Modak itsutzen gaitu, eta eguzki betaurreko txarrek
Denok dakigu eguzkitako betaurrekoak erosten ditugunean kalitatea ordaintzeaz gain, marka ordaintzen yugula. Diseinuak, izenak garestitzen ditu marka ezagunen betaurrekoak baina, ze neurritaraino? Marken arteko prezio alde ikaragarria dago baina eta kalitatea? Eguzki izpien aurrean eskaintzen diguten babesari begiratuta ere, alde ikaragarriak ote?
Azterketa egiteko laborategira eraman ditugu prezio desberdinak dituzten hogei betaurreko: merkeenak Mangorenak 12,90 eurotan eta garestienak Dior etxearenak, 286 eurotan. Zazpi betaurrekok zuten bigarren mailako babesa (erdi ilunak: egun argitan kanpoan ibiltzeko nahikoa) eta beste hamahiru ziren hirugarren mailakoak (ilunak: itsasoan eta mendian erabiltzeko egokiak). Jantzi dendetan eta betaurreko dendetan erositakoak denak. Ez dira aztertu bat eta zero babes maila eskaintzen dutenak ia ez dutelako eguzki izpien aurrean babesten eta lau mailakoak ere ez dira begiratu, ez dute gidatzeko balio, mendizaleentzat dira bereziak. Azterturiko guztiek betetzen dute betaurrekoei dagokien Europako Batasunaren arau zorrotza (EN 1836:2006). Eguzki izpien erradiazio ultramorearen kontra ia erabateko babesa ematen dute, gidatzeko egokiak dira eta erresistentzia probak gainditzen dituzte.
Gidatzeko edo paseoan ibiltzeko betaurrekoak bila dabiltzanentzat Bershka betaurrekoak dira kalitate/prezio harreman onena dutenak. Bi mailako babesa dute eta merkeenen zerrendan bigarren dira (13 euro). Babes handiagoa behar duenak, hondartza edo mendirako Indo betaurrekoak aukera ditzake (69 euro). Hirugarren babes maila dute eta onenak dira eguzkiaren argitik babesteko, ikusten duguna gehiegi ilundu gabe.
Leiarren kalitatea
Azterturiko hogei betaurrekoek ez dute graduaziorik (teknikoki “zero potentzia optikoa”esaten zaio horri). Gant (bi mailako babesa) eta Polaroid (hiru mailako babesa) polarizatuta daude. Hau da, zenbait angelutako distira kentzen dute.
Bershka, Mango, Ray Ban, Gucci, Guess, Dior eta Just Cavalliren leiarrak edo lenteak degradatuak dira (“progresiboak”deitzen zaie, baina ez dute zerikusirik graduatutako betaurreko progresiboekin). Halako betaurrekoetan leiarraren goiko aldea ilunagoa da. Beraz, zerumugara begira genezake argi askorekin eta era berean begirada jarri urbilago dauden objetuetara, argi gutxiago dutenetara (irakurtzeko, adibidez, erabilgarriak dira).
Ikusten dugun erradiazioa maila baten blokeatzen dutenez, betaurrekoek begien nekea lasaitzen dute eta hobeto ikusten dugu. “Transmitantzia”esaten zaio betaurrekoak pasatzen uzten duen argia kopuruari. Zenbat eta kopuru handiagoa, argi gehiago patsatzen uzten du. Ezin da objetiboki esan filtro ilunagoa hobea denik, bakoitzaren pertzepzioa dagoen argiaren eta geure begien sentikortasunaren arabera aldatu egiten delako. Bi mailako betaurrekoek argiaren % 18 eta % 43 inguru uzten dute pastasen. Hiru milakoek % 8tik % 18ra. Just Cavalli (% 36,6) eta Gucci (% 32,2) dira argi gehien pasatzen uzten dutenak baina onartutako mailaren barruan, beti ere. Indok (% 8,9) eskeintzen du babes handiena. Loewe (% 10,7), Massimo Dutti (% 11,3) eta Hugo Boss (% 11,4) ez dira egokiak argi asko badago edo argiak min ematen badigu. Bestalde, argiaren aurkako babesa ematea bezain garrantzitsua da izpi ultramore mingarrien kontrako babesa ematea. UVA eta UVB izenekoak daude eta lege araua oso zorrotza da bientzat, bereziki, UVB izenekoentzat, mingarrienak direlako. Hogei betaurrekoek gainditu zuten egindako proba: erradiazio kaltegarri honen aurkako babes ia erabatekoa eskaintzen dute.
Betaurrekoak gidatzeko egokiak izateko, filtroa 0, 1, 2 edo 3 izan behar da (beraz, denek balio dezakete). Argiaren % 20 pasatzen utzi behar dutela esan nahi du horrek baina horrez gain, pasatzen den argia 500 nanometro (nm) eta 650 nm artean egon behar da. Hortxe daude argi gorria, berdea eta horia (semaforoaren hiru argiak). Gainera, gidatzeko betaurrekoek ezin dituzte koloreak gehiegi leundu. Azterturiko betaurreko guztiak baldintzak bete dituzte eta gidatzeko egokiak dira.
Betaurrekoek erori eta kolpeak hartzeko prestaturik egon behar dute. Zapalduaz gero nola eusten dioten frogatzeko 100 newtoneko indarra jasan zuten hamar segundutan, hautsi edo itxura galdu gabe. 650 gradutan zegoen hagatxo beroa ere jarri zen betaurrekoen gainetan, bost segunduz eta ez zuten surik hartu.
Betaurrekoen zahartzea lasterraragotzeko proba ere egin genuen. Betaurrekoak 25 orduz GANBERA berezian sartzen dira, eta jasan egin behar dute maila handiko argi erradiazioa zein xenon lanpararen erradiazio ultramoreaa. Zaharkitze horren ondoren bi mailakoetan ez da % 8 eta % 10 baino altuagoa den alderik nabaritu behar. Denek eman zuten emaitza egokia, baina ez maila berean. Tous (% 6,46) eta Dior (% 4,74) okerrago ibili ziren. Bershka (% 0,42) eta Oris (% 0,59) hobeto. Apenas nabaritu zen alderik proba egin bano lehen eta egin ondoren.
Kontsumitzailearen babesa
Saltzen diren objektu iraunkor gehienak itxitako paketeetan etortzen dira baina ez eguzkitako betaurrekoak. Saltzaileak eman behar diozkio kontsumitzaileari betaurrekoekin datozen beste guztiak: zorrotxoa, leiarra garbitzeko zapia, erabilbide eskuliburua eta garantia. Ba, Bershka, Xdye eta Mangok ezik, beste betaurrekoen saltzaileek ez zioten CONSUMER EROSKIko teknikariei erabilbide eskuliburua eman (edo beste betaurreko batzuena eman zieten). Betaurreko etxeen esanetan ematen dizkiete eskuliburuak saltokiei. Arazoa konpontzeko modu errazena, betaurrekoak behar den moduan paketean saltzea litzateke. Hori ez da egiten eta kontsumitzaileak betaurrekoen babesaren inguruko datuak nahi baditu, eskuliburu egokia exijitu behar du saltokian.
Laburbilduz eta konparaketako taula
Laburbilduz
- 20 betaurreko aztertu dira. Bigarren mailako babesa dute batzuk (erdi ilunak, kalerako egokiak) eta hirugarren mailakoa besteek (ilunak, itsaso eta mendirako egokiak). Prezioak, oso desberdinak. Merkeenak Mangorenak 12,90 eurotan eta garestienak Dior etxearenak, 286 eurotan.
- Degradaturiko lenteak edo leiarrak dituzten etxeek (Bershka, Mango, Ray Ban, Gucci, Guess, Dior eta Just Cavallik) goiko aldean eskeintzen dute babes gehiago: urrunera, argi asko duen lekura begiratuko diogu eta baita urbilago dagoen objektuari ere betaurrekoak kendu gabe.
- Polarizatutako leiarrek (Gant eta Polaroid) zenbait angeluren distira kendu eta ikuspegi garbiagoa emango digute.
- Denak dira sendoak: 100 newton indar eginda ez dira apurtzen, ez dira erretzen gori-gori dagoen hagatxoarekin ukituta eta apenas zaharkitzen dira erradiazio maila handia jasan ondoren.
- Gidatzeko egokiak dira, argi gorria, berdea eta horia desberdintzen jakiteko argi nahikoa uzten dute pasatzen.
- Hiru dira kontsumitzaileak behar duen informazio guztiarekin datozenak baina ekoizleek saltokien errua dela diote.
- Bigarren mailako babesa dutenen artean Bershkak dauka kalitate-prezio harreman onena. 13 euro kostatzen da, merkeen artean hirugarrena. Indo 69 euro kostatzen da, hirugarren maila babesa dauka eta oso egokia da babes handia behar duenarentzat, argia besteek baino hobeto oztopatzen du baina ez du gehiegi iluntzen eta gidatzeko erabil daiteke.
Marka | Modeloa | Prezioa | Ira- gazki progre- siboa | Lente polarizatua | Transmisio frekuentzia (argia) (1)% |
Transmisio frekuentzia (UVA) (2)% |
Transmisio frekuentzia (UVB) (3)% |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Berhska | 4609 | 12,95 | Bai | Ez | 27,4 | 0,06 | 0,08 |
Ray Ban | 3311 | 122,43 | Bai | Ez | 28,2 | 0,06 | 0,01 |
Gucci | 2930/S | 257,20 | Bai | Ez | 32,2 | 0,06 | 0,01 |
Gant | Havasu SI-3P | 143 | Ez | Bai | 18,8 | 0,01 | 0,01 |
Guess | GU6357 | 147 | Bai | Ez | 25,2 | 0,03 | 0,06 |
Dior | Diorito 2 LRVJN | 286,40 | Bai | Ez | 22,6 | 0,13 | 0,09 |
Just Cavalli | JC144S U32 | 158,40 | Bai | Ez | 36,6 | 0,07 | 0,11 |
Marka | Gorri -berde-urdin-hori koloreen arintze-koefizientea |
500 eta 650 nm arteko transmicio faktorea (semaforoen argia) % |
Sendotasun mekanikoa | Suari eman dioten erantzuna | Denboraren erasanari eusteko gaitasuna (4)% |
|||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Berhska | 1,13 | 0,98 | 1,14 | 1,02 | 21,5 | Egokia | Egokia | 0,42 |
Ray Ban | 1,24 | 0,91 | 0,95 | 1,13 | 23,32 | Egokia | Egokia | 1,13 |
Gucci | 1,00 | 1,01 | 1,08 | 0,99 | 30,02 | Egokia | Egokia | 3,13 |
Gant | 0,97 | 1,01 | 1,02 | 0,99 | 30,3 | Egokia | Egokia | 1,36 |
Guess | 1,23 | 0,97 | 1,23 | 1,03 | 20,01 | Egokia | Egokia | 1,31 |
Dior | 1,32 | 0,92 | 1,11 | 1,11 | 17,45 | Egokia | Egokia | 4,74 |
Just Cavalli | 1,4 | 0,89 | 1,01 | 1,17 | 29,89 | Egokia | Egokia | 2,65 |
Marka | Modeloa | Prezioa | Ira- gazki progre- siboa | Lente polari-zatua | Transmisio frekuentzia (argia) (1)% |
Transmisio frekuentzia (UVA) (2)% |
Transmisio frekuentzia (UVB) (3)% |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Indo | 5089 CA-1537 | 69 | Ez | Ez | 8,9 | 0,01 | 0,00 |
Springfield | 87254 | 15,95 | Ez | Ez | 12,0 | 0,02 | 0 |
Massimo Dutti | 4501 501 | 68,25 | Ez | Ez | 11,3 | 0,01 | 0,01 |
Hugo Boss | 0063/S | 194,25 | Ez | Ez | 11,4 | 0,01 | 0 |
Oxydo | X-Steel2 6LBN2 | 95,57 | Ez | Ez | 13,3 | 0,01 | 0 |
Tous | STO585 | 89 | Ez | Ez | 12,2 | 0,02 | 0,01 |
Loewe | SLW276 | 169 | Ez | Ez | 10,7 | 0,01 | 0 |
Xdye | XDM855 | 19,95 | Ez | Ez | 15,7 | 0,03 | 0,01 |
Mango | 63634035 | 12,90 | Bai | Ez | 16,1 | 0,18 | 0,08 |
Oris | A126 COL01 | 29,50 | Ez | Ez | 16,8 | 0,01 | 0 |
Furla | SU4621 | 131 | Ez | Ez | 12,8 | 0,04 | 0,03 |
Carolina Herrera | 212-2388 | 150 | Ez | Ez | 16,0 | 0,02 | 0 |
Polaroid | 4811 | 71,50 | Ez | Bai | 15,3 | 0,02 | 0,01 |
Marka | Gorri -berde-urdin-hori koloreen arintze-koefizientea |
500 eta 650 nm arteko transmicio faktorea (semaforoen argia) % |
Sendotasun mekanikoa | Suari eman dioten erantzuna |
Erradiazioari eurre egiteko gaitasuna % |
|||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Indo | 0,91 | 1,09 | 1,33 | 0,88 | 6,30 | Egokia | Egokia | 2,44 |
Springfield | 1,14 | 0,98 | 1,17 | 1,03 | 11,25 | Egokia | Egokia | 1,91 |
Massimo Dutti | 0,94 | 1,09 | 1,3 | 0,88 | 7,72 | Egokia | Egokia | 1,25 |
Hugo Boss | 1,13 | 0,98 | 1,12 | 1,04 | 10,54 | Egokia | Egokia | 4,32 |
Oxydo | 0,98 | 1,04 | 1,22 | 0,95 | 10,40 | Egokia | Egokia | 2,76 |
Tous | 1,59 | 0,82 | 1,03 | 1,27 | 8,14 | Egokia | Egokia | 6,46 |
Loewe | 1,05 | 0,96 | 1,15 | 1,04 | 9,32 | Egokia | Egokia | 2,38 |
Xdye | 1,12 | 0,99 | 1,08 | 1,02 | 14,48 | Egokia | Egokia | 1,79 |
Mango | 1,36 | 0,95 | 1,35 | 1,06 | 10,95 | Egokia | Egokia | 2,84 |
Oris | 0,9 | 1,07 | 1,10 | 0,93 | 13,41 | Egokia | Egokia | 0,59 |
Furla | 1,17 | 1 | 1,29 | 1,02 | 10,96 | Egokia | Egokia | 2,27 |
Carolina Herrera | 1,07 | 1,01 | 1,14 | 1 | 14,39 | Egokia | Egokia | 2,66 |
Polaroid | 1,05 | 0,97 | 0,96 | 1,05 | 22,88 | Egokia | Egokia | 2,52 |
(1) Argiaren transmisio-frekuentzia: Ikusten den argiaren transmisio faktorea da, EN 1836:2005 arauak definitzen duen bezala. Zenbat eta zenbaki txikiagoa eman, orduan eta gehiago babesten du argitik.
(2) UVA izpien transmisio-frekuentzia: UVA eguzki-izpien transmisio-faktorea da, EN 1836:2005 arauak definitzen duen bezala. Zenbat eta zenbaki txikiagoa eman, orduan eta gehiago babesten du UVA izpien erradiaziotik
(3) UVB izpien transmisio-frekuentzia: UVB eguzki-izpien transmisio-faktorea da, EN 1836:2005 arauak definitzen duen bezala. Zenbat eta zenbaki txikiagoa eman, orduan eta gehiago babesten du UVB izpien erradiaziotik.
(4) Denboraren erasanari eusteko gaitasuna: Zenbat eta zenbaki handiagoa eman, orduan eta kalte gutxiago izango ditu denbora luzez eta sarri-sarri erabili ondoren.
Banan-banan
Banan banan, 20 betaurrekoak
Berhska 4609
- Prezioa: 12,95 euro
- Kalitate-prezio harreman onena. Ira- gazki progre- siboa. Zaharkitzea lasterraragotu dugunean, emaitza onena eman dutenak.
Ray Ban 3311
- Prezioa: 122,43 euro
- Ira- gazki progre- siboa. Bigarren mailakoen artean, UVB erradiazio gutxien pasatzen uzten dutenak dira.
Gucci 2930/S
- Prezioa: 257,20 euro
- Ira- gazki progre- siboa. 2 mailakoen artean UVB izpi gutxien pasatzen uzten dituztenen artean daude.
Gant Havasu SI-3P
- Prezioa: 143 euro
- Leiar polarizatua. UVA eta UVB izpi gutxien pasatzen uzten dutenen artean daude.
Guess GU6357
- Prezioa: 147 euro
- Ira- gazki progre- siboa. Bi mailako artean UVA izpi gehien pasatzen uzten dituztenak.
Dior Diorito 2 LRVJN
- Prezioa: 286,40 euro
- Garestienak Iragazki progresiboa. Bi mailakoen artean emaitza kaskarrena eman dutenak zaharkitze proba egin zaienean
Just Cavalli JC144S U32
- Prezioa: 158,40 euro
- Ira- gazki progre- siboa. Hauxek dira UVB eta argi izpi gehien pasatzen uzten dutenak.
Indo 5089 CA-1537
- Prezioa: 69 euro
- Aukera interesgarria. Hiru mailakoen artean, prezio-kalitate harreman onena. Argi eta UVA izpi gutxien pasatzen uzten dutenen artean daude eta UVB izpien kontrako erabateko babesa dute
Springfield 87254
- Prezioa: 15,95 euro
- UVB izpien kontrako erabateko babesa
Massimo Dutti 4501 501
- Prezioa: 68,25 euro
- UVA erradiazio gutxien pasatzen uzten dutenen artean daude.
Hugo Boss 0063/S
- Prezioa: 194,25 euro
- UVA erradiazio gutxien pasatzen uzten dutenen artean daude. UVB izpiak erabat oztopatzen dituzte.
Oxydo X-Steel2 6LBN2
- Prezioa: 95,57 euro
- UVA erradiazio gutxien pasatzen uzten dutenen artean daude. UVB izpiak ia erabat oztopatzen dituzte.
Tous STO585
- Prezioa: 89 euro
- Zahartze proban emaitza kaskarrena eman dutenak.
Loewe SLW276
- Prezioa: 169 euro
- UVA erradiazio gutxien pasatzen uzten dutenen artean daude. UVB izpien kontrako erabateko babesa dute
Xdye XDM855
- Prezioa: 19,95 euro
- Ez dute eman nabarmentzeko moduko emaitzarik.
Mango 63634035
- Prezioa: 12,90 euro
- Merkeenak. Iragazki progresiboa. UVA izpi gehien pasatzen uzten direnak dira eta hiru mailakoen artean gutxien babesten dutenak UVB izpien aurrean (baina aise betetzen dute indarrean dagoen araua)
Oris A126 COL01
- Prezioa: 29,50 euro
- UVA erradiazio gutxien pasatzen uzten dutenen artean daude. UVB izpien kontrako erabateko babesa. Hiru mailakoen artean zaharkitzea hoberen jasan dutenak.
Furla SU4621
- Prezioa: 131 euro
- Ez dute eman nabarmentzeko moduko emaitzarik.
Carolina Herrera 212-2388
- Prezioa: 150 euro
- UVB izpien kontrako erabateko babesa.
Polaroid 4811
- Prezioa: 71,50 euro
- Leiar polarizatua