Jele ile-finkatzaile sendo-sendoak

Ilea finkatzeko ahalmenean, alde handia lagin batetik bestera

Kalitateaz irizpide gehienetan alde handirik ez dago baina garestienek hobeki finkatzen dute ilea
1 urria de 2004
Img analisis 2 listado

Ilea finkatzeko ahalmenean, alde handia lagin batetik bestera

/imgs/20041001/img.analisis2.01.jpg
Oraingoan aztertu diren zortzi ile-finkatzaile “estra sendo” kategoriakoetan ikusi denez, prezio batetik bestera alde nabarmenak agertzen dira: litroko 14,54 euroetatik (Giorgi Line) 31,28 euroak arte (Shock Waves). Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Pantene Pro-V laginak agertzen du: kostu apala (25,18 euro litroko) eta finkatze on-onekoa izateaz gainera, erabilera proban kalifikaziorik hoberenetako bat jaso du. Giorgi Line ere aukera polita da: denetan merkeena izaki, egoki agertzen da probako atal guztietan.

Jele finkatzaileek orrazkera luzaro mantendu behar dute, ileari itxura natural, malgu eta distiratsua emanez, ilea zanpatu gabe eta, erabili ondoren, hondakinik uzteke. Bestetik, produktu hauek ilea zainduko duten gai babesle, hidratatzaile eta elikatzaileak edukitzea ere komeni izaten da.

Laginok osagai nagusia ura dutelarik berari erantsi zaizkio gai jelifikatzaile eta biltzaileak (biskositatea areagotzen dutenak), humektanteak (ura atxiki eta ilearen kanpoko geruzak hidratatzen dituztenak), emolienteak (jelearen egonkortasuna mantentzen dutenak), kontserbatzaileak (bakterio, lizun eta legamien garapena galarazten dutenak), produktuaren itxura hobetzen duten aroma eta koloratzaileak, egokitzaileak (ilea distiratsu, leun eta malgu uzteko balio dutenak) eta bestelako eragile berariazkoak, ilea elikatzeko, konpontzeko, hidratatzeko edota babesteko. Nolanahi ere, osagai nagusia ilea trinkotzea erdiesten duena da, erretxina, alegia.

Kontuz begiekin

/imgs/20041001/img.analisis2.01.jpg
Horrelako produktuak erabiltzean hartu beharreko neurrietako bat, gaia begietan inola ere ez sartzea da. Fabrikatzaileak horretaz ondo jabetu direnez, ahaleginak egiten dituzte gaien pH faktorea ahalik eta neutroen izan dadin.

Jele hauen pH faktorea balioztatzeko unean erreferentzia buru-azala hartu ordez, begiko malko-guruinaren pH-a (7,5, hots, neutroa) hautatu da. Lagin guztiek dute 7 eta 8 bitarteko pH-a, Shock Waves izenekoak izan ezik: honakoa azidoago (6,8) eta, beraz, txarragoa da.

Jele guztiak lurrintsu eta garden dira, Shock Waves nakar-itxurakoa delarik. Produktu hauek ez dute oso likido izan behar, aplikatzean hatz tartean ihes egin ez dezan. Proba honetan hautemaniko balio garaiek (neurtzeko unitatea mmx10-1/s da) trinkotasun apalagoa adierazten dute; horrenbestez, 30etik beherako balioak onartu, 30 eta 45 bitartekoak hala-moduzkotzat hartu eta hortik gorakoak txartzat jo dituzte adituek. Lagin guztiak 30ez azpitik agertu dira, Pantene Pro-V (31) FX Studio Line (46) izan ezik.

Estraktu lehor gehiegi edukitzeak adierazten du produktuak gai organiko eta mineral ugari dauzkala baina datu horrek bakarrik ez du ondorioztatzen produktuaren kalitate eskasagorik. Emaitzek gorabehera handiak agertu zituzten: Pantene Pro-V laginetik (gutxien erakutsi zuena: %3 baizik ez) Llongueras lagineraino (estraktu ugarienekoa, %13,1).

Alkohola erretxinak disolbatzeko eta produktua lurrunarazteko (horrek ilea finkatzen laguntzen duen heinean) baliatzen da honelako produktuetan: Pantene Pro-V eta Shock Waves laginen formulek ez dute alkoholik; gainerako seietatik, berriz, Llongueras (%32) da alkohol gehien daukana eta Giorgi (%4) eta Poly Swing (%10) gutxien dutenak.

Gai aktiboak

Jele finkatzaile hauek berariazko bertuterik ohikoenak dituzten substantziak ba ote zeuzkaten aztertu zen laborategian. Pantenolak (B5 probitamina izenez ere ezagun da), adituen arabera, ilea konpondu, elikatu eta hidratatu egiten duelarik, Poly Swing (%0,06), Llongueras (%0,13) eta Pantene Pro-V (%0,02) laginetan agertu zen. Glizerinak eta sorbitolak formulako urari atxiki egiten diote eta, horrenbestez, ilearen kanpoko geruzen hidratazioa mantentzen dute. Grafic, Fructis, Llongueras eta Pantene Pro-V laginek ez daukate gai horietatik bakar bat ere. Glizerina Poly Swing (%1,4), Giorgi (%2,7) eta FX Studio (%0,10) atzeman zen. Sorbitola daukan jele bakarra Shock Waves (%2,8) da.

Ile-finkatzailea hautatzeko unean funtsezko kontua horixe da, ilearen orrazkera finkatzea, alegia. Jeleen gaitasuna neurtzeko laborategian berariazko testa egin zitzaien laginei: produktu bakoitza europar jatorriko hogei zentimetroko hamar ile-xerlotan aplikatu ondoren, xerloak arraboletan bildu ziren. Horrela gau osoa eman ondoren arrabola kendu eta, hurrengo zortzi orduetan, kizkurren aldaerari begiratu zitzaion, ordubeteko tartetan. Kizkurra zenbat eta gehiago luzatu orduan eta ahulagoa da ilea finkatzeko ahalmena.

Pantene Pro-V, FX Studio eta Shock Waves laginak dira, proba horren arabera, ilea finkatzeko ahalmen handiena dutenak. Giorgi Line da erdi pareko ahalmena duena eta Grafic, Fructis, Poly Swing eta Llongueras laginak, azkenik, apalen agertu zirenak proba horretan.

Jakintsuen iritzia

Jeleok uzten duten ilearen itxura eta ukitua aztertu zuten, aurreko proban bezalako beste hamar ile-xerlotan produktuak aplikatu eta handik ordubetera ilea eskuilatuz. Hiru aldiz errepikatu zuten eskuilatze hori eta, ariketa amaitutakoan, xerloen azken itxura baloratu zuten adituek. FX Studio laginari trinkotasun ahula egotzi zitzaion, Fructis laginaren dentsitatea hobetsia izan zelarik. Produktua aplikatu ondoren zortzi laginetatik bakar bat ere ez zen likatsu agertu; areago, orrazkera egin aurretik xerlo guztiek distira egokia zuten. Ilea eskuilatu ondoren laginek ez zuten hondakinik utzi.

Shock Waves laginak ez bezala, Grafic eta Poly Swing markakoek ilea moldatzeko duten gaitasuna azpimarratu zuten adituek. Ile-xerloa orraztu ondoren agertzen zuen leuntasun egokia lortu zuten Giorgi Line, Llongueras, Pantene Pro-V, FX Studio eta Shock Waves laginek; orraztu ondorengo leuntasun eskasa agertu zuen Pantene Pro-V-k eta Shock Waves produktuak ez zuen ile malgurik erdietsi, proba amaitutakoan. Poly Swing, Llongueras, Pantene Pro-V, FX Studio eta Shock Waves laginak dira, orraztu ondoren, ilean hondakin gehien utzi zituztenak.

Ilea ikuzi bitartean xerlo guztiak aise askatu ziren, hondakinik agertu gabe. Ondoren, ilea bustirik, erdietsitako emaitzak bikainak eta antzekoak izan ziren kasu guztietan Shock Waves laginarenean izan ezik: orrazteko unean ileak zailtasunak agertu zituen eta hondakinak agertu ziren, ostera ere. Laburbilduz, ilea hobekien uzten dutenak Poly Swing eta Grafic dira. Shock Waves, berriz, produktu apalena da.

Laborategiko probak eta adituek egin zituztenak kontuan izaki, kalitate hobereneko jeleak Pantene Pro-V eta FX Studio dira (biek ere “oso ongi” kalifikazioa lortu dute). Giorgi Line eta Shock Waves “ongi” hutsean geratu ziren: lehenaren finkatze ahalmena ez zen goraino iritsi eta bigarrenak hondakinak uzten ditu ilean, bustirik zein lehor. Gainerako lau laginen kalitatea apalagoa da, aurreko biek bezain finkatze-ahalmen ona eskaintzen ez dutelako.

Erabiltzaileen proba

Honelako produktuak kontsumitu ohi duten hirurogeita hamabi lagunek, (hamazortzi urtetik hirurogeita bost bitarteko gizonezko eta emakumeak) hemen azterturiko zortzi jeleak probatu zituzten. Grafic (6,7 puntu, 9ko eskalan) izan zen hobekien kalifikatua, ondotik Poly Swing (6,3 puntu) eta Pantene eta FX Studio (biak ere, 6,2na punturekin) zetozkiola. Fructis (5,4 puntu) izan zen okerrena, hurrenak Giorgi eta Shock Waves (biek ere 5,7 punturekin) zihoazela.

Jelearen trinkotasuna, malgutasun eta distira, ilea finkatzeko ahalmena eta eragin horren iraupena antzekoak dira zortzi laginetan, erabiltzaile horien arabera; dena den, lau ataletan alde nabarmenak atzeman zituzten.

Usaina: Grafic, Pantene eta Shock Waves dezente atseginago gertatu zitzaizkien erabiltzaileei Giorgi baino; gainerakoak tartean geratu ziren.

Aplikatzeko erraztasuna: FX Studio nabarmendu zen goialdean eta Shock Waves behealdean. Emaitza horiek eta laborategiko proba elkarrekin konparatuz aise ikusten da kontsumitzaileak jele trinkoa nahiago duela, FX Studio da lagin denetan dentsoena eta Shock Waves, aldiz, arinena.

Ilearen itxura, produktua aplikatu ondoren: FX Studio laginak lortu zuen kalifikazio hoberena eta Fructis-ek txarrena.

Garbitasun sentsazioa, jelea aplikatu ondoren: Grafic eta FX Studio laginek 6,6na puntu erdietsi dituztelarik, atzean geratu dira Shock Waves (5,7 puntuz), Pantene Pro-V (5,6 puntuz) eta Giorgi Line eta Fructis (biak ere 5,5 puntuz).

Laburbilduz eta Konparaketako Taula

Laburbilduz

  • Zortzi ile-finkatzaile sendo-sendo (estra kategoriakoak) aztertu dira, horien prezioak, litroko, 14,54 euroetatik (Giorgi Line) 31,28 euroetara (Shock Waves) doazela.
  • Jelearen zeregina ilea moldatu eta era horretan luzaro mantentzea da, itxura natural, distiratsu, leuna agertuz, likatsu gertatu gabe eta hondakinik uzteke.
  • Pantene Pro-V, FX Studio eta Shock Waves dira ilea gehien finkatzen dutenak. Giorgi Line erdi parean agertzen da eta Grafic, Fructis, Poly Swing eta Llongueras laginak txarrenak dira atal honetan.
  • Ilean denek uzten dituzte hondakinak baina Poly Swing, Llongueras, Pantene Pro-V, FX Studio eta Shock Waves laginek besteek baino dezente gehiago. Azken lagin hau aplikatzen denean, ilea ikuzi ondoren ere, hondakinek hortxe diraute. Grafic da denetan hondakin gutxien uzten dituena.
  • Ilea hobekien (distiraz, leuntasunaz eta malgutasunaz ari gara) uzten dutenak Poly Swing eta Grafic dira, baina lagin hauen finkatze-ahalmena ahula da.
  • Erabilera proban hoberena Grafic (6,7 puntu) izan zen, ondotik Poly Swing (6,3 puntu) zetorkiola. Fructis (5,4), Giorgi eta Shock Waves (biok, 5,7na puntuz) agertu ziren atzeneko tokietan.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Pantene Pro-V laginak eskaintzen du, finkatze-ahalmen handiena ematen dutenen artean bera baita merkeena. Giorgi Line ere aukera polita da: aztertutako laginik merkeena, ilea finkatzeko ahalmena tartekoa izaki.
Marka PANTENE PRO-V GIORGI LINE FX STUDIO SHOCK WAVES
Prezioa (euroak litroko) 25,18 14,54 29,50 31,28
Produktuaren itxura
Gelaren itxura Garden Garden Garden Opaku laranjatsu
Kolorea Kolorge Hori hits Kolorge Urdin
Usaina Lurrintsu Lurrintsu Lurrintsu Lurrintsu
Ezaugarri teknikoak
pH-a 7,8 7 7,5 6,8
Trinkotasuna (mmx10 -1/s) 1 31 29 46 17
Estraktu lehorra (%) 2 3 7,1 4,2 8,5
Alkohola (%) 3 Ez dauka 3,8 16,6 Ez dauka
Sustantzia aktiboak
– Pantenola (%) 4 0,02 Ez dauka Ez dauka Ez dauka
– Sorbitola (%) 5 Ez dauka Ez dauka Ez dauka 2,8
– Glizerola (%) 6 Ez dauka 2,7 0,1
Ahalmen finkatzailea Oso ona Zuzen Oso ona Oso ona
Ilearen ezaugarriak, produktua aplikatu ondoren 7 Ongi Ongi Ongi (Trinkotasun ahula) Ongi
Ilearen ezaugarriak, orraztu ondoren 8 Onartzeko modukoa (Leuntasun eta malgutasunean, hobetzeko modukoa; hondakinak uzten ditu) Onartzeko modukoa (Ez da oso leuna; hondakin gutxien uzten dituenetako bat) Onartzeko modukoa (Leuntasunean hobetzeko modukoa; hondakinak uzten ditu) Erdipurdikoa (Ilearen orrazkeran, leuntasunean eta malgutasunean, hobetzeko modukoa; hondakinak uzten ditu)
Ile bustiaren ezaugarriak, ikuzi ondoren 9 Oso ongi Oso ongi Oso ongi Erdipurdikoa (hondakinak uzten ditu)
Ile lehorraren ezaugarriak, ikuzi ondoren10 Oso ongi Oso ongi Oso ongi Erdipurdikoa (hondakinak uzten ditu)
Kalitate tekniko orokorrak Oso ona Buena Oso ona Ona
Erabilera proba (1 – 9) 6,2 5,7 6,2 5,7
Marka GRAFIC FRUCTIS POLY SWING LLONGUERAS
Prezioa (euroak litroko) 20,27 26,22 19,02 20,38
Produktuaren itxura
Gelaren itxura Garden Garden Garden Garden
Kolorea Berde Hori hits Arrosa Kolorge
Usaina Lurrintsu Lurrintsu Lurrintsu Lurrintsu
Ezaugarri teknikoak
pH-a 7,3 7,5 7,2 7,9
Trinko tasuna (mmx10 -1/s) 1 21 18 25 23
Estraktu lehorra (%) 2 6,2 6,4 5,8 13,1
Alkohola (%) 3 16,3 16,5 9,8 32,1
Sustantzia aktiboak
– Pantenola (%) 4 Ez dauka Ez dauka 0,06 0,13
– Sorbitola (%) 5 Ez dauka Ez dauka Ez dauka Ez dauka
– Glizerola (%) 6 Ez dauka Ez dauka 1,4 Ez dauka
Ahalmen finka tzailea Apala Apala Apala Apala
Ilearen ezau garriak, produk tua aplikatu ondoren 7 Ongi Ongi Ongi Ongi
Ilearen ezau garriak, orraztu ondoren 8 Ongi (Ilea erraz orrazteko moduan uzten du, hondakin gutxie nekin) Ongi (Hondakin gutxien uzten ditue netako bat) Ongi (Ilea orrazteko erraz, leun eta malgu uzten du; honda kinak ere uzten ditu) Onartzeko modukoa (Leuntasu nean, hobetzeko modukoa; hobe hondakin gutxiago utziko balitu)
Ile bustiaren ezau garriak, ikuzi ondoren 9 Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Ile lehorra ren ezau garriak, ikuzi ondoren10 Oso ongi Oso ongi Oso ongi Oso ongi
Kalitate tekniko orokorrak Correcta Correcta Correcta Correcta
Erabilera proba (1 – 9) 6,7 5,4 6,3 6,0

1. Trinkotasuna: 30ez azpiko balioak egokitzat jo dira; 30 – 45 artekoak, zuzentzat; 45etik gorakoak, likidotzat

2. Estraktu lehorra: ura eta substantzia lurrunkorrak suntsitu ondoren geratzen diren gai organiko eta mineralen kopurua.

3. Alkohola: erretxina disolbatu eta produktua finkatzen laguntzen du

4. Pantenola: ilea babestu, hidratatu eta elikatu egiten du

5. Sorbitola: ilearen kanpoaldeko geruzak hidratatzen ditu

6. Glizerol: : ilearen kanpoaldeko geruzak hidratatzen ditu

7. Ilearen ezaugarriak, produktua aplikatu ondoren: horrek adierazten du aparra trinkoa dela, aplikazio errazekoa, hondakinik ez daukala, ilea distiratsu uzten duela, baina ez likatsu.

8. Ilearen ezaugarriak, orraztu ondoren:horrek adierazten du erraz orrazten dela, ez daukala hondakinik, ilea distiratsu, malgu eta leun uzten duela, baina ez likatsu.

9. Ile bustiaren ezaugarriak, ikuzi ondoren: horrek adierazten du ilea erraz askatzen dela, hondakinik utzi gabe

10. Ile lehorraren ezaugarriak, ikuzi ondoren: horrek adierazten du ilea erraz orrazten dela, ez daukala hondakinik, ilea distiratsu, malgu eta leun uzten duela, baina ez likatsu.

Banan-banan

Zortzi ile-finkatzaile sendo-sendoak, banan-banan

PANTENE PRO-V

  • /imgs/20041001/pantene.jpg 25,18 euro litroko
    Osoko kalitatea: oso ona
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Ez du alkoholik eransten. Ilearen leuntasun eta malgutasunean, neurriko. Ilea orraztu ondoren, hondakinak uzten ditu. Finkatze-ahalmen handikoa.
  • Erabilera proba: 6,2 puntu. Usaina atsegina du baina ilean garbitasun sentsazio eskasen utzi duten bietako bat da.

GIORGI LINE

  • /imgs/20041001/giorgi.jpg 14,54 euro litroko Denetan merkeena
  • Osoko kalitatea: ona
  • Aukera polita, honakoa ere, prezioari begira, batik bat. Ilearen leuntasunean, neurriko. Ilea orraztu ondoren, hondakinak uzten ditu. Finkatze-ahalmena, tartekoa.
  • Erabilera proba: 5,7 puntu, bigarren kalifikazio txarrena. Usain eta ilearen garbitasun sentsazio aldetik, denetan txarrena.

FX STUDIO

  • /imgs/20041001/fx.jpg 29,50 euro litroko
  • Osoko kalitatea: oso ona
  • Jelerik likidoena da. Ilearen leuntasunean, neurriko. Ilea orraztu ondoren, hondakinak uzten ditu. Finkatze-ahalmen handikoa.
  • Erabilera proba: 6,2 puntu. Aplikatzen erraza da, ilearen itxura eta garbitasun sentsazio atsegina uzten du.

SHOCK WAVES

  • /imgs/20041001/shock.jpg 31,28 euro litroko Denetan garestiena
  • Osoko kalitatea: ona
  • Ez du alkoholik erantsi. Ilea orrazteko erraztasunean eta ilearen leuntasun eta malgutasunean, neurriko. Ilea orraztu ondoren, hondakinak uzten ditu, bai ilea bustirik dagoela (are ikuzi ondoren ere), baita lehor dagoela ere. Finkatze-ahalmen handikoa.
  • Erabilera proba: 5,7 puntu. Usain atsegina du, baina aplikatzeko erraztasun eta ilearen garbitasun sentsazio aldetik, txarrenetako bat da.

GRAFIC

  • /imgs/20041001/grafic.jpg 20,27 euro litroko
  • Osoko kalitatea: zuzena
  • Ilea zaintzeko gai aktiborik ez du. Orrazkera egiteko erraztasuna du ezaugarri nabarmen. Ilean hondakin gutxien uzten duena da. Finkatzeko ahalmen urria.
    Erabilera proba: denetan hoberena, 6,7 puntu. Usaina eta garbitasun sentsazioa gustatu zitzaien mahaikideei.

FRUCTIS

  • /imgs/20041001/fructis.jpg 26,22 euro litroko
  • Osoko kalitatea: zuzena
  • Ilea zaintzeko gai aktiborik ez du. Finkatzeko ahalmen urria. Ilean hondakin gutxien uzten dutenetako bat.
  • Erabilera proba: 5,4 puntu baizik ez. Ilearen itxura eta garbitasun sentsaziorik txarrenak agertu zituen.

POLI SWING

  • /imgs/20041001/poli.jpg 19,02 euro litroko Bigarren merkeena
  • Osoko kalitatea: zuzena
  • Erraz orrazteko ile leun eta malgua uzten du. Orrazkeraren ondotik hondakinak uzten ditu. Finkatzeko ahalmen urrikoa da.
  • Erabilera proban, bigarren hoberena: 6,3 puntu. Bereziki aipatzeko ezaugarririk ez du.

LLONGUERAS

  • /imgs/20041001/llongueras.jpg 20,38 euro litroko
  • Osoko kalitatea: zuzena
  • Leuntasunean, apal. Orraztu ondoren hondakin gehien uzten dituena. Ilea finkatzeko ahalmen apala.
  • Erabilera proba: 6 puntu. Bereziki aipatzeko ezaugarririk ez.