Irudi batek mila estekadurak baino gehiago balio
ikus-entzunezko informazioaren atzealdean bizi izan den hedabide berri honetan
idatzizko informazioa izan da nagusia. Laurogeita hamargarrenetan baziren bideoak,
konforme: baina konexioen mantsotasunak eta bideoak ikusi ahal izateko programa
egokia aurkitu eta instalatzeko zailtasunak edonoren pazientzia agortzen zuten.
Horregatik, aparteko aplikaziorik baliatu gabe ikusten diren web orrien barneko
bideoak agertzean alor honetara iraultza ekarri zuten. Dagoeneko ez da inolako
programa arrarorik instalatu behar. Mugitzen diren irudiak erreproduzitzeko premiazkoa
den flash erreproduzitzailea etxeko ordenagailu denetan ia-ia estandarra denez, “play” sakatu baizik ez da egin behar.
Youtube izeneko enpresa txiki batek 2005 urtean hasiera eman zion Interneteko bideoen uholdeari. Ez zen hura erabiltzaileari bideoak bertan utzi eta partekatzeko aukera ematen zien aurreneko orria; bai, ordea, arrakasta biziena bildu zuena. Jende askorentzat Interneteko bideoen egiazko estandar bilakatu zen eta gaur sekulako altxorra da, sekulako beste altxor baten (Google bilatzailearen) eskuetan. Haren arrakastak era guztietako alorretan izan du eragina, hala nola telebistan, kazetaritzan, publizitatean, politikan, etab. Areago, herrialde batzuetan (Marokkon, adibidez) debekatua dago, talde batzuek helburu politikoekin baliatzen dutelako. Albisteak, Youtube n barrena badoaz, azkarrago dabiltza.
Soiltasuna printzipiotzat
- Youtube ren sekretua soiltasuna baizik ez da: soiltasuna nagusi da zeinahi bideoren edizio, sareratze eta banatze prozesuan. Youtube n edo honen uheran sortu diren sistemetako edozeinetan kontua irekitzea ere erraza da: aski da izen-abizenak, posta-helbidea, ezizena eta pasahitza ematea. Ondoren, “bideoa kargatzea” botoia sakatu baizik ez dago eta zerbitzariak ataria zabalduko dio internautari, honek bertako mahaitik bideo bat hartu eta Interneten ostatu eman diezaion. Minutu gutxiren buruan baliagarri izango du nornahik.
- Plazaratutakoan, partekatzea ere soila da: aski da estekadura kopiatu eta posta elektronikoan ezartzea. Eta, web orri pertsonala badaukazu, bideoak klik pare bat eginez plazaratzea ere aise askoa da, prozesua martxan daukan teknologiaz bat ere arduratzeke. Ikus-entzunezko edukiak banatzeko erraztasun hori une ezin egokiagoan heldu zaigu, egun milioika pertsonak baitauka patrikan bide-kamera bat (telefono mugikorrarena, adibidez), zeinahi gertakizun atzitzeko prest.
- Irudiaren ahalmenari, berori Sarean abiadura handian hedatzeko soiltasuna eransten zaionean marketineko terminologiak “biraltasuna” deritzo: horixe da, hain zuzen, birusak bezala biderkatzeko gaitasuna, ordu edo egun gutxitan milaka edo milioika pertsona infektatuz. Bideoa ikusi berri duen erabiltzaileak, adibidez, lagun edo ezagunei gomenda diezaieke berehala, lanaren “eragina” biderkatuz. Bideoa ez da deskargatzen, jaso ahala ikusi egiten da: horregatik itxaroteak erabat laburtzen dira eta bideoa berriro ikusi nahi duen erabiltzaileak ostera itzuli beharko du orri horretara. Erabiltzailearen ekipoan ez da deus gordeko.
Jabetza intelektualarekin borrokan
“Flash” teknologiadun bideoak baliatzeko soiltasuna, ordea, hamaika arazo eta liskarren iturri izan da, fenomenoa hedatzeko erraz-erraza eta geldiarazteko edo kontrolatzeko zail-zaila baita. Kazetaritza esparruan, adibidez, irudi askok albistegietako berriei aurrea hartuta, telebistara iritsi direnerako ikusleak ezagunak zituen. Iaz horren eragina frogatu zen Espainian: Koala kantari eta musikariaren “Opá mi vi a jasé un corrá” kanta zeukan bideoak sekulako ospea bildu zuen Youtube n diskoa sustatu eta udako bira bat egitearren. Baina, nola ez, Espainian bertan, MTV-rentzat publizitate agentzia batek sortu zuen “Amo a Laura” bideokliparekin ere: honakoak, gazte-elkarte batek antolatuta, musikan diharduten telebista-katearen aurkako kanpaina zirudiela, bolbora bezala ibili zen e-mailez e-mail.
Beraiek grabaturiko bideoak ez ezik, bestelakoak ere partekatzen dituzte erabiltzaileek. Hainbat telebista-katek haserrea erakutsi dute erabiltzaileek, haien eskubideak kontuan izan gabe, programak Youtube n ezartzen dituztelako. Izan ere, Youtube n dauden milaka dokumentuk copyright babeslea badute ere, ikuslearentzat baliagarri daude, doan. Kiroletako ikus-entzunezko eskubideen gestorak ere erne daude, Interneten bideoak hartu duen martxa ikusita: futboleko golik ikusgarrienak Sarean barrena hedatzen dira, hizkuntzak edo lurraldeak muga izateke. Gola sartu Camp Nou edo Maracanan sartu da baina handik minutu batzuetara Pekinen edo Seulen ikusiko dira. Beste horrenbeste gertatzen da filmetako pasarte legendarioekin, pop musika egiten zuten taldeen emanaldi gogoangarriekin edota artxibo historikoetako irudiekin ere: hori dena on-line partekatzen da, inolako baimenik eskatu edo eman gabe.
Sistemak aurretiazko kontrolik oraino ez duenez, erabiltzaileek kargatu dituzten autore eskubidedun edukiak Saretik ken daitezen erreklamazioak elkarren atzetik edo trumilka iritsi dira, Googlek Youtube erosi zuenez geroztik. Sekulako eginkizuna da hori, berebizikoa, erreklamazioaren objektu diren eduki guztiak Googlek kentzen dituen arren, bertan sartzen diren edukien kopurua askozaz ere handiagoa baita.
/imgs/20070701/img.internet.02.jpg Google Videos: Googlek-
Youtube erosi zuenetik, bisitari gehien hartzen dituztenetan bigarrena den atari honen destinoaz hamaika espekulazio egin dira. Aditu askok iragarri dute azkenean
Youtube rekin bat egingo duela baina ez dirudi bat egite hori errealitate izango denik. Google Vídeos bestelako tokia da,
Youtube kematen dituenak baino irudi-kalitate hobea eta tematika profesionalagoa dituzten edukiak babesten ditu. Atari honetan gai askori buruzko iraupen luzeko dokumentalak ikus daitezke. - Metacafe: Youtube eta Google Videos-en ondotik, garrantziaz ari garela, hirugarren ataria da hauxe, aurrenekoarekin antz handiagoa badu ere. Metacafe bideoak sortzen dituen erabiltzailea du jasotzaile eta ez, ordea, beste nonbaitetik kopiatzen dituena. Beren bideoak kargatzen zituenen artean publizitateagatiko irabaziak banatu zituen lehen ataria izan zen. Erabiltzaile (gutxi-gutxi) batzuek diotenez, negozio-mota honi esker hilean 30.000 euro baino gehiago ere irabazi izan dituztela.
- ClipSync: web aplikazio honekin bideoak ikusi bitartean, horiei buruz adiskideekin edo zaletasun berberak dituen jendearekin chatean ibil daiteke erabiltzailea. Ekimen honek badu alderdi berezia: Youtube , Google Video, Metacafe eta antzeko guneetako edukiak aukera ditzakete erabiltzaileek eta hauek guztiek batera ikusten dute eduki berbera, areto birtualean balira bezala.