Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Ezkontzak : Fondoko lasterketa txekearen konpasean

Ezkontza bateko gastuak 10.000 eta 43.000 euro artean ohi dabiltza egun. Munta horretako parte handia oturuntzera doa, otorduak jatun bakoitzeko 60 eurotik 125 euroraino doazelako, barra libre barne

...Alferrikako xahuketak egin

  • Partekatu elizako lore-gastuak egun horretan ezkonduko diren beste bikoteekin.
  • Alokatu ezkongaien soinekoak. Inork ez du hautemango.
  • Eskatu ezkongaien automobila; izango da senitartekoren bat auto ona daukana eta egun horretan gustura arituko da gidari lanetan.
  • Ezkon zaitezte udaberri edo udan. Fiskalitateak lagunduko zaituzte.
  • Aukeratu ezkontza-zerrenda, horrela opariak ez baitira berdinak izango.
  • Establezimendu batzuetan oparien portzentaje baten truk dirua jasotzeko aukera ematen dizuete.
Ezkontza kostatzen dena
Ezkontzaren kostua * Gutxieneko prezioa Gehieneko prezioa
Emaztegaiaren jantzia
Soinekoa 800 euros 6.000 euros
Oinetakoak 60 euros 300 euros
Osagarriak 120 euros 600 euros
Lore txorta 50 euros 300 euros
Guztira 1.030 euros 7.200 euros
Orrazketa 60 euros 600 euros
Makillajea 40 euros 150 euros
Guztira 100 euros 750 euros
Senargaiaren jantzia
Trajea 360 euros 2.400 euros
Osagarriak 150 euros 450 euros
Guztira 510 euros 2.850 euros
Bestelako gastuak
Eraztunak 120 euros 2.200 euros
Inbitazioak 100 euros 600 euros
Alokatutako autoa 200 euros 900 euros
Guztira 420 euros 3.700 euros
Erreportajea
Argazki albuma 480euros 1.800euros
Bideoa 300euros 900euros
Guztira 780euros 2.700 euros
Eliza
Ospakizuna 20euros 600euros
Lore-apainketa 240euros 1.800euros
Musika 150euros 500euros
Guztira 410euros 2.900euros
Janaria
Janaria 6.000euros 12.500euros
Musika 250euros 3.000euros
Inbitatuen opariak 100euros 700euros
Guztira 6.350euros 16.200euros
Eztei bidaia 1.200euros 6.000euros
Gutxieneko kostua 10.800euros
Gehieneko kostua 42.300euros

* 100 lagunentzat

Etorkizunerako irudiak

  • Ezkontza bat egiten denean bai elizak, bai jatetxeak, egintza pribatu bat burutzeko tokia erreserbatu dutenez, izaera horixe dute kontratatuak dauden bitartean.
  • /imgs/20070401/img.informe.08.jpgIrudi-eskubideak gizakiari zor zaizkio (Espainiako Konstituzioaren 18. artikulua) eta berari dagokio argazkia nork egingo dion erabakitzea. Bestetik, Erabiltzaile eta Kontsumitzaileak Defendatzeko Lege Nagusiak xedatua duenez, eskatu ez den prestazio osagarririk ez ezar dakioke inori. Ospakizuna protagonizatzen eta ordaintzen dutenek aukeratutako profesionalari horrelako tokietan sartzen debekatzea legez kontrakoa dela erabaki dute epaitegiek.
  • Egokiera ezatseginik ez gertatzeko, ezkongaiek elizari eta jatetxeari idatziz jakinarazi behar diete argazkilari baten zerbitzua kontratatu dutela, erreportajea egingo duen pertsona profesionala dela agerian uzteko eta ezkongaiak legeriaren arabera dihardutela, beraiei zor zaien eskubide hori betearaziz. Elizari dagokionez, zehatz dezagun argazkilari lanetan jardun nahi duena liturgia hori ulertzeko eta errespetatzeko gauza dela Madrilgo Artzapezpikutzak 2003ko maiatzean argitara emaniko 8. Jarraibideko 2. artikuluak xedatu bezala.
  • Ezkongaiek hautaturiko profesionalak elizan ez sartzearen truk argazki eta bideo erreportajea opari eskaintzen badute eta bikoteak onartzea deliberatzen badu, idatziz eskatu behar dute zerbitzu horren kalitatea eta ezaugarriak berdinak izan behar dutela, argazki eta bideo erreportajea izango baita ezkontza horretako oroipen ukigarri bakarra eta, oparia behar bezain ona ez izatekotan, ez baitago erreportajea berriro egiterik.
  • Ezkongaiek aukeraturiko profesionalarekin kontratua sinatu behar dute: bertan zehaztuko da nolako erreportajea aukeratu duten eta zenbat argazki atera behar diren, gutxienez.
  • Ezkonberriek zehaztasun guzti-guztiak agertzen dituen faktura, BEZ eta guzti, eskatu beharko diote argazkilariari.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak