Zerbitzuaren erabilera gora, baina baita kexak ere
Jantzia entregatu aurretik…
- Egiaztatu botoi edo kortxeterik falta duen edo akatsik duten. Hustu poltsikoak.
- Arretaz irakurri tindategiko “gomendio orria” eta agerian jarrita dagoen informazioa.
- Egiaztatu establezimenduak jendaurrean eta ikusten moduan jartzen duela honako informazioa: zerbitzuen gehienezko prezioak, ordutegia eta establezimenduak erreklamazio orriak badituela, prenda galtzea edo kalte konponezinen bat gertatuz gero kalte-ordaina ematen duela eta eskatzen duenari erabiltzailearentzako gomendio orria emango zaiola dioen iragarkia.
Tindategian bertan…
- Adostu zerbitzuaren arduradunarekin prendaren balorazioa, galtzea edo hondatzea gertatuta ere kalte-ordaina jaso ahal izan dezazun.
- Zuk jantziari ematen diozun balioaren eta zerbitzu arduradunak dioenaren artean desadostasuna baldin badago, zoaz beste tindategi batera.
- Eska ezazu beti frogagiriaren kopia, eta bertan ager daitezela bezeroaren eta enpresaren identifikazioa, jantzia noiz utzi den eta zerbitzua noizko emango duten, jantziari eta zerbitzuari buruzko zehaztasunak, prezioa, jantziaren egoerari buruzko oharrak (beharrezko balitz), jantziaren aurretiazko balorazioa -zerbitzu-emailearekin adostuz gero- eta establezimenduaren zigilua edo arduradunaren sinadura.
- Gorde frogagiria. Erreklamaziorik egin behar izanez gero, baliagarri izango da.
- Jakizu ezin dizutela zerbitzua aurrez ordaintzerik eskatu. Hala egiten duten enpresek jendaurrean idatziz adierazi beharko dute bezeroarekin adosten denean bakarrik eskatuko dela zerbitzua aurrez ordaintzea.
- Egiazta ezazu frogagirian jarri dizuten prezioa bat datorrela establezimenduak iragartzen duenarekin. Inola ere ezin izango dizute frogagirian jartzen duena baino gehiago kobratu.
Arropa jasotzean…
- Garbiketak akatsak dituela ikusten baduzu, berriro garbitzea eska dezakezu, kostu osagarririk gabe.
- Jaso jantzia 3 hilabete baino lehen, bestela gordetzeagatik kobratuko dizute. Arropak kalteren bat izan badu eta aurrez zerbitzu arduradunarekin zerbait adostu baduzu, eskatu kaltearen araberako ordaina.
- Adostasunik lortu ezean, erabili dendak kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat dituen erreklamazio orriak.
- Erreklamazio orririk ez balego edo emateari uko egingo baliote, aurkeztu zure kexa Administrazioaren aurrean.
- Ez ahaztu erreklamazioarekin batera gertaeren balorazioa hobetzeko balio izango duten proba edo agiriak ere aurkeztea.