Bidaia eroso eta segurua abiatu aurretik hasten da
Ikusi batera oinarri-oinarrizkoak diren arren, alderdi batzuk -gidatzeko jarrera, eserlekua eta bolantearen arteko distantzia, bien altuerak, etc.- erabatekoak dira, jarrera eroso eta seguruagoa lortzeko. Dena den, horiek ez dira kontuan izan beharreko elementu bakarrak: eskuen posizioak, atzerako ispiluen doikuntzak, buru-euskarriaren altuerak, jantzita daukagun arropak? denak du eragina bidaia molestiarik gabe egitean.
Jarrera eroso eta segurua
- Bolante aurrean eroso esertzeak nekearen agerpena geroratu egiten du eta, zeinahi ustekaberen aurrean, azkar erantzuteko aukera ematen du.
- Bolantera esertzean gidariak egin behar duen aurrenekoa, eserlekuaren altuera eta jarrera erregulatzea da, oinek pedalak sakon zapaltzeko aukera izan dezaten, ikuspen ona izaki.
- Pedaletan oinak ezartzean, hankek tolestu samar egon behar dute, balazta edo enbragea sakon zanpatu behar denean, behar adinako indarrez eragin ahal izateko.
- Pedala askatzean, belaunek eta izterrek ez dute bolantetik gertuegi geratu behar. Autoa erosi berria bada, baliteke bolantearen altuera doitzeko aukera izatea. Nolanahi ere, izan kontuan horrek ez duela oztopatu behar koadroko adierazle guztiak ikustea.
- Automobileko eserlekuak gidariaren pisuaren arabera doitzeko mekanismoa baldin badu, konektatu zuzen horiek eragiten dituen airearen artapen pneumatikoa.
- Ez erabili inola ere kuxinik edo antzekorik, horiek, istripurik gertatzekotan, zeu behar bezala atxikitzea eragotz lezakete-eta.
Sorbaldaren inklinazioa
- Ondoren, erregula ezazu eserlekuko bizkarraldea, eskuekin ibilgailuko aginte guztietara erraz eta eroso irits zaitezen.
- Ez eseri bolantetik urrutiegi (gorputza ez zeneramake behar bezain ongi lotua) ezta gertuegi ere (besoek, tolestuegirik, ezingo lukete bolantea erraz maneiatu).
- Erreferentzia gisa, bizkarraldeak “aulkiarekin” 90 ? 115 graduko angelua egin behar du.
- Egiazta ezazu jarrera egoki-egokian zauden, sorbalda eserlekuko bizkarraldean sostengatuz eta ezker besoa luzatuz: eskuturrak bolante gai-gainean egon behar du.
- Orokorki, bolantea baxuegi edo urrunegi egoteak, besoak arintasun eta eragintasunez mugitzea eragozten du.
Burua eta lepoa, babesturik
- Gogoan izan buru-euskarria segurtasun pasiboko elementua dela, ez konfortekoa. Ez ipini burua bertan sostengaturik geratzeko posizioan.
- Ezar ezazu ahalik eta buruaren atzealdetik gertuen: distantzia egokiena, lau zentimetro.
- Doitu horren altuera, buru-euskarriaren goialdea eta zure buruaren goialdea altuera berean geratzeko, erdialdea zure begien parean izaki. Istripurik gertatzekotan, buru-euskarria altuegi edo baxuegi egoteak lesioen larritasuna areagotu egin dezake.
- Segurta ezazu buru-euskarria blokeaturik dagoela: okertu burua atzeraka, irmoki. Buru-euskarria bere posizioan geratu behar du, aldatu gabe.
Eskuak bolantean
- Eduki beti-beti eskuak bolantean. Kendu bietako bat ezinbesteko maniobrak egiteko, martxa aldatzeko, adibidez.
- Gidatu beti eskuak bolantean daudela. Ez itzazu gurutzatu haren gainean; ez heldu bolanteari azpialdetik, ezta barrualdetik ere.
- Ez heldu bolanteari irmoegi: horrela lortuko duzun gauza bakarra, nekea berehala agertzea eta bizkarraldea gogortzea izango da.
- Eskuen posizio egokienak, bolantea erlojutzat hartuta, “bederatziak eta hamar”, “bederatziak eta laurden”, “hamarrak eta hamar” eta “hamarrak eta laurden” dira, zaletasunen arabera. Posizio horietako batean, zuzen zoazela, larrialdi batean hobeki erreakzionatu ahal izango duzu.
- Bihurgune itxietan, erlojuaren kontua berriro ekarrita, zoazen alderako esku horrekin heldu bolanteari “hamabietan” (oso-oso itxia bada, “bederatzietan”) eta tira bolantetik beheraka, bolantea biratzeko eskua (“bederatzietan” beti) irekitzen duzun bitartean.
Gidatzeko janzkera
- Arropa lodiak mugimenduak mugatzen, eragozten ditu eta, talka gertatzekotan, segurtasun uhalaren eraginkortasuna moteltzen du. Bidaia luzea egin behar izatekotan, jantzi arropa eroso eta lasaia.
- Ahal dela, ez erabili eskularruak: horiek bolantearen ukipena galaraziko dizute.
- Eman arreta oinetakoei. Zola handi edo plataformadun bota edo zapatak ipinita badauzkazu, batera pedal bat baino gehiago zapaltzeko arriskuan zaude; sandalia irekiak eta txankletak tolestatu eta pedalen artean trabaturik gera daitezke: takoi altuek, azkenik, pedalak irmo eta zehatz zanpatzea galaraziko dizute.
Atzerako ispiluak, bizkartzainik hoberenak
- Abioa aurretik, begira atzerako ispiluak, ongi orientaturik dauden egiaztatzeko.
- Doitu behar badituzu, egin ezazu ibilgailu geldirik dagoela, ordekan toki zuzenean. Eduki beti garbi, irudi zehatza ikusteko.
- Doitu barruko ispilua atzeko kristalaren perimetroa erreferentzia hartuta. Dena den, alferrikako neurria da hori, tartean bidaiari edo bulto gehiegi izateak ikuspena oztopatzen badu.
- Kanpoko ispiluak doitzeko, enfoka ezazu karrozeria eta bereizi, pixkanaka, kanpo aldera, bistatik desagertzen hasi arte. Horrela ezabatuko dituzu gune itsu gehientsuenak.
- Izan kontuan ispiluetan objektuen tamainak distantziaren gutxi beherako ideia emango dizula baina, halaz ere, kanpoko ispiluetatik (ganbilak baitira) irudiak askozaz ere urrutiago daudela dirudi barrukotik (laua izaten baita) baino. Ohitu zaitez begira ari zaren ispilutik distantzia kalkulatzen.