Atseden-sistemak

Aukera pertsonal hutsa

Deskantsu ekipoak, bertan atseden hartuko duenak egoki iritziko duen ordenan eskaini behar dizkio elementuak
1 urria de 2004

Aukera pertsonal hutsa

/imgs/20041001/img.informe.01.jpg
Bizitzaren herena lotan ematen dugunez, egunean eginiko esfortzuetatik suspertzeko bezain esker onekoa izan behar du loaldiak. Deskantsu sistema ona aukeratzea, hortaz, lehentasunezko kontu bihurtu zaigu. EBIA (European Bedding Industries’ Association) erakundeak eginiko txosten baten arabera, deskantsu ekipoen iraupena gehien luzatzen duen Europako herrialdea Espainia da. Espainiarren %20ren ustez koltxoi berbera hogei urtez erabiltzen ahal da eta, praktikan ere, horrelaxe gertatzen da: espainiarrak dira koltxoiz gutxien aldatzen direnak, batez beste 12,6 urtez behin ekartzen baitute berria. Areago, inkestari erantzun diotenen %68rentzat, berrikuntza egiten da koltxoi zaharra nabarmen desitxuratu, urratu eta higitu denean, ez lehenago. Espainiaren aurretik Belgika eta Italia doaz (herrialde horietan koltxoia 11,7 eta 11,5 urtean behin aldatzen da, batez beste) eta zerrenda buruan, berriz, Holanda eta Austria agertzen dira, bertan 9,6 eta 8,2 urte iraganez gero koltxoi berria ipintzen diotelako erabiltzaileari.

Ekarri behar den koltxoi motari dagokionez, herriak uste izan duenaz beste aldera, Kovacs Fundazioak eginiko azterketak ondorioztatu duen arabera, koltxoi gogorrak ez du giltzetako mina arintzen. Koltxoi horien ordez erdi gogorrak aholkatzen ditu Fundazioak, horrelakoek gogor-gogorrek baino 2,4 aldiz hobeki zaintzen dutelako oheko minaren bilakaera. Emaitzek dioten bezala, koltxoiz aldatze hutsak hobekuntza ekarri zien paziente guztien bizkarreko minaren kontrolari eta paziente horiexen %40 inguruk sintomak arintzeko hartzen ari ziren botikak -gehientsuenak, analgesikoak- utzi ahal izan zituen, aldaketa egiteari esker.

Jendeak koltxoiari eguneroko bizitzan daukan garrantzia aitortzen ez dionez, dendan sartu eta alea aukeratzeko unean kontuan hartzen diren elementuak bestelakoak dira, hala nola prezioa edo publizitateak adierazitakoa. Deskantsu ekipoa hautatzea, ordea, kontu pertsonala da. Norberarentzat koltxoirik hoberena zein den asmatzeko, subjektuak nola lo egiten duen eta, batez ere, ohetik jaikitzean nolako sentsazioak dituen hartu beharko du aintzat. Erantzuna deserosotasuna baldin bada, baliteke koltxoiz aldatzeko garaia heldua dela sinestea.

Deskantsu sistema osatzen duten elementuak

Koltxoia

Beraren baitan intziditzen duten indarrei egokitzeko bezain sendo izan behar du.

Malgukiduna.

/imgs/20041001/img.informe.02.jpgEspainiarren koltxoi hedatuena (merkatuaren %60 betetzen du). Malgukien errefortzuen arabera, sendotasun gradua aldatu egiten da batetik bestera, eta bertan deskantsuaren elementu tradizionalak konbinatzen dira: malgutasuna (metalezko elementuak ematen duena) eta moteltze edo indargetzea (betetzeko erabili ohi diren kotoi, artile edo bestelako materialezko geruzei esker lortzen dena).

  • Abantailak: deskantsu ederki egiteko eta gorputzaren tenperatura egokia mantentzeko funtsezkoa delarik, transpirazioa egitea ahalbidetzen du.
  • Eragozpenak: gorputzak eragiten dituen presioen aurrean emateko bezalako konpresiorik ez du. Bestetik, urteak joan ahala, malgukiak indargetu egiten dira eta ohearen erdialdekoek aiseago emateko joera agertzen dutenez, gorputzak okerreko postura hartzen du.

Motak.

  • /imgs/20041001/img.informe.03.jpgMalguki independenteak: beraien artean altzairuzko hariez loturik dauden metalezko malguki independenteek osatzen dute nukleoa. Muturretan erdialdean baino zabalagoak dira malgukiak eta, presioa eragitean, geroz eta sendotasun handiagoa erakusten dute. Malgukien lodiera edo kopurua aldatuz, gorputzari egokitzeko moduko erresistentzia desberdinetako zona bereziak sor daitezke koltxoian.
  • /imgs/20041001/img.informe.04.jpgMalguki etengabea: apar, kotoi edo artilezko hainbat geruzaz estalitako metalezko hari-sareak osatzen du nukleoa. Erresistentzia desberdinetako zona ergonomikoak sor daitezke koltxoian eta, horrela, egonkortasun hobea eskaintzen du, esfortzuak azaleran ez ezik, bolumenean zehar ere banatzen baititu.
  • /imgs/20041001/img.informe.05.jpgMalguki-zorrodunak: zuntzezko zoroen barruan dauden zilindro erako malguki independenteek osatzen dute nukleoa; horrela, bi lagunentzako oheetan ederki hautematen da bakoitzaren ohatzea.
    Prezioa: 180 eta 700 euro bitartean.

Latexezkoak.

/imgs/20041001/img.informe.06.jpg Koltxoi eta burkoen fabrikazioan biziki alderdi mesedegarriak eskaintzen ditu gai honek. Latexetan akaroek ez dute habia egiten eta, gainera, ohe artikulatuentzat alternatiba egokiena da. Malgutasun handikoa da (hots, presioa eragiteari utzitakoan, berehala berreskuratzen du jatorrizko itxura eta bolumena). Milioika kautxuzko harik osatua dagoenez, mugimendu bakoitzean airea erraz sartu eta ateratzea ahalbidetzen du bere egiturak. Dagoeneko merkatuaren %15 hartu dute honelako koltxoiek.

  • Abantailak: gorputzari eta junturei zehazki egokitzen zaie. Malgukidunak baino iraupen luzeagokoak dira hauek.
  • Eragozpenak: Prezioa. Transpirazioa ez dute ongi suntsitzen. Pertsona batzuek latexari alergia diote.

Motak.

  • Latex naturala: kautxu arbolatik erauzitako latexak nukleoaren %85 eta petroliotik ateratako gai sintetikoak %15 osatzen dute. Latex sintetikoa: petroliotik ateratako gaiek osaturiko nukleoa. Erabileraren erabileraz ez da latex naturala bezain zapal geratzen eta, gainera, gehiago irauten du.
    Prezioa: 300 eta 1.800 euro artean.

Aparrezkoak.

/imgs/20041001/img.informe.07.jpg Denetan ezagunenak poliuretanozkoak dira, hauetan ere hainbat kalitatekoak izaki. Apar merke-merkeak ez dira bat ere egokiak: presioa eragiten zanpatu egiten dira, ez dute transpiratzen eta bero-sentsazioa ematen dute. Merkatuaren %25 betetzen dute hauek.

  • Abantailak: Gorputzari egokitzen zaio. Helburu ortopedikoak betetzeko egokia (tempur).
  • Eragozpenak: transpirazioa galarazten du. Prezioa handia du (tempur).

Motak.

  • Poliuretano biskomalgua (Tempur): gorputzaren presio eta tenperaturak osaturiko konbinazioak itxura aldarazten dio jele motako apar biskomalguak osaturiko koltxoi honi.
  • /imgs/20041001/img.informe.08.jpgDentsitate handiko aparra (35 kg/m3-tik gorakoa): Funda bikoitzak estalitako gai sintetikozko (poliesterra, poliuretanoa edo intentsitate garaikoa) pieza batek osatua. Ergonomia aldetik, malgukidun koltxoiaren antzekoa. Erabileraren poderioz, sendotasunetik galtzen du.
  • /imgs/20041001/img.informe.09.jpgDentsitate apaleko aparra: 35 kg/m3-tik beherakoa): funda batean bildutako gai sintetikozko pieza bakarrak osatua. Sofa, ohe, sehaska eta antzekoetan inoiz baliatzekoa.
    Prezioa: 250 eta 1.200 euro bitartean.

Oinarri edo somierra

Bertan hartzen du koltxoiak euskailu eta, hortaz, deskantsuan berebiziko garrantzia du. Aurrenekoarekin osotasun banaezina osatu behar du, ezinbestez. Oinarri egokiak bizkarrezur osasuntsu eta arazorik gabearen funtsa da, horren postura zuzena errazten du eta koltxoia egoera egokian mantentzen du. Norberaren premien arabera hautatu behar da elementu hau.

  • /imgs/20041001/img.informe.10.jpgXafladun somierra. Gorputzaren forma eta pisuari hobeki egoki dakiekeen zurezko xaflez osaturiko pieza. Latexezko koltxoiaren ezin hobetuzko oinarria da, behar bezalako aireztapena ahalbidetzen duelako. Konbinatzeko egokiak: era guztietako koltxoiak. Latex eta aparrezkoek hobeki transpiratzen dute. Prezioa: 100 eta 300 euro bitartean.
  • /imgs/20041001/img.informe.11.jpgSomier artikulatua. Eskuzkoa edo elektrikoa, hainbat osasun arazo nozitzen dituzten pertsonentzat egokia: hanketan odol-zirkulazio eskasa (oin aldea altxa egiten baita), arnasketa zaila (buru aldea ere altxa egin daiteke), baita ohean irakurri edo telebista ikusten dutenentzat ere. Konbinatzeko egokiak: malguki zorrodun koltxoiak, latexezkoak eta tenpur motakoak. Prezioa: 800 eta 1.400 euro bitartean.
  • /imgs/20041001/img.informe.12.jpgKanapea. Osasun alorretik baino areago, praktikotasunean du abantaila, koltxoia behar bezala egurastea galarazten baitu. Etxeetan espazio arazoak direla medio, ezinbesteko gertatzen da askotan, kanape modelo batzuk ireki egiten baitira (eraisgarriak edo tiraderez hornitutakoak izaten dira) eta horien barnean hamaika gauzatxo gorde daitezke. Egokia koltxoi malgukidunekin. Prezioa: 400 eta 700 euro bitartean.

Burkoa

Burkoa aukeratzea ere oso kontu pertsonala dela diote adituek. Koltxoia eta euskailua aldatzen denean, oso litekeena da burkoz ere aldatu behar izatea, ohe berrian gure bizkarrak hartuko duen okerdura bestelakoa izango baita; beraz, bizkarrezurra zuzen dagoela atseden har dezagun, deskantsu postura egokia ahalbidetuko digun burkoa ipini beharko dugu.

  • Lumazkoa. Norberak nahi bezala itxuratzen dira baina eragozpen bat dute: buruarekin zuloa egiten denez, bero handiagoa ematen dute.
  • Latexezkoak. Buruaren egitura eta pisuari erraz egokitzen direnak. Denetan garestienak. Prezioa: 45 eta 70 euro bitartean.
  • Poliesterrezko zuntzezkoak. Badira kalitate handi-handikoak, lumazkoek bezalako efektua eragiten dutenak, arazorik gabe ikuzten direnak, eta badira txarragoak ere, hori egitean zanpa-zanpa geratzen direnak. Prezioa: 10 eurotik aurrera.

Deskantsu ekiporik egokiena aukeratzeko klabeak

  • Deskantsu ekipoa erostean izan gogoan bertan atseden hartuko duen pertsonak egokien jotzen duen moduan konbinatu behar direla multzoa osatzen duten elementuak (koltxoia, oinarria eta burkoa). Oinarri egokiaren gainean aproposa ez den koltxoiak edo alderantzizko konbinazioak ez du eginkizuna zuzen beteko, egin beharko lituzkeen ekarpenak urrituko baititu osagarri desegokiak.
  • Ez erosi koltxoia nekatuta zaudenean: zeinahi irudituko zaizu egoki-egokia.
  • Koltxoi gogor-gogorra bezain kaltegarria da bigun-biguna, honetan bizkarrezurra euskailu sendorik gabe pairuan baitatza. Koltxoi ona, aratinik gaudela, bizkarrezur osoari euskailu egin eta gorputzaren presioa ondo banatzen duena da: horrela odol-zirkulazioaren mesedetan dihardu eta.
  • Begiratu arretaz bukaerei: akatsik gabeak izan behar dute (jostura etenak, hari solteak, orbanak, etc).
  • Koltxoiaren lodiera egokiena 15 zentimetro da, gutxienez. Luzeran, bertan etzango denak baino 15 zentimetro gehiago behar du ohantzeak. Gutxieneko zabalera, berriz, 90 zentimetro pertsona bakarreko oheak eta 150 zentimetro bi lagunekoak.
  • Haurrarentzako koltxoia erostean ere, zuretzakoa hartzean bezalako arreta eman: begira ezazu behar bezain zabal eta luzea izan dadin, haurra hazten ari da eta.
  • Oinarriari dagokionez, kontuan izan koltxoi berria somier zaharraren gainean lehenago hondatzen dela. Erosi ekipo osoa.
  • Burkoak ere arreta merezi du, bizkarra ongi luzaturik edukitzearen arduraduna baita. Lo egitean hartzen diren postura guztietara egokitu eta buruaren pisuari eutsi beharko dio. Aldi berean, zirkulazio faziala ahalbidetuko du eta hipoalergenikoa izango da.
  • Aukera ezazu zure buruaren itxurari, zure lepoaren luzerari eta zure sorbalden zabalerari hobekien egokitzen zaien burkoa.
  • Lagunarekin lo egiten baduzu, bietako bakoitzak bere premien araberako burkoa eduki behar du.