7 esne garbitzaile

Denetan hoberena, merkeenetakoa

Makillajea ez ezik, hondakin, izerdi eta hildako zelulak kentzen dituzte, larruazala eta begiak ia narritatzeke
1 apirila de 2003
Img analisis2 listado

Denetan hoberena, merkeenetakoa

/imgs/20030401/analisisb02.jpg
Oraingoan zazpi esne garbitzaile aztertu dira: horien prezioak, litroko, 13,5 eurotik (Margaret Astor) 23,05 eurora doaz (L’Oreal). Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena bi esne merkeenetako batek ematen du: Diadermine lagina (14,60 euro litroko), alegia, erabilera-proban hirugarren hoberena izateaz gainera, kalitate orokorrean “oso ongi” puntuaziora iritsi den bakarra baita. Nivea Visage ere -erabilera proban hoberena- aukera polita da, batez besteko preziora iristen ez delako.

Esne garbitzaileak, larruazaleko poroak ixten dituzten hondakinak -hala nola makillajea, hildako zelulak, hautsa, izerdia, etab.- suntsitzen ditu eta, batik bat, aurpegi eta begietatik makillajea garbitzeko baliatzen da. Olio eta urez osaturiko biskositate urriko emultsioa da eta, horiez gainera, sintesiko tentsoaktiboak ditu, larruazalean dagoen zikinkeria garbitzeko.

Larruazaleko ura ez lurruntzeko eta, era berean, azala ez lehortzeko, emultsio horri sustantzia hezegarriak (glizerina, sorbitola, etc.) eta kontserbatzaileak (horren urtsua den produktua kutsa dezaketen mikroorganismoen ugalpenari saihets egiteko) eransten zaizkio. Esne garbitzaile bakoitzaren bereizgarri izango diren beste hainbat produktu ere gehitzen dizkiote: perfumeak, koloratzaileak eta berariazko eginkizunak dituzten bestelako substantziak ere, hala nola hidratatzaileak, lasaigarriak, hanturaren aurkakoak, suspergarriak, etab.

Proba praktikoa

CONSUMER-ek zazpi esne garbitzaileei erabilera proba pasarazteko, honelako produktuak kontsumitu ohi dituzten 18 eta 65 urte bitarteko 56 emakume aukeratu zituen. Puntuaziorik onena Nivea Visage laginak eraman zuen erabilera proba honetan, 7,3 puntu jaso baitzuen (1etik 9rako eskalan). Vitese izan zen bigarren onena, 7 punturekin. Pond’s (6,1 puntu), eta Margaret Astor (6,2 puntu), berriz, okerren kalifikatutakoak izan ziren. Erdi parean Diadermine (6,8), Synergie (6,6) eta L’Oreal (6,4) laginak geratu ziren.

Nivea Visage laginak puntuaziorik onenak eraman zituen hainbat ataletan: azken sentsazioan, esnearen kolore eta usainean eta, aplikatu ostean, larruazalaren usainean. Aurpegi eta begietatik makillajea suntsitzeko hoberenak Vitesse eta Synergie izan ziren; bietan aurrena eraginkorrago gertatu zen makillajea aurpegitik kentzeko eta Synergie, berriz, begi ertzetatik garbitzeko.

Produktu honen itxurak esne uniformearena izan behar du, pikorrik gabea, opakoa, zuri kolorekoa eta usain atseginekoa. Sei laginetan emultsioaren itxura egokia izan zen, kolore zuria eta usain lurrintsu atsegina, baina Synergie laginaren beige koloreak eman zion atal honetako puntuazio txarrena esne horri.

Larruazal osasuntsuaren pH faktorea 5,5 inguruan dabilenez, indize horretatik zenbat eta gertukoago izan, esne garbitzailearen osaera orduan eta egokiagoa da. Produktu azidoegi edo basikoegia aplikatzeak larruazalean intolerantziak azaltzea ekar lezake. Faktore hori dela eta, esnerik egokienak (5 eta 5,9 bitartean daudenak) Margaret Astor, Diadermine eta Garnier Synergie izan ziren. Okerxeago agertu ziren Pond’s eta Vitesse (6,3 eta 6,2, hurrenez hurren) eta basikoenak (txarrenak) Nivea Visage eta L’Oreal izan ziren (biak ere, 6,6koak).

Ukitu egokia

/imgs/20030401/analisisb01.jpg
Likidoaren biskositateak ez du handiegia izan behar (ontzitik irten eta dosifikatzea eragotziko luke horrek), ezta meheegia ere (hatz tarteetan labaintzean, aplikazioa zaildu egingo litzateke eta). Biskositate egokia 9.000 eta 14.000 zentipoise (cps) bitartekoa dela erabaki zuten adituek. Nivea Visage, L’Oreal, Pond’s eta Synergie biskositate handiegikoak ziren (goitik onarturiko muga 3.000 cps-rekin gainditu zuten).

Estraktu lehorraren (ura eta sustantzia lurrunkorrak suntsitutakoan geratzen diren substantzia organiko eta mineralak: perfumea, adibidez) edukiak ez du erlazio zuzena produktuaren kalitatearekin, baina eduki handia agertzeak esan nahi du, uraren partez, materia organiko eta mineral ugarik osatzen dutela produktua. Synergie de Garnier (%6,2) eta Vítese (%6,3) laginek Diadermine (%24,2) laginaren estraktu lehorraren laurdena baizik ez dute agertu.

Printzipio aktiboez ari garela, Diadermine esne garbitzailea izan zen osatuena, bere formulan hiru eragile garrantzitsu baitauzka; Margaret Astor laginak, aitzitik, azterturiko lau substantzia aktiboetatik bakar bat ez zuen agertu.

Esne garbitzaileak narritagarri ziren ala ez frogatzeko hiru saiakuntza egin ziren: bata, produktua larruazalean kaltegarri ez dela bermatzeko eta beste bi, berriz, begiak ukitzean nolako erreakzioa eragiten zuten egiaztatzeko. Larruazalaren tolerantzia neurtzeko, 0,2 gramo aplikatu ziren hamar boluntario heldu eta osasuntsuren bizkarrean. Horrela, produktua partxe oklusibo batekin atxikirik, 48 orduz eduki zen, larruazala ukituz.

Produktuak eraginiko ondorioak dermatologo batek egiaztatu zituen: produktua ez ezik, larruazalari atxikirik bi egun horietan eta baldintza beretan boluntarioek erreferentzia negatibo neutroa (ez narritatzailea) eraman zuten. Zazpi esne garbitzaileek narritagarri ez direla egiaztatu zuten arren, Pond’s “neurri apal-apalean narritagarri” zela ere frogatu zen.

Produktuek begietan nolako eragina izan dezaketen aztertzeko (animaliekin saiakuntzarik egin gabe), metodo ofizialen bidez bi test in vitro egin zituzten. Horietako lehena (HET CAM testa) egiteko, produktua hamar egun lehenago ernaturiko oilo arrautzaren mintz batean utzi behar da (giza begiak bezalako ezaugarriak dituelako).

Aplikatu denetik hogei segundora, arrautzaren mintza ikuzi eta bost minututan behatu behar da narritadura-fenomenorik azaltzen ote den (hemorragia, mamitzea, etab.): horrek adierazten digu produktuak begiak ukituko balitu nolako eraginak izango lituzkeen.

Begien narritadura

Produktuak begia ukitzean nolako eraginak izango lituzkeen agertzen duen beste proban, gorri neutro koloratzaileaz beterik dauden zelula konjuntibetan aplikatu behar da. Esne garbitzailea ehun konjuntibo horretan eragiten utzi ondoren behatuko da zelulak lehertu ote diren, barneko koloratzailea askatuz.

Bai proba bateko bai besteko emaitzak ikusirik, ondorioztatu behar dena hau da: azterturiko zazpi laginek begiak narritatzeko duten gaitasuna apaletik (Diadermine, Margaret Astor eta Synergie) oso apalera (Visage, Pond’s, Vitesse eta L’Oreal) doala. Beraz, lagin guztiek balorazio ona jaso dute atal honetan.

Osoko kalitatean “oso ongi” kalifikazioa erdietsi zuen lagin bakarra Diadermine izan zen, pH faktoreari (larruazalarenetik gertukoena zuelako), biskositate egokiari, hiru printzipio eragile garrantzitsu izateari (Glicerol, Pantenol eta E bitaminaren azetatoa) eta narritatzailea ez izateari esker.

Margaret Astor, Nivea, L’Oreal, Synergie de Garnier eta Vitesse laginek “ongi” merezi izan zuten osaera ez narritatzailea dutelako. Pond’s izan zen “zuzen” kalifikaziora bakarrik iritsi zen lagina, larruazala ukitzean produktuak, oso maila apalean baina, narritatu egiten duelako.

Gai aktiboak

Gai aktiboei dagokienez (hau da, berariazko propietateak dituzten eragileak), glicerol, bisabol, E bitaminaren azetato eta pantenolen edukiak aztertu ziren, horiexek baitira eragin mesedegarriak lortzeko esne garbitzaileek maizen dituzten substantziak. Glizerol edo glizerina hidratatzailea da denetan produktu arruntena, ohikoena. L’Oreal eta Garnier Synergie dira substantzia hau ugarien dutenak eta Margaret Astor laginaren formulan, aitzitik, ez da agertzen. E bitaminaren azetatoari (tokoferil azetatoa) hainbat bertute aitortzen zaizkiolarik -zimurren kontrako, lasaigarri, orbaintzaile eta hidratatzaile, besteak beste-, hiru esnek zeukaten, oso proportzio desberdinetan eduki ere: Diadermine eta Pond’s laginek L’Oreal laginaren bi halako). Bisabol hanturen aurkakoa Nivea Visage laginak soilik baliatu du.

Pantenolari (B5 probitamina) gagozkiola -larruazala konpontzeko, elikatzeko eta hidratatzeko balio duena-, Diadermine, Nivea Visage eta Garnier Synergie laginen formulek daukate.

Laburbiluz eta konparaketako taula

Laburbiluz

  • Orain aztertu diren zazpi esne garbitzaileek oso prezio desberdinak dituzte: litroko 13,50 eurotik (Margaret Astor) 23,05 eurora (L’Oreal).
  • Zuriak dira denak, Synergie ez ezik (beige laranja kolorekoa). Nivea Visage eta L’Oreal laginen pH faktorea (biena, 6,6) larruazal osasuntsuarenetik urrutienekoa da. Gehiegizko biskositatea agertzen dute Visage, L’Oreal, Pond’s eta Synergie laginek. Azterturiko substantzia eragile gehien dituena Diadermine (hiru) da eta denetan txarrena Margaret Astor (bat ere ez).
  • Pond’s da, larruazala ukitzean, oso maila apalean narritatzen duena. Gainerakoak, zuzen. Begiak ukitzean, berriz, zazpiek narritatzen dituzte, maila apalean edo oso apalean.
  • Nivea Visage izan zen erabilera proban kalifikazio hoberenekoa (7,3 puntu, 9rekiko). Puntuazio apalena (baina onartzeko modukoa) Pond’s laginak jaso zuen (6,1 puntu).
  • Diadermine izan zen osoko kalitatean “oso ongi” kalifikazioa erdietsi zuen bakarra. Margaret Astor, Nivea Visage, L’Oreal, Synergie eta Vitesse laginek “ongi” lortu dute eta Pond’s laginak, azkenik “zuzen” baino ez.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Diadermine laginak agertu du: bera da bigarren merkeena, osoko kalitatean “oso ongi” gertatu dena eta hirugarren onena erabilera proban. Nivea Visage, erabilera proban onena izaki, aukera polita da.
Marka DIADERMINE NIVEA VISAGE MARGARET ASTOR POND’S
Azalpena “Esne garbitzaile hidratatzailea, era guztietako larruazalentzat” “Esne garbitzaile suspergarria, larruazal arrunt eta mistoentzat” “Esne garbitzailea, era guztietako larruazalentzat” “Esne garbitzaile leuna”
Prezioa(euro litroko) 14,60 16,75 13,50 14,68
Formatua (ml) 250 250 200 250
Produktuaren itxura
Itxura Zuzena Zuzena Zuzena Zuzena
Kolorea Zuria Zuria Zuria Zuria
Usaina Lurrintsua Lurrintsua Lurrintsua Lurrintsua
Ezaugarri fisiko eta kimikoak
pH faktorea 5,3 6,6 5,0 6,3
Biskositatea1 Zuzena Gehiegizkoa Zuzena Gehiegizkoa
Estraktu lehorra (%) 2 24,2 12,0 8,2 11,6
Sustantzia eragileen edukia
Glizerola(%) 3 2,2 0,3 Lorratzik ez 2,1
Bisabola(%) 4 Lorratzik ez 0,1 Lorratzik ez Lorratzik ez
E bitaminarenazetatoa 5 0,26 Lorratzik ez Lorratzik ez 0,22
Pantenola(%) 6 0,5 0,18 Lorratzik ez Lorratzik ez
Tolerantzia larruazalean Ez da narritagarri Ez da narritagarri Ez da narritagarri Neurriapal-apalean
Tolerantzia begietan Neurri apalean narritagarri Neurri apalean narritagarri Neurri apalean narritagarri Neurri apalean narritagarri
Osoko kalitatea Oso ongi Ongi Ongi Zuzena
Erabilera proba (1 – 9) 6,8 7,3 6,2 6,1
Marka VITESSE SYNERGIE GARNIER L’OREAL
Azalpena “Esne garbitzaile hidratatzailea, era guztietako larruazalentzat” “Esne garbitzaile susper>garria” “Esne garbitzaile revelé, era guztietako larruazalentzat”
Prezioa
(euro litroko)
19,85 19,05 23,05
Formatua (ml) 200 200 200
Produktuaren itxura
Itxura Zuzena Zuzena Zuzena
Kolorea Zuria Beige laranja Zuria
Usaina Lurrintsua Lurrintsua Lurrintsua
Ezaugarri fisiko eta kimikoak
pH faktorea 6,2 5,7 6,6
Biskositatea1 Zuzena Gehiegizkoa Gehiegizkoa
Estraktu lehorra (%) 2 6,3 6,2 12,4
Sustantzia eragileen edukia
Glizerola
(%) 3
1,3 4,1 4,1
Bisabola
(%) 4
Lorratzik ez Lorratzik ez Lorratzik ez
E bitaminaren
azetatoa 5
Lorratzik ez Lorratzik ez 0,1
Pantenola
(%) 6
Lorratzik ez 0,11 Lorratzik ez
Tolerantzia larruazalean Ez da narritagarri Ez da narritagarri Ez da narritagarri
Tolerantzia begietan Neurri apalean narritagarri Neurri apalean narritagarri Neurri apalean narritagarri
Osoko kalitatea Ongi Bien Bien
Erabilera proba (1 – 9) 7,0 6,6 6,4

(1). 14000tik gora, gehiegizkotzat.

(2). Estraktu lehorra: ura suntsituz gero geratzen diren materia organiko eta mineralen edukia.

(3). Glizerola: substantzia hidratatzailea.

(4). Bisabola: hanturaren kontrako sustantzia.

(5). E bitaminaren azetatoa: zimurren kontrako, lasaigarri, orbaingarri eta hidratatzailea den substantzia.

(6). Pantenol: larruazala elikatzeko, suspertzeko eta hidratatzeko substantzia.

Banan-banan

Esne garbitzaileak, banan-banan

DIADERMINE

  • 14,60 euro litroko, osoko kalitatea: oso ongi
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Bigarren merkeena; pH faktorea eta biskositatea, zuzen. Estraktu lehor ugarienekoa (%24,2). Substantzia eragile ugarienekoa: glizerola, E bitaminaren azetatoa eta pantenola. Narritatzaile apala begiak ukitzean, ez larruazala ukitzean. Erabilera proban, hirugarren onena: 6,8 puntu.

NIVEA VISAGE

  • 16,75 euro litroko, osoko kalitatea: ongi
  • Aukera polita, hau ere. pH-rik altuena (okerrena), gehiegizko biskositatea. Azterturiko guztietan substantzia eragile gehien dituena (3), bisabola daukan bakarra (hanturen aurkakoa).
  • Narritatzaile apala begiak ukitzean, ez larruazala ukitzean. Erabilera proban, onena: 7,3 puntu.

MARGARET ASTOR

  • 13,50 euro litroko, osoko kalitatea: ongi
  • Denetan merkeena. pH eta biskositatea, zuzen. Azterturiko lau substantzia eragileetatik (glizerol, bisabol, E bitaminaren azetato eta pantenola) bat ere ez daukan bakarra. Narritatzaile apala begiak ukitzean, ez larruazala ukitzean. Erabilera proban, bigarren txarrena: 6,2 puntu.

POND'S

  • 14,68 euro litroko, osoko kalitatea, ongi.
  • pH faktorerik apalena: zuzen. Gehiegizko biskositatea eta pH altuegia (6,3, oker).
  • Larruazala ukitzean narritadura eragin zuen lagin bakarra (“oso maila apalean”). Azterturiko lau substantzietatik bi dauzka.
    Erabilera proban, puntuazio kaskarrena: 6,1 puntu.

VITESSE

  • 19,85 euro litroko, osoko kalitatea: ongi
  • Bigarren garestiena. Biskositatea zuzen eta pH altuegia (6,2).
  • Azterturiko lau substantzietatik bakarra dauka (glizerola).
  • Narritatzaile apala begiak ukitzean, ez larruazala ukitzean.
    Erabilera proban, bigarren onena: 7 puntu.

SYNERGIE (GARNIER)

  • 19,05 euro litroko, osoko kalitatea: ongi
  • Zuria ez den bakarra (beige laranja). Gehiegizko biskositatea, pH zuzen, estraktu lehor urrienekoa (%6,2). Azterturiko lau substantzietatik bakarra dauka eta, aldi berean, glizerol gehien duena da (%4,1).
  • Narritatzaile apala begiak ukitzean, ez larruazala ukitzean.
    Erabilera proban, laugarrena: 6,6 puntu.

L'OREAL

  • 23,05 euro litroko, osoko kalitatea: ongi
  • Denetan garestiena. pH altuenekoa (txarrena), gehiegizko biskositatea. Azterturiko lau substantzietatik bi dauzka eta, aldi berean, glizerol gehien daukana da (%4,1).
  • Narritatzaile apala begiak ukitzean, ez larruazala ukitzean.
    Erabilera proban hirugarren okerrena: 6,4 puntu.