Bai zerga, bai likidezia aldetik, oso desberdinak
Biztanleria zaharkituz doa etengabe, gaur egun egituratura dagoen bezala, nornahik kuestionatzen du pentsio sistemaren iraunkortasuna, gazteria lan merkatuan geroz eta beranduago sartzen da (eta, horrenbestez, beranduago hasten da Gizarte Segurantzan kotizatzen), lan kontratuen prekariotasuna egunetik egunera gorrituz doa… Hemendik dozenaren bat urtetara erretirorik kobratzeko aukera urruntzen ari zaigu, beraz, horiek guztiak kontuan izanik. Egun Espainian zortzi milioi pertsonak kobratzen du bere pentsioa baina orain 40 urte baino gutxiago duenak ere jasoko al du, ordua iritsitakoan?
Segurtasun gabezia hori ekonomian eta pentsio sistemetan aditu askok iragarri eta Administrazioak berak ere errealitatea halakoxea dela aitortu du. Beraz, pertsona askok (aldi baterako lanpostua dutenek, gaizki ordainduriko lanean dabiltzanek, Gizarte Segurantzan gutxi kotizatzen dutenek…) kezka latza dute buruan: erretiroa hartutakoan zenbat kobratuko duten, alegia. Horregatik, horietako batzuk hasi dira beren erretiroa diseinatzen, aseguratzaile eta banketxeek jaurtitzen dituzten eskaintzen arabera. Hau da, pentsio sistema publikoak alor ekonomikoan erretiro lasaia bermatzeko gauza ez denez, hiritarrak ekin dio dagoeneko aurrezkiak pilatzeari, lana uzteko ordua iristen denerako, beldur baitaude lanean diharduten honetan duten bizimoduari eusteko bezainbeste ez izatea orduan kobratuko omen duten pentsioa.
Adituen arabera, 40 urteko jiran hasten dira hiritar gehienak pentsio edo erretiro plana egiteko aukera serio hartzen. Biak ere aurrezki produktuak izaki, alde nabarmenak daude batetik bestera: errentagarritasunari, abantaila fiskalei eta likideziari (aurreneko urtetik hasita, jarritako diru guztia edo parte bat berreskuratzeko aukera) dagozkio alde horiek.
Pentsio plana, Espainian, sistema publikoa (hau da, legeak behartuta, Estatuak itzultzen dizkigun pentsioak) osatzeko aurreikuspen sistema gisa sortu zen eta erretiro planak, aldiz, Administrazioarekin ez du zerikusirik. Estatu espainiarrean, pentsio planak -erretiro planak baino zabalduagoak egonik- finantza produktu berri samarrak dira, ekainaren 8ko 8/87 Legearen aldarrikapenarekin bat agertu zirenak.
Horrelako plan bat izenpetzekotan, kontuan hartu beharrekoa
- Adina: egun, pentsio plana egiten duten hiritarrek 35 eta 55 urte bitartean dituzte; erretiro plana egiten dutenek, 30etik 55 arte.
- Diru sarrerak: erretiro planetan inbertitzea, adituen esanetan, diru-sarrera urriko hiritarrei komeni zaie, aurrezturiko dirutza nahi dutenean berreskuratzeko aukera dutelako; pentsio planen likidezia askoz ere zurrunagoa da.
- Onura fiskalak: lanean segurtasun handirik ez dutenei edota lehentasunezko perspektibetako bat onura fiskalak jasotzea ez dutenei erretiro plana egitea komeni zaie. Pentsio plana izenpetzen duenak zerga politika mesedegarriaren onurak jaso bai, baina ezingo du bere dirua berreskuratu erretiroa hartzeko unea iritsi arte, salbuespen berezi-berezietan izan ezik.
- Aseguru konpainiek (batik bat) kudeatzen duten finantza produktua da.
- Abantaila nagusia, likidezia. Izenpetzen duenak, sarturiko dirua noiznahi atera ahal izango du (nahiz eta, horrela jokatzearren, komisio handi-handia ordainaraziko zaion: hori gutxitan adierazten zaio hartzaileari, finantza produktua saltzen zaionean). Printzipioz, aurrezki-aseguru horietako ekarpenak aseguratzaileak eta bezeroak elkar harturiko datan kobratzen dira, ez da zertan itxaron erretiroa hartu arte. Gaizki ulerturik gerta ez dadin, hobe izaten da epe guztiak idatziriko agiri batean jasotzea.
- Aseguru konpainiek “erreskatea” edo zatikako kitapena ere onartzen dute: inongo diru zigorrik gabe, dirutzaren parte baten kitapena epea amaitu aurretik egiteko aukera (diru parte hori ostera ere sartu ahal izango litzateke plan-kontuan) da hori.
- Pentsio planek bezala, erretirokoek ere hileko, hiruhileko, seihileko edo urteko kuota finkoa ezartzeko eta berau urritu edo handitzeko aukera ematen diote bezeroari.
- Zergen desgrabazioa erretiro planek, pentsio planek ez bezala, ez dute zergen desgrabazioa egiten.
- Zergak ordaintzea: kasu honetan, aurrekoan ez bezala, diru osoa kobratzea dela eta, Haziendari egiten dion aitorpenean, titularrak diru kopuru hari dagozkion zergak ordaindu dituenez, itzultzen zaionean ez du dirutza horrengatik zergarik ordaindu beharko; bai, ordea, diru horrek sortarazitako interesengatik.
- Erretiro planen errentagarritasuna, eskuarki, pentsio planena baino txikiagoa izaten da.
- Aurrezkiko finantza produktu hau tamaina handiagoko beste batzuetan integratutakoa izaten da. Pentsio planek, Fondoetan inbertitzen direnez, ez dute bermatzen hasierako errentagarritasunik.
- Eragozpen handiena, likideziarik eza. Pentsio planen ekarpenak ezin eskura daitezke erretiroa hartu arte (65 urte betetzean edo lehenago, lan egiteari aldez aurretik uzten bazaio). Salbuespenak legeak xedaturik daude: heriotza, gaixotasun larria edo iraupen luzeko langabezia.
- Kuota hilekoa, hiruhilekoa, seihilekoa edo urtekoa izan daiteke, bezeroak nahi bezalakoa. Eta, besteak bezala, urritu eta handitu egin daitezke; areago, behin-behingoz ordaintzeari utz dakioke. Era berean, bezeroak erabakitako dirutza jakin bateko ekarpenak egin ditzake, baldintza bakar batez: pentsio planetan desgrabatzeko diru-sarreren muga 8.000 eurokoa da.
- Titularrak erretiroa hartutakoan, diru kopurua hileko kuotetan edo ordainketa bakar batean berreskuratu ahal izango du.
- Zergak ordaintzea: lana uzteko adinera iritsitakoan, titularrak aurreztutakoa berreskuratzeko erabakia hartzean, hainbeste urtetan ordaindutako diru kopuru horiek Haziendak bere garaian desgrabaturiko lan-errentatzat jotzen dituenez, kapitala eta interesak jasotzean, titularrak errenta aitorpenetan ordaindu ez zituen zergak pagatu beharko ditu.