Informazio honetan agertzen diren datu, informazio, interpretazio eta kalifikazioak haiek egin ziren uneari dagozkio, eta, beraz, denbora mugatuz daude indarrean.
Atseden-sistemak : Aukera pertsonal hutsa
Deskantsu ekipoak, bertan atseden hartuko duenak egoki iritziko duen ordenan eskaini behar dizkio elementuak
Deskantsu sistema osatzen duten elementuak
Koltxoia
Beraren baitan intziditzen duten indarrei egokitzeko bezain sendo izan behar du.
Malgukiduna.
- Abantailak: deskantsu ederki egiteko eta gorputzaren tenperatura egokia mantentzeko funtsezkoa delarik, transpirazioa egitea ahalbidetzen du.
- Eragozpenak: gorputzak eragiten dituen presioen aurrean emateko bezalako konpresiorik ez du. Bestetik, urteak joan ahala, malgukiak indargetu egiten dira eta ohearen erdialdekoek aiseago emateko joera agertzen dutenez, gorputzak okerreko postura hartzen du.
-
/imgs/20041001/img.informe.03.jpg Malguki independenteak: beraien artean altzairuzko hariez loturik dauden metalezko malguki independenteek osatzen dute nukleoa. Muturretan erdialdean baino zabalagoak dira malgukiak eta, presioa eragitean, geroz eta sendotasun handiagoa erakusten dute. Malgukien lodiera edo kopurua aldatuz, gorputzari egokitzeko moduko erresistentzia desberdinetako zona bereziak sor daitezke koltxoian. /imgs/20041001/img.informe.04.jpg Malguki etengabea: apar, kotoi edo artilezko hainbat geruzaz estalitako metalezko hari-sareak osatzen du nukleoa. Erresistentzia desberdinetako zona ergonomikoak sor daitezke koltxoian eta, horrela, egonkortasun hobea eskaintzen du, esfortzuak azaleran ez ezik, bolumenean zehar ere banatzen baititu./imgs/20041001/img.informe.05.jpg Malguki-zorrodunak: zuntzezko zoroen barruan dauden zilindro erako malguki independenteek osatzen dute nukleoa; horrela, bi lagunentzako oheetan ederki hautematen da bakoitzaren ohatzea.
Prezioa: 180 eta 700 euro bitartean.
Latexezkoak.
- Abantailak: gorputzari eta junturei zehazki egokitzen zaie. Malgukidunak baino iraupen luzeagokoak dira hauek.
- Eragozpenak: Prezioa. Transpirazioa ez dute ongi suntsitzen. Pertsona batzuek latexari alergia diote.
- Latex naturala: kautxu arbolatik erauzitako latexak nukleoaren %85 eta petroliotik ateratako gai sintetikoak %15 osatzen dute. Latex sintetikoa: petroliotik ateratako gaiek osaturiko nukleoa. Erabileraren erabileraz ez da latex naturala bezain zapal geratzen eta, gainera, gehiago irauten du.
Prezioa: 300 eta 1.800 euro artean.
Aparrezkoak.
- Abantailak: Gorputzari egokitzen zaio. Helburu ortopedikoak betetzeko egokia (tempur).
- Eragozpenak: transpirazioa galarazten du. Prezioa handia du (tempur).
- Poliuretano biskomalgua (Tempur): gorputzaren presio eta tenperaturak osaturiko konbinazioak itxura aldarazten dio jele motako apar biskomalguak osaturiko koltxoi honi.
/imgs/20041001/img.informe.08.jpg Dentsitate handiko aparra (35 kg/m3-tik gorakoa): Funda bikoitzak estalitako gai sintetikozko (poliesterra, poliuretanoa edo intentsitate garaikoa) pieza batek osatua. Ergonomia aldetik, malgukidun koltxoiaren antzekoa. Erabileraren poderioz, sendotasunetik galtzen du.-
/imgs/20041001/img.informe.09.jpg Dentsitate apaleko aparra: 35 kg/m3-tik beherakoa): funda batean bildutako gai sintetikozko pieza bakarrak osatua. Sofa, ohe, sehaska eta antzekoetan inoiz baliatzekoa.
Prezioa: 250 eta 1.200 euro bitartean.
Oinarri edo somierra
Bertan hartzen du koltxoiak euskailu eta, hortaz, deskantsuan berebiziko garrantzia du. Aurrenekoarekin osotasun banaezina osatu behar du, ezinbestez. Oinarri egokiak bizkarrezur osasuntsu eta arazorik gabearen funtsa da, horren postura zuzena errazten du eta koltxoia egoera egokian mantentzen du. Norberaren premien arabera hautatu behar da elementu hau.
/imgs/20041001/img.informe.10.jpg Xafladun somierra. Gorputzaren forma eta pisuari hobeki egoki dakiekeen zurezko xaflez osaturiko pieza. Latexezko koltxoiaren ezin hobetuzko oinarria da, behar bezalako aireztapena ahalbidetzen duelako. Konbinatzeko egokiak: era guztietako koltxoiak. Latex eta aparrezkoek hobeki transpiratzen dute. Prezioa: 100 eta 300 euro bitartean./imgs/20041001/img.informe.11.jpg Somier artikulatua. Eskuzkoa edo elektrikoa, hainbat osasun arazo nozitzen dituzten pertsonentzat egokia: hanketan odol-zirkulazio eskasa (oin aldea altxa egiten baita), arnasketa zaila (buru aldea ere altxa egin daiteke), baita ohean irakurri edo telebista ikusten dutenentzat ere. Konbinatzeko egokiak: malguki zorrodun koltxoiak, latexezkoak eta tenpur motakoak. Prezioa: 800 eta 1.400 euro bitartean./imgs/20041001/img.informe.12.jpg Kanapea. Osasun alorretik baino areago, praktikotasunean du abantaila, koltxoia behar bezala egurastea galarazten baitu. Etxeetan espazio arazoak direla medio, ezinbesteko gertatzen da askotan, kanape modelo batzuk ireki egiten baitira (eraisgarriak edo tiraderez hornitutakoak izaten dira) eta horien barnean hamaika gauzatxo gorde daitezke. Egokia koltxoi malgukidunekin. Prezioa: 400 eta 700 euro bitartean.
Burkoa
Burkoa aukeratzea ere oso kontu pertsonala dela diote adituek. Koltxoia eta euskailua aldatzen denean, oso litekeena da burkoz ere aldatu behar izatea, ohe berrian gure bizkarrak hartuko duen okerdura bestelakoa izango baita; beraz, bizkarrezurra zuzen dagoela atseden har dezagun, deskantsu postura egokia ahalbidetuko digun burkoa ipini beharko dugu.
- Lumazkoa. Norberak nahi bezala itxuratzen dira baina eragozpen bat dute: buruarekin zuloa egiten denez, bero handiagoa ematen dute.
- Latexezkoak. Buruaren egitura eta pisuari erraz egokitzen direnak. Denetan garestienak. Prezioa: 45 eta 70 euro bitartean.
- Poliesterrezko zuntzezkoak. Badira kalitate handi-handikoak, lumazkoek bezalako efektua eragiten dutenak, arazorik gabe ikuzten direnak, eta badira txarragoak ere, hori egitean zanpa-zanpa geratzen direnak. Prezioa: 10 eurotik aurrera.
Eduki honen barruko orrialdekatzea
- Joan aurreko orrira: « Aukera pertsonal hutsa
- Orri honetan zaude: [Or. 2 de 3]
- Joan hurrengo orrialdera Deskantsu ekiporik egokiena aukeratzeko klabeak »