Bi eta hiru geruzako komuneko papera

Hiru geruzakoak garestiagoak dira baina ez leunagoak

Alde handiak biribilki bakoitzaren luzera eta zerbitzu-kopuruetan, pisuan eta prestazioetan
1 urtarrila de 2007
Img img analisis

Hiru geruzakoak garestiagoak dira baina ez leunagoak

/imgs/20070101/img.analisis2.01.jpg Komuneko paperaren erabilerari buruzko lehen albisteak XIV. mendeko Txinatik datozen arren, hainbat gizaldi lehenago ere bazen horren aitzindaririk: Erroma klasikoko bainu publikoetan, adibidez, haga bati estekatuta eta ur gazitan blaiturik zegoen belaki bat erabiltzen zen; Ozeano Barean, berriz, itsaskien eta koko oskolak ohikoak ziren. Guregandik gertuago, XIX. mendeko Irlandan argitara ematen zen Baserritar Zaharraren Almanaka prestaturik zegoen: komunean eskegitzeko bi zulo zituen eginik, irakurri ondoren ere baliagarri izan zedin. Errusia monarkikoan tzarrek baliatzen zuten komuneko paperak Inperioaren armarria zeukan inprimatua, egun ohikoak diren marrazkidun paperen zuzeneko aurrekari gisa: azterketa konparatibo honetako bederatzi laginetatik zazpi apainduak zeuden.

Bederatzi komuneko paper-lagin laborategian aztertu dira eta, gainera, erabiltzaile-panel batek epaitu ditu; lagin horietako zazpi bi geruzakoak dira eta beste bi, berriz, hiru geruzakoak. Biribilkien luzeran (baita zerbitzu kopuruan ere) lagin batetik bestera alde handiak daudenez, prezioak konparatu ahal izateko ematen duten paperaren luzera hartu da aintzat. Horrela, denetan merkeena Foxy da (8 zentimo kostatzen da 10 metroko tartea) eta 17 zentimo, aitzitik, Scottex Acolchado lagina. Foxy, merkeena izateaz gainera, kalitate hobereneko lau paperetako bat da: hortaz, bera da kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena eskaintzen duena.

Gramaje urrienekoak bi geruzako Renova klasikoa (33,1 g/m2) eta Foxy (34,7 g/m2, meheena, aldi berean). Scottex Acolchado eta Colhogar Resistant, biak ere hiru geruzakoak, pisu handiagokoak dira metro karratuko (51,5 g/m2 eta 48,3 g/m2) baita lodiera handiagokoak ere (495 µm eta 618 µm). Dena dela, proba objektibo honetako emaitzak ez datoz bat kontsumitzaileen iritziarekin. Lagin horien leuntasuna, lodiera eta zimurtasuna baloratu zituzten hamabi erabiltzailek eta, irudi lezakeenaz beste aldera, hiru geruzako bi laginak izan ziren kalifikazio txarrenak jaso zituztenak: Colhogar Resistant-ek 10 puntutik 6,7 eraman zituen eta Scottex Acolchado-k 6,9 puntu. Kontsumitzaileen iritziz, beraz, lagin denetan leunena Renova Progress XXL (“oso egokia” erdietsi duen bakarra) eta ondotik datozkio Colhogar Dermia, Scottex Acolchado eta Scottex Megarollo (“egokiak”); gainerakoak “zuzen” hutsean geratu dira.

Lagin bakoitzaren erresistentzia neurtu zuten, bai lehor, bai heze zeudela ere, luzeran eta zeharka. Renova Clásico eta Foxy dira erresistentzia handienekoak eta horien atzetik Colhogar Resistant eta Renova Progress XXL datoz, “egokia” kalifikazioa eskuratuta. Scottex eta Colhogar Extra Largo “zuzen” baizik ez zuten lortu eta Colhogar Dermia-k ez zuen proba hau gainditu.

Xurgatzeko gaitasuna kalkulatzeko, zerbitzu bakoitzeko zenbat mililitro atxiki ditzaketen neurtu da, lagin bakoitzaren xurgapen koefizientea eta hezean agertzen duen jokamoldea aintzat jota. Foxy eta Scottex Megarollo laginek jokaera bikaina agertu zuten eta Renova Progress XXL laginak, aldiz, gainditzeke utzi zuen proba.

Aztertutako lagin denetan Scottex Megarollo da handiena: astunena (140 g), luzeena (40,8 m) eta diametro handienekoa (12,6 cm). Hori dena ez da beti mesedegarria, aparatu askotan horren tamainako biribilkiak kabitzen ez direlako. Diametrorik txikienekoa Renova Clásico da (9,9 cm). Bere burua “trinko” gisa agertzen duten lau laginek (antzeko diametroan metro gehiago bildurik) luzera handiagoa ematen dutenak dira.

Biribilkiak ematen dituen zerbitzu-kopuruak, zeharka bada ere, erabileren kopurua adierazten du, gutxi-asko. Trinko ez direnak dira atal honetan motzenak: 130 zerbitzuetatik (Colhogar Dermia, Colhogar Resistant eta Renova Clásico) 144 zerbitzuetara (Scottex Acolchado) doaz prestazioak. Trinkoen arteko aldeak ere esanguratsuak dira: Scottex Megarollo-k 326 zerbitzu ematen ditu eta, beste muturrean, Colhogar Extra Largo laginak berrehun baino gehiagorik ez. Zerbitzuen tamainak, aitor dezagun, biziki desberdinak dira: handienak Foxy, Colhogar Resistant eta Scottex markako hiru laginak dira (bostek ere 117,5 cm2 dituzte). Zerbitzu txikiena Renova Progress XXL laginak du: 112,5 cm2 baino ez.

/imgs/20070101/img.analisis2.02.jpg Zerbitzuen kopurua dosifikatu nahi dugunean, papera hautsi gabe tiratzea ahalbideratzeko behar bezain erresistentea izan behar du aurre-ebakitzeak eta, noski, nahi dugunean ebaki behar da: horra hor paradoxa. Erresistentzia hori neurtzeko, presio estandar bat eraginez gero papera zenbatetan urratzen den zenbatu behar da. Colhogar Resistant aldien %73tan hausten da eta Scottex Máxima Suavidad eta Foxi, aldien %72tan. Scottex Acolchado (%57) eta Colhogar Dermia (%59) laginetan, berriz, tiratze “arrakastatsuen” portzentajea dezente apalagoa da. Dispertsio-denboran neurtzen da papera uretan desegiteko erakusten duen erraztasuna eta komuneko hoditik behera joateko zenbat denbora beharko duen adierazten du. Huts egin duen bakarra Renova bi geruza klasikoa da, minutu pasea behar izan baitu suntsitzeko.

Renova markako bi laginak lauak ziren, besteak ez bezalakoak (apainduak zeuden gainerakoak). Koloreaz ari garela, zortzi lagin zuriak dira eta bederatzigarrena (Colhogar Resistant Perfumado) arrosa kolorekoa. Lagin zuri guztiek zuritasun-gradu egokia agertzen badute ere, denetan zuri hutsetik “urrunena” Renova bi geruza klasiko da. Renova markako biak dira substantzia zuritzaileak dauzkaten bakarrak (argi ultramorearen bidez ikus daitezke horiek). Erabiltzeko erraztasunari dagokiola, Scottex Megarollo da “egokia” kalifikazioa eraman duen bakarra; jokaera traketsena (“ez da egokia”), berriz, Renova klasikoak agertu du. Gainerako laginak “zuzen” apalean geratu dira. Itxura hobereneko lagina Colhogar Dermia da, ondotik Scottex Megarrollo, Scottex Acolchado eta Foxy datozkiola. Gainerakoek emaitza “zuzenak” baizik ez dute jaso.

Hortaz, eginiko saiakera guztietako emaitzak neurturik eta komuneko paper bat edo beste bat aukeratzean eragin biziena duten irizpideak lehenetsita (%53 leuntasunagatik, %19 xurgatzeko gaitasunagatik, %18 erresistentziagatik, %7 baliagarritasunagatik eta %3 itxuragatik) lagin bakar bat ere “oso egokia” ez dela egiaztatu da; Scottex Megarollo, Foxy, Renova Progress XXL eta Scottex Acolchado hiru geruzakoa “egokiak” dira eta gainerakoak, berriz, “zuzen” baino ez.

Nola dago egina komuneko papera?

Komuneko paper guztiak egurrez eginda dauden arren, hastapeneko pasta lortzeko hainbat prozedura baliatzen dira. Sistemak sistema, pasta horizta izango denez, zuntzak zuritu beharko dira. Colhogar, Renova Progress XXL, Foxy eta Scottex Megarollo laginen pastak zelulosa hutsekoak dira, gainerakoak baino hobeak. Horien atzetik zelulosazkoak datoz (Scottex Máxima Suavidad y Consistencia eta Scottex Acolchado) eta atzenik, kalitate kaskarrenekoa, zelulosa nahasizkoa da (Renova Clásico).

Gure gizarteak kontsumitzen duen komuneko paper kopuru itzel hori asetzeko arbola asko eta asko ipurditik ebaki behar dira. Ebakitze prozesu hori geldiarazteko, ordea, sektore kontserbazionistek baso iraunkorretatik ateratako pastak baliatzea edo, are eta hobeki, kartoi, aldizkari, egunkari eta antzekoak birziklatzetik erdietsitakoak erabiltzea proposatu izan dute behin baino gehiagotan. Gurean azterturiko bederatzi laginetatik bakar batek ez du erabili pasta birziklaturik, Renova Clásico laginak izan ezik (bertan, birziklatuen presentzia kopuru ñimiñoa baizik ez da).

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Bederatzi komuneko paper aztertu dira oraingoan, horietako zazpi bi geruzakoak eta bi hiru geruzakoak; horien prezioak, 10 metroko, 8 zentimotik (Foxy) 17 zentimoraino doaz (Scottex Acolchado). Bilduma bakoitzean dautzan biribilkien kopurua (“oparikoak” salbuetsita) dezente aldatzen da: 9 aletik (Scottex Acolchado) 25 aleraino (Colhogar Extra Largo).
  • Biribilki trinkoek (antzeko diametrodun biribilkian paper metro gehiago ematen dituztela diotenak, alegia) konbentzionalek baino dezente paper gehiago ematen dute. Renova eta Scottex trinkoek gainerakoen bi halako daukate. Scottex Extra Largo laginak, berriz, besteek baino %50 gehiago baizik ez du (etiketak dioena).
  • Erabiltzaileek ez dute atzeman hiru geruzako paperak besteak baino leunagoak direla; izan ere, hiru geruzakoek kalifikazio eskasagoak eraman zituzten.
  • Colhogar Dermia ez da behar bezain erresistente, Renova bi geruza klasikoak baliagarritasunean huts egin du eta Renova Progress XXL laginak ez du gutxien-gutxienekoa xurgatzen. Renova Progress XXL da denetan leunena, Colhogar Dermia itxura hoberenekoa eta Renova bi geruza eta Foxy, berriz, erresistentzia handienekoak. Xurgatzeko gaitasun handiena Foxy eta Scottex Megarollo laginek agertzen dute.
  • Bederatzi laginetatik bakar bat ere ez da “oso egokia”: Scottex Acolchado, Scottex Megarollo, Renova Progress XXL eta Foxy “egokiak” dira eta gainerakoak “zuzenak” baino ez.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Foxy Super soft laginak ematen du: bera da denetan merkeena eta kalitate hoberena erakutsi duten lauetako bat.
Bi eta hiru geruzako komuneko papera
Marka Foxy Super Soft Scottex Megarollo Colhogar Extra largo Renova Progress XXL Colhogar Dermia
Mota 2 geruzako trinkoa 2 geruzako trinkoa 2 geruzako trinkoa 2 geruzako trinkoa 2 geruzako klasikoa
Biribilki kopurua 12 12 32 (25+7) 16 (12+4) 12 (10+2)
Prezioa (euro, 10 metroko) 0,08 0,11 0,10 0,12 0,12
Osagaien ezaugarriak *
Pasta mekaniko edo CTMP (%) Aztarrenak Aztarrenak Ez datza Ez datza Ez datza
Pasta birziklatuak (%) ND ND ND ND ND
Izendapena Zelulosa hutsa Zelulosa hutsa Zelulosa hutsa Zelulosa hutsa Zelulosa hutsa
Ezaugarri orokorrak
Biribilkiaren diametroa (cm) 11,1 12,6 11,7 11,4 11,2
Biribilkiaren luzera (m) 34,4 40,8 25 35,6 16,2
Biribilkiaren pisu garbia (g) 115,3 139,9 86,8 115,5 55,2
Geruza kopurua 2 2 2 2 2
Zerbitzu kopurua 280 326 200 285 130
Azalera, zerbitzuko (cm2) 118,1 117,5 116,4 112,5 114,1
Ezaugarri orokorrak
Leuntasuna Zuzen Egokia Zuzen Oso egokia Egokia
Resistencia Oso egokia Zuzen Zuzen Egokia Ez da egokia
Xurgatzeko gaitasuna Oso egokia Oso egokia Egokia Ez da egokia Zuzen
Erabiltzeko erraztasuna Zuzen Egokia Zuzen Zuzen Zuzen
Itxura, begietara Egokia Egokia Zuzen Zuzen Oso egokia
Osoko kalitatea Satisfactoria Satisfactoria Zuzen Satisfactoria Egokia
Marka Renova Komuneko paper Scottex Máxima suavidad y consistencia Colhogar Resistant perfumado Scottex Acolchado
Mota 2 geruzako klasikoa 2 geruzako klasikoa 3 geruzako klasikoa 3 geruzako klasikoa
Biribilki kopurua 24 16 (12+4) 12 9
Prezioa (euro, 10 metroko) 0,12 0,14 0,15 0,17
Osagaien ezaugarriak *
Pasta mekaniko edo CTMP (%) 17 8 Aztarrenak 10
Pasta birziklatuak (%) Kopuru ñimiñoa ND ND ND
Izendapena Zelulosa mezclada Zelulosa Zelulosa hutsa Zelulosa
Ezaugarri orokorrak
Biribilkiaren diametroa (cm) 9,9 10,2 11,7 11,5
Biribilkiaren luzera (m) 16,3 17,5 16,3 18
Biribilkiaren pisu garbia (g) 50,2 63,6 73,7 86,9
Geruza kopurua 2 2 3 3
Zerbitzu kopurua 130 140 130 144
Azalera, zerbitzuko (cm2) 116,25 117,5 117,5 117,5
Ezaugarri orokorrak
Leuntasuna Zuzen Zuzen Zuzen Egokia
Resistencia Oso egokia Egokia Zuzen Zuzen
Xurgatzeko gaitasuna Zuzen Egokia Zuzen Egokia
Erabiltzeko erraztasuna Ez da egokia Zuzen Zuzen Zuzen
Itxura, begietara Zuzen Zuzen Zuzen Egokia
Osoko kalitatea Egokia Egokia Zuzen Egokia

*”Zelulosa hutsezko” paper-pastak kalitate hoberenekoak dira komuneko papera fabrikatzeko; “zelulosazkoak” kalitate ertainekoak dira eta “zelulosa nahasizkoa”, emaitza kaxkarrenekoak.

Banan-banan

Bederatzi paperak, banan-banan

Foxy Super Soft

/imgs/20070101/img.analisis2.rollo.01.jpgKomuneko paper zuria, 2 geruza trinkoz osatua. 12 biribilki
0,08 euro 10 metroko: denetan merkeena
Osoko kalitatea: egokia
Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Zelulosa hutsez egina (pastarik hoberena).
Aldekoak: itxura, erresistentzia eta xurgatzeko gaitasuna.

Scottex Megarollo

/imgs/20070101/img.analisis2.rollo.02.jpgKomuneko paper zuria, 2 geruza trinkoz osatua. 12 biribilki
0,11 euro 10 metroko
Osoko kalitatea: egokia
Zelulosa hutsez egina (pastarik hoberena).
Aldekoak: leuntasuna, itxura, baliagarritasuna, xurgatzeko gaitasuna zerbitzuko.

Colhogar Extra Largo

/imgs/20070101/img.analisis2.rollo.03.jpgKomuneko paper zuria, 2 geruza trinkoz osatua. 25 biribilki (gehi zazpi, opari gisa)
0,10 euro 10 metroko (bigarren merkeena)
Osoko kalitatea: zuzen
Zelulosa hutsez egina (pastarik hoberena).
Aldekoa: xurgatzeko gaitasuna
Hobetu beharrekoak: zerbitzu kopurua eta paperaren luzera. Biribilki trinko laburrena da (25 m) eta zerbitzu kopuru urrienekoa (200).

Renova Progress XXL

/imgs/20070101/img.analisis2.rollo.04.jpgKomuneko paper zuria, 2 geruza trinkoz osatua. 12 biribilki (gehi lau, opari gisa)
0,12 euro 10 metroko
Osoko kalitatea: egokia
Zelulosa hutsez egina (pastarik hoberena).
Aldekoak: leuntasuna eta erresistentzia
Kontrakoak: xurgatzeko gaitasuna

Colhogar Dermia

/imgs/20070101/img.analisis2.rollo.05.jpgKomuneko paper zuria, 2 geruza trinkoz osatua. 10 biribilki (gehi beste bi, opari gisa)
0,12 euro 10 metroko
Osoko kalitatea: zuzen
Zelulosa hutsez egina (pastarik hoberena).
Aldekoak: leuntasuna eta itxura
Kontrakoak: erresistentzia ahulenekoa, bai lehor, bai heze zegoela

Renova

/imgs/20070101/img.analisis2.rollo.06.jpgKomuneko paper zuria, 2 geruzakoa. 24 biribilki
0,12 euro 10 metroko
Osoko kalitatea: zuzen
Zelulosa nahasiz egina (kalitate apalagokoa).
Aldekoa: erresistentzia
Kontrakoak: uretako dispertsio-denbora luzeenekoa. Erabiltzeko erraztasuna ez da egokia.

Scottex Máxima Suavidad y Consistencia

/imgs/20070101/img.analisis2.rollo.07.jpgKomuneko paper zuria, 2 geruzakoa. 12 biribilki (gehi lau, opari gisa)
0,14 euro 10 metroko
Osoko kalitatea: zuzen
Zelulosaz egina (tarteko kalitatekoa).
Aldekoa: xurgatzeko gaitasuna.

Colhogar Resistant Perfumado

/imgs/20070101/img.analisis2.rollo.08.jpgKomuneko paper zuria, 3 geruzakoa
0,15 euro 10 metroko (bigarren garestiena)
Osoko kalitatea: zuzen
Zelulosa hutsez egina (kalitate hoberenekoa).
Aldekoa: erresistentzia
Hobetzeko modukoak: paperaren alderdietako bat zimurtsua gertatzen da, ukitzean ez da oso malgua.

Scottex Acolchado

/imgs/20070101/img.analisis2.rollo.09.jpgKomuneko paper zuria, 3 geruzakoa. 9 biribilki
0,17 euro 10 metroko (denetan garestiena)
Osoko kalitatea: egokia
Zelulosaz egina (kalitate ertainekoa).
Aldekoak: leuntasuna, itxura eta xurgatzeko gaitasuna