DVD erreproduzitzaile eramangarriak

Amaiera gabeko filmak

Baterien iraupenak-kasuren batean pare bat ordu baino ez- DVD erreproduzitzaile hauetako batzuk elektrizitate-saretik at erabiltzea zeharo galarazten du
1 abendua de 2006
Img img analisisb

Amaiera gabeko filmak

/imgs/20061201/img.analisisb.01.jpg

DVD erreproduzitzaile eramangarriak elektronikaren miniaturizazioak erdietsitako beste lorpen bat dira. Mahai gaineko erreproduzitzaileak bezala, etxeko egongelan balia daitezke telebista batekin baina mugikortasuna dute, dudarik gabe, egiazko abantaila handia. Dauzkaten pantaila eta bozgorailuei esker, Internetetik ekarritako filmak edo DVD-ak ikusteko, musika CD edo MP3-an entzuteko edo argazki digitalak miresteko balio dute. Aparatu hauetako batzuek bideojokoak ere dakartzate. Hori guztia, hegazkin, auto, tren edo autobuseko bidaiak gozarazteko jomugaz edo, bestela, erabiltzailea joandako tokian multimedia zentro gisa ibiltzeko.

Zazpi hazbeteko pantailaz hornituriko zortzi DVD erreproduzitzaile eramangarri aztertu dira oraingoan; beren prezioak 129 eurotik (Omisys Voyager eta Red Bell DVP7XRP) 249 euroraino (Philips PET725) doaz. Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Daewo da: denetan merkeenetako bat izaki (139 euro) erabilera proban kalifikazio on-ona jaso zuen (7,4 puntu, 10etik); halaz ere ez du MP3 erreproduzitzen eta lagin handien eta astunenetako bat da. Philips, denetan garestiena, azterturiko guztien hoberena da eta bere bateriak gainerakoenek baino askoz ere gehiago irauten dunez, aukera polita gertatzen da, elektrizitate saretik at funtziona dezakeen erreproduzitzaile baten bila dabilenarentzat.

Aparatu hauek erregulatzen dituen segurtasun araua zorrotz-zorrotza da eta ekipoei proba ugari gaindiarazten dizkie: azterturiko laginetako bik ez zituzten proba horiek denak gainditu, hainbat motiborengatik. Aparatua biltzen duten plastikoek ez dute itxura galdu behar tenperatura garaietan, Omisys laginarekin jaso bezala. Thomson laginaren akatsa, berriz, arinagoa izan zen: korronte-egokitzailea ez da agertzen dagokion ikurrarekin markatua. Bestetik, aparatu guztiak seguruak dira.

Elkargarritasun elektromagnetikoko testaren bidez ekipoak deskarga elektrostatikoen (deskarga elektrikoak, “giroa kargaturik” dagoenean, azalera metaliko bat ukitzean proboka ditzakegun horien modukoak) eraginen nozitzen dituen egiaztatzen da. Horrelako deskargak jaso ondoren, erreproduzitzaileek normaltasun osoz funtzionatzen segitu behar dute. Fuss, Thomson, Omisys, Daewoo eta Best Buy laginek ez dute proba hori gainditu eta, funtziona zezaten, itzali eta ostera piztu egin behar izan ziren.

Pantaila guztiak, zazpi hazbeteko LCD motakoak dira, formatu panoramikokoak (16:9) baina erreproduzitzaileok telebista zaharrenen neurri klasikoetara ere egokitzen dira (4:3). Thomson eta Omisys laginek hamarka bideojoko dituzte eta Omisys markakoak joko horiekin aritzeko bi aginte ematen ditu.

Ekipo hauek DVD bideoak (filmak erosi eta alokatzen diren formatua) eta Divx edo MPEG4 (Internet bidez pelikulak partekatzeko estandarra, film bat CD bakarrean edo sei luzemetraia DVD batean-hamabi, DVD hori geruza bikoitzekoa bada- gordetzeko aukera ematen duena) erreproduzitzen dituzte. Next Base da argazkiak erreproduzitzen ez dituen bakarra eta, Daewo laginak bezala, ez du doinurik irakurtzen MP3-n.

Pantailen kalitatea

Irudiaren kalitateari dagokionez, saiakeretan baliatzeko DVD baten eta bideo-seinaleen sortzaile profesional baten bitartez ikusmen-angelua, pantailaren uniformetasuna, saturazioa, pixel akastunen agerpena, islapenak, hotsak eta distira-kontrastea erlazioa neurtu dira 1etik 10era. Monitoreek agertu dituzten emaitzak zuzenak dira (pixek akastunik ez da bilatu) eta Philips laginaren kalitatea nabarmendu da (9 puntu 10etik), ondotik Red Bell (8,3 puntu) eta Thomson (8,2 puntu) datozkiola.

/imgs/20061201/img.analisisb.02.jpg

Konektoreez ari garela, denak erabil daitezke mahai gaineko DVD gisa, bideo-kable konposatu baten bidez beste telebista bati konektatuz gero. Harrigarria gertatzen da hori, horrelako konektoreak ez baitira hoberenak bideoarentzat (S-bideo edo RGB askozaz ere hobeak dira); audioarentzat, ordea, azken generazioko irteera digitalak ezarri dituzte (horrela egin dute Thomson, Philips, Daewoo, Omisys eta Fuss laginek). Daewo da osagaikako konexioa daukan bakarra (kalitate hobea ematen du). Aurikularren konexioa ere arrunta da eta bigarren konektorea (biziki baliagarria film berbera ikusten bi lagun ari diren kasuetan, adibidez) Thomson, Philips eta Best Buy laginek bakarrik daukate. Daewoo eta Omisys laginek multimedia txartelak (argazki-kamera batena bezala) irakurtzen dituzte; horri esker argazkiak ekipo hauetan ikus daitezke, zuzenean. Daewo, Omisys, Thomson eta Fuss laginek USB konektorea daukatenez, ez da derrigorrezkoa filmak CD edo DVD batean grabatzea: USB kanpo-memorian eduki daitezke.

Pieza osagarriei dagokiela, ekipo guztiek dauzkate elektrizitate sarean eta automobileko pizgailuan konektatzeko entxufea, audio eta bideorako kableak eta babes-maletatxoa. Thomson da urrutiko agintea ez daukan bakarra. Daewoo, Omisys eta Red Bell laginek bi aurikular pare dituzte eta Thomson laginak bi.

Erabilera proba

Zortzi erreproduzitzaile eramangarriak sei ohiko erabiltzailek sakon frogatu eta emaitzak 1etik 10era kalifikatu zituzten. Erreproduzitzaile horietako zazpi eraisgarriak dira, hots, DVD sartu eta filma ikusi ahal izateko, pantaila zabaltzea agintzen dutenak. Next Base, berriz, erabiltzaileek okerrago baloratu duten eta kalifikazio apal gehienen sorburu izan den euskarri bertikal aski ezegonkorrean muntatzen da. Hoberen kalifikatutako erreproduzitzaileak Philips, Fuss (biak ere 7,5 puntuz, 10etik) eta Daewo (7,4 puntu) dira. Kontsumitzaileek baloratutakoa aintzat izaki, Philips lagineko botoi-saila eroso eta soila da. Omisys laginak eraman du puntuazio apalena (6,5 puntu) argibide-liburuaren itzulpenak dokumentua ulertezina bihurtu duelako (3,8 puntu), soinuaren kalitatea apala delako (5,8 puntu) eta funtzionatzean hots asko egiten duelako (6,5 puntu).

Kontsumitzaileek gaztigatu dutenez, erreproduzitzaile guztietan bozgorailuen soinua apalegia da; horrenbestez, kaskoak ezinbestekoak dira hein handi batean, filmez gozatu ahal izateko. Bukaerez ari garela, Philips laginarena nabarmendu behar da; Omisys eta Best Buy laginena arruntagoa da. Best Buy laginaren botoi-saila erdipurdikoa da, ez du funtzionatzen behar lukeen bezala. Eramangarritasunari goazkiola, Red Bell da gehien gustatu dena; Fuss, berriz, funtzionamendu isilekoa da.

Zortzi argibide-liburuak zuzen daude; bermeak, berriz, ez: haietako bost gaizki daude. Fuss laginak dokumentu hori eduki ere ez dauka; Omisys, Thomson eta Philips laginek legeak agindutako bi urteko bermea bakarra eskaintzen dute eta Best Buy laginak, berriz, ekipoa osatzen duen softwarearen babes-aldia lehen 30 egunetara mugatzen du, legez kontra zeharo. Edonola ere, berme-agiriak esanak esanda ere, kontsumitzaileak erosketa-txartela gordetzen badu, Legeak xedaturiko bi urteko epe horretan babes osoa du; halaz ere, aurreneko sei hilabetetan akatsa jatorrikoa zela frogatu beharko du.

ERAMANGARRIAK BENETAN?

Toki batetik bestera eramanak izateko diseinatuak daudenez, funtsezkoa da DVD erreproduzitzaile hauek pisu eta bolumen txikikoak izatea. Denetan arinenak Omisys eta Red Bell dira (700 eta 750 gramo) eta astunenak Daewo eta Next Base (1.200 eta 1.250 gramo). Hauek dira, era berean, bolumen handienekoak. Ekiporik txikienak Fuss eta Omisys dira, handienak baino %40 txikiagoak. Elektrizitate kontsumoa kalkulatzeko, DVD bat bolumen handienean erreproduzitu zen. Red Bell da lagin denetan energi gastu txikiena egiten duena (10,5W); Next Base eta Fuss, berriz, 16W-tik gora dabiltza.

Omisys, Thomson, Philips, Fuss eta Red Bell laginen bateriak son de ion-litiozkoak dira, Daewoo, Next Base eta Best Buy-renak baino hobeak, ustez, hauenak nikel-metalhidrurozkoak izaki. Bateriaren iraupena funtsezko elementua da kontsumitzaile askorentzat, ez denentzat, ordea. Kontsumitzaile askok erreproduzitzaile hauek automobilean edo bigarren etxebizitzan filmak erosteko bakar-bakarrik erosten dituzte (horrelakoetan beti dago elektrizitate-iturri bat baliagarri). Gainerako erabiltzaileentzat, ostera, autonomia eskasak bereiz lezake amaiera zoragarriaz gozatzea edo filmaren bukaera nolakoa den jakin barik geratzearen arteko aldea.

Autonomia, DVD bat bolumen ertainean erreproduzituz neurtu zen, ekipoa itzali arte. Best Buy aparatua bi ordu jarraituan erreproduzitzeko gauza ez zela izan jakinik (bi minutu falta izan zitzaizkion), hobe du balizko erabiltzaileak ekipoa entxufatu gabe filma ikusten hasi baino lehenago iraupena egiaztatzea. Fuss (2:12) eta Red Bell (2:25) laginen iraupena ere ez da biziki hobea. Datu horiek harik eta kezkagarriago bihurtzen dira, urteak joan urteak etorri, baterien iraupena urritu egiten dela kontuan hartuz gero. Next Base (3 ordu eta 55 minutu) eta Philips (4 ordu eta 13 minutu) dira denetan hoberenak, askozaz ere, proba honetan.

Laburbilduz eta Konparaketako taula

Laburbilduz

  • Zazpi hazbeteko pantailaz hornituriko zortzi DVD erreproduzitzaile eramangarri aztertu dira oraingoan; beren prezioak 129 eurotik (Omisys Voyager eta Red Bell DVP7XRP) 249 euroraino (Philips PET725) doaz. Automobileko pizgailuan konekta daitezke denak.
  • Lagin denek DVD konbentzional eta Internetetik jaitsitako filmak (DiVX edo MPEG4) erreproduzitzen dituzte. Next Base eta Daewo laginek ez dute irakurtzen MP3 musika-formatu jeneralizatua. Formatu gehien irakurtzen dituztenak Philips eta Fuss dira, eta hauei ondotik Omisys, Thomson eta Best Buy datozkie.
  • Bateria gehientsuen iraupena urriegia da.
  • Omisys, Thomson, Philips, Best Buy eta Fuss laginen berme-agiriak ez daude zuzen. Omisys, Thomson Daewoo, Best Buy eta Fuss laginek ez dute gainditu elkargarritasun elektromagnetikoaren proba gainditu. Thomson eta Omisys laginek ez dute gainditu segurtasun elektrikoari dagokiona: lehenak, akats arin baten ondorioz eta bigarrenak, berriz, bere karkasa berotu egiten delako.
  • Erabiltzaileek hobekien balioztatu dituztenak Daewoo (7,4 puntu 10etik), Philips (7,5 puntu) eta Fuss (7,5 puntu). Puntuazio kaskarrena jaso zuena Omisys izan zen (6,5 puntu).
  • Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena Daewo laginak ematen du: denetan merkeenetako bat izaki (139 euro) erabilera proban kalifikazio on-ona jaso zuen (7,4 puntu, 10etik). Philips ere aukera polita da: azterlan honetako hoberena baina, era berean, garestiena ere (249 euro).
Marka/Modeloa DAEWOO DPC-7600PD PHILIPS PET725 NEXT BASE SDV77-BD THOMSON DTH617
Prezio (euro) 139 249 179 236,95
Kontsumitzailea- rentzako informazioa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Bermea Zuzen Ez dago zuzen (urtebetea) Zuzen Ez dago zuzen (urtebetea)
Segurtasun elektrikoa Gainditu du Gainditu du Gainditu du Ez du gainditu
Elkarga- rritasun elektro- magnetikoa Ez du gainditu Gainditu du Gainditu du Ez du gainditu
Alderdi teknikoak
Pisua (kg) 1,2 1,15 1,25 1,05
Neurriak (mm) 210x155x43 194x171x32 206x173x37 205x158x40
Kontsumoa (W) 13 15,8 16,1 13,5
Energia aurrezteko aukera Ez Ez
Bateriaren osaketa Ni-MH Li-ion Ni-MH Li-ion
Erreprodukzio-autoEzmia (h:m) 2:35 4:13 3:55 2:41
Pantaila-moduak 2:35 16:9/4:3/ letterbox 16:9/4:3 16:9/4:3/ letterbox 16:9/4:3
Txartel-irakurgailua SD/MMC Ez Ez Ez
Kamera mantsoa Ez Bai Bai
Zooma Ez Bai Ez
Programakako aurrerapena
Bideojokoak Ez Ez Ez
Ohiz kanpoko formatu erreproduzigarriak 1 DVD±RW, Photo-CD eta JPEG DVD±RW, SVCD, MP3, Photo-CD, JPEG eta WMA Bakarrik oharraren behealdean adierazitakoak SVCD, MP3, Photo-CD, JPEG eta WMA
Irudi kalitatea (de 1 a 10) 7,5 9 8 8,2
Sarrerako konektoreak USB Bideo konposatua Bideo konposatua USB, Bideo konposatua eta audioa
Irteerako konektoreak 2 Osagaiak, Audioa, Audioa digital Audio digitala eta aurikularrentzat bi konexio Audioa Audio digitala eta aurikularrentzat bi konexio
Ohiz kanpoko osagarriak 3 Teleagintea eta aurikularrak Teleagintea Teleagintea Bi aurikular eta jokoentzako aginteak aurrealdean
Erabilera proba (1 a 10) 7,4 7,5 6,9 6,8
Marka/Modeloa FUSS DV9808-8A RED BELL DVP7XRP BEST BUeta EASeta HOME DVD PORTABLE OMISetaS VOetaAGER
Prezio (euro) 159 129 132,17 129
Kontsumitzailea- rentzako informazioa Zuzen Zuzen Zuzen Zuzen
Bermea InZuzen (Ez contiene) Zuzen Ez dago zuzen (ez dauka) Ez dago zuzen (urtebetea)
Segurtasun elektrikoa Gainditu du Gainditu du Gainditu du Ez du gainditu
Elkarga- rritasun elektro- magnetikoa Ez du gainditu Gainditu du Ez du gainditu Ez du gainditu
Alderdi teknikoak
Pisua (kg) 1 0,75 1 0,7
Neurriak (mm) 200x146x28 200x15x39 210x154x40 205x145x30
Kontsumoa (W) 16,2 10,5 13,1 12
Energia aurrezteko aukera Ez Ez Ez
Bateriaren osaketa Li-ion Li-ion Ni-MH Li-ion
Erreprodukzio-autoEzmia (h:m) 2:12 2:25 1:58 2:43
Pantaila-moduak 16:9/4:3/letterbox 16:9/4:3 16:9/4:3 16:9/4:3
Txartel-irakurgailua Ez Ez Ez SD/MS/MMC
Kamera mantsoa Ez Bai Bai
Zooma Bai
Programakako aurrerapena Ez Ez
Bideojokoak Ez Ez Ez
Ohiz kanpoko formatu erreproduzigarriak 1 DVD±RW, SVCD, MP3, Photo-CD, JPEG eta WMA MP3 eta JPEG SVCD, MP3, Photo-CD eta JPEG SVCD, MP3, Photo-CD, JPEG eta WMA
Irudi kalitatea (de 1 a 10) 8 8,3 7,2 7,2
Sarrerako konektoreak USB, Bideo konposatua eta audioa Bideo konposatua Bideo konposatua USB, Bideo konposatua eta audioa
Irteerako konektoreak 2 Audioa eta audio digitala Ohikoak bakarrik Aurikularrentzat bi konexio Audioa eta audio digitala
Ohiz kanpoko osagarriak 3 Teleagintea Barneko bateria, teleagintea eta aurikularrak Teleagintea Barneko bateria, teleagintea, aurikularrak eta jokoentzako aginteak
Erabilera proba (1 a 10) 7,5 7,0 6,8 6,5

(1) Formatu erreproduzigarriak: taulan adierazitako formatuak erreproduzitzeko aukera ez ezik, zortzi ekipo hauek DVD-R/+R, CD-Audioa, CD-R/RW, VCD eta DivX irakurtzen dituzte.
(2) Irteerako konektoreak: taulan adierazitakoez gainera, zortzi ekipoek daukate bideo-konexio konposatu bat eta aurikularretako beste bat.
(3) Pieza osagarriak: taulan adierazitakoez gainera, zortzi ekipoek dauzkate bateria, korronte alterno eta jarraituko egokigailua, Audioa eta bideoko kableak, automobilerako egokigailua eta babes-maletatxoa.

Banan-banan

Zortzi DVD-ren erreproduzitzaile eramangarri

Daewoo DPC-7600PD

139 euro
Kalitatea eta prezioaren arteko erlazio egokiena. Handien eta astunenetako bat. Ez du gainditu elkargarritasun elektromagnetikoko froga. Erreprodukzio-autonomia: 2 ordu eta 35 minutu Txartel irakurgailua (SD/MMC) eta USB. Formatu asko irakurtzen ditu.
Erabilera proba: 7,4 puntu 10etik: hoberenetako bat

Philips PET725

249 euro, denetan garestiena
Aukera polita, honakoa ere. Berme-arautegia urratzen du, urtebetea baizik ez baitu eskaintzen. Autonomia luzeenekoa (4 ordu eta 13 minutu). Irudi kalitaterik hoberena. Formatu asko irakurtzen ditu eta aurikularrak konektatzeko bio irteera dauzka.
Erabilera proba: 7,5 puntu 10etik.

Next Base SDV77-BD

179 euro
Astun eta handienetako bat. Energia gehien kontsumitzen dutenetakoa (16,1 W). Autonomia luzeenetakoa (3 ordu eta 55 minutu). Formatu gutxien erreproduzitzen dituena.
Erabilera proba: 6,9 puntu 10etik.

Thomson DTH617

236,95 euro
Berme-arautegia urratzen du, urtebetea baizik ez baitu eskaintzen. Ez du elektrizitate segurtasuneko proba gainditu (akats txiki batengatik) ezta elkargarritasun elektromagnetikokoa ere. Autonomia: 2 ordu eta 41 minutu. Bideojokoez hornitua. Irudi kalitaterik hoberenetako bat. USB, aurikularrentzako bi konexio eta bi aurikular pare. Teleaginterik ez daukan bakarra.
Erabilera proba: 6,8 puntu 10etik.

Fuss DV9808-8A

159 euro
Berme agiririk gabea. Ez du elkargarritasun elektromagnetikoko proba gainditu. Lagin denetan txikiena. Kontsumo handienetako bat (16,2 W). USB-z hornitua, formatu asko irakurtzen ditu. Autonomia urrienetako bat (2 ordu eta 12 minutu).
Erabilera proba: 7,5 puntu 10etik, gehien gustatu zaienetako bat.

Red Bell DVP7XRP

129 euro, merkeenetako bat
Arinenetako bat. Gutxien kontsumitzen duena (10,5 W). Autonomia: 2 ordu eta 25 minutu. Irudi-kalitaterik hoberenetako bat. Formatu gutxien erreproduzitzen dituenetako bat.
Erabilera proba: 7 puntu 10etik.

Best Buy Easy Home DVD portable

132,17 euro
Berme-arautegia urratzen du, terminalarekin datorren softwareari 30 eguneko bermea baizik aitortzen ez diolako. Ez du elkargarritasun elektromagnetikoko proba gainditu. Autonomiarik motzena: ordubete eta 58 minutu. Irudi kalitate balekoa baina aztertutakoetan txarrena. Aurikularrentzako bi konexio.
Erabilera proba: 6,8 puntu 10etik.

Omisys Voyager

129 euro, merkeenetako bat
Berme-arautegia urratzen du, urtebetea baizik ez baitu eskaintzen. Ez du elektrizitate segurtasuneko proba gainditu, ezta elkargarritasun elektromagnetikokoa ere. Txikien eta arinena. Autonomia: 2 ordu eta 43 minutu.
Formatu asko irakurtzen ditu eta aurikularrak konektatzeko bi irteera dauzka. Irudi kalitate balekoa baina aztertutakoetan txarrena. USB eta txartel-irakurgailuaz hornitua. Formatu asko irakurtzen ditu. Bideojokoak eta bi aginte ditu.
Erabilera proba: 6,5 puntu 10etik, denetan txarrena