Gidariak eta txirrindulariak

Elkarbizitza zaila, istripu asko dakartzana

Motordun ibilgailuetako gidarien zein txirrindularien jokaera akastunen ondorioz jazotzen dira istripu gehienak
1 uztaila de 2007
Img consejo del mes 3 listado

Elkarbizitza zaila, istripu asko dakartzana

/imgs/20070701/img.consejo-del-mes-3.01.jpgEspainiako errepideetan urtero-urtero ehun txirrindulari baino gehiago hiltzen dira. Bizikletak 2005 urtean biktimak eraginiko 2.388 zirkulazio istriputan gertatu ziren tarteko. Espainiako Trafikoaren Zuzendaritza Nagusiak eginiko “Bideetako ezbehar-zifra nagusiak” txostenaren hirugarren edizioan azpimarratu denez, ezbehar horietako gehienak (%74) beste ibilgailu batekin talka egitearren jazo ziren, hirigunean batik bat (%68), pentsa genezakeenaz beste aldera. Deskuidatzea, behar bezala egiten ez diren aurreratze eta alboetarako biratzeak eta bat-batean beste karrilera azaltzea dira gidariak eta txirrindulariak batera inplikatzen dituzten ezbeharren zergati nagusiak. Halaz ere, gidarien jokaerak ez ezik, neurri zorrotzak hartzeko eta axolagabekeriaz ez jarduteko gidarien ekimenak ere baldintzatzen du ibilgailuan doazen pertsonen segurantzia.

Gidariak

Txirrindularia, ahulena

  • Espainiako Trafikoaren Zuzendaritza Nagusiaren arabera, txirrindulariekin gainerako gidariek izaten dituzten arau-hauste ohikoenak hauek dira: deskuidua, abiadura desegokia, arauz kontrako aurreratzea eta behar ez bezalako biratzea.
  • Kasuen %44tan ezbeharra eragiten duena gidaria da.

Gizabidezko elkarbizitza seguruaren bidetik…

  • Bidean paralelo doazen txirrindulariak aurkitzen badituzu, ez jo bozina, ez oihu egin: ikusgarriago gertatzeko doaz horrela.
  • Txirrindularia zure aurretik doanean, mantendu segurtasun tartea. Bizikleta bestelako ibilgailuak baino errazkiago geldi daitekeenez zuk espero baino azkarrago geldi liteke.
  • Txirrindulariengana gerturatzean, mantsotu abiadura eta ipini arreta guztia, intersekzio, biribilgune eta tuneletan, batik bat.
  • Ohartaraz iezaiozu txirrindulariari bertan zarela, bozina xuabe-xuabe joz, 100 metrotara hurbildutakoan.
  • Txirrindularia bazterbidetik ibili ordez, “zure” karrilean sartzen denean ez du horrela egiten zeu kaltetzeko. Baliteke putzua, zuloa, harriak, beira pusketak, olio orbana, zarama edo antzekoak saihestu nahi izatea. Horixe bera egin du txirrindulariak ikusgarriago gertatzeko, alboetan sarbideak dituzten bidegurutzetara iristean eta, bide estuegietan, gidariak aurrera ez dezan ohartarazteko.
  • Txirrindulariari lehentasuna eman behar zaion bidegurutze, biribilgune edo semaforora iristean, gogoan izan hari ere beste zeinahi ibilgailuri bezalako tratamendua zor zaiola eta, beharrezkoa izanez gero, bidea eman zaiola.

Behar bezalako aurreratzeak

  • Bizikletan doan pertsona aurreratu baino lehenago, gogoan izan: legeak xedaturiko distantziara ?metro eta erdira? egiten ez baduzu, legea urratzen eta, gainera, gizaki horren bizitza arriskutan jartzen ari zara.
  • Aurrerantzean, mantsotu abiadura. Txirrindularia abiadura handian aurreratzen baduzu, zure ibilgailuak “zirimola” efektua probokatzen du eta horrek bizikletakoari oreka galaraz diezaiokeela.
  • Kontuan izatekoa: automobiletako gidariek ibilgailuen abiadura orduko bost kilometroz bakarrik motelduko balute txirrindularien hilkortasuna %25etan urrituko litzateke.
  • Indarreko legeriaren arabera, tokia toki, aurreratzea debekatua dago baldin eta kontrako norabidean datozen txirrindulariei pasabidea eragozten bazaie edo haientzat arriskutsua bada.

Txirrindulariak

Gainerako ibilgailuetakoen obligazio berberak

  • Bizikleta ere ibilgailua da eta, halakotzat, zirkulazio arauak bete behar ditu, biribilgune eta bidegurutzeetan sartzean, batez ere.
  • Eman erraztasunak gainerako gidariei maniobrak egiteko, taldeka zoazenean, bereziki. Gogoan izan errepidea ororena dela.
  • Seinaleztatu egin behar duzun maniobra, asfaltoan ez baitzaude bakarrik. Ohartaraz itzazu gaineko gidariak zeure asmoez. Abiatu, gelditu edo norabidez aldatu aurretik, jakinaraz ezazu nolako maniobra egin nahi duzun. Aparkaturik dauden auto-lerroetatik igarotzean, zoaz zuzen-zuzen, ibilgailuen artetik sigi-saga ibili ordez.

Ikustea, ikusgai izatea

  • Egin zaitez ikusgarri gainerako gidarientzat. Jantzi kolore biziko arropak. Legez beharrezkoa da erreflektagailuak erabiltzea herri arteko bideetan argiak (aurrekoa eta atzekoa) pizturik eramatea beharrezko den bitartean, hots, tuneletan eta gauez. Arropa islatzaile horri esker gainerako gidari eta bide-erabiltzaileek 150 metrotara ikusi behar zaituzte.
  • Erne, zure bizikletako argiekin. Dinamo zaharrak ?argitasuna, gurpila mugitzen ari denean baizik eragiten ez baitute? ez dira egokiak, gelditu bezain laster (bidegurutzetan edo semaforoan, adibidez) ilunpetan gertatuko zarelako.


Eragin pedalei seguru

  • Errepidera irteteko eraman itzazu nortasun agiria, telefono zenbakia, dirua eta osasun datuak (odol mota eta balizko alergiak, gutxienez) biltzen dituen agiria.
  • Ez ahaztu kaskoa funtsezkoa duzula, seguru ibiltzeko. Frogatua dago: istripua gertatzekotan, kaskoa jarrita edukitzeak buruan zauriak nozitzeko arriskua %85etan arin dezake. Kaskoak, fidatzeko modukoa izan dadin, kolpeak ongi absorbatu behar ditu, objektu zorrotzen aurrean erresistentzia agertu behar du, ez du izango ertz zorrotzik eta irmo helduko zaio buruari, gehiegizko presioa eragiteke.
  • Utzi musika etxean: aurikularrek inguruko trafikoa kontrolatzea galaraziko lizukete.
Hirigunean, errespetua eta arreta

Bizikleta hirigunean geroz eta gehiago erabiltzeak kontzientzia hartzeko premia dakarkie, bai txirrindulariei, bai gainerako gidariei ere: hirietako karrika eta bideak elkarrekin ibiltzeko tokiak dira, ez inoren eremu pribaturik.


Gidaria

Hirigunean ere, erne-erne

  • Hirigunean zabiltzala, txirrindularia karrilaren erditik doala ikustean, ez zaitez aztoratu, horrela joateko eskubidea aitortzen baitio legeak. Beste horrenbeste gertatzen da jaitsiera luzeetan ere.
  • Hiriko kaleetan barrena zoazela, begiratu maiz ispiluetara, ibilgailutik irten aurretik, bereziki. Atea irekitzean, bai zuk, bai zure lagunek ere, txirrindulariari kalterik eragin diezaiokezue: alderdi hau bereziki zaintzen du trafikoaren araudi berriak.
  • Ibilgailua bigarren ilaran, bide gorrian edo bazterbidean gelditzen duzunean txirrindulariei gainerako trafikoan nahasirik ibilarazten diezu.

Txirrindulariak

Hirigunean ere, arriskurik ez

  • Aparkaturik dauden autoen ilaratik gertu zabiltzala, zoaz pittin bat ezkerragora zure karrilean, ustekabean zabal daitekeen ate batekin talka ez egiteko. Txirrindularien istripu larrien %10, txirrindularia pasatzen ari den unean bertan bat-batean irekitzen diren ateek eragiten dituzte.
  • Semaforora iristean, ez gelditu inoiz aurreko automobilak ikuspenik ez duen eremuan. Ipin zaitez haren atzean edo eskuinean, baina beti ikusgai zaudela. Zaindu, are eta arreta biziagoz, autobus eta ibilgailu luzeen atzean suertatzean, hauek biratzeko espazio zabalagoaren premia dutenez, erdian gera zaitezke, arrisku bizian.