Saltatu nabigazio-menua eta joan edukira

EROSKI CONSUMER, kontsumitzailearen egunkaria

Bilatzailea

Fundazioaren logotipoa

EROSKI CONSUMERen kanalak


Kokaleku honetan zaude: Azala > Papereko argitalpena >

Los datos, informaciones, interpretaciones y calificaciones que aparecen en esta información corresponden exclusivamente al momento en que se realizaron y tienen, por tanto, una vigencia limitada.

Espainiako 18 hiritako 200 autoeskola aztertu dira : Gida-baimena berbera bost aldiz gehiago kosta dakioke erabiltzaileari, segun-eta zein autoeskola aukeratu duen

Hiru hiritatik bitan prezioen arteko lehia urria da. Batez besteko kostua (950 euro) ia ez da aldatu bost urteotan baina hirien arteko aldeek bere horretan diraute

Automobilak eta konparaketako taula

Autoeskolek hiru automobil dauzkate, batez beste, eskola praktikoak emateko. Ibilgailu gutxien dauzkaten zentroak Zaragozakoak dira (hamarretik lauk automobil bakarra daukate) baina hiri horretako autoeskola batek 20 auto dauzkala adierazi du (Donostian bisitatu den batek 30 ibilgailu dauzkala esan du). Autoeskolen erdi baino gehiagotan, ordea, ikasleari ez zaio ematen eskola praktikatzeko automobila hautatzeko aukera. Ez da horrela gertatzen A Coruña, Kordoba (zentro den-denetan aukera dezake ibilgailua ikasleak), Bilbo eta Valladolid (hamarretik bederatzitan).

Batez beste 25 eskola, autoeskolen arabera

Gidatzeko inongo noziorik ez duen ikasleak normalean 25 eskola praktiko ematen ditu batez beste, autoeskolaren arabera. Halaz ere, 18 hirien arteko aldeak nabarmenak dira (Logroñon batez beste 16 eskola ematea aholkatzen dute baina Madril eta Valentzian, 30). Ikasleak zentro bat edo bestea aukera dezan, autoeskolak berak ematen duen informazioaren garrantzia gorabehera, horrelakoen %14tan idatzizko informaziorik ez zen eman. Alderdi hori gutxien zaintzen duten autoeskolak Bilbo eta Malagakoak dira (hamarretik bakar batek eman zuen informazioa). Lau autoeskolatik hiruk ez dauzkate tarifak toki agerian, ikusgai (Bilbo, Logroño, Madril, Donostia, Sevilla, Valladolid eta Gasteizen bisitaturiko zentroetatik bakar batek ere ez), nahiz eta gabezia hori beste eragozpen bat den, erabiltzaileak komenigarriena hautatzeko unean.

Irisgarritasun urriko zentroak

Minusbaliotasunik nozitzen duen norbaitek gidatzen ikasi nahi badu, behar bezalako autoeskola egokitua bilatzea kosta egingo zaio. Azterturiko zentroen hamarretik bakar batek baizik ez dauzka ibilgailu egokituak. Egoera bereziki kezkagarria da Kordoba, Granada, Logroño, Malaga eta Valentzian: hiri horietan bisitatu diren autoeskoletan ez da ematen minusbaliatuentzako eskolarik. Errealitatea horrela izanik, ez da harritzekoa hamar autoeskolatik seik ez izatea mugikortasun mugatuko pertsonentzako irispiderik eta barnealde egokitua erdiek bakarrik edukitzea.

Eduki honen barruko orrialdekatzea

Hau interesa dakizuke:

Infografiak | Argazkiak | Ikerketak