bat izaki, tarteko prezioa du; Río ere aukera polita da, kaltzioaz bestelako mineral edo bitamina erantsirik ez badauka ere.
Leites semidesnatados UHT enriquecidos en calcio
MARCA Celta Río Président Pascual Kaiku
Formato Brik 1 L Brik 1 L Botella de plástico 1 L Brik 1 L Brik 1 L
Prezo (euros / litro) 0,89 0,71 0,97 0,98 0,92
Etiquetaxe Incorrecto Correcto Correcto Incorrecto Incorrecto
Graxa total (g/100 g) 1 1,47 1,50 1,48 1,53 1,56
Proteína (g/100 g) 3,8 4,2 4,1 4,4 3,8
Lactosa (g/100 g) 2 5,4 4,8 5,1 5,6 4,9
Valor calórico (Kcal/100 ml) 52 51 52 56 50
Calcio (mg/100 ml) 3 160 152 146 156 138
Fósforo (mg/100 ml) 3 149 118 110 130 107
Magnesio (mg/100 ml) 3 39 Non procede análise Non procede análise Non procede análise Non procede análise
Ácido fólico ó vitamina B9(µg/100 ml) 3 Non procede análise Non procede análise Non procede análise 21 31
Vitamina A (µg100 ml) 3 298 Non procede análise Non procede análise 251 161
Vitamina D (µg/100 ml) 3 3 Non procede análise ND ND ND
Vitamina E (mg/100 ml) 3 Non procede análise Non procede análise Non procede análise 1,7 1,6
Extracto seco magro (g/100 g) 4 10,3 9,9 10 11,1 9,52
Punto de conxelación (ºC) 5 -0,635 -0,538 -0,566 -0,749 -0,548
Proba de glicomacropéptidos 6 Negativo Negativo Negativo Negativo Negativo
Furosina (mg/100 g proteína) 7 310,7 212,7 257,2 191,7 202,6
Lactulosa (mg/L) 8 755 593 491 645 471
Inhibidores 9 Negativo Negativo Negativo Negativo Negativo
Estado hixiénico-sanitario Correcto Correcto Correcto Correcto Correcto
Cata (1 a 9) 7 6,7 5,9 6,3 5,6
MARCA Gaza Central Lechera Asturiana Puleva Lauki
Formato Brik 1 L Brik 1 L Brik 1 L Brik 1 L
Prezo (euros / litro) 0,85 0,91 0,96 0,92
Etiquetaxe Incorrecto Incorrecto Incorrecto Incorrecto
Graxa total (g/100 g) 1 1,56 1,57 1,52 1,51
Proteína (g/100 g) 3,8 3,3 3,8 3,8
Lactosa (g/100 g) 2 5,7 4,6 5,7 4,5
Valor calórico (Kcal/100 ml) 54 48 53 48
Calcio (mg/100 ml) 3 142 131 149 138
Fósforo (mg/100 ml) 3 115 126 125 105
Magnesio (mg/100 ml) 3 Non procede análise Non procede análise Non procede análise Non procede análise
Ácido fólico ó vitamina B9(µg/100 ml) 3 Non procede análise 113 Non procede análise 21
Vitamina A (µg/100 ml) 3 ND 207 90 133
Vitamina D (µg/100 ml) 3 ND ND ND ND
Vitamina E (mg/100 ml) 3 ND 1,8 Non procede análise 1,9
Extracto seco magro (g/100 g) 4 10,5 8,9 10,4 9,1
Punto de conxelación (ºC) 5 -0,629 -0,557 -0,644 -0,502
Proba de glicomacropéptidos 6 Negativo Negativo Positivo Negativo
Furosina (mg/100 g proteína) 7 152,2 220,9 211,9 67,9
Lactulosa (mg/L) 8 340 1585 467 245
Inhibidores 9 Negativo Negativo Negativo Negativo
Estado hixiénico-sanitario Correcto Correcto Correcto Correcto
Cata (1 a 9) 6,8 4,7 6,7 6,3

(1) Graxa: o contido de graxa no leite semidesnatado debe ser de entre 1,5% e 1,8%.

(2) Lactosa: azucre do leite.

(3)Cando os valores de vitaminas e minerais están salientados en grosa, significa que o contido atopado nas devanditas substancias é significativamente menor ao declarado na etiqueta do produto. Incumpren norma.

(4) Extracto seco magro: o que queda do produto cando se elimina a auga e a graxa. Debe superar o 8, 25% nos leites básicos, pero os leites enriquecidos non teñen normativa propia.

(5) Punto de conxelación: reflicte a temperatura á que o leite se conxela; depende a concentración de sales do produto. Oito das nove mostras obteñen valores aceptables para leites enriquecidos; a excepción é Lauki: o seu alto punto de conxelación suxire un exceso de auga no leite.

(6) Glicomacropéptidos: indicador da calidade da materia prima empregada. O positivo da mostra de Puleva revela que a calidade microbiolóxica do seu leite de orixe podería ser deficiente.

(7): Furosina: substancia que se produce a partir da lactosa durante o tratamento térmico e de conservación do leite. Nun leite clásico considéranse normais os valores inferiores a 200 mg/100 g de proteína. Tendo en conta que un leite enriquecido esixe un maior período de conservación, os valores rexistrados nas analizadas poden considerarse aceptables.

(8) Lactulosa: outra substancia que se produce a partir da lactosa durante o tratamento térmico do leite. Cantidades superiores a 800 mg/litro relaciónanse cun tratamento térmico excesivo.

(9) Inhibidores: antibióticos que poden pasar das vacas tratadas con eles ao seu leite; non se detectaron en ningunha mostra.

Non procede análise: cando a mostra non declaraba adición de vitaminas ou minerais non se realizou análise para comprobar o contido en vitaminas ou minerais.

ND: Non detectado; na vitamina D, cando se indica ND a cantidade existente é, en calquera caso, menor a 2,5 µg/100 ml, xa que a técnica empregada non detecta contidos inferiores a este; así e todo, as mostras con ND en vitamina D declaran contidos menores a 2,5 µg/100 ml. En vitaminas A e E, non obstante, ND pode considerarse incumprimento da norma.

Os valores salientados en grosa expresan irregularidades ou incumprimento da norma: ou son cantidades de vitaminas ou de minerais inferiores ás declaradas nas etiquetas, ou ben indican problemas de calidade do produto.

Banan-banan

Kaltzio erantsia daukaten bederatzi UHT esne erdigaingabetuak

Celta

/imgs/20070101/img.analisis1.leche.01.jpgEsne UHT erdigaingabetua, kaltzioa, fosforoa, magnesioa eta A eta D bitaminak erantsiak dauzkana.
0,89 euro litroko: kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena.
Kaltzio gehien daukana (160 mg/100 ml). Era berean, fosforo eta D bitamina gehien daukana. Irregulartasun bakarra: adierazitakoa baino magnesio gutxiago dauka. D bitaminaren edukia (3,3 µg/100 ml) lagin honi bakarrik zenbatu ahal izan zaio; gainerako laginen edukiak 2,5 µg/100ml baino txikiagoak dira (lagin bakar batek ez du adierazi hori baino kopuru gehiago daukanik) eta, teknikaren mugak tarteko, ezin izan dira zenbatu.
Dastatze proban, 7 puntuz, gogoenetako bat izan da. Aldekoak: “zaporea” eta “krematsutasuna”; aurkakoak: “zapore bizi samarra”.

Río

/imgs/20070101/img.analisis1.leche.02.jpgEsne UHT erdigaingabetu ultrairagazia.
0,71 euro litroko: denetan merkeena.
Aukera polita honakoa ere, kaltzioz bestelako mineralik eta bitamina erantsirik ez duen arren. Kaltzioz aberastutako esnea baino zehazkiago esne ultrairagazia, kontzentratuagoa dela esan liteke. Kaltzio gehien (152 mg/100 ml) dutenetakoa izaki, azterturiko bederatzietatik lagin honi eta beste bati ez zitzaion irregulartasunik edo kalitate-arazorik atzeman.
Dastatze proban, 6,7 puntuz. Aldekoak: “esne naturalaren zaporea” eta “kolorea”; aurkakoak: “trinkotasunik eza” eta “zapore motela”.

Président

/imgs/20070101/img.analisis1.leche.03.jpgEsne UHT erdigaingabetua, kaltzioa eta D bitaminadun esne-proteina erantsiak dauzkana.
0,97 euro litroko: garestienetako bat.
Azterturiko bederatzi laginetatik, honi eta beste bati ez zitzaion irregulartasunik edo kalitate-arazorik atzeman. Kaltzioz bestelako mineral edo bitamina erantsirik ez du (D bitamina izan ezik: horren kopurua -2,5 µg/100ml baino txikiagoa- azterketak ezin izan zuen zenbatu).
Dastatze proban, 5,9 puntuz, gutxien gustatu zenetako bat. Aldekoak: “zapore gozoa” eta “krematsutasuna”; aurkakoak: “zapore gabezia” eta “zapore arraroa”.

Pascual

/imgs/20070101/img.analisis1.leche.04.jpgEsne UHT erdigaingabetua, kaltzioa, fosforoa eta A, D eta B9 bitaminak erantsiak dauzkana.
0,98 euro litroko: denetan garestiena.
Kaltzio gehien daukatenetako bat (156 mg/100 ml). Adierazitakoa baino fosforo eta azido foliko (B9 bitamina) gutxiago. D bitaminaren edukia (2,5µg/100ml baino txikiagoa, nolanahi ere) ezin izan zen zehaztu.
Dastatze proban, 6,3 puntuz, gogoenetako bat izan da. Aldekoak: “zaporea” eta “krematsutasuna”; aurkakoak: “zapore bizia” eta “kolore iluna”.

Kaiku

/imgs/20070101/img.analisis1.leche.05.jpgEsne UHT erdigaingabetua, kaltzioa, A, E eta D bitaminak eta azido folikoa erantsiak dauzkana.
0,92 euro litroko.
Adierazitakoa baino fosforo eta kaltzio gutxiago (160 mg/100 ml).
Dastatze proban, 5,6 puntuz, gutxien gustatu zenetako bat. Aldekoak: “zaporea” eta “kolorea”; aurkakoak: “likidoegia” eta “zapore motela”.

Gaza

/imgs/20070101/img.analisis1.leche.06.jpgEsne UHT erdigaingabetua, A, D eta E bitaminak erantsiak dauzkana. 0,85 euro litroko: merkeenetako bat.
Adierazitakoa (165 mg / 100 ml) baino kaltzio gutxiago (142 mg/100 ml); ez zaio atzeman A eta E bitaminarik. D bitaminaren edukia (2,5µg/100ml baino txikiagoa, nolanahi ere) ezin izan zen zehaztu.
Dastatze proban, 6,8 puntuz, gogoenetako bat izan da. Aldekoak: “zapore gozoa” eta “kolorea”; aurkakoak: “ez da behar bezain krematsua”.

Central Lechera Asturiana

/imgs/20070101/img.analisis1.leche.07.jpgEsne UHT erdigaingabetua, kaltzioa, azido folikoa, A, D eta E bitaminak erantsiak dauzkana.
0,91 euro litroko.
Adierazitakoa (160 mg/100 ml) baino dezente kaltzio gutxiago (131 mg/100 ml). Proteina gutxien daukana (%3,3) eta, adi berean, gihar-estraktu lehor urrienekoa (%8,9). Kalitate-arazoa: gehiegizko tratamendu termikoa aplikatu zaio.
Dastatze proban, 4,7 puntuz, denetan kalifikazio txarrena eta gutxien gustatu zirenetako bat. Aldekoak: “krematsutasuna” eta “zapore ona”; aurkakoak: “kolore iluna” eta “esne-zapore motela”.

Puleva

/imgs/20070101/img.analisis1.leche.08.jpgEsne UHT erdigaingabetua, proteinak, kaltzioa eta A eta D bitaminak erantsiak dauzkana.
0,96 euro litroko: garestienetako bat.
Adierazi baino A bitamina gutxiago. D bitaminaren edukia (2,5µg/100ml baino txikiagoa, nolanahi ere) ezin izan zen zehaztu. Laborategian eginiko proba batek adierazten duenez, jatorriko esnearen egoera higieniko-sanitarioa ez zen zuzena.
Aldekoak: “zapore sakona”, “kolorea” eta “krematsutasuna”; aurkakoak: “esne-zapore motela” eta “trinkotasun eskasa”.

Lauki

/imgs/20070101/img.analisis1.leche.09.jpgEsne UHT erdigaingabetua, kaltzioa eta E, A, B9 eta D bitaminak erantsiak dauzkana.
0,92 euro litroko.
Adierazitakoa (160 mg/100 ml) baino dezente kaltzio gutxiago (138 mg/100 ml); beste horrenbeste gertatzen da azido foliko edo B9 bitaminarekin. Produktuaren bi ezaugarri on: biltegian denbora gutxien eman duena eta, bestetik, agresibitate txikieneko tratamendu termikoa nozitu duena. Ezaugarri txar bat: araua hautsi egiten du, bere izozte-puntua (-0,520ºC) baimendutakoa baino altuagoa delako; horrek adierazten omen du esneak ur gehiegi daukala. D bitaminaren edukia (2,5µg/100ml baino txikiagoa, nolanahi ere) ezin izan zen zehaztu.
Dastatze proban, 6,3 puntuz, tarteko posizioetako bat. Aldekoak: “zaporea” eta “kolorea”; aurkakoak: “arinegia, krematsutasun ahulekoa”, “zapore motelekoa”.
Egunean aholkaturiko kaltzio kopurua *
  • Sei hilabete bete arte: 500 mg egunean
  • Sei hilabete ? urtebete arte: 600 mg egunean
  • Urtebete ? 9 urte: 800 mg egunean
  • 10 – 19 urte: 1.000 mg egunean
  • 20 urtetik aurrera: 800 mg egunean
  • Emakume haurdunak: 1.400 mg egunean
  • Edoskitzen duten emakumeak: 1.500 mg egunean

* Litro erdi esnek (bi baso) 600 mg kaltzioz hornitzen gaitu, ehun gramo gazta erdi-onduk, 820 mg; ehun gramo jogurtek, 130 mg.