Glaukoma / Piercinga ahoan jartzearen arriskuak / Tea hartzea oroimenaren zaindari / Eguarteko eguzkiaren onurak / Aspirina bat egunean?

1 urtarrila de 2007

Glaukoma / Piercinga ahoan jartzearen arriskuak / Tea hartzea oroimenaren zaindari / Eguarteko eguzkiaren onurak / Aspirina bat egunean?

Hitz bitan

/imgs/20070101/img.despiece-salud.jpg

Glaukoma:

horrela deritzo nerbio optikoaren zuntzetan kaltea gertatzerainoko begi-globoaren barneko presioa igotzeari. Presioak luzaro edo goi-mailan irauten badu, ikusmena betirako galduko du pazienteak; nerbio optikoaren zuntz guztiak kaltetu direnean, garunera irudiak transmititzeko gaitasuna galdu eta erabateko itsutasuna gertatzen da. glaukomaren hastapeneko faseak hautemateko bide bakarra azterketak egitea da; diagnostikoa zenbat eta goizago egin, orduan eta tratamendu mediko zein kirurgikoa aplikatzeko aukera handiagoak daude.

Gaztigatzean kalterik ez?

Piercinga ahoan jartzearen arriskuak

/imgs/20070101/img.despiece-salud.01.jpg Gazteek piercing bat mingainean ezartzeko geroz eta ohitura handiagoa hartu dute baina Espainiako odontologo eta estomatologoek ohartarazi dutenez, praktika hori arriskutsua da: aho-barrunbeak eta mihiak gaitzik nozitzeko arriskua izan dezakete, ahoan bakterio mordoa sartzen baita jatean, edatean, erretzean, gauzak murtxikatzean, etc. Adituek diotenez, mingainean, mihi-azpikoan, ezpainetan, masailetan eta abarretan gauza “arrotzak” ipintzeak hainbat alterazio ondoriozta dezake, hala nola mikro-hausturak eta hortz traumatismoak, hobien atzeratzea (apaingarriarekin igurztearen eraginez), hiperplasia tisularra (apaingarria ezartzen den zonan ehuna gehiegi hazten da, fibrosiak sorraraziz), bolatxoa askatzen bada kontrako eztarrira joan dakioke; urradurak, erreakzio alergikoak eta interferentzia erradiografikoak eragin ditzake, besteak beste. Horiez gainera, ahoan ezarritako piercing horiek hipersalibazioa (listu ugari ekoiztea) (gorputz arraroaren presentziagatik), halitosia (apaindutako zona hori behar bezala garbitzea zaila izaki), disfonazioa eta murtxikatzean eta irenstean molestiak ere eragin ditzakete.

Albisteak

Tea hartzea oroimenaren zaindari

/imgs/20070101/img.despiece-salud.02.jpg Egunean te kikara bat hartzeak oroimen galera geroratzen lagun dezakeela esan dute Newcastleko Unibertsitateko zientzialariek. Adituok, bertako laborategian eginiko azterlanetan egiaztatu dutenez, te berde eta beltzetik egunean 5 – 10 katilu hartzeak azetilkolina (oroimenari eusteko goi-mailetan mantendu behar den neurotransmisorea) hondatzen duten entzima batzuen jarduera indargabetu egiten du. Ikerkuntza proiektu horretako zuzendariak dioenez, te berdearen eragina iraunkorragoa da, astebetea irauten baitu; te beltzarenak, aldiz, egun bakarra baino ez. Eragin onuragarri horiez gainera, teak baditu beste hainbeste ere, hala nola edari herrikoi-herrikoia da, merkea, osasunaren aurkako eraginik ez du, etc.

Eguarteko eguzkiaren onurak

Egunean, goizeko 11etatik eguerdiko 3ak bitartean eguzkitan hamar bat minutu egotea osasunarentzat mesedegarria da, Manchesterko Unibertsitateko erradiazio ultramorean espezialistak direnen iritziz. Ikerlari horiek diotenez, elikagaietako kaltzio eta fosfatoen xurgapena sustatzen duen eta, jakina denez, hortz eta gainerako hezurren formazioan funtsezkoa den D bitaminaren ekoizpena laguntzen dute eguzki printzek. Bitamina horren gabeziak haurretan hezurren hazkuntza atzeratzea eta errakitismoa eta helduetan osteoporosia ekar ditzake.

Aspirina bat egunean?

/imgs/20070101/img.despiece-salud.04.jpg Infartua nozitu duten edo tronbosia nozitzeko arriskuan dabiltzan pertsonei aspirinak egiten dizkien mesedeak sendagileek ez dute ezbaian ipintzen egun. Jende askok prebentzio neurri gisa hartzen du eta osasungarria da, izan ere, ariketa fisikorik egiten ez duten eta kolesterola goian duten 40 urtetik gorako gizasemeentzat. Gastritis edo ultzerarik jasan dutenek, tentsio altua dutenek eta kolpe txikiena hartuta odolbilduak agertzen dituztenek, berriz, kontuz hartu behar dute, barne-hemorragiak nozitzeko arriskuan baileudeke, aspirina hartuta.