Higiezinen mobbing-a

Erasoa eta mehatxua, nahi ez diren maizterrak

Presio psikologikoak, konpondu gabeko matxurak, argindar-mozketak eta higiene eta mantenu falta aitzakia hartutako etxe-utzarazteak ugalduz doaz. Beste aldetik, legez kanpoko metodo hauek galarazteko lege-neurriak geroz eta ugariago dira
1 uztaila de 2007
Img img consejo del mes

Erasoa eta mehatxua, nahi ez diren maizterrak

/imgs/20070701/img.consejo-del-mes-2.01.jpgHigiezinen mobbing fenomenoa urterik urte handituz doa espekulazioaren eskutik eta, bereziki, aspaldiko errentadun (kasu askotan, hilean 100 euro baino gutxiago) higiezinetan bizi diren adin handiko pertsonengan du eragina. Merkatuaren hazkuntza eta honelako etxebizitzen erakarpen ekonomiko eskasa direla medio, “zomorrodun” etxebizitzen (izendapen peioratibo horrekin bataiatu da maizterra negozio honetako ohiko argotean) salmenta ere handitu da. Erostuna, onen-onenean, epe ertain edo luzerako errentagarritasun zukutsuaren zain egongo den bankua izango da; txarren-txarrenean, erosteko interesa duena higiezinaren mobbinga praktikatzeko egoki “jantzita” dagoen espekulatzailea da.

Mobbing mota hau ez da berria ez Espainian, ez Espainiatik kanpo ere. Cadizeko Udalak, 1998 urtean Bandoa eman zuen, herritarrak horrelako praktikez ohartarazteko. Handik bost urtera, Bartzelonako Udalak Fiskaltzara jotzea erabaki zuen, higiezinen mobbingaren aurka egiteko.

Zer da higiezinen mobbinga?

/imgs/20070701/img.consejo-del-mes-2.02.jpg

Bere etxetik -erositakoa edo alogerean hartua, berdin dio- alde egin dezan helburuz, eraso eta gehiegikeriazko gizartez kontrako praktika-multzoa dela esan dezakegu. Pikareska eta amarruak era guztietakoak dira: eraikinean okupa edo auzo aztoratzaileei bertan sar daitezen erraztasunak ematea, jabeak errenta kobratzeari uko egitea, etxebizitzan edo eraikinean mantenurik ez egitea, higiene falta, argindar eta ura moztea, etab. Helburua, beti, legezkotasunaren itxura emanez, maizterra bertatik bidaltzea, etxebizitza berak utz dezan konbentzitzea, bere pazientzia eta zintzotasun moralaren kontra azpijokoz aritzea? praktika horiek guztiak iruzur eta delituzkoak dira.

Mobbingaren lege-tratamendua

Aurri-adierazpena eginarazteko eraikina utzaraztea eta maizterrak ordaindu beharreko errenta kobratzeari uko egitea dira aspaldiko errentadun maizter despistatua kaleratzeko baliatzen diren taktika ohikoenak. Legezkotasuna eta delituaren arteko muga lauso duten metodo bi horiez gainera bestelakoak ere praktikatzen dira, hala nola mehatxuak, derrigortzeak, egoitzaren bortxatzeak, kalteak, irain eta laidoak? horiek denak Kode Penalean delitutzat jasoak daude. Nolanahi ere, joan den udan proposatu zen lege-erreformak horrelako gehiegikeriak bereziki zigortzen zituen, erasoak pertsonaren osotasun morala urratzen baitu, eta osotasun hori Espainian eskubide konstituzionala da.

Epaitegiak mintzo

/imgs/20070701/img.consejo-del-mes-2.03.jpg

Horrelako jokabideak lege-ikuspegitik aintzat hartzean egin zen lehendabiziko aurrerapausoetako bat, higiezinen mobbingagatiko lehen kereila Espainian berrirekitzea izan zen. Maizterrak (1936az geroztik alokairu-kontratua zuena eta hilean 40 euroko errenta ordaintzen zuen 75 urteko emakume alargun bat) 2003 urtean aurkeztu zuelarik, ezetsia izan zen eta, geroago (2004an) Bartzelonako Entzutegiak berriro ireki zuen. Bere terrazaz okupa batzuk jabetuak zeuden eta etxebizitza zartatu edo arraildua, arratoi eta labezomorroz josia zegoen eta oinarrizko zerbitzuen hornikuntzan arazoak nozitzen zituen, eraikina mantentzeko jabeak ezertxo ere egiten ez zuelarik.

Ildo horretakoa da Getxoko (Bizkaia) auzo baten jarduera: enpresariak higiezin baten hiru solairuetako bat erosi zuen arren, eraikin osoa hartu nahi zuen. Lehen solairukoek saldu nahi ez zutela entzunik, enpresariak bere jabetzakoa familia ugari liskartsu bati “alokatu” zion, hilean euro bakar baten truk, eraso-plan oso baten barnean. Azkenean, Getxoko Instrukzio Epaitegiak enpresariaren eta maizterren aurka kautelazko neurriak eman zituen: errudunak higiezinetik eta herritik kanpora bidali zituen, “kalteturikoak beren herrian bizimodu normala egin ahal izatea ezinbestekoa zelako, erasotzaileekin topo egiteko beldurrik gabe”.

Behartze eta erasoaren aurrean nola jokatu

  • Lege-aholkularitza hartu aurretik ez da ezer sinatu behar.
  • Errenta ordaindu izanaren agiria eskatu behar da beti. Ordaintze-modu hori ohiko bideetatik (orain arte bezala, jabeak pertsonalki ez du dirua hartzen, ordain-agiriak itzuli egiten dira, etab.) onartzen ez badizute, bidal iezaiozu jabeari posta-igorpena edo ordaindu errenta Auzitegian.
  • Etxebizitza salduko den susmatzen baduzu, galde egin ezazu higiezinaren titulartasuna norena den Jabetzaren Erregistroan. Maizterrari ezer jakinarazi gabe pisua jabez aldatu bada, lehentasunezko erosketa-eskubidea betearazi egin dezakezu, nahi izanez gero.
  • Jabeak beharrezkoak diren mantenu-lanak egiten ez baditu, exiji iezaiozu horrela egin dezan, buro fax ziurtatuaren bidez. Maizterren eta kontsumitzaileen elkarteetan aurkituko duzu aholkularitza egokia. Autonomi erkidego batzuetan badira maizter zein ugazabentzako lege-aholkularitzako zerbitzu publikoak. Osasun falta edo endekapena nabarmena baldin bada, eska ezazu zeure udaleko urbanismo zerbitzuek ikuskaritza egin dezaten. Horrelakoetan, agintariak etxejabeari obra-lanak eginaraz diezazkioke.
  • Mehatxu edo irainik jaso baduzu, sarraila aldatu badizute edo antzeko zerbait gertatu bazaizu, jo Poliziara eta abokatuarengana eta egin salaketa.
Aspaldiko errentako alokairua luzatzeaz
  • Kontratua, derrigorrez, urtez urte luzatzen da.
  • Maizterra hildakoan, ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen edo, horrelakorik izan ezean, hil aurreko bi urteetan zenduarekin bizi izan diren seme-alaben eskuetara igaro daiteke alogera beste bi urtez edo 25 urteko adinera heldu arte. Ondoren, kontratua indargabetu egingo da, seme-alaba horiek gutxienez %65eko minusbaliotasunak jota ez badaude; ezinduak badaude bizi diren arte jarrai dezakete etxebizitza horretan.
  • Alogera ezkontidearen eskuetara igarotzen denean, berarekin bizi izan diren maizterraren seme-alabak bigarrengoz ere subroga daitezke, beste bi urtez, 25 urte bete arte edo hil arte, gutxienez %65eko minusbaliotasunak jota badaude.
  • Dena den, 1995eko urtarrilaren 1 baino lehenago bi subrogazio egin baziren (1964ko Errentamenduen Legearen arabera), bigarren subrogatua hil ondoren kontratua amaitu egiten da. Subrogazio bakar bat gertatu bazen, lehen subrogatua hil ondoren subrogazio bakarra egin ahal izango da, hildako ezkontide edo izatezko bikotekidearen alde edo, horrelakorik izan ezean, subrogatuaren seme-alaba baten alde, goian adierazitako kasu eta epeetan.