Jogurtak eta hartzidura ondoren pasteurizatutako jogurtak

Batzuek mikroorganismo biziak dauzkate, besteek ez

1 apirila de 2003

Batzuek mikroorganismo biziak dauzkate, besteek ez

Marrubi zaporedun zazpi jogurt aztertu dira oraingoan: Kaiku, Nestlé, Clesa eta Danone markakoak jogurtak dira, eta Kaigur, PMI eta Pascual laginak, berriz, “hartzidura ondoren pasteurizaturiko jogurtak”. Azken hauek -oraindik orain “esnedun postre termizatu” gisa merkaturatzen ziren, jogurt izena agertzerik ez baitzuten-, hartzidura gauzatzen duten esne-bakterioak suntsitzen dituen prozedura termikoa nozitu dute (pasteurizazioa); jogurt izenekoan, aldiz, proportzio jakin batean behintzat, bizirik agertu behar dute horiek. “Betidaniko” jogurtaren mikroorganismo biziak kontsumitzailearen osasunarentzat mesedegarri gertatzen omen dira, nutrizio-kontzeptuz haratago ere, baina hori ez dago oraino zientifikoki frogaturik. Bai mota batekoei bai bestekoei egindako analisiek egiaztatu dutenez, nutrizio-alorretik bi moldeetako jogurtak antzekoak dira, zein baino zein osasungarri eta digerigarriago.

Hartzidura ondoren pasteurizaturiko jogurta egonkorragoa da ohikoa baino: horregatik du bizitza baliagarri luzeagoa eta, jogurt “arruntak” ez bezala, ez da zertan hotzetan gorde jangarri mantentzeko.

Aditiboei dagokienez, zazpi laginek koloratzailea daukate baina Kaiku, Clesa eta Kaigur markakoek allura gorria (E-129, artifizial eta azoikoa) dute. Honek, aukeran, alergia gehiago sortaraz deake beste laginek duten kotxinila gorriak (koloratzaile naturala) baino.

Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Nestlé jogurtak ematen du. Kaikuk (dastaketan onena) eman lezake, baina etiketa akastuna erakutsi eta koloratzaile artifiziala edukitzearren, “aukera polita” baino ez da. Dastaketan onenak izan ziren hiruretako bat ere ez zen jogurt pasteurizatua, bai ordea denetan bi txarrenak: Kaigur eta Pascual.

Denak ere oso komenigarri

Jogurten osagarri nagusia ura da (batenaz beste, produktuaren %80 izan ohi da). Karbohidratoak dira esneki honen mantenugai ugarienak (%12,5etik %17ra arte, laginen arabera), eta erantsitako azukrean (sakarosa), esnearen azukrean (laktosa) eta, jogurt pasteurizatuetan bakarrik, produktuaren biskositatea areagotzeko gehitutako almidoian dautza. Proteinaren kopurua ez da asko aldatzen, lagin batetik bestera: %3tik %3,7ra. Gantza, berriz, ugarien (%2) Clesa (jogurt) eta PMI (jogurt pasteurizatu) laginek daukate; urrien, aitzitik, (%0) Pascual (gaingabeturiko esnez eginiko jogurt pasteurizatua) laginak. Energi iturri gisa, berriz, ez dira oparo: 76 eta 90 kaloria bitartean ematen dituzte ehun gramoko.

Gure organismoaren hainbat funtzio gauzatzeko ezinbesteko dela, kaltzioa ederki agertzen dute jogurt hauek, kopuruz eta kalitatez (erraz asimilatzeko modukoa baita), eta tamaina bertsuan bilatzen da lagin guztietan: ehun gramoko 112 miligramotik (Nestlé eta Kaiku jogurtak) 99,4 miligramoraino (PMI jogurt pasteurizatua). Hemen azterturiko jogurt horietako bat bakarra kontsumitzeak, pertsona helduari aholkatzen zaion eguneko kaltzio-kopuruaren %15ez hornitzen du.

B multzoko bitaminez eta A eta D liposolubleez hornitzen gaitu jogurtak. Gantz-alderdikoak (liposolubleak) galdu egiten dira, hein batez, produktua esne gaingabetu edo erdi gaingabetuarekin osatzen denean. Horregatik, fabrikatzaile batzuek, erantsitako bitaminez “aberastutako” jogurtak egiten dituzte. Mineralez ari garela, potasio eta fosforoa dituzte nabarmenen.

Bai gantz-edukia, bai A eta D bitamina liposolubleen edukia aldatu egiten da jogurt motaren arabera, hau da, esne oso, gaingabetu edo erdi gaingabetuarekin osatua izan, edo “aberastutakoa” izan. Hemen azterturiko zazpiek ez dute gantz askorik: denetan bi gantzatsuenek eduki osoaren %2 baizik ez dute (saturatua, batik bat).

Karbohidratoak, funtsez, azukre soilak dira. Sakarosa erantsiriko azukrean datza eta bera da nagusia, kopuruz (%9, batenaz beste; gogoan izan karbohidratoen batez besteko edukia %14ra ez dela iristen). Azukre-gehikuntza handia da, are handiagoa pasteurizatuetan. Beste azukre soila (%4 inguru) esneak berez daukan laktosa da. Almidoia, azkenik, hartzidura ondoren pasteurizatutako jogurtetan bakarrik hauteman zen. Karbohidrato honek biskositatea areagotzeaz gainera, produktua ukitu egokikoa izan dadin laguntzen du. Erantsitako almidoia eduki osoaren %1,9 da PMI laginean eta %2,8 Kaigur eta Pascual laginetan.

Zertan bereizten diren

Jogurta, aurretiaz pasteurizatu eta homogeneizaturiko hainbat esne-motatatik (osoa, gaingabetua, erdi gaingabetua, kontzentratua, etc.) abiatuz osatzen da. Esne horri berariazko mikroorganismoak (Streptococcus thermophilus eta Lactobacillus bulgaricus; baita beste batzuk ere, hala nola Lactobacillus acidophillus) gehitzen zaizkio, 40ºC – 45ºC inguruko tenperaturan. Hor gertatzen den fenomenorik garrantzitsuena, laktosa azido laktiko eta beste hainbat gai bihurtzea da. Horrek, aldi berean, azidifikazio bat sorrarazten du eta, honen ondorioz, proteina eta gantzek aurredigestioa nozitzen dutenez, gure organismoarentzat digerigarriago bilakatzen dira eta esnea mamitu, gatzatu egiten da, arras bestelako ezaugarri nutrizional eta organoleptikoak harraraziz (usain, zapore eta ukitua).

Jogurt pasteurizatuek, aldiz, hartziduraren ondoren, esne-altxagarri biziak indargabetzen dituen tratamendua nozitu dute. Egungo araua onetsi aurretik, kontsumitzeko unean esne-bakterioak bizirik eta ugari (gutxienekoa: 107 kolonia gramoko) zeuzkan produktua bakarrik zen “jogurta”. Aurtengo otsailaz geroztik, lehenago “esne-postre” zerizten haiei “hartzidura ondoren pasteurizaturiko jogurt” esan dakieke eta jogurtak arautzen dituen arau berarekin erregulatuko dira.

Kontsumitzaileen elkarteak legerian jazoriko aldaketa horren aurka agertu dira, kontsumitzailearentzat nahasgarri gertatzen delako: elkarte horien arabera, “hartzidura ondoren pasteurizaturiko jogurtei” ezin esan dakieke jogurt, esneki horren bereizgarri nagusi dena ez baitute betetzen (mikroorganismoak bizirik edukitzea).

Osasunarentzat bereziki mesedegarri ote?

Tradizioz, are planteamendu zientifikoez ere, jogurtaren mikroorganismo biziek kontsumitzailearen osasunean ondorio mesedegarria dutela sinetsi izan da, nutrizioari berez eta hertsiki dagokionetik haratago. Jogurt pasteurizatuak ez dauzka horrelako mikroorganismoak. Baina zientzialari batzuen arabera, jogurtaren mikroorganismo biziek ezin nozi ditzakete urdaileko giro azidoegia: horrenbestez, ez lirateke eraginkor hesteraino iritsiko eta, noski, ezin ugal litezke bertan. Hori balitz benetan gertatzen dena, jogurtak ez luke urtetan aitortu zaion eragin mesedegarria izango. Analisi mikrobiologikoak berretsi zuen bezala, lau jogurtek aise gainditzen dute arauak xedatua duen mikroorganismo altxagarri eraginkorren kopurua (107 kolonia gramoko). Eta, espero bezala, hiru jogurt pasteurizatuek mikroorganismo bizirik ez zutela ere egiaztatu zen.

Jogurt hauetako edozeinen mantenugaiak esnearenak baino hobeki asimilatu eta aprobetxatzen ditu organismoak, esne-bakterio eta altxagarriek eraginiko hartzidurari esker. Elikagai hau funtsezkoa da laktosari intolerantzia nozitzen dutenen dietan, azukre horren gehientsua azido laktiko eta beste hainbat osagai (erraz asimilatzeko modukoak, denak) bihurtzen delako. Jogurt bakoitzaren kaltzio-edukia, pertsona heldu batek egunean hartu beharko lukeen kopuruaren %16-%22 da. Jogurt hauek, digestioa egitean zailtasunak nozitzen dituzten pertsonei hartzea komeni zaie baina, beste aldetik, behi-esnearen proteinaren alergiarik dutenek ez dute kontsumitu behar.

Azterketa mikrobiologikoak, era berean, zazpi laginen egoera higieniko-sanitarioaren berri agertu zuen: emaitzak egokiak dira, kasu guztietan.

Bestetik, jatorri transgenikoko osagaiak hautemateko proba ere egin zitzaien laginei eta, espero zen moduan, egiaztatu zen jogurt horietatik bakar batek ez duela erabiltzen genetikoki aldarazitako osagairik.

Koloratzaile natural eta artifizialak

Jogurt marrubi zaporedunek, bereizgarri duten kolore arrosa hori lortzeko koloratzaileek darabiltzate. Azterketan aditibo horietako bi hauteman ziren: kotxinila (E-120) eta Allura gorria (E-129). Lehena, koloratzaile naturala izaki, Nestlé, Danone, PMI eta Pascual laginek baliatu dute. Allura gorria (E-129), aitzitik, artifiziala eta azoikoa (alergiak sortarazteko aukera handiagoak ditu honek bestelako koloratzaile artifizial batzuek baino) izaki, Kaiku, Clesa eta Kaigur (pasteurizatu) laginek daukate.

Elikagaien industrian ez da derrigorrezkoa koloratzaileak erabiltzea; areago, berez natural direnak kolorez apaindutakoak baino osasungarriagotzat jotzen dira.

Etiketan, irregulartasunak

Eman beharreko informazioa zazpi laginek agertzen duten arren, irregulartasunik atzeman da: Kaiku, Kaigur, PMI eta Pascual laginek “kontserbatzailerik gabe” adierazten dute, nahiz eta jogurtek aditibo hori erabiltzea debekatua duten. Kaigur laginak, gainera, E-120 koloratzailea erabili duela adierazten du, baina errealitatean Allura E-129 gorria (artifizial eta azoikoa) baliatu du. Kaiku eta Pascual laginek “kaltzio ugariduna” legenda nabarmentzen dute. Legeak ez ditu horrelako baieztapenak erregulatzen baina Codex Alimentarius delakoaren arabera, esakune hori erabil liteke kaltzioaren edukia pertsona helduarentzat aholkaturiko eguneko kopuruaren %30era iritsiko balitz bakar-bakarrik. Aholkaturiko kopuru hori 800 mg 100 gramoko da eta jogurt hauek 99 eta 112 mg baizik ez dutenez, adierazpen egokia “kaltzio iturri” litzateke, hau da, zuzen eta egokia eguneko kopuruaren %15 inguru aportatzen dutenentzat.

Lagin guztiek adierazten dute nola kontserbatu behar den jogurt mota horixe, hau da, hozkailuan (1º eta 8º C bitartean) ohiko jogurtentzat eta hotzetan mantentzeko premiarik ez dutela jogurt pasteurizatuetan. Ondorioz, etiketa zuzen bakarra Nestlé, Danone eta Clesa laginek baizik ez dute Akastunetan, ordea, Kaigur (pasteurizatua) izan zen txarrena.

Laburbilduz eta konparaketako taula

Laburbilduz

  • Zazpi jogurt marrubi zaporedun aztertu dira: Kaiku, Nestlé, Clesa eta Danone jogurt dira; Kaigur, PMI eta Pascual, berriz, “hartzidura ondoren pasteurizaturiko jogurt”.
  • “Jogurt pasteurizatuek” (duela pare bat hilabete arte ezin dei zekiekeen jogurt) hartzidura eragiten duten bakterioak suntsitzeko prozedura termikoa nozitu duten bitartean, ohiko jogurtean bakterio horien presentzia ezinbestekoa da, kopuru jakin batean. Produktu hori jogurta baino egonkortasun handiagokoa denez, bere bizitza baliagarria luzeago izaten da eta, gainera, ez da derrigorrezkoa hotzetan gordetzea.
  • Dirudienez, jogurtaren mikroorganismo biziek (“pasteurizatuak” ez dauka horrelakorik) osasunarentzat mesedegarriak dira, nutrizioari berez eta hertsiki dagokionetik haratago, baina hori egia denik ez da zientifikoki frogatu.
  • Nutrizioaren ikuspegitik, bi jogurt-mota horiek berdintsu-berdintsuak dira.
  • Koloratzailea denek darabilte, baina Kaiku, Clesa eta Kaigur laginek allura gorria (E-129), artifizial eta azoikoa baliatu dute; honek, gainerako laginek erabilitako kotxinila koloratzaile naturalak baino alergiak sortarazteko aukera handiagoak ditu.
  • Kalitatearen eta prezioaren arteko erlazio egokiena Nestlé da. Kaiku (dastaketan hoberena) izan zitekeen baina, etiketa akastuna eta koloratzaile artifiziala baliatzearren, “aukera polita” baino ez da.
MARKA NESTLÉ KAIKU DANONE PMI
Azalpena “Jogurt erdigaingabetu marrubi zaporeduna” “Jogurt marrubi zaporeduna” “Jogurt marrubi zaporeduna” “Hartzidura oAGSoren pasteurizatutako jogurt marrubi zaporeduna”
Prezioa(euroak aleko) 0,20 0,20 0,23 0,19
Etiketa Zuzen Akastun Zuzen Akastun
Estraktu lehorra (%) 17,9 20,1 18,8 20,1
Karbohidratoak (%) 12,5 14,5 13,3 14,3
Proteina (%) 3,4 3,2 3,0 3,3
Gantza (%) 1,4 1,8 1,9 2,0
Errautsak (%) 0,6 0,6 0,6 0,5
Kalori balioa (kcal/100 g) 76,2 87 82,3 88,4
Almidoia1 (%) 0 0 0 1,9
Laktosa2 (%) 3,8 4,9 3,4 4,0
Sakarosa3 (%) 8,3 9,6 9,3 10,2
Kaltzioa (mg/100 g) 111,8 111,7 106,2 99,4
Kotxinila4(E-120)(z m) 2,2 AGS 2,0 1,1
Allura gorriaAC5(E-
129)(z m)
AGS 0,8 AGS AGS
OGM Ez da agertzen Ez da agertzen Ez da agertzen Ez da agertzen
Egoera mikrobio- logikoa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Dastaketa(1 a 9) 6,4 7,4 7,1 6,0
MARKA CLESA KAIGUR PASCUAL
Azalpena “Jogurt marrubi zaporeduna” “Esnedun postre pasteu-rizatua” “Esneki prestatu gaingabetu pasteurizatua”
Prezioa(euroak aleko) 0,20 0,18 0,22
Etiketa Zuzen Akastun Akastun
Estraktu lehorra (%) 18,7 21,1 21,1
Karbohidratoak (%) 12,4 15,9 17,0
Proteina (%) 3,7 3,2 3,5
Gantza (%) 2,0 1,5 0,0
Errautsak (%) 0,6 0,6 0,6
Kalori balioa (kcal/100 g) 82,4 89,9 82
Almidoia1 (%) 0 2,8 2,8
Laktosa2 (%) 3,7 3,8 3,7
Sakarosa3 (%) 8,6 9,9 9,5
Kaltzioa (mg/100 g) 108,5 107,2 109,4
Kotxinila4(E-120)(z m) AGS AGS 3,0
Allura gorriaAC5(E-
129)(z m)
2,0 1,1 AGS
OGM Ez da agertzen Ez da agertzen Ez da agertzen
Egoera mikrobio- logikoa Zuzen Zuzen Zuzen
Dastaketa(1 a 9) 5,5 4,8 4,8

(1). Midó: la seva funció és espesseïdora

(2). Lactosa: sucre natural de la llet

(3). Sacarosa: Sucre comú. Afegit externament al producte

(4). Roig de cotxinilla E-120: colorant natural

(5). Roig d’allura AC: colorant artificial i azoic

ND: Substància No Detectada

Banan-banan

Zazpi jogurt marrubi zaporedunak, banan-banan

NESTLÉ

  • “Jogurt erdigaingabetu marrubi zaporeduna”, 20 euro aleko.
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Kaloria gutxien dituena (76 kaloria 100 gramoko). Azukre gutxien erantsi duena (%8,3). Beste lagin batekin batera, kaltzio gehienekoa (112 mg 100 gramoko). Koloratzaile naturala.
  • Dastaketan, 6,4 puntu: notarik onena kolorean, krematsutasuna goretsi zitzaion.

KAIKU

  • “Jogurt marrubi zaporeduna”, 0,20 euro aleko.
  • Aukera polita. Etiketa akastuna: “kontserbatzailerik gabe” adierazten du, horrelakoak erabiltzea debekatuta egonik. Beste lagin batekin batera, kaltzio gehienekoa (112 mg 100 gramoko). Kaltzio ugarikotzat agertzen du bere burua, baina desegokia da esakune hori, kopurua kontuan izanik. Laktosa (esnearen azukrea) gehien daukana (%4,9). Koloratzaile artifizial eta azoikoa baliatu du, nahiz eta bestelakoek baino alergiak sortarazteko aukera handiagoak dituen.
  • Dastaketan, hoberena: 7,4 puntu. Balioztaturiko ezaugarri guztietan hoberena; zaporea eta krematsutasuna bereziki goretsi zitzaizkion.

DANONE

  • “Jogurt marrubi zaporeduna”, 0,23 euro aleko, denetan garestiena.
  • Proteina (%3) eta laktosa (%3,4) gutxien dituena.
  • Dastaketan bigarren hoberena, 7,1 puntu: balioztaturiko ezaugarri guztietan, bigarrena. Zaporeaz, iruzkin laudagarriak.

PMI

  • “Jogurt hartzidura ondoren pasteurizatu marrubi zaporeduna”, 0,19 euro aleko, merkea.
  • Etiketa akastuna: Etiketa akastuna: “kontserbatzailerik gabe” adierazten du, horrelakoak erabiltzea debekatuta egonik. Gantz edukia (%2), handienetako bat. Hiru pasteurizatuetan, almidoi gutxien daukana (%1,9). Azukre gehien erantsi duena (%10,2).
  • Dastaketan, 6 puntu. Kolorea asko gustatu zen.

CLESA

  • “Jogurt marrubi zaporeduna”, 0,20 euro aleko.
  • Proteina (%3,7) eta gantz (%2) gehien dauzkana. Koloratzaile artifizial eta azoikoa baliatu du, nahiz eta bestelakoek baino alergiak sortarazteko aukera handiagoak dituen.
  • Dastaketan, 5,5 puntu. Krematsutasuna nabarmenekoa izaki, zaporea ez zen dastatzaileen gustukoa izan: “garratz eta bizitasun apalekoa”.

KAIGUR

  • “Esne-postre pasteurizatua”, 0,18 euro aleko, denetan merkeena.
  • Etiketarik txarrenekoa: “kontserbatzailerik gabe” adierazten du, horrelakoak erabiltzea debekatuta egonik eta, osagaien artean, koloratzaile natural bat aipatzen du, baina benetan artifizial eta azoikoa darabil nahiz eta bestelakoek baino alergiak sortarazteko aukera handiagoak dituen.
  • Estraktu lehor (%21,1), kaloria (90 kal. 100 gramoko) eta almidoi gehien (%2,8) dituzten bietako bat.
  • Dastaketan, txarrenetako bat, 4,8 puntu. Usaina gaitzetsi zitzaion.

PASCUAL

  • “Esneki gaingabetu pasteurizatua”, 0,22 euro aleko.
  • Etiketa akastuna: “kontserbatzailerik gabe” adierazten du, horrelakoak erabiltzea debekatuta egonik. Kaltzio ugarikotzat agertzen du bere burua, baina desegokia da esakune hori, kopurua kontuan izanik. Estraktu lehor gehien daukaten bietako bat (%21,1). Gantzik ez duen bakarra da, esne gaingabetua darabilelako. Almidoi gehienekoa (%2,8).
  • Dastaketan, txarrenetako bat: 4,8 puntu. Lodiegi, krematsutasun apaleko eta kolore desegokikoa izatearren kritikak jaso zituen.