Neurri-neurriko nabigazioa / "Captcha"
Neurri-neurriko nabigazioa
Google Map Hack edo Mashup izenpean erabiltzailearentzat biziki baliagarriak diren zerbitzu ugari bezain interesgarri bildu dira. Kontua da ia-ia planeta osoaren berri jasotzen duten Googleko mapak seinale edo etiketez bete eta berariazko zerbitzudun gida tematiko bihurtzea. Googleko mapen elkarreraginari eta kode irekiari esker erabiltzaile abantzatu askok aukera dute, kale edota errepideei buruzko kontsultatze soiletik haratago, bertan internauta bakoitzaren gogoko jatetxeak, wifi (hari-gabeko Internet) estalduradun zonak, mapan seinalaturiko tokian beste hainbat internautak hartutako irudiak eta antzeko elementuak txertatzeko ere.
/imgs/20070701/img.internet.03.jpg
Panoramio (www.panoramio.com): zerbitzu espainiar honek erabiltzaileei Google Earth-eko (Google-ko mundu-bola, alegia, satelite bidez eginiko hiru dimentsioko argazkiez osatua dagoena) mapetan nahi adina irudi txertatzeko aukera ematen die. Kontua da, mapan zehar bidaia egiten duenak, hainbat gunetan ziztatuz gero, gainerako internautek ezarritako argazkiak ikusi ahal izatea. Horrela, erabiltzaileari non dagoen zehaztea errazago gertatuko zaio eta miatzen ari den zonaren ikusteko moduko dimentsioa lortuko du. Zerbitzuak berebiziko arrakasta bildu duenez, oraindik orain Googlek erosi egin du./imgs/20070701/img.internet.04.jpg
“Ladrillometro” (www.ladrillometro.com): zerbitzu honi esker, internautak bere etxea erosi edo alokatzearren ordaindu duen prezioa eta auzoko lagunek ordaindu dutena konparatu egin daitezke. Helburua, erabiltzaileek beren hipotekaren edo alogeraren datuak zerbitzuan uztea, bertan sartzen den pertsonak, mapan klikatuz gero, auzategi horretako prezioen berri orokorra izan dezan. Zerbitzu hau ere (gama sozial edo 2.0 mailako beste hainbat bezala), bertan zenbat eta erabiltzaile gehiagok parte hartu, hainbat eta baliagarriagoa bihurtuko da; errealitatetik urruti samar ibiliko da, aldiz, auzategi bateko erabiltzaile gutxi-gutxik baizik uzten ez badituzte datuak.- “Geoviviendas” (www.geoviviendas.com/geobusqueda): atari hau salgai dauden etxebizitzen,
/imgs/20070701/img.internet.05.jpg alokatzeko apartamentuen eta lokal komertzialen eskaintzetan espezializatua dago eta Googleko mapak baliatzen ditu, erabiltzaileak espazialki berehala orienta dadin eta eskaintzen zaion eraikina erraz identifika dezan. Zerbitzuak bi norabidetan funtzionatzen duenez, etxea hartu nahirik, auzategi horretan biltzen den eskaintza ikusteko gogoa duen internautak ere aukera izango du. /imgs/20070701/img.internet.06.jpg
Tagzania (www.tagzania.com/es): web orri honek tokiei “etiketa jartzeko” aukera ematen du, hots, interesgarritzat jotzen ditugun guneak mapan markatzeko. Adibidez, jatetxe gogokoenak, aurreneko musua eman zen tokia, lasterketako etapak edo munduko zazpi mirari berriak adierazteko balio du. Googleko mapak ez ezik, Yahoo! eta Microsoft-eko zerbitzu kartografikoak ere darabiltza Sareko zerbitzurik osoenetako bat moldatzeko.
Hileko terminoa
Ohiko kontua da erabiltzaileak hainbat zerbitzutan darabiltzan klabeak -postako kontukoa, adibidez- asmatzeko gauza diren robot-programak ziber-gaizkileek baliatzea. Robot horiek kode ausazkoak abiadura handian sortzen dituzte: datu zuzena asmatutakoan, zerbitzu partikularrean sartzen dira eta bertatik erabiltzailearen kontaktu-zerrendara ehunka eta milaka spam mezu edo birusekin kutsaturiko mezuak igor ditzakete. Horien sarrera galarazteko captcha izenekoak erabiltzen dira: ikusi batera lauso, zehaztugabe edo desitxuraturik agertzen diren datu horiek gizakiarentzat ulergarriak dira baina robot-programarentzat ulertezinak dira. Era horretan, eraso automatikoen aurkako barrera babesgarria altxatzen da.
Captcha horiek, ordea, minusbaliatuentzat arazo-iturri dira, zenbaitetan irudiak interpretatzeko ikuspen edo adimen alorreko ahalegin latza egin behar izaten baita. Beraz, horrelakoak baliatzea auzitan dagoen kontua da eta, areago, erabiltzaileari soinuzko koderik baliatzeko aukera emango dion sistemaren bila ari dira adituak orain.